eu | es
Hasiera » BIZITZEKO ESKUBIDEAREN AURKAKO URRAKETAK

 

BIZITZEKO ESKUBIDEAREN AURKAKO URRAKETAK

 

      Urraketa tipologia honetan, oro har, agiri froga ugari izaten da ikertzen den pertsonari bizitzarako eskubideak garbi kentzen ari zaiola erakusten dutenak, nahiz eta batzuetan gertaeren bertsioak edo are egileenak desberdinak gerta daitezkeen. Hau da, agiri kopuru handi bat izateak ez du esan nahi kasu guztietan erabat berresten dela biktimaren hilketa eragin duten berehalako gertaeren (ez testuinguruaren araberakoen) kontakizuna. Hor hor, esate baterako, 1984an Pasaiako badian gertatu zena, non bi azpeitiar hil baitziren.

      Alde horretatik, aipatu beharrekoa da eragile instituzional nagusiak lanean ari direla gaur egun horrelako urraketak argitzeko eta biktima mota hori aitortzeko, orobat bakoitzak erabiltzen dituen irizpideak argitzeko. Erakunde horiek dira Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroa, Espainiako Barne Ministerioak sortua eta haren menekoa, eta Eusko Jaurlaritza, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren bidez eta Gogora Institutuaren bidez. Erakunde horiek lanean ari dira hildako biktimak aitortzeko eta hala berean argitu gabe dauden hilketak edo desagerpen behartu edo nahi gabekoak argitzeko —batez ere egileak edo desagertuak aurkitzeko—.(*) Hala ere, Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroak jardueraren erdigunean ETAren eta bestelakoen biktimak baditu ere, Eusko Jaurlaritzako erakunde mendekoek ikerketa zabaltzen dihardute bizitzarako eskubidearen urraketak jasan dituzten pertsona guztietara ikergai den epean. Alde horretatik, nabarmentzekoa da Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren ekimena, “Udal Erretratuen” bidez. Dokumentu bat da hori, Euskal Autonomia Erkidegoan 1960 eta 2010 bitartean bizitzarako eskubidea urratzen duten kasuak azaltzen dituena, udalerrika antolatuta. Dokumentu horretan daude urraketa hori jasan duten biktima guztiak, “dela terrorismoarengatik, dela zergatiko politikoek eragindako edozein indarkeria-motagatik”.(*)

      Aipaturiko erakundeez gain, zenbait elkarte daude, funtsezko datuak ematen dituztenak aldi horretan bizitzarako eskubidean izan diren urraketak ikertzeko orduan. Batez ere, Euskal Memoria fundazioa, Terrorismoaren Biktimen Kolektiboa (Covite), Argituz eta Fernando Buesa Fundazioa. Euskal Memoria fundazioak funtsean ikertzen du biktima egileak Espainiako eta Frantziako estatuetako Segurtasun Indarrak eta eskuin muturreko taldeak direneko kasuak. Hain justu, fundazio horren Dokumentazio Zentroak aukera ematen du 1960tik hona “gatazkaren testuinguruan eta errepresioaren ondorioz” hildakoei buruzko funts batean sartzeko.(*) Covitek, berriz, 2015ean “Izuaren mapa” aurkeztu zuen, tresna birtual bat, mapan kokatzeko talde armatuek hildakoak Hego Euskal Herrian eta Madrilgo Autonomia Erkidegoan, ardatza ipinita “terrorismoak Espainian bortizki eraildako” biktimetan.(*) Bestalde, Fernando Buesa fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak informazio kopuru zabal bat du; batez ere, hemeroteka digital bat, terroristatzat jotako erakundeen ekintzei buruzkoa.(*) Argituz-i dagokionez, berriz, haren webgunean, zenbait zerrenda datoz elkarteak, Aranzadik eta Euskal Memoriak 2014an prestatutako kategoriatan banatuta; horietatik, biografia labur batzuk eskura daitezke gertaera bakoitzaren inguruan.(*) Organismo horiek, eta aipaturiko gainerako erakundeak, bigarren mailako informazio iturriak dira, funtsezkoak ikerketa honetarako. Esan gabe doa 2014an txosten bat aurkeztu zuela Valentin Foronda Historia Sozialaren Institutuak (EHUren mendekoa), Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak aginduta.(*) Txosten horretan, zenbait zerrenda datoz 1968tik 2010era “terrorismoaren biktima mortalak” izan direnena, baina, Covitek bezala, bat bera ere ez Ordena Publikoko Indarrek, Estatuko Segurtasun Indarrek eta Estatuko agente funtzionarioek eragindakoenak, dela heriotza zigorra ezarrita hil dituztenak, dela torturatuta hil dituztenak, dela manifestazioan Poliziak indarkeria erabilita hil dituztenak eta dela beste kasu batzuetan hil dituztenak.(*)

