MOTIBO POLITIKOZ ERAGIN
DIREN BESTE URRAKETA
EDO SUFRIMENDU BATZUK
Atal honetan sartzen dira indarkeria politikoz 1960tik 2017ra gertatu diren urraketak eta pairamenak; horiei buruz baliteke definizio argirik edo baturik ez izatea, giza eskubideen urraketatzat hartzeko orduan. Hemen, gehienbat sartzen dira Ordena Publikoko Auzitegiak 1963tik 1977ra epaitutako pertsonak,(*) kartzelako sakabanaketa politikoa jasan duten presoak, erbesteratuak, eta deportatuak edo deserriratuak.
Lehenengo kasuari dagokionez, berme demokratikorik ez zegoen garaian gertatuak izanik, diktaduran, alegia, eta delitu politikoak jazartzeko auzitegi berezi bat zegoenez, zilegitasuna galtzen dute kaltedunen aurka egin izan diren akusazioek. Horrez gain, ezaugarri politikoak dituzten ustezko delituak jazartzen eta epaitzen direnean diktadurazko sistema batean, automatikoki urratzen dira oinarrizko eskubideak, hala nola elkartzeko eskubidea eta adierazpen askatasuna.
Kartzelako sakabanaketa politika jasan duten presoei dagokienez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Khodorkovski eta Lebedev kasuan Errusiaren kontra hartutako epaiak (2013ko urriaren 25ean) eta Vintman kasuan Ukrainiaren kontra hartutakoak (2014ko urriaren 23a) jurisprudentzia era dezakete; auzitegi horren zeregina baita “eskubideen estandar uniforme bat ezartzea, eta Europako Kontseiluko kide diren Estatu guztietan aplikatzea”. Zehazki, epai horrek dio familiaren kontaktua kendu egiten dela presoa urrunduta, eta hori “esku sartze bat da, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 8. artikuluan baitator familiako bizitza izateko eskubidea”(*) Gogoraraztekoa da Espainiako eta Frantziako estatuek egindako kartzela sakabanaketan 318 zirkulazio istripu izan direla eta 1989tik 2017ra bitartean presoen hamasei lagun, senide edo hurko hil dituztela. Aurretik esana dugu Maider Egigurenen familiakoak zauritu egin zirela 2004ko otsailaren 4an, zirkulazio istripu batean, 2004ko otsailean, Madrilera zihoazela, Alcala Mecoko kartzelara. Gaur egun, hiru azpeitiarri ari diete aplikatzen neurri hori: Gotzon Aranburu Suduperi, Josu Urbieta Alkortari eta Joseba Segurola Kerejetari.
Azkenik, atal honetan gehitu dira erbesteratu eta deportatu dituztenak. Alde horretatik, nabarmentzekoa da Espainiako Gobernuak eta Frantziakoak egindako akordioa; akordio horretan, hitzartu zuten urruneko herrialdeetara desterratuko zituztela erakunde armatuetako kideak, aurretik instrukzio epairik eman gabe, eta hori nabarmen urratzea da kaltedunen funtsezko eskubideak.(*) Horrelako urraketak dokumentatzen dituen iturri nagusi bat dago, hau da, Euskal Memoria elkartearen Dokumentazio Zentroa, eskura webgune bidez.(*)
ORDENA PUBLIKOKO AUZITEGIAK EPAITUAK
IZEN GUZTIAK
Agirre Elustondo, José Ángel
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Elkartzeko eskubidea
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, zilegi ez zen elkarte baten delituagatik. Espetxealdi txikiko zigorra ezarri zioten, sei hilabete eta egun batekoa, eta prozesuaren kostua ordaintzea.
Aizpitarte Arruti, Bernardo Jesús
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Elkartzeko eskubidea
Laburpena
Ordena Publikoko 1. Auzitegiak prozesatu zuen, zilegi ez den elkarte baten delituagatik. Azkenean, ez zuten epairik eman.
Aldalur Irigoien, Aitor
Mota
Beste sufrimendubatzuk. Manifestazio ez baketsu batean parte hartzea.
Laburpena
Ordena Publikoko 2. Auzitegiak prozesatu zuen, zilegi ez den elkarte baten delituagatik. Azkenean, ez zuten epairik eman.
Aldalur Larrañaga, Vicente
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Elkartzeko eskubidea
Laburpena
Ordena Publikoko 1. Auzitegiak prozesatu zuen, zilegi ez den elkarte baten delituagatik. Azkenean, ez zuten epairik eman.
Alkorta, Iñaki “Kontras”
Laburpena
Martutenen preso 1975/11/15era arte, Ordena Publikoko Auzitegiaren erabakiz, lehen lege antiterroristaren aplikazioz.
