eu | es
Hasiera » AZPEITIKO EFEMERIDEAK (1976-1982)

 

AZPEITIKO EFEMERIDEAK
(1976-1982)

 

1983-03-13. Kateatzeak, eserialdiak eta manifestazioak, soldaduska egin behar zutenen garaiera zela eta.

1983-03-21. Jesús Guibert Azkue azpeitiar enpresaburua bahitu zuen Komando Autonomoetako talde batek.

1983-03-23. Manifestazioa egin zuten 2.000 lagun inguruk Azpeitian, Jesús Guibert aska zezatela eskatzeko.

1983-04-07. Jesús Guibert aske utzi zuten Meagako gainean.

1983-05-23. Frankismoaren ondorengo bigarren Udala osatu zuten. Imanol Elias jarri zen alkatetzan, hamabi botorekin. Ramón Etxezarretak bi jaso zituen, beste bi Juana Odriozolak eta bat Diego Antonio Pozok.

1983-07-07. Francisco Machío Martos hil zuten Komando Autonomoek, Azpeitian.

1983-06-08. Manifestazioa, Francisco Machío hil zuen atentatuaren kontra protestatzeko.

1983-09-29. Azpeitiko Udalak espediente bat martxan jartzea erabaki zuen, ikusita Estanislao Narbaiza ingeniariaren proiektua, Azpeititik Tolosarako bidean eta Lapatx baserriaren ondoan zabortegi bat zabaltzekoa.

1984-03-13. Lehergailu ez oso handi batek eztanda egin zuen Santander bankuak Azpeitian zuen sukurtsalean, eta kalte material txikiak izan zituen aurrealdean.

1984-03-22. Poliziak hil egin zituen, Pasaian, Dionisio Aizpuru ‘Kurro’ eta Pedro Mari Isart ‘Pelitxo’ Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak.

1984-04-30. Kaka Flash Irratiak bere saioak hasi zituen.

1984-08-01. Mila lagun inguruk gaueko manifestazio batean parte hartu zuten Azpeitian, amnistiaren alde.

1985-01-10. José Mari Bastidak hartu zuen ofizialki herriko alkatetza, Imanol Elias Odriozolak dimisioa eman ondoren.

1985-07-09. Ángel Carasusan Madrazo bahitu zuen Komando Autonomoetako talde batek.

1985-07-12. Ángel Carasusan askatu zuten guardia zibilek. Lezoko etxe batean egon zen bahitua.

1985-12-23. José Mari Bastida alkatearen aginduz, itxi egin zuten Kaka Flash irrati librea.

1986-01-03. Ertzaintzak Kaka Flash Irratia itxi zuen.

1986-03-02. Manifestazioa egin zuten Lapatxeko obren parean. Manifestazio hartan, obrako lau makina hondatu zituzten, eta bi lagun atxilotu.

1986-04-23. Gipuzkoako Diputazioak Urolako trenaren aldeko eskaera egin zion Eusko Jaurlaritzari.

1986-04-26. Urolako trenaren aldeko manifestazioa egin zuten.

1986-04-30. Urolako trenaren zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.

1986-10-06. Kaka Flash Irratiak antolaturiko hilabete kulturala hasi zen.

1987-12-20. Urolako trenaren aldeko manifestazio handia izan zen Azpeitian. EAJk eta PSOEk ez zuten parte hartu protesta ekitaldian.

1988-01-07. Urolako trenak zeharkatzen zituen sei herrietako alkateek Eusko Jaurlaritzaren isiltasuna salatu zuten sinatutako dokumentu baten bidez, eta ontzat hartu zuten urtarrilaren 17rako ZumarragaUrretxun deituta zegoen manifestazioa.

1988-03-29. Iñaki Azpiazu hil zen, Buenos Airesko klinika batean.

1988-07-02. 126 urteren ondoren, Gipuzkoako Batzar Nagusiak bildu ziren herrian.

1988-08-01. Instituzioen aurkako manifestazioak egin zituzten, eta haien eta herriko udaltzainen artean iskanbilak sortu ziren eguneko prozesio garaian.

1988-10-03. Lapatx zabortegia inauguratu zuten ofizialki.