      Ikerketa honetan, 11 biktima daude zenbatuak, Azpeitian edo azpeitiarren kontra bizitzarako eskubidea urratu zaienetatik; kopuru hori hamahirura igoko litzateke lekukotuta geldituko balitz Dionisio Aizpurua Arbelaitzek eta Pedro María Isart Badiolak bizia galdu zutenean ez zutela elkarri tiroka jardun komando autonomoek eta segurtasun indarrek, baizik eta segurtasun indarren segada bat izan zela. Hamar biktima hil dira atentatuetan, eta bat, Angel Otaegi Etxeberria, heriotza zigorra aplikatuta. Horietatik zazpi Guardia Zibileko kideak ziren, 1974 eta 1979 artean ETAren eta ETAm-ren atentatuetan hilak; hurrenez hurren: Gregorio Posada Zurrón, Miguel García Poyo, Francisco Gómez Gómez-Jimenez, Francisco Mota Calvo, Antonio Alés Martínez, Ángel García Pérez, Pedro Sánchez Marfil. 1980ko hamarkadan, Komando Autonomo Antikapitalistek hil zituzten bi zibil, Francisco Machío Martos eta Ignacio Lasa Rezola. Azkena hila Inaxio Uria Mendizabal izan zen, ETAko kideek tirokatuta 2008ko abenduan. Kasu horiek guztiak Azpeitiari dagokion “Udal Erretratuak” agiriaren bidez ditu jasota Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak. Edonola ere, Dionisio Aizpuru Arbelaitzen eta Pedro María Isart Badiolaren hilketek atal bat dute, “Behar beste argitu ez diren kasuak” izenekoa.(*) Bestalde, Fernando Buesa fundazioak hutsegitez sartzen du Azpeitian 13 urteko haur bati gertatua, José María Piris Carvallo, zeinak zaku bat jo baitzuen lehergailu bat zeukana. Hori Azkoitiko udalerrian gertatu zen egiaz.

      Hamahiru biktimen auzibideari dagokionez, bederatzi dagoeneko ikertuak izan dira, eta epaia emana diete biktima egileei. Bederatzi kasu horiek dira ETAk, ETAm-k eta komando autonomoek eraginak; hortaz, argitu gabe gelditzen den bakarra da Francisco Machío Martosen kasua. Angel Otaegiren fusilamenduaren inguruko kausak argitzen saiatzeko familiak ipinitako kereila kriminala eta Azpeitiko Udalak ipinitakoa artxibatu egin zuten 2017ko irailean, Auzitegi Konstituzionalak ez baitzuen onartu helegitea. Gero, Azpeitiko Udalak berriz aurkeztu zuen helegitea; aldi hartan, Giza Eskubideen Europako Auzitegian. Dionisio Aizpuru Arbelaitzen eta Pedro María Isart Badiolaren kasua, berriz, hiru aldiz artxibatua izan da.

