Etengabeak izan dira motibo politikoz ondasun materialei egindako atentatuak, izan ondasun partikularrak nahiz enpresa bati, erakunde publiko bati edo talde politiko edo sindikal bati atxikiriko ondasunak. Horretarako, era bat baino gehiago erabili dituzte, hala nola bonbak, sua hartzen duten gailuak eta ondasunak edo jabetzak —besteren artean, etxeak, ibilgailuak eta alderdi politikoen egoitzak— hondatzen dituzten elementu oldarkorrak. Ekintza horiek, maiz, ez ziren ondasun materialei egindakoak izan, baizik eta pertsonen osotasun fisikoaren kontrako mehatxu zuzena izan dira ondasunei eraso eginez (batzuetan, gatazkarekin zerikusirik ez duen jendeari), ekintza bortitzetik hurbil zirenean.
Horrelako atentatuak behin eta berriz erabili dituzte ETAk bezala berdin komando autonomoek eta bestelako taldeek ere. Dena den, 1990etik gora, pertsona fisikoen kontrako atentatuak gutxituz bezala, kale borroka ekintzak ugaritu ziren ondasun materialen kontra.
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, elkarte eta organismo askotarikoek gutxi gorabeherako kopuruak eman dituzte urraketa mota honi buruz, baina kasu gehienetan, kale borrokatik datozen ekintzetan oinarritzen dira, esklusiboki, datuak ateratzeko orduan. Irizpide horrek bazterrean uzten du ondasun partikularrei talde parapolizialek eta eskuin muturrekoek egindako atentatuak; batez ere, 1980ko hamarkadakoak. Giza Duintasunaren Defentsarako Elkarteak lan bat argitaratu zuen 2005ean, “jende bortitzaren helburuei” buruzko kopuruekin. 1993-2004 epea hartzen du, eta sei kategoria bereizten: segurtasun indarrak, garraioa, enpresak, alderdi politikoak, finantza entitateak eta beste batzuk. Azterketa horren arabera (iturria ez dago aipatua), 1996an eta 1997an gertatu ziren gehienbat horrelako ekintza bortitzak (1074 eta 1052, hurrenez hurren); bi kasuetan, finantza entitateak dira kalterik handiena jasotzen dutenak.(*)
Bestalde, horrelako ekintza bortitzei ikuspegi orokorrago batetik begiratuta, inor baztertu gabe, Eusko Jaurlaritzaren Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena (1960-2013) delakoan, 3.600 atentatu inguru datoz, “ETAk eta indarkeria erabili duten beste talde batzuk” izendatzen den multzoaren barnean; “Ondasunen aurkako atentatuak” multzoan, berriz, talde parapolizialen eta eskuin muturrekoen 598 kasu ageri dira.(*)
Azpeitian, 28 atentatu dokumentatu dira, ondasun partikularren kontra. Hauetatik bederatzi PSEko kideei, zortzi EAJkoei, zazpi ertzainei eta hiru ezker abertzalekoei. Kalteak jasan dituztenetatik zazpiren nortasuna ezagutzen dugu: bostek kargu politikoa zuten beren ondasunei kalte egin zietenean; horietako lau Azpeitiko udal ordezkariak: José María Bastida Arrieta (EAJko kidea eta alkatea), Enrique Zurutuza Odriozola (HBko zinegotzia), Alex Etxeberria Aranburu (EAJko zinegotzia) eta Manuela Uranga Segurola (PSEko zinegotzia).
Horrez gain, 71 atentatu egin zituzten motibo politikoz, enpresen, organismo publikoen eta talde politikoen kontra.
1984/08/17 Auto bat erre zuten bide publikoan.
1995/06/20-26 Ertzain baten ibilgailua erre zuten.
1997/04/30 EAko militante baten atea silikonaz itxi zuten.
1997/07/05 Ertzain baten ibilgailua erre zuten.
1997/10/29 EAJren zinegotzi baten ibilgailua horiz eta gorriz margotu zuten.
1997/11/12 EAJko zinegotzi baten etxeko atean molotov koktel bat utzi zuten.
1997/11/21 Ertzain bati eta haren ibilgailuari molotov koktelak jaurti zizkieten.
1998/01/25 Ertzain baten etxeari eskuz egindako lehergailua jaurti zioten.
2001/03/11 Ertzain baten etxean eskuz egindako lehergailu bat jarri zuten.
2001/10/27 Molotov koktelak bota zituzten EAJko zinegotzi baten arrebarenean.
2001/10/27 PSEen zerrendetan agertutako militante baten ibilgailuari eraso zioten.
2003/05/23 Ertzain baten ibilgailuari sua eman zioten.
2003/09/17 Ertzain baten ibilgailuari sua eman zioten.
1978/02/28 Lehergailu batek eztanda egin zuen Iberdueroren bulegoetan.
1978/02/29 Molotov koktelak jaurti zituzten Iberdueroren bulegoetan.
1978/10/17 100 lagunek manifestazioa egin zuten, eta, Iberdueroren bulegoen aurretik pasatzean, kristalak apurtu zituzten.
1980/12/05 Hiru lehergailuk eztanda egin zuten Azpeitiko Lanbide Eskolan, eta kalte material ugari izan zen.
1984/03/13 Lehergailu ez oso handi batek eztanda egin zuen Santander bankuak Azpeitian zuen sukurtsalean, eta kalte material txikiak izan zituen aurrealdean.
1986/02/03 Altuna eta Uria enpresako lau hondeamakina hondatu zituzten.
1986/04/17 Eztanda izan zen Altuna eta Uria enpresaren bulegoen sarreran.