1988-10-23. EAJk Gudari Eguna ospatu zuen herrian.

1990-12-06. Hainbat azpeitiarrek parte hartu zuten Euskaldunon Egunkaria euskarazko kazetaren sorreran —1990eko abenduaren 6an jaio zen—. Izan ere, Egunkaria Sortzen talde sustatzaileko 75 kideetakoak izan ziren Imanol Lazkano eta Xebaxtian Lizaso bertsolariak, eta Pako Aristi idazle eta kazetaria, eta Azpeitian Egunkaria Batzordea sortu zuten herritarrek —Euskal Herrian beste 184 batzorde egon ziren—. Hala berean, Egunkaria Sortzen taldeko kide izan ziren Txema Auzmendi ordiziar jesuita eta kazetaria —1985-1988 artean Iraurgi Ikastetxeko irakasle— eta Gotzon Garate elgoibartar jesuita, filologo eta idazlea — Azpeitian aritu zen euskara ikasten—.

1991-07-31. Espainiako erregeerreginak Loiolara etorri ziren.

1991-10-13. Euzko Gudarosteak Gudari Eguna ospatu zuen herrian, 1937ko urriaren 15ean Santoñan (Espainia) fusilatutakoak omentzeko.

1993-10-13. Zazpi urtean zabalik izan zena, gaztetxea itxi egin zuten.

1993-10-16. Herriko gaztetxeen aldeko martxak egin zituzten Azkoitian eta Azpeitian.

1993-10-30. Gaztetxearen alde manifestazioa egin zuten.

1995-02-25. Atzeman nahian zebiltzan zazpi intsumiso kateatu egin ziren Azpeitiko Epaitegian, eta atxilotu egin zituzten.

1996-03-25. Arimar enpresan sutea izan zen.

1996-11-23. Ikasle Eguna egin zuten, Autoritarismoari tururu lelopean, Ikasle Abertzaleek antolatuta.

1997-01-16. Karmelo Etxegarai Ikastolak 79 ikasle zigortu zituen, Jesús Arkauz ETAko kidea Espainiako agintarien eskuetan jartzearen aurka azaldu zirelako egun hartako manifestazioan.

1997-05-07. Ikasberri Azpeitiko Ikastolako guraso eta ikasle taldeak ETB1en ‘Euskaraokea’ programa grabatzea eragotzi zuen, ikastolaren eta Udalaren arteko arazoak zirela eta.

1999-09-18. Udalbiltza nazio erakundea sortu zuten, Bilbon egindako ekitaldian. Han izan ziren Azpeitiko EAJ, EH eta EAko udal ordezkariak.

1999-11-22. Labe bat lehertu zen Egaña gozotegian.

2000-01-25. Azpeitiko Udalak Udalbiltzan sartzea erabaki zuen.

2000-03-07. Elkarri taldeak Bake Konferentzia proiektua aurkeztu zuen Aitonenako aretoan.

2000-12-12. Altor lantegia erre zen.

2001-09-22. Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundeak Angel Otaegiren biografia aurkeztu zuen, Iban Arregik idatzia.

2002-05-02. Batasunaren kontrako operazio polizial eta juridikoaren barruan, Orkatz Kultur Elkarteko diru kontuak blokeatu zituzten, Baltasar Garzón Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz.

2003-02-19. Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkariako zuzendaria hitzaldia ematen izan zen herrian, Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak antolatuta, Aitonenan. Euskarazko prentsaren inguruan aritu zen. Hurrengo egunean, Espainiako Justiziak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen, eta Guardia Zibilak Martxelo Otamendi atxilotu, Tolosan, bere herrian; beste bederatzi euskaltzale ere atxilotu zituzten.

2003-04-03. Sinadura bilketa hasi zuten, Habea herri plataforma ezkerreko eta abertzalea udal hauteskundeetara aurkezteko. 500 sinadura lortu behar zituen (lortu zituen). Espainiako Justiziak baliogabetu egin zuen gero Habea.

2003-05-06. Iñaki Iribar Salegik, Glual Hidráulica SA enpresako kudeatzaile ohiak, Joxe Mari Korta saria jaso zuen.