Ignacio Lasa Rezola. La última víctima mortal fue el empresario Inaxio Uria Mendizabal, tiroteado por miembros de ETA en diciembre de 2008. Todos estos casos están recogidos en el documento de “retratos municipales” elaborado por la Secretaría de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco, relativo a Azpeitia. No obstante, las muertes de Dionisio Aizpuru Arbelaitz y Pedro María Isart Badiola quedan registradas bajo un apartado titulado “otros casos que necesitan mayor contraste e investigación”.(*) Por otro lado, la Fundación Fernando Buesa incluye por error como un hecho acontecido en Azpeitia la muerte del joven de 13 años José María Piris Carvallo, tras golpear una bolsa que contenía un artefacto explosivo. Este suceso ocurrió realmente en la calle Zarautz del municipio de Azkoitia.

      En cuanto a la situación procesal de las acciones responsables de las 13 víctimas mortales documentadas, 9 de ellas han sido investigadas judicialmente y sobre sus victimarios recae una sentencia judicial. Estos 9 casos se corresponden a los atentados cometidos por ETA, ETAm y CAA, por lo que el único atentado sin esclarecer es el perpetrado contra Francisco Machío Martos. La querella criminal interpuesta por la familia de Ángel Otaegi y el consistorio azpeitiarra, con el fin de intentar esclarecer las causas de su fusilamiento, fue archivada en septiembre de 2017, tras no admitir el Tribunal Constitucional el recurso presentado. Con posterioridad el Ayuntamiento de Azpeitia presentó un nuevo recurso, esta vez ante el Tribunal Europeo de Derechos Humanos. Por su parte, el caso de Dionisio Aizpuru Arbelaitz y Pedro María Isart Badiola ha sido sobreseído en tres ocasiones.

 

 

HILDAKOEN ZENBAKETA *

 

 

* Kopuruen esparru geografikoa Espainiako Estatua da, salbu eta Euskal Memoriak, Eusko Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak eta Covitek ematen dituztenetan.

I 2014an ateratako informazioa.

II ETAren zati askotarikoenak bezala dakartza beste erakunde batzuenak ere (Komando Autonomoak, DRIL...).

III Ibíd.

IV 2009an ateratako informazioa. Bereizten dira ETAren 843 biktima eta talde “atxikien” 12 biktima.

V 2010ean ateratako informazioa.

VI 2017an ateratako informazioa.

VII Datu horien iturria da: Euskal kasuan gertaturiko giza eskubideen urraketei buruzko oinarrizko txostena (1960-2013). ETAk, ETApm-k, Komando Autonomoek eta ezker muturreko beste talde armatu batzuek eragindako biktimen guztizkoa Espainiako Estatuari dagokio, eta estatuko segurtasun indarrei, talde parapolizialei eta eskuin muturrekoei dagozkienak soilik Euskal Autonomia Erkidegokoak dira.

VIII Zatiketaren aurreko 18 biktima dakartza, eta beste biktima bat ETAren VIII. Batzarrekoei egozten zaiena.

IX Txostenaren egileek azpiatal batean jartzen dituzten hamahiru biktima, Komando Autonomoei dagokien atalean, eta izenburu hau du: “Ikerketa zehatzagoa behar dutenak (ETA+CAA)”.

X López Romo, R. Foronda txostena. Terrorismoaren testuinguru historikoak eta biktimekiko arreta soziala. 1968-2010.

XI 782 biktimak ETArenak eta ETAm-renak direla zehazten du.

XII Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion datuak, “Izuaren Mapa” tresna digitaletik ateratakoak.

XIII ETAren zati askotarikoen biktimak hartzen ditu.

XIV Madrilgo Autonomia Erkidegoari dagozkion datuak.

XV ETAren zati askotarikoenak bezala dakartza beste erakunde batzuenak ere (Komando Autonomoak, DRIL...).

XVI Ibid.

XVII Euskal Herriari dagozkion datuak.

XVIII Euskal Memoriaren webgunean datorrenez, kopuru horrek erreferentzia egiten dio 1960tik aurrera “gatazkaren testuinguruan eta errepresioaren ondorioz” hildakoei.