Arregi Galarraga, José María
Laburpena
Martutenen preso 1975/11/15era arte, Ordena Publikoko Auzitegiaren erabakiz, lehen lege antiterroristaren aplikazioz.
Arrizabalaga Aramendi, José Ángel
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Adierazpen
Laburpena
Ordena Publikoko 2. Auzitegiak prozesatu zuen, zilegi ez den propaganda delituagatik. Azkenean, ez zuten epairik eman.
Arrizabalaga Aramendi, María Beatriz
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Adierazpen askatasunerako eskubidea / Elkartzeko eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko 2. Auzitegiak prozesatu zuen, zilegi ez den propaganda delituagatik. Azkenean, ez zuten epairik eman.
Azkue Gabilondo, Mikel María
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Elkartzeko eskubidea
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, zilegi ez den elkarte baten delituagatik. 1975eko martxoaren 20an absolbitu zuten.
Azpiazu Olaizola, Iñaki
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Adierazpen askatasunerako eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, “Estatuko bakearen eta independentziaren aurkako albiste faltsuak zabaltzeagatik”. 1967ko apirilaren 28an, espetxealdi handiko zigorra jarri zioten, sei urte eta egun batekoa, baita desgaikuntza absolutuko zigorra ere.
Egibar Aristi, Antonio
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Adierazpen askatasunerako eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, legez kontrako propaganda delituagatik. 1965eko apirilaren 10ean espetxealdi txikiko zigorra jarri zioten, 10.000 pezetako isuna -eta hilabeteko atxiloketa subsidiarioa hura ordaindu ezean- eta prozesu-kostuen ordainketa.
Egibar Etxeberria, Francisco María
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Adierazpen askatasunerako eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, legez kontrako propaganda delituagatik. 1965eko apirilaren 10ean espetxealdi txikiko 4 urteko kondena ezarri zioten, eta 50.000 pezetako isuna.
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Adierazpen askatasunerako eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, legez kontrako propaganda delituagatik eta bidegabeko elkartearen delituagatik. 1965eko azaroaren 27an absolbitu zuten.
Goenaga Oiarzabal, Ramon
Laburpena
Atxilotua eta Martutenen preso 1975/11/15era arte, Ordena Publikoko Auzitegiaren erabakiz, lehen lege antiterroristaren aplikazioz.
Iturralde Larrar, Segundo
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Adierazpen askatasunerako eskubidea / Elkartzeko eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, legez kontrako propaganda delituagatik eta zilegi ez den elkartearen kide izatearen delituagatik. 1967ko urriaren 18an espetxealdi txikiko 3 urteko zigorra ezarri zioten, 20.000 pezetako isuna eta prozesukostuen ordainketa.
Landa Arozena, Jesús María
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Adierazpen askatasunerako eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, legez kontrako propaganda delituagatik. 1976eko otsailaren 28an absolbitu zuten.
Nequetan Urbistondo, José María
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Elkartzeko eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, zilegi ez den elkarte baten delituagatik. Espetxealdi txikiko 2 urte, 6 hilabete eta egun bateko zigorra ezarri zioten eta prozesu-kostuen ordainketa.
Odriozola Uzkudun, Miren
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Elkartzeko eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, zilegi ez den elkarte baten delituagatik. Espetxealdi txikiko 3 urteko zigorra ezarri zioten, eta prozesukostuen ordainketa.
Saldias Orbegozo, Aitor
Laburpena
Martutenen preso 1975/11/15era arte, Ordena Publikoko Auzitegiaren erabakiz, lehen lege antiterroristaren aplikazioz.
Ugarte Epelde, María Dolores
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Elkartzeko eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko 1. Auzitegiak epaitu zuen, zilegi ez den elkarte baten delituagatik. Azkenean ez zuten epairik eman.
Urdanpilleta Unanue, Pedro
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Elkartzeko eskubidea.
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, zilegi ez den elkarte baten delituagatik. Espetxealdi txikiko bost urteko zigorra ezarri zioten, eta prozesukostuen ordainketa.
Zurutuza Odriozola, Enrique
Mota
Beste sufrimendu batzuk. Elkartzeko eskubidea
Laburpena
Ordena Publikoko Auzitegiak epaitu zuen, zilegi ez den elkarte baten delituagatik. Azkenean ez zuten epairik eman.
EXILIATUAK • DEPORTATUAK • ERBESTERATUAK
IZEN GUZTIAK
Agirre Elustondo, José Ángel
Egiletza
Gipuzkoako gobernadore zibila
Laburpena
Gipuzkoako gobernadore zibilak aginduta, Eibarren atxilotu eta erbesteratu egin zuten, 1968ko salbuespen egoeraren ondorioz.