2003-06-14. Maiatzeko hauteskundeen ondorengo kargu hartzea egin zuten. Tentsioa eta istilua nagusitu zen plazan eta udaletxean. Hamabost bozka jaso zituen Julian Eizmendik (EAJ-EA) eta bera izendatu zuten alkate.

2003-09-04. Habea plataformako lau ordezkariak udalbatzarretik kanporatu egin zituzten. Boto baliogabeak kontuan hartuta Habeari legozkiokeen lau udal ordezkariak udalbatza aretoko mahaiko zinegotzien eserlekuetan eseri ziren, eta ez eurentzako espres jarritako beste mahai batean. Ondorioz, Julian Eizmendi alkatearen eta Habeakoen artean eztabaida sortu zen.

2003-10-16. Mikel Azkune Egunkaria S.A.-ren Ardatz enpresako administratzailea atxilotu zuen Guardia Zibilak Egunkaria-ren eta beste enpresa batzuen aurkako sarekadan.

2004-07-09. Presoen eskubideen aldeko Topagunea aurkeztu zuten.

2004-09-01. Miren Odriozola Euskal Herritarrok-eko zinegotzi ohia, Udalbiltza auzia zela eta, deklaratzera deitu zuten Auzitegi Nazionalera. Deklaratu ondoren aske utzi zuten.

2004-10-06. Miren Odriozola azpeitiarrak eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarrak ukatu egin zituzten Auzitegi Nazionalean Udalbiltza auziagatik izaniko akusazio guztiak.

2005-02-09. Zenbait lekukoren arabera, Polizia Nazionaleko kideek bost tiro bota zituzten airera Iker Iparragirre atxilotu zutela eta.

2007-01-19. Jarrai, Haika eta Segi “talde terroristak” zirela erabaki zuen Auzitegi Gorenak. Garikoitz Etxeberria azpeitiarrari eta beste 22 kideri seina urteko kartzela zigorra ezarri zieten.

2007-03-19. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Azpeitiko Udalaren euskara ordenantza bat baliogabetu zuela jakin zen. “Euskara inposatu eta gaztelera baztertzen” zuelako baliogabetu zuen. Udalak helegitea sartu zuen gero.

2007-06-16. Iñaki Errazkin EAE-ANVko zerrendaburua hautatu zuten alkate karguhartze ekitaldian.

2007-11-28. Mikel Azkune eta Eneko Etxeberria Egunkaria-ko auzi ekonomikoan ez zituztela epaituko jakin zen.

2007-12-12. Orkatz Kultur Elkartea ez bahitzea erabaki zuen Auzitegi Gorenak. Epaileek zioten ezin zela frogatu herriko tabernak Batasuna legez kanpoko alderdiarenak zirela.

2008-07-2. Jesús Guibert azpeitiar enpresaburua atxilotu zuten Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epaileak hala aginduta, zer eta iraultza zerga ordaindu zuela ETAren eskariz.

2008-12-03. ETAk Inaxio Uria Altuna eta Uria enpresako arduradunetakoa hil zuen Loiolan, tiroz.

2008-12-05. Manifestazio jendetsua egin zuten herrian Inaxio Uria enpresaburuaren hilketaren aurka, ‘‘ETA kanpora’’ lelopean.

2008-12-15. Epaitegi berritua inauguratu zuten Euskal Herria auzoan, eta gogoan izan zuten ETAk abenduaren 3an hil zuela Inaxio Uria enpresaburua.

2009-01-17. Julian Eizmendik (EAJ) Iñaki Errazkinen (ezker abertzalea) lekua hartu zuen alkate karguan, zentsura mozio bidez. Eizmendi 2003tik 2007ra arte ere izan zen Azpeitiko alkatea.

2009-03-03. Xabier Etxeberria Txapi presoa gose greba egiten hasi zen Mureteko kartzelan (Frantzia), Espainiako Estatura kanporatua izateko arriskua zuela salatzeko.

2009-11-26. Inaxio Uria zenaren omenez, Olazko Amaren monolitoa jarri zuten, hura ETAk hil zuen tokian, Loiolan.