XIX Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordea, 107/2012 Dekretuan oinarritua, 1960tik 1978ra bitartean motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa.

XX Balorazio Batzordeak aitortzen dituen hildakoei dagokion kopurua, “polizia gehiegikerien eta sufrimendu bidegabeen” ondorioz hildakoena.

XXI 1968 eta 1975 artean hildakoak —1971. urtea salbu; ez dator urte horretako daturik— diktadura frankistaren “errepresioaren” ondorioz.

XXII Baby, S. Le mythe de la transition pacifique. Violence etpolitique en Espagne (1975-1982). 1975eko urritik 1982ra doazen datuak.

XIII Casanellas, P. Morir matando. El franquismo ante la práctica armada, 1968-1977. 1968-1977 urte tartea hartzen duten datuak.

XXIV Honako hauen biktimak hartzen ditu: ETA, ETA-V, ETAm eta Bereziak.

XXV Erakunde armatuetan hildako kideak, “errepresio polizialaren eta judizialaren ekintzetan”. ETAren zati askotarikoen, FRAPen eta beste talde batzuen biktimak hartzen ditu.

XXVI Wilhelmi, G. Romper el consenso. La izquierda radical en la Transición española (1975-1982). 1975etik 1982ra doazen datuak.

XXVII Egilearen hitzetan: “Estatu terrorismoak eta eskuin muturreko taldeek hilak”.

XXVIII Egaña, I. ETAren historia laburra.

XXIX Alonso, R., Domínguez, F., García Rey, M. Vidas rotas. Historia de los hombres, mujeres y niños víctimas de ETA.

XXX ETAren zati askotarikoenak bezala dakartza beste erakunde batzuenak ere (Komando Autonomoak, DRIL...); baita egiletza argiturik ez duten kasuen biktimak ere; adibidez, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur.

XXXI Hemen sartu dira: Dionisio Aizpuru Arbelaitz eta Pedro María Isart Badiola

 

IZEN GUZTIAK
Alés Martínez, Antonio
Jaioteguna
1960
Jaioterria
Cuenca
 
1. urraketa
 
Data
1979/11/28
Lekua
Izaro taberna (Azpeitia)
Egiletza
ETA
Laburpena
Su-armaz eginiko zauriengatik hil zen. Beste bi guardia zibil hil ziren: Ángel García Pérez eta Pedro Sánchez Marfil. Aurrean izan ziren lekukoen arabera, tiroketak distantzia laburrera egin ziren, eta gorpuetako bakoitzak 6-7 bala-zulo zituen.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
García Pérez, Ángel
Jaioteguna
1959
Jaioterria
Vitigudino (Salamanca)
 
1. urraketa
 
Data
1979/11/28
Lekua
Izaro taberna (Azpeitia)
Egiletza
ETA
Laburpena
Su-armaz eginiko zauriengatik hil zen. Beste bi guardia zibil hil ziren: Antonio Alés Martínez eta Pedro Sánchez Marfil. Aurrean izan ziren lekukoen arabera, tiroketak distantzia laburrera egin ziren, eta gorpuetako bakoitzak 6-7 bala-zulo zituen.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
García Poyo, Miguel
Jaioteguna
1950
Jaioterria
San Martín de Pedroso (Zamora)
 
1. urraketa
 
Data
1979/01/13
Lekua
Azpeitia
Egiletza
ETA
Laburpena
Bonba-leherketa batek eragindako zauriengatik hil zen. Beste guardia zibil bat, Francisco Mota Calvo, larri zauritu zen, deflagrazioaren ondorioz, eta bi egun geroago hil zen.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Gómez Gómez-Jiménez, Francisco
Jaioteguna
1950
Jaioterria
Almeria
 