Arrizabalaga Aramendi, Jexux Mari
Egiletza
Gipuzkoako gobernadore zibila
Laburpena
Gipuzkoako gobernadore zibilak aginduta, Eibarren atxilotu eta erbesteratu egin zuten, 1968ko salbuespen egoeraren ondorioz.
Laburpena
Atzerrira joan zen mehatxuagatik. Bost urte egon zen.
Artola Etxeberria, Mari Ángeles
Egiletza
Frantziako Gobernua
Laburpena
Frantziatik Venezuelara deserriratu zuten, 1984ko ekainaren 2an, Espainia, Frantzia eta beste herrialde batzuen arteko akordioen bidez.
Azpiazu Larrañaga, Francisco Javier
Egiletza
Frantziako Gobernua
Laburpena
Nikaraguara deserriratu zuten Espainia, Frantzia eta beste herrialde batzuen arteko akordioen bidez.
Bereziartua Etxaniz, Juan Manuel
Egiletza
Espainiako Gobernua
Laburpena
Venezuelara deserriratu zuten, Espainia, Frantzia eta beste herrialde batzuen arteko akordioen bidez.
Egaña Gabilondo, María José
Laburpena
Atzerrira joan zen mehatxuagatik. Bost urte egon zen.
Etxarte Urbieta, Iñaki
Egiletza
Frantziako Gobernua
Laburpena
Akizen (Frantzia) atxilotu zuten. Venezuelara deserriratu zuten, Espainiaren, Frantziaren eta beste herrialde batzuen arteko akordioaren bidez.
Garmendia Artola, José Antonio
Egiletza
Espainiako Gobernua
Egiletza
Gobierno de España
Laburpena
Oslora (Norvegia) deserriratu zuten, 1977ko ekainaren 6an.
Laburpena
Desterrado a Oslo el 6 de junio de 1977.
Goenaga Oiarzabal, Ramon
Lekua
Melilla - Chafarina Irlak
Laburpena
Soldadutzan, 11 hilabetez Melillatik Chafarina Irletara deportatua, Azpeitiko Guardia Zibilak bidalitako fitxaren ondorioz.
Oiartzabal Zubiaurre, Alejandro
Lekua
Fuente Obejuna (Cordoba)
Lekua
Fuente Obejuna (Cordoba)
Egiletza
Gipuzkoako gobernadore zibila
Egiletza
Gobernador civil de Gipuzkoa
Laburpena
Gipuzkoako gobernadore zibilak aginduta, atxilotu eta desterratu egin zuten, 1968ko salbuespen egoera zela bide.
Laburpena
Detenido y desterrado por orden del gobernador civil de Gipuzkoa con motivo del estado de excepción decretado en 1968.
URRUNTZE POLITIKAREN ONDORIOAK
JASAN DITUZTEN PRESOAK
IZEN GUZTIAK
Agirre Odriozola, Jabier
Lekua
Bourgese (Frantzia) / Soto del Real (Madril) / Ocaña I (Toledo) / Sevilla II (Morón, Sevilla).
Egiletza
Frantziako Gobernua / Espainiako Gobernua
Laburpena
Bourgesen (Frantzia) atxilotu zuten, 2003ko urtarrilaren 17an. Hiru egunez izan zuten atxikia. Frantziak espainiar agintariei eman zien, 2008ko abenduaren 2an, eta Soto del Realeko (Madril) kartzelara eraman. Ocaña I (Toledo) kartzelara eraman zuten, gero. 2011n, Sevilla II (Morón de la Frontera, Sevilla) kartzelan zegoen. 2014ko abenduaren 7an irten zen Sevillako espetxetik, ia 12 urteko espetxe zigorra beste ostean..
Aizpitarte Arruti, Bernardo Jesús
Lekua
Soria-Alcala Meco (Madril)
Egiletza
Espainiako Gobernua
Laburpena
1980an, Langraitzeko (Araba) espetxetik Soriakora eraman zuten. Ondoren, 1982an, Alcala Mecoko (Madril) espetxera eraman zuten.
Aranburu Sodupe, Gotzon
Lekua
Villenako kartzela (Alicante)
Egiletza
Espainiako Gobernua
Laburpena
Villenako kartzelara (Alicante) eraman zuten.
Arruti Agirre, José Ignacio
Egiletza
Espainiako Gobernua
Laburpena
1996ko ekainaren 11tik urriaren 15era arte Carabanchelgo kartzelan egon zen. 2000ko irailetik 2005ko abuztuaren 23ra arte Duesoko kartzelan.
Arruti Aizpitarte, Juan Carlos
Lekua
Valdemoro (Madril) / Sangonera (Murtzia) / Puerto I (Cadiz) /Alcolea (Cordoba)
Egiletza
Espainiako Gobernua
Laburpena
1991n, Alcala Mecoko (Madril) kartzelan zegoen. 1992ko apirilean, Sangonerako (Murtzia) kartzelara eraman zuten. 2001eko urriaren 18an, Valdemorotik (Madril) Puerto I (Cadiz) kartzelara. 2013an, aske utzi aurretik, Alcoleako (Kordoba) espetxean izan zen.