2010-01-13. Ramón Etxezarretak Emakunderen Zuzendaritza Kontseilu berriko kide izendatu zuten.

2010-02-16. Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epaileak Luis Amenabar azpeitiar enpresaria auzipetu zuen, ETAren estortsioa ez salatzea egotzita.

2010-03-29. Ramón Etxezarreta azpeitiarrak aurki Hizkuntza Sailburuordetza utziko zuela iragarri zuen.

2011-01-20. Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zuen Udalbiltza auzian. Absoluzioa jaso zutenen artean zegoen Miren Odriozola Azpeitiko zinegotzi ohia. Fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatzen zuen Odriozolaren eta gainerako hemeretzi auzipetuen kontra, ETArekin harremana izan zutela egotzita.

2009-03-03. Guardia Zibilari Azpeititik alde egiteko eskatuz mozioa onartu zuen Udalak.

2011-04-27. Estatuaren Abokatuak inpugnazioa aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean, Bildu koalizioak 2011ko maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztutako zerrenden kontra, tartean Azpeitikoa.

2011-04-28. Bezperan Estatuaren Abokatuak egin bezala, Espainiako Fiskaltzak ere inpugnatu egin zituen Auzitegi Gorenean, Bilduk maiatzaren 22rako udal eta foru hauteskundeetarako aurkeztu zituen zerrenda guztiak, baita Azpeitikoa ere.

2011-05-01. Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen Bildu koalizioak maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako aurkeztutako 254 zerrendak, tartean Azpeitikoa, Espainiako Abokatuak eta Fiskaltzak aurkeztutako inpugnazioak ontzat emanez.

2011-05-05. Landu enpresa itxi izana salatu zuten langileek eta bazkideek.

2011-05-17. Uztarria Komunikazio Taldeak mahai-ingurua egin zuen maiatzaren 22ko udal hauteskundeetara aurkeztutako alkategaiekin, Sanagustin kulturgunean. Mahaian ziren Jesús Larrañaga (EAJ), Eneko Etxeberria (Bildu), Juan Karlos Arellano (Aralar), Iñaki Uribe (PSE-EE) eta Aitor Aranguren (Hamaikabat). PPren hautagaiak, Manuel Palaciok, ez zuen parte hartu, Uztarriak egindako gonbidapenari ez baitzion erantzunik eman.

2011-06-11. Eneko Etxeberria (Bildukoa) alkate izendatu zuten 20112015eko agintaldirako, Udalbatzarraren eraketa ekitaldian.

2011-08-31. Iñaki Etxarte loiolatar deportatua atxiki zuten Venezuelan, beste bi deportaturekin batera Kubatik ateratako itsasontzi batean zihoazela.

2011-09-15. Alderdi guztiek adostutako adierazpen instituzionala onartu zuen Udalak udalbatzarrean, Corrugados enpresaren egoerarekin “arduratuta” zeudela azaltzeko eta langileei “elkartasuna eta babes osoa” adierazteko.

2011-12-11. ETAko preso izandako laurehun lagunek prentsaurrekoa eman zuten Azpeitian, presoak Euskal Autonomia Erkidegora hurbiltzea eskatzeko.

2012-07-20. Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu izendatu zuten.

2012-08-20. Corrugados Azpeitiako langileek itxialdia hasi zuten grebaren harira.

2012-09-14. Greban hasitako itxialdia utzi zuten Corrugados Azpeitia-ko langileek.

2012-11-19. Txiki eta Otaegi indarkeria politikoaren biktimak direla aitortu zuen Eusko Legebiltzarrak.

2012-12-23. Imanol Lazkanok azkeneko aldiz kantatu zuen jendaurrean, Sanagustin kulturgunean. Hilabete batzuk lehenago iragarri zuen plazak utziko zituela.

2013-01-04. Corrugados Azpeitiako langileek greba utzi zuten, sei hilabeteren ostean.

2013-01-19. Otsailean Euskaldunon Egunakaria itxi zutenetik hamar urte bete zirela eta, euskal prentsari aitortza egin, eta gertakari hura ekarri zuten gogora danborradan.