1. urraketa
 
Data
1979/01/13
Lekua
Azpeitia
Egiletza
ETA
Laburpena
Bonba-leherketa batek eragindako zauriengatik hil zen. Beste guardia zibil bat, Francisco Mota Calvo, larri zauritu zen, deflagrazioaren ondorioz.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Lasa Rezola, Ignacio
Jaioteguna
1941
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/06
Lekua
Lasao (Azpeitia)
Egiletza
Komando Autonomoak
Laburpena
Su-armaz eginiko zauriengatik hil zen. Buruan bi tiro zituen, eta une hartan bertan hil zen.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Machío Martos, Francisco
Jaioteguna
1952
Jaioterria
Hornachos (Badajoz)
 
1. urraketa
 
Data
1983/06/07
Lekua
Amaia taberna (Azpeitia)
Egiletza
Komando Autonomoak
Laburpena
Su-armaz eginiko zauriengatik hil zen.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Mota Calvo, Francisco
Jaioterria
Frechilla (Palencia)
 
1. urraketa
 
Data
1979/01/15
Lekua
Azpeitia
Egiletza
ETA
Laburpena
Bonba-leherketa batek eragindako zauriengatik hil zen. Leherketaren ondoren larri zauritu eta bi egun geroago hil zen.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Otaegi Etxeberria, Angel
Jaioteguna
1942/02
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1975/09/27
Lekua
Burgos
Egiletza
Espainiako Estatua
Laburpena
Heriotza-zigorra ezarri zioten, Castrillo del Val-en (Burgos), 63. zenbakiko Artilleria Erregimentuan eginiko gerra-kontseiluan, 1975eko abuztuaren 29an. 1975eko irailaren 27an fusilatu zuten.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Bai
Posada Zurrón, Gregorio
Jaioteguna
1941
Jaioterria
Villaferrueña (Zamora)
 
1. urraketa
 
Data
1974/04/03
Lekua
Azpeitia
Egiletza
ETA-V
Laburpena
Su-armaz eginiko zauriak izan zituen. Donostiako Ospitale Militarrera eraman zuten, eta bertan hil zen.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Sánchez Marfil, Pedro
Jaioteguna
1959
Jaioterria
Moreda (Granada)
 
1. urraketa
 
Data
1979/11/28
Lekua
Izaro taberna (Azpeitia)
Egiletza
ETA
Laburpena
Su-armaz eginiko zauriengatik hil zen. Beste bi guardia zibil hil ziren: Ángel García Pérez eta Antonio Alés Martínez. Aurrean izan ziren lekukoen arabera, tiroketak distantzia laburrera egin zituzten, eta gorpuetako bakoitzak 6-7 bala-zulo zituen.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Uria Mendizabal, Inaxio
Jaioteguna
1938/01/04
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
2008/12/03
Lekua
Loiola (Azpeitia)
Egiletza
ETA
Laburpena
Su-armaz eginiko zauriengatik hil zen. Hiru tirok jo zuten, eta osasun-zerbitzuek erreanimazio maniobrak egin zituzten ordubetez gutxi gorabehera, baina ez zuten emaitzarik izan.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai

 

 

PASAIAKO BADIAN
HILDAKO AZPEITIARRAK

 

IZEN GUZTIAK
Aizpuru Arbelaitz, Dionisio
Jaioteguna
1962/05/07
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1984/03/22
Lekua
Pasaiako badian
Egiletza
Estatuko Segurtasun Indarrak
Laburpena
Su-arma baten bidez distantzia labur eta ertainera egindako tiroekin hil zen. Auzitegiaren txostenak dakarrenaren arabera, hildakoaren gorpuak sarrera eta irteerako 36 zulo zituen.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Bai
Isart Badiola, Pedro María
Jaioteguna
1959/11/06
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1984/03/22
Lekua
Pasaiako badian
Egiletza
Estatuko Segurtasun Indarrak
Laburpena
Su-arma baten bidez distantzia labur eta ertainera egindako tiroekin hil zen. Auzitegiaren txostenak dakarrenaren arabera, hildakoaren gorpuak sarrera eta irteerako 28 zulo zituen.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Bai