eu | es
Hasiera » II. liburukia » 2. Izenak

 

2. Izenak

1011. UBIGAIN ELDUA, JUAN

      Azpeitian bizi zen. San Ignacio tertzioan boluntario ibili zen. Gerra-frontean zauritu zuten.

1012. UCIN ODRIOZOLA, ANTONIO

      1914an jaioa zen eta, jatorriz, Ondarre baserrikoa zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen Antonio. 1937ko amaieran badirudi Bilbon zegoela preso, gerra-kontseiluak noiz epaituko zain. Urte bereko abenduaren 29an epaile militarrak «dokumentuak eta zegozkion jarduerak zehazteko» eskatu zuen prozesuaren mesederako. Hala, 1938tik aurrera, beste urgentziazko prozedura sumarisimo batean auzipetu zuten Antonio, Donostiako 14. epaitegi militarraren aginduz. Azkenean, 1939ko maiatzaren 11n, auzia itxi eta Antonio aske utzi zuten.

1013. UCIN ODRIOZOLA, MARCIAL

      Ondarre baserrikoa zen jatorriz. Enpresaburua zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izango zen seguru asko.

1014. UCIN SEGUROLA, NICOLAS

      Azpeitian bizi zen. Militante falangista. Falangeren Auxilio Social delakoaren tokiko ordezkaria zen. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1939ko irailaren 14an eta 1941eko azaroaren 10ean eratutako udalbatzetako kidea izan zen.

1017. UNANUE ALTUNA, ESTEBAN

      Badiolegi baserrikoa zen jatorriz. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Behartutako soldadua. Gerrako frontean hil zen, Palentzian, 1937ko abuztuaren 28an.

1018. UNANUE ARAMBURU, MARIA JOAQUINA

      Azpeitian bizi zen. Urolako trenetako langilea zen eta kaleratu egin zuten 1936ko irailaren 20an. Garbiketa-lanak egiten zituen.

1015. UNANUE, JUAN

      Azpeitian bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.

1016. UNANUE, NICOLAS

      Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten.

1019. URANGA AIZPURU, FRANCISCO

      1899an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nekazaria lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin.

1020. URANGA AIZPURU, GREGORIO

      1916an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nekazaria lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin.

1021. URANGA AIZPURU, JULIAN

      Azpeitian bizi zen. Jarraitzaile tradizionalista zen. Gauzaina. Udalerrian altxatutako tropak sartu ostean lanean aritu zen funtzionario gisa.

1022. URANGA AIZPURU, PEDRO

      1908an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nekazaria lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin.

1023. URANGA ALTUNA, FELICIANO

      1909an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nekazaria lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. 1938ko maiatzean gerrako frontean zauritu zuten.

1024. URANGA AZPIAZU, CASIANO

      1911n Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.

1025. URANGA ECHANIZ, FELIPE

      Azpeitian bizi zen. Saseta edo Amaiur batailoiko gudaria izan zen. Gerra-frontean zauritu zuten. Asturiasko Cabonara-n ospitaleratu zuten.

1026. URANGA GURRUCHAGA, JOSE ANTONIO «BAKEO»

      Urrestilla auzoko Ibartzabal baserrikoa, Jose Antonio Bilborantz abiatu zen 1936ko irailaren 20an Azpeitian tropa frankistak sartzear zirela ikusita. 1937ko otsailean Amaiur batailoian bere borondatez erroldatu zen, eta harekin borroka egin zuen gerrako hainbat frontetan. 1937ko abuztuaren 26an Laredon atxilotu zuten, eta 40 egun inguruz herri horretako kontzentrazio-esparruan atxilotuta egon zen. Jesus Odriozola bezala, San Juan de Muzarrifar-era (Zaragoza) bidali zuten 25. langileen batailoiaren bigarren konpainiaren zaintzapean.

      Zaragozako Presoen Batzordeak galdekatu ostean «C atalean» sailkatu zuen, «sailkapen horretan sartzeko interesdunaren aitorpena, sortutako inpresioa eta lortutako txostenak erabili zituztelarik». Zehazki, Batzordeak Azpeitiko Guardia Zibilaren txosten bat jaso zuen, eta honako hau esaten zuen: «Neurri handian haren jarduna ezagutzen ez bada ere», Alderdi Komunistaren aldekoa zen, UGTko afiliatua eta jokabide txarrekoa, hainbat egunez atxilotuta egon baitzen Jose Maria Querejeta Aguirre izeneko bizilagun batekin borrokan aritu ondoren. Hala ere, Jose Antonioren aurka hasitako aurretiazko eginbideetan lekuko horrek egindako aitorpenaren arabera, xextra pertsonala izan zen eta inplikazio politikorik gabea. Horrez gain, 1939 hasieratik Falangeak eta Azpeitiko Udalak egindako txostenek ez zuten berresten Azpeitian auzipetuak emandako denboran «Glorioso Movimiento» delakoaren aurkako jarduerarik.

      1938ko irailaren 29an Eskolapioen espetxera eraman zuten eta 1939an Ondarretakora. Donostiako 11. epaitegi militarrak 1939ko abuztuaren 29an behin-behineko askatasuna eman zion, eta gero absoluzioa eman zioten.

1027. URANGA JUARISTI, FRANCISCO

      1910ean Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nekazaria lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.

1028. URANGA MUGURUZA, JOSE

      1912an jaioa. Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten.

1029. URANGA OLAVE, ANTONIO

      1915ean Azpeitian jaioa. 1940an Azpeitiko udal frankistak «aurkari» izendatu zuen.

1030. URANGA ZUBIZARRETA, FELIPE «AZILLERRI»

      Azpeitian bizi zen. 1936ko abuztuan Azpeitian eratutako Euskal Milizien agindupean zebiltzan mila euskal borrokalariren artean zegoen Felipe. Ondoren, Bizkairantz hedatu ondoren, Loyola batailoian arituko zen 1937ko erdialdean atxilotu zuten arte. 1938