2013-01-26. Imanol Elias historialaria zendu zen gaixotasun luze baten kontra borrokan ibili ostean, 77 urterekin.

2013-08-07. Alfonso Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitiako langile guztiak kaleratu eta enpresa itxi zuen.

2013-09-12. Libre dinamika abiatu zuten Azpeitian ere, herriko tabernen auziko eta Segiko kideen kontrako epaiketen bueltan Euskal Herrian sortutako ekimenaren barruan.

2013-09-30. Eneko Ibarguren atxilotu zuen Guardia Zibilak Loiolako liburutegian, Herrira mugimenduaren kontrako operazioaren barruan. Urriaren 3an aske utzi zuten, karguekin, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu ondoren.

2013-10-04. Ehundaka herritarren babesa jaso zuen Eneko Ibargurenek, bere atxiloketa eta Herriraren kontrako operazioa salatzeko elkarretaratzean.

2013-11-09. Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrontzat lelopean manifestazio jendetsua egin zen, Elkarekin plataformak sustatuta eta herriko hainbat eragileren babesarekin, krisiari aurre egiteko bide berriak aldarrikatuz.

2013-11-16. Libre Eguna egin zuten herrian, herriko tabernen auzian eta Segiren kontrakoan auzipetutako Orkatz Elkarteari eta Olatz Izagirreri babesa emateko.

2013-11-19. Juan Carlos Arruti Paterra ETAko presoa aske atera zen Kordobako Alcolea kartzelatik, 24 urteko espetxealdia beteta. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina deritzona indargabetu ondoren aske gelditu ziren presoetako bat izan zen azpeitiarra.

2014-01-08. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urquijok Azpeitiko Udalari eta beste hainbat udalerriri ohartarazpena egin zien, kontratazioetan hizkuntz irizpideak eskatzeagatik.

2014-02-19. Lapatx 2015eko apirilean itxiko zutela iragarri zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

2014-03-18. Auzitegi Nazionalak Gallardoren alde egin zuen Corrugados Azpeitia-ren eta Lasaoren auzian, eta ontzat jo zuen langileei enplegua erregulatzeko ezarritako espedientea.

2014-06-11. Azpeitiko Olatz Izagirre absolbitu egin zuen Auzitegi Nazionalak, beste 39 gazte independentistarekin batera.

2014-07-30. Orkatz konfiskatzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak herriko tabernen auziko epaian.

2015-04-22. Jendaurrean aurkeztu zuten Azpeitiko Herritarren Foroa, giza eskubideen urraketa eta bazterketa jasan duten hainbat herritarrek osatua, Sanagustin kulturgunean.

2015-06-18. Orkatz konfiskatzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak, herriko tabernen kontrako epaia berretsita.

2016-01-07. Espainiako bandera jarri zuten udaletxean. 2012an jakinarazi zion udalari Espainiako Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak, Carlos Urkijok, bandera jarri behar zuela; 2015. urte hasieran jaso zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena, bandera jartzeko aginduarekin.

2016-06-05. Independentziari buruzko herri galdeketa egin zuten herrian. 4.781 lagunek eman zuten botoa, eta hauek izan ziren emaitzak: independentziaren alde, %94,56 (4.524 herritar); kontra, %3,98 (188); baliogabeak izan ziren 52 boto, boz guztien %1,1; eta zuriak izan ziren 17 boto, bozen %0,36.

2016-07-21. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak Azpeitiko Sorkuntza Bekaren kontra helegitea jarri zuela jakinarazi zuten bekaren sustatzaileek, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak.

2016-09-27. Angel Otaegiren hilketaren ardura argitzeko kereila kriminala jarri zuen haren familiak Azpeitiko Epaitegian, nuarbetarraren heriotzaren 41. urteurrenean.

2016-11-08. Azpeitiko Udalak helegitea aurkeztu zuen Pasaiako badian gertatutakoen kasua artxibatzearen aurka, baina Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak baztertu egin zuen.

2017-03. Azpeitiko Udalak babes helegitea jarri zuen Auzitegi Konstituzionalean Pasaiako badiako gertaeren kausak irekia jarrai dezan.