Egiguren Galarraga, Maider
Egiletza
Espainiako Gobernua
Laburpena
2003ko azaroaren 19an Soto del Realeko kartzelan sartu zuten. 2003ko abenduaren 24tik 2005ko ekainaren 25era arte Alcala Mecoko kartzelan. 2005eko ekainaren 25etik 2006ko ekainaren 22ra arte Teixeiroko kartzelan. 2006ko ekainaren 23an libre geratu zen 30.000 euroko bermea ordainduta. 2010ean absolbitu zuten.
Etxeberria Jauregi, Xabier
Lekua
Frantzia eta Espainia
Egiletza
Frantziako eta Espainiako Gobernuak
Laburpena
2003ko urtarrilean Bourg-en-Bresseko kartzelan egon zen. 2006an Mureteko kartzelan. 2009ko maiatzean Teruelgokoan. 2011n absolbitu zuten. 2011ko urriaren 6an libre geratu zen.
Etxeberria Uria, Garikoitz
Egiletza
Espainiako gobernuak
Egiletza
Gobierno de España
Laburpena
2001ko martxoaren 6tik 2007 urtea arte Alcala Mecoko kartzelan. 2007tik 2009 urtea arte Lugo- Bonxeko kartzelan.
Segurola Kerejeta, Joseba
Egiletza
Frantziako Gobernua
Laburpena
Kartzela hauetan eduki dute: La Sante (Paris), Villefranche (Lyon), Lille Sequedin (Lille), Bois d’Arcy (Bois d’Arcy), Douai (Douai), Osny (Cergy-Pontoise), Nanterre (Nanterre), Lannemezan (Lannemezan).
Urbieta Alkorta, Josu
Egiletza
Frantziako Hobernua
Laburpena
Vars-sur-Roseix-en (Frantzia) atxilotu zuten. Bost urteko kartzela-zigorra ezarri zion Parisko Auzitegi Korrekzionalak. 2011n, La Santeko (Paris, Frantzia) kartzelan zegoen. Gaur egun, Poitiers Vivonneko kartzelan dago.
BESTE KASU BATZUK
IZEN GUZTIAK
Aldalur Irigoien, Antton
Egiletza
Gipuzkoako Gobernu Zibila
Laburpena
Fusilamenduen osteko manifestazioen ondoren, 40 egunez Martutenen preso.
Alonso Aramendi, Francisco
Mota
Atxiloketa bermerik gabe.
Laburpena
Etxean atxilotu zuten, Gregorio Posada Zurroni atentatua egin zitoen ETA V-eko kideak aterpetzeaz akusatuta. Gero aske utzi zuten, kargurik gabe.
Amenabar Arzalluz, Koldo
Egiletza
Gipuzkoako Gobernu Zibila
Laburpena
Fusilamenduen osteko manifestazioen ondoren, 40 egunez Martutenen preso.
Arrieta Zubimendi, José Luis
Mota
Erbestean gaixorik hildakoa
Laburpena
ETAko kidea, Frantzian errefuxiatua. Bihotzeko gaixotasun larri batek jota hil zen.
Arruti Aizpitarte, Juan Carlos
Mota
Erasoak eta irainak kartzelan.
Egiletza
Kartzelako funtzionarioak
Laburpena
Funtzinario baten erasoak eta irainak.
Azkune Alberdi, Mikel
Mota
Adierazpen askatasunerako eskubidea.
Laburpena
2003ko urriaren 16an atxilotu zuten, Egunkaria-ren aurkako operazio judizialagatik.
Corta Corta, Milagros
Mota
Atxiloketa bermerik gabe.
Laburpena
Etxean atxilotu zuten, Gregorio Posada Zurroni atentatua egin zitoen ETA V-eko kideak aterpetzeaz akusatuta. Gero aske utzi zuten, kargurik gabe.
Garmendia Artola, José Antonio
Laburpena
Larri zauritua, 1978ko martxoaren 3an, tiroz.
Mota
Heriotza zigorra. Ordeztua.
Egiletza
Espainiako Gobernua
Laburpena
Heriotza zigorra ezarri zioten, gerra kontseiluan. Gerora ordeztua.
Iturria Etxenagusia, José María
Mota
Atxiloketa bermerik gabe.
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Guardia Zibilaren kuartelera eraman zuten.
Zurutuza Odriozola, Enrique
Laburpena
Su-armaz zauritu zuten. Santiagoko (Gasteiz) ospitalera eraman zuten. Hamar egunez izan zuten atxikia.