eu | es
Hasiera » OSOTASUN FISIKO, PSIKIKO ETA MORALA URRATZEA

 

OSOTASUN FISIKO, PSIKIKO
ETA MORALA URRATZEA

 

      Osotasun fisikoa, psikikoa eta morala urratu zaienei dagokienez, kasu gehienetan, Poliziaren zaintzapean jasandako torturak eta tratu txarrak dira bidegabekeria nagusia. Horrelako urraketen 112 kasu daude, eta horietatik 100 dira tortura fisiko eta psikikoen eta tratu txarren salaketak. Alde horretatik, nabarmentzekoa da Euskal Memoria fundazioak egin duen ikerlana, informazio iturri nagusi gisa; lan horretan, inkestak egin zituen herrian barrena informazioa lortzeko eta ahal diren tortura kasurik gehienak dokumentatzeko 1960. urtetik gaur egun arte. Hala berean, EHUko Kriminologiaren Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak eskatuta, 2014ko ekainetik ari da Euskal Autonomia Erkidegoan 1960 eta 2010 bitartean izan diren tortura kasuak ikertzen, lehen eta bigarren mailako iturriak aztertuta. 2017ko abenduan argitaratu zen ikerketaren amaierako txostena. Txosten horretan, 4.113 kasu daude guztira, “publikoki eta/edo judizialki salatu dutenak Poliziako funtzionario publikoen tratu txarrak eta/edo torturak jasan izana”. Torturak salatu zituztenak guztira 3.415 dira; izan ere, %17k behin baino gehiagotan jasan baitzuen urraketa mota hori. Gainera, Nazio Batuen Istanbulgo Protokoloa aplikatu zaie 202 laguni, eta 500 lekukotasun zuzen jaso dira.(*) Egiletzari dagokionez, urraketa gehienak Estatuko Segurtasun Indarretako kideek eginak dira.(*) Azpeitian, 70 kasu jaso ditu kriminologia institutuak, eta 60 lagun daude Azpeitian jaioak eta/ edo Azpeitian bizi direnak eta torturen eta tratu txarren biktima izan direnak. Denak ere txosten honetan datoz.

      Bestalde, ezinbestekoa da adieraztea torturen biktima izan direla deklaratu duten 77 lagunetatik guzti-guztiek froga bakarra dutela beren lekukotasuna (idatziz nahiz ikus-entzunezko bidez irarria). Horrek garrantzia hartzen du; izan ere, polizien, epaileen eta medikuen txostenik ez izateak egiazta lezake horrelako urraketa motetan zigorgabetasuna dagoela. Hortaz, agiri frogarik ez dagoenez, lekuko bidezko froga zuzenean hartu ahal izan den kasuetan, sakon landu nahi izan dira, elkarrizketetan, poliziaren zaintzapean izan diren gorabeherak eta jasandako tratu txarrak.

      Osotasun fisiko, psikiko eta morala urratzearen kategorian, aipatu kasuez gain, beste hiru atentatu eta/edo eraso fisiko daude, eta azpeitiar enpresaburuen bi bahiketak: Jesús Guibert Azkuerena, 1983an, eta Ángel Carasusan Madrazorena, 1985ean. Bi bahiketak Komando Autonomo Antikapitalistek egin zituzten. Jesús Guibert 1983ko martxoaren 21etik apirilaren 7ra egon zen, eta Ángel Carasusan, 1985eko uztailaren 9tik 12ra.

      Bahiketei dagokienez, agiri frogak erabakigarriak suertatu dira, nahiz eta kasuetako batean biktimaren senide baten lekukotasun grabatu gabea ere eskura eduki dugun.

      Euskal kasuan giza eskubideen urraketen gainean egin den oinarrizko txostenaren arabera (1960-2013 eperako), Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak egina, 62 lagun bahitu zituzten erakunde armatu askotarikoek, dela ETAk eta dela izaera subertsiboa zuten beste talde batzuek. Bestalde, erakunde parapolizialek eta eskuin muturrekoek 58 bahiketa egin zituzten euskal lurraldean.(*)

      Esan gabe doa, azkenik, 1978an, talde armatu batzuetako kideek bortizki atzeman zituztela bost lagun eta zenbait orduz eduki, zeramaten autoa kendurik. 1980ko abenduaren 4an, hiru kaputxadunek eraso egin zieten Felix Suduperi, Azpeitiko Lanbide Eskolako atezainari, eta haren andreari, Ines Belokiri, beren etxean; eskolako ateak irekiarazi zizkieten, eta ordu erdiz eduki zituzten Oinatzeko auzoan. Biharamunean hiru lehergailuk eztanda egin zuten ikastetxean, eta kalte materialak eragin zituzten.

