eu | es
Hasiera » KOMANDO AUTONOMO ANTIKAPITALISTEK HILDAKOAK

 

KOMANDO AUTONOMO ANTIKAPITALISTEK
HILDAKOAK

 

      Azpeitian Komando Autonomo Antikapitalistek hildako bi lagunak (erakunde horrek egitura sendoa zuen udalerrian), 1975 eta 1983 artean hil zituzten.

      1980ko abenduaren 6an, Komando Autonomoetako bi kidek tiro egin zioten suzko armekin Ignacio Lasa Rezolari, bere jabetzako tabernan, Lasa izenekoan. 20:30 inguruan izan zen, tabernan bera eta senide bat bakarrik zeudela. Hantxe bertan hil zen Ignacio, buruan tiro bat hartuta. 39 urte zituen, eta ezkongabea zen.

      1983ko ekainaren 7an, berriz, Francisco Machío Martos hil zuten, Hornachoskoa bera (Badajoz), 31 urte eta ezkongabea. Amaya tabernan zegoen, Azpeitiko Erdikalean, Komando Autonomoetako bi kide ezustean sartu zirenean tiro egitera. Hantxe bertan hil zen, buruan bi tiro hartuta. Fernando langabezian zen; hilabete batzuk lehenago, berriz, Fernando Olaizolaren altzari fabrikan lan egina zen.(*)

      Erakunde armatu hori 1978. urtetik 1985era jardun zen. 29 lagun hil zituzten, baina, Carlos Fonsecak Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzari egindako txostenak dakarrenez, 31 lirateke Komando Autonomoek hildakoak.(*)