1986/11/14 Gaueko hamaikak eta berehala, bi lehergailuk eztanda egin zuten Landeta auzoan, Talbot eta Citroen auto etxeetan.
1987/7/1 22:15 aldera Epaitegiko sarrerari su eman zioten.
1988/04/22 Peugeot-Talbot kontzesionarioari molotov koktelak jaurti zizkioten.
1990/08/31 Altuna eta Uria enpresako makina bat erre zuten.
1990/10/10 Altuna eta Uria enpresari molotov koktelak jaurti zizkioten.
1992/05/02 Hainbat telefono kabina jo zituzten.
1992/10/25 Hainbat telefono kabina erre zituzten.
1992/10/25 Hainbat banketxetako zerrailak silikonaz itxi zituzten.
1993/03/07 Euskotrenen autobus bati molotov koktelak jaurti zizkioten.
1993/09/25 Bi telefono kabina harrikatu zituzten.
1993/09/25 Udaltzaingoaren bi ibilgailuren kristalak hautsi zituzten.
1993/09/25 EAJren egoitza harrikatua izan zen.
1994/08/23 Telefono kabina bati sua eman zioten.
1994/08/27 Telefonicaren instalazioak eta Ertzaintzaren ibilgailu bat jo zituzten, eta argindarrak kendu zuten.
1994/09/13 Telefonicaren kabina bat erre zuten.
1995/06/24 Hainbat banketxeri eraso zioten.
1995/12/07 Epaitegiari molotov koktelak jaurti zizkioten.
1996/03/25 Manifestazio baten ondoren, Euskal Herria kalean bost autori su eman zieten.
1996/05/03 Banco Guipuzcoanoren kutxazain bat jo zuten.
1996/05/04 Mapfreko bulegoari eraso zioten.
1996/05/18 Correoseko eraikinari molotov koktelak bota zizkioten.
1996/06/03 Batzokiari molotov koktelak jaurti zizkioten.
1996/06/08 Peugeoten egoitzari molotov koktelak jaurti zizkioten.
1996/08/23 Epaitegiari eraso egin zioten / Bi molotov koktel bota zituzten Epaitegira.
1996/09/12 Bederatzi banketxetako sarrerak silikonaz itxi zituzten.
1996/09/12 Telefonicako bulegoak silikonaz itxi zituzten.
1996/09/12 Mapfreko bulegoak silikonaz itxi zituzten.
1996/09/12 Batzoki eta Elkartetxea silikonaz itxi zituzten.
1996/09/12 Correoseko bulegoak silikonaz itxi zituzten.
1996/09/27 Telefonicako eraikinari lehergailua ipini zioten.
1996/11/19 Euskotrenen autobus bat kiskali zuten.
1997/01/05 Iberdrolaren bi egoitzari eraso egin zieten.
1997/01/17 Telefonicaren furgoneta bati molotov koktelak jaurti zizkioten.
1997/01/25 Telefonicaren egoitza eta kabina bat jo zituzten.
1997/01/25 BCHren sukurtsal bat eta kutxazain automatiko bat jo zituzten.
1997/01/25 Udaltzaingoaren ibilgailu bati eraso zioten.
1997/04/30 Telefonicaren ibilgailu bat erre zuten.
1997/07/26 Karitasek plazan zuen tonbola erre zen goiz aldera, norbaitek su eman ondoren.
1997/09/24 Telefonicaren ibilgailu bat erre zuten.
1997/10/05 Epaitegiari molotov koktelak jaurti zizkioten.
1997/10/23 Suzko barrikada ipini zuten.
1997/10/29 Udaltzainei molotov koktel bat bidali zieten.
1997/12/07 Banco Guipuzcoanori sua eman zioten.
1997/12/07 Banco Vitoriari molotov koktelak jaurti zizkioten.
1998/01/01 Telebista errepikagailua jo zuten.
1998/03/25 Telefonicaren bulegoei eskuz egindako lehergailua ipini zieten.
1998/05/30 Kutxaren kutxazain automatiko bat jo zuten.
1998/06/06 Autobus bati eraso egin zioten.
1998/06/06 Euskotrenen autobus baten gurpilak zulatu zituzten.
1998/06/07 Poliziaren Babes Unitate Teknikoko kide baten etxeari eskuz egindako lehergailua jarri zioten.
2000/10/27 BCH eta Banco Vasconiaren sukurtsalak jo zituzten.
2001/03/10 Euskotrenen autobus bati sua eman zioten.
2001/03/28 Lehergailu batek eztanda egin zuen Epaitegiko ate aurrean, 22:35ean.
2001/07/23 Telefonicaren lokal bati eraso zioten.
2001/10/27 BSCHren kutxazain automatiko bati hainbat bonba su-eragile jaurti zizkioten.
2002/08/24 EAJren batzokiari harriak jaurti zizkioten.
2003/04/30 Saihesbidea katez eta pankartaz itxi zuten.
2003/05/03 PPko publizitate panel bat apurtu zuten.
2003/05/20 EAJ eta EAren egoitzei harriak jaurti zizkieten.
2006/05/20 EAJk Azpeitian duen egoitzari eraso zioten goizaldean.
2006/12/05 Euskotrenen autobus bati hainbat molotov koktel jaurti zizkioten.
2007/01/27 Kutxazain bati sua eman zioten.
2007/03/14 Altuna eta Uria enpresak Magdalena auzoko harrobian zituen kamioiei eraso egin zieten.
2008/02/30 Bi lehergailu txikik eztanda egin zuten Erlo gainean dagoen errepikagailuan.