 

 

TORTURAK ETA TRATU TXARRAK

 

SALATUTAKO TORTUREN KASU KOPURUA *

 

 

* Kriminologia institutuak emandako datuak Euskal Autonomia Erkidegokoak dira soilik, eta Euskal Memoriak, berriz, Euskal Herri osokoak ematen ditu.

I Hemendik ateratako datuak: 1960tik 2014ra bitartean Euskadin izandako torturaren ikerketa proiektua. Amaierako txostena.

II Honako hauek hartzen ditu: Udaltzaingoari dagozkion 9 kasu: 21 espetxeetako funtzionarioei: 89 beste batzuei; eta 96 egiletzaren gaineko daturik gabe.

III Ikerketa taldeak sortu duen datu basean datozen kasuak, torturak edo tratu txarrak salatuak dituzten 3.415 lagunetatik.

IV Hemendik ateratako datuak: Informe de investigación sobre la tortura en Euskal Herria.

V Honako hauek hartzen ditu: 143 kasu Brigada Politiko Sozialarenak (BPS); hiru Espainiako Polizia Militarrarenak; bederatzi Udaltzaingoarenak eta erkidegoetako polizienak; 53 Frantziako Poliziarenak; 30 beste batzuenak.

VI Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordea, 107/2012 Dekretuan oinarritua, 1960tik 1978ra bitartean motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa.

VII Balorazio Batzordeak aitortzen dituen tratu txarren eta torturen kasu kopurua, egin dizkioten eskarien arabera.

VIII Honako hauek hartzen ditu: Bi kasu BPSrenak; 1 Frantziako Poliziarena; 1 espetxe funtzionario batena; 4 egiletzaren daturik gabe.

IX 97 kasu 76 laguni dagokie, eta 1960tik aurrera salatu zituzten torturak eta tratu txarrak.

 

IZEN GUZTIAK
A. A., J. I.
Jaioteguna
1961/10/21
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1970/11/24
Lekua
(Zehaztu gabe)
Egiletza
Polizia Nazionala
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
A. K., J. L.
Jaioteguna
1952/07/18
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
Datarik gabe
Lekua
Plasencian (Cáceres)
Egiletza
Ezezaguna
Laburpena
Plasencian (Cáceres) atxilotu zuten. Tortura fisikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Agirre Aristondo, José Antonio
Jaioteguna
1959/12/08
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1978/10/21
Lekua
Bilbo
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Itzubaltzetan atxilotu zuten (Getxo, Bizkaia). Salbeko (Bilbo) kuartelera eraman zuten. Hiru edo lau egunez atxiki zuten (zehaztu gabe). Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen, ibilgailuan eta komisarian. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1987/01/30
Lekua
Bordele
Egiletza
Frantziako Polizia
Laburpena
Bordelen atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Agirre Aristondo, José Francisco
Jaioteguna
1949/12/05
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1979
Lekua
(Zehaztu gabe)
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Komisariara eraman zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1980/12/15
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
3. urraketa
 
Data
1981
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Tortura psikikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Agirre Elustondo, José Ángel
Jaioteguna
1942/03/19
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1968/06/12
Lekua
Ezezaguna
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Eibarren atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Agirre Odriozola, Imanol
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1975/10/04
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Tortura fisikoak. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Agirretxe Aroztegi, Iñaki
 
1. urraketa
 
Data
1981/05/08
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1982/01/21
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Torturatu, eta aske utzi zuten, kargurik gabe.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Agirretxe Galarraga, Begoña
Jaioterria
Errezil
 
1. urraketa
 
Data
1983/04/06
Lekua
Errezil
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Torturatu, eta aske utzi zuten gero.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Aizpitarte Arruti, Bernardo Jesús
Jaioteguna
1955/07/14
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1979/11/24
Lekua
Gasteiz
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Gasteizen atxilotu zuten. Tortura fisikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Aizpuru Eraso, José María
Jaioteguna
1952/03/08
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1983/04/06
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu egin zuten. Antiguako (Donostia) kuartelera eraman zuten. Hiru egunez izan zuten atxikita. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Alberdi Egaña, Joseba Aitor
Jaioteguna
1964/08/04
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1983/05/20
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Antiguako (Donostia) kuartelera eraman zuten. Egun batez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1986/04/18
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Antiguako (Donostia) kuartelera eraman zuten. Zortzi egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Epailearen aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Alberdi Egaña, Kepa Koldo
Jaioterria
Deba
 
1. urraketa
 
Data
1986/04/18
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Intxaurrondoko (Donostia) kuartelera eraman zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Satatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Alberdi Etxeberria, José Ángel
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/19
Lekua
Idiazabal
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Torturatu, eta kartzelatu egin zuten.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Albizuri Agirregabiria, Andoni
Jaioteguna
1934/04/13
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1966-1967 (Zehaztu gabe)
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Donostiara eraman zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Albizuri Beristain, José Luís
Jaioteguna
1963/03/06
Jaioterria
Azkoitia
 
1. urraketa
 
Data
1981/06/11
Lekua
Donostia / Madril
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azkoitian atxilotu zuten. Amarako komisariara (Donostia) eraman zuten, eta Donostiatik Madrilera. Bost egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Auzitegimedikuaren aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1993/06/03
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Madrilera eraman zuten. Hamabost egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Auzitegi-medikuaren aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Aldalur Illarramendi, Fermín
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1986/04/18
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Intxaurrondoko (Donostia) kuartelera eraman zuten. Tortura fisikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Aranburu Sodupe, Gotzon
Jaioteguna
1975/10/25
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
2000/04/27
Lekua
Hernani
Egiletza
Ertzaintza
Laburpena
Hernanin atxilotu zuten. Komisariara eraman zuten. Bost egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
2005/05/11
Lekua
Villenako kartzela (Madril)
Egiletza
Kartzelako funtzionarioak
Laburpena
Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Zaplaztekoak eta irainak. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Arizeta Arzuaga, Gorka
Jaioteguna
1960/12/29
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1983/04/06
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Antiguako (Donostia) kuartelera eraman zuten. 3 egunez izan zuten atxikia. Tortura psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Arrieta Sudupe, Joseba Erramun
Jaioteguna
1959/07/13
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/17
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Gobernu Zibilera eraman zuten. Zazpi egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Epailearen aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1982
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Antiguako (Donostia) kuartelera eraman zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Auzitegi-medikuaren eta epailearen aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Arrizabalaga Aramendi, Jexux Mari
Jaioteguna
1947/01/02
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1968
Lekua
Tolosa / Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Benta Haundin (Tolosa) atxilotu zuten. Antiguako (Donostia) kuartelera eraman zuten. Hiru egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Prentsan salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1976/06/12
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Hiru egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
3. urraketa
 
Data
1978/10/17
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Gobernu Zibilera eraman zuten. Egun batez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Arrizabalaga Aramendi, Juan José
Jaioteguna
1945/12/07
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1972/08/29
Lekua
Bilbo
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Bilbon atxilotu zuten. Komisariara eraman zuten. Sei egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1975/05/18
Lekua
Bilbon
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Bilbon atxilotu zuten. Komisariara eraman zuten. Sei egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Arruti Aizpitarte, Juan Carlos
Jaioteguna
1959/08/27
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1989/09/16
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Irunen atxilotu zuten. Antiguako (Donostia) kuartelera eraman zuten. Tortura fisikoak jasan zituen. Auzitegi-medikuaren, prentsaren eta epailearen aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Arsuaga Urdanpilleta, Santiago
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1981/10/11
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Tortura fisikoak jasan zituen. Epailearen aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Arzallus Amenabar, José Manuel
Jaioterria
Errezil
 
1. urraketa
 
Data
1972/04/21
Lekua
Errezil
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Torturatu, eta aske utzi zuten, kargurik gabe.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Astigarraga Agirre, Luís
Jaioteguna
1965/01/18
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1983/12/20
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Gobernu Zibilera eraman zuten. Egun batez izan zuten atxikia. Tortura psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Astigarraga Agirre, Mikel Gotzon
Jaioteguna
1962/11/22
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1983/12/20
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Gobernu Zibilera eraman zuten. Egun batez izan zuten atxikia. Tortura psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Astigarraga Alberdi, José Luis
Jaioteguna
1958/09/11
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1983/07/18
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Antiguako (Donostia) kuartelera eraman zuten. Sei egunez izan zuten atxikia. Tortura psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Azkue Gabilondo, Mikel
Jaioteguna
1950
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1971/01/18
Lekua
Zaragoza
Egiletza
BPS
Laburpena
Tortura fisikoak. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Azkune Alberdi, Mikel
Jaioteguna
1967/12/23
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1983/10/16
Lekua
Madril
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
2003ko urriaren 16an atxilotu zuten, Egunkaria-ren aurkako operazio judizialagatik. Madrilera eraman zuten eta bost egunez izan zuten bakartuta. Tortura psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
B. L., J.
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1973
Egiletza
Guardia Zibila
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Bereziartua Etxaniz, Juan Manuel
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1981
Lekua
Azkoitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azkoitian atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Bereziartua Etxaniz, Xabier
Jaioteguna
1961/08/07
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1981/02/12
Lekua
Azkoitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Donibanen atxilotu zuten. Azkoitiako komisariara eraman zuten. Sei egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Auzitegi-medikuaren eta epailearen aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1984/03/22
Lekua
Zarautz
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Zarautzen atxilotu zuten. Komisariara eraman zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Carrera Juarros, Tomás
Jaioterria
Donostia
 
1. urraketa
 
Data
1970/02/09
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Torturatu, eta aske utzi zuten gero.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
E. A., F.
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1970
Egiletza
Polizia Nazionala
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1975
Egiletza
BPS
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
E. U., P. X.
Jaioterria
Azkoitia
 
1. urraketa
 
Data
1986/04/18
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Intxaurrondoko (Donostia) kuartelera eraman zuten. Inkomunikatua (zehaztu gabe). Tortura fisikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Echeverría Altuna, Joxe
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1980/10/08
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Torturatu, eta kartzelatu egin zuten.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Egiguren Galarraga, Maider
Jaioteguna
1977/01/23
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
2003/11/20
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Arrasaten atxilotu zuten. Donostiako komisariara eraman zuten. Hiru egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Epelde Agirre, Aiora
Jaioteguna
1977/07/05
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
2003/02/19
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala.
Laburpena
Donostian atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Fernández Aizpuru, Mikel
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1972/09/20
Lekua
Madril
Egiletza
Guardia Zibila
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
G. B., J.
Jaioteguna
1959/02/11
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1981
Lekua
Bilbo
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Arrigorriagan atxilotu zuten. Salbeko (Bilbo) kuartelera eraman zuten. Hiru edo lau egunez atxiki zuten (zehaztu gabe). Tortura fisikoak jasan zituen. Epailearen aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Galarraga Esnaola, José María
Jaioteguna
1959/03/09
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1993/03/24
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Torturatu, eta aske utzi zuten gero.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Garmendia Altuna, Miren Arantzazu
Jaioteguna
1959/08/26
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1979
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1980/12/15
Lekua
Donostia
Egiletza
Zehaztu gabe
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
3. urraketa
 
Data
1981
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Goenaga Oiarzabal, Ramon
Jaioteguna
1956/11/27
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1976/01/18
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Parroki elizan egindako itxialdiaren ondorengo manifestazioan atxilotua. Tortura fisikoak, Artetxe mediku forentsearen aurrean epaitegian salatuak. Kasua artxibatu egin zen, epaiketarik gabe.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1976/04
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Aberri Egunaren aurretik, bi egunez kuartelean atxilotua. Tortura psikologikoak, salaketarik ipini gabe.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
3. urraketa
 
Data
1976/10/04
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Diputazioko Presidentea zen Araluze jaunaren hilketaren ondoren, Antiguako (Donostia) Guardia Zibilaren kuartelean 2 egunez atxilotua. Salaketarik ipini gabeko tortura psikologikoak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Igarataundi Peñagarikano, Mitxel
Jaioterria
Zestoa
 
1. urraketa
 
Data
1986/08/28
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Imaz Astiazaran, José
Jaioteguna
1968/11/20
Jaioterria
Donostia
 
1. urraketa
 
Data
1984
Lekua
Ripollet (Bartzelona)
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Zerbitzu militarrean atxilotu zuten, Ripolleten (Bartzelona). Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Isart Badiola, David
Jaioterria
Donostia
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/15
Lekua
Madril
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. DGSra (Direccion General de Seguridad) eraman zuten. Hamar egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Auzitegi-medikuaren eta epailearen aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Isart Badiola, Pedro María
Jaioteguna
1959/11/06
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1978/10/17
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Tortura fisikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Iturralde Arozena, Xabier
Jaioteguna
1971/03/11
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1979/10/10
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Torturatu, eta aske utzi zuten gero.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Iturria Egaña, Xabier
Jaioteguna
1949/05/19
Jaioterria
Errezil
 
1. urraketa
 
Data
1970/05/01
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Donostian atxilotu zuten. Hiru egunez izan zuten atxikia. Tortura psikologikoak jasan zituen. Prentsaren aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1978
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Landa Arozena, Jesús María
Jaioteguna
1954/06/10
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1974/04
Lekua
Bilbo
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Durangon atxilotu zuten. Salbeko (Bilbo) kuartelera eraman zuten. Hiru egunez atxiki zuten. Tortura fisikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1975/04/07
Lekua
Bilbo
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Barakaldon atxilotu zuten. Salbeko (Bilbo) kuartelera eraman zuten. Hiru egunez atxiki zuten. Tortura fisikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Larrañaga Egiguren, Eduardo
Jaioteguna
1953/03/30
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1984/03/23
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibilia
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten Guardia Zibilak. Hamar egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Lazkano Martija, Imanol
Jaioteguna
1958/04/25
Jaioterria
Zestoa
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/15
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Komisariara eraman zuten. Zazpi egunez atxiki zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Auzitegimedikuaren eta epailearen aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Lazkano Martija, José María
Jaioteguna
1958/04/25
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/15
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Komisariara eraman zuten. Egun batez atxiki zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Lazkano Uranga, Imanol
Jaioteguna
1936/01/12
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1975/04/19
Lekua
Bilbo
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Salbeko (Bilbo) kuartelera eraman zuten. 4 egunez atxiki zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Lizarralde Zubizarreta, Mikel
Jaioteguna
1946/08/12
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1974/04/07
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Gobernadore Zibilaren egoitzetan inkomunikatuta eduki zuten hiru egunez. Torturatu egin zuten, eta gero aske utzi.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Lizaso Aginagalde, Iñaki
Jaioterria
Zarautz
 
1. urraketa
 
Data
1984/03/13
Lekua
Zarautz
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Torturatu eta epailearengana eraman zuten, eta, ondoren, aske gelditu zen. Torturak salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Lizaso Sanz, Unai
Jaioteguna
1976
Jaioterria
Zestoa
 
1. urraketa
 
Data
2005/02/11
Lekua
Madril
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Auzitegi Nazionalera eraman zuten (Madril). Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Auzitegi-medikuaren aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Maiz Gastesi, Francisco Jabier
Jaioteguna
1959/12/03
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/15
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Gobernu Zibilera eraman zuten. Bi egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
Zehaztu gabe
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Komisariara eraman zuten. Bi egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Martija Roteta, José Antonio
Jaioterria
Zestoa
 
1. urraketa
 
Data
1978/10/17
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Odria Andreu, Juan Ignacio
Jaioteguna
1954/10/27
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1975/10/27
Lekua
Iruña
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Tortura fisikoak eta psikikoak egin zizkioten Guardia Zibilaren Iruñeko Komandantzian, inkomunikatuta eduki zuten bitartean, 3 eta 5 egun artean. Epaileari salatu zizkion, baina ez zizkion aintzat hartu.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Odriozola Uzkudun, Kontxi
Jaioteguna
1949
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1967/05/01
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Donostiako manifestazio batean atxilotu zuten. Gobernu Zibilera eraman zuten. Egun batez atxiki zuten. Tortura psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Odriozola Uzkudun, Miren
Jaioteguna
1951
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1967/05/01
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Donostiako manifestazio batean atxilotu zuten. Gobernu Zibilera eraman zuten. Egun batez atxiki zuten. Tortura psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1972/08/29
Lekua
Bilbo
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Sestaon atxilotu zuten. Indautxuko (Bilbo) komisariara eraman zuten. Bost egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Oiartzabal Zubiaurre, Alejandro
Jaioteguna
1942
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1987
Lekua
Madril
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Donostian atxilotua eta Madrilera eramana. Zazpi egunez inkomunikatuta eduki eta tortura fisikoak egin zizkioten. Epaileari salatu zizkion. Ondoren kartzelaratu egin zuten.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Olaizola Atxukarro, Luis María
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1986/07/23
Lekua
Donostia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Zestoan atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Osa Arocena, Juan Luis
Jaioterria
Itziar
 
1. urraketa
 
Data
1983/05/19
Lekua
Itziar
Egiletza
Ezezaguna
Laburpena
Torturatu eta epailearengana eraman zuten, eta, ondoren, aske gelditu zen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Otaegi Leunda, Ignacio
Jaioterria
Beizama
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/17
Lekua
Beizama
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Torturatu, eta aske utzi zuten gero.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Peña Iriarte, José María
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1969/03/02
Lekua
Donostia
Egiletza
BPS
Laburpena
Torturatu, eta kartzelatu egin zuten.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Quintana Rodríguez, Eugenio
Jaioteguna
1955/06/29
Jaioterria
Quintana de la Serena (Badajoz)
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/15
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Gobernu Zibilera (Donostia) eraman zuten. Hiru egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
S. A., M.
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1984/06/15
Egiletza
Guardia Zibila
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Salegi Igoa, Imanol
Jaioteguna
1950/11/21
Jaioterria
Deba
 
1. urraketa
 
Data
1972
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Azpeitiko kuartelera eraman zuten. Bi orduz izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Sánchez de Jesús, José
Jaioteguna
1955/02/07
Jaioterria
Quintana de la Serena (Badajoz)
 
1. urraketa
 
Data
1980/03
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Azkoitira eraman zuten eta, gero, Intxaurrondora (Donostia). Tortura fisikoak eta psikologikoak jasan zituen. Epailearen aurrean salatu zituen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Sarasua Imaz, Josu
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1983/03/26
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Torturatu, eta aske utzi zuten gero.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Ugarte Zinkunegi, Jon Joseba
Jaioterria
Zestoa
 
1. urraketa
 
Data
1980/07/14
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Salatuta.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Uzin Alberdi, Esteban
Jaioteguna
1951/04/11
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/14
Lekua
Bilbo
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Salbeko kuartelera (Bilbo) eraman zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Uzkudun Loitegi, Mikel
Jaioterria
Errezil
 
1. urraketa
 
Data
1981/08/09
Lekua
Tolosa
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Torturatu eta epailearengana eraman zuten, eta, ondoren, aske gelditu zen.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Valverde Maiora, Asier
Jaioteguna
1969/08/05
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1991
Lekua
Tolosa
Egiletza
Ertzaintza
Laburpena
Tolosan atxilotu zuten. Tolosako komisariara eraman zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1992/04/19
Lekua
Sevilla
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Sevillan atxilotu zuten. Sevillako komisariara eraman zuten. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai
Zurutuza Odriozola, Enrique
Jaioteguna
1958/07/27
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1976/04/18
Lekua
Donostia
Egiletza
Polizia Nazionala
Laburpena
Azpeitian atxilotu zuten. Donostiako komisariara eraman zuten. Hiru egunez izan zuten atxikia. Tortura fisikoak eta psikikoak jasan zituen. Salatu gabeko torturak.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1978/11/15
Lekua
Arrasate
Egiletza
Guardia Zibila
Laburpena
Su-armaz zauritu zuten. Santiagoko (Gasteiz) ospitalera eraman zuten. Hamar egunez izan zuten atxikia. Leku ezezagun batean torturatu zuten.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Bai

 

 

BAHIKETAK

 

IZEN GUZTIAK
Carasusan Madrazo, Ángel
Jaioteguna
1920
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1985/07/09 - 1985/ 07/12
Lekua
Lezo
Egiletza
Komando Autonomoak
Laburpena
Loiolan bahitu zuten (Azpeitia), 1985eko uztailaren 9an. 1985eko uztailaren 15ean aske utzi zuten, Lezoko pisu batean.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Guibert Azkue, Jesús
Jaioteguna
1927
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1983/03/21 - 1983/04/07
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Komando Autonomoak
Laburpena
1983ko martxoaren 21ean bahitu zuten. 18 egunez atxiki zuten. 1983ko apirilaren 7an aske utzi zuten.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Bai

 

 

ATENTATUAK ETA ERASO FISIKOAK

 

IZEN GUZTIAK
Bastida Arrieta, José María
Jaioteguna
1942/06/24
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1996/09/15
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Zehaztu gabe
Laburpena
Espazio publikoan harrikatu zuten.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Bai
 
2. urraketa
 
Data
1997/03/24
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Zehaztu gabe
Laburpena
koheteak jaurti zizkioten alkateari.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Bai
Letona Agirre, Jesús
Jaioteguna
1925
Jaioterria
Arrasate
 
1. urraketa
 
Data
1981/12/19
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Komando Autonomoak
Laburpena
Familiaren etxe aurrea metrailatu zuten.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Maiz Gastesi, Francisco Jabier
Jaioteguna
1954/12/03
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
Zehaztu gabe
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Ezezaguna
Laburpena
Gerrahaundi baserriari su emateko zenbait ahalegin, barruan zeudela.
Froga dokumentalak
Ez
Lekuko frogak
Bai

 

 

BORTXAZ ATXIKITZEA

 

IZEN GUZTIAK
A. O., J.
 
1. urraketa
 
Data
1978/11/05
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Ezezaguna
Laburpena
Bi lagunek lotuta utzi zuten Aierbeko mendian, eta bere autoa kendu.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Beloki, Inés
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/04
Lekua
Azpeitia
Egiletza
CAA
Laburpena
Etxean hartu zuten ezustean Komando Autonomoko kideek burua estalita zutela, eta ordu erdiz eduki zuten.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Bai
Iturbe Alberdi, José
 
1. urraketa
 
Data
1978/04/13
Lekua
Azpeitia
Egiletza
ETAm
Laburpena
Taxistari oldartu zitzaien pistolarekin. Behartu egin zuten Loiolara joatera, eta eskuak lotu zizkioten; gero, autoa kendu zioten. José Larrañaga Arenas hil zuten gero Azkoitian, auto hura erabilita atentatua egiteko.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
M. P., V.
 
1. urraketa
 
Data
1978/01/14
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Ezezaguna
Laburpena
Bi lagunek eraso egin zioten, eta Errezilera eramatera behartu zuten; lotuta utzi zuten herritik lau bat kilometrora.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Sudupe, Felix
 
1. urraketa
 
Data
1980/12/04
Lekua
Azpeitia
Egiletza
Komando Autonomoak
Laburpena
Burua estalita zutela etxean agertu zitzaizkion ezustean Komando Autonomoko kideak, eta ordu erdiz eduki zuten atxikia.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Bai

 

 

ATENTATU/EZTANDA BATEAN ZAURITUAK

 

IZEN GUZTIAK
Muñiz Sánchez, Juan
Jaioteguna
1952
Jaioterria
Baeza (Jaén)
 
1. urraketa
 
Data
1979/01/13
Lekua
Azpeitia
Egiletza
ETA
Laburpena
Larri zaurituta, bonba-leherketaren ondorioz. Ebakuntza kirurgikoa egin zioten.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez
Olaizola Orbegozo, José María
Jaioterria
Azpeitia
 
1. urraketa
 
Data
1978/05/02
Lekua
Azkoitia
Egiletza
Ezezaguna
Laburpena
Arin zauritu zen Azkoitiko Lanbide Heziketako ikastetxean lehergailu batek eztanda egin zuenean.
Froga dokumentalak
Bai
Lekuko frogak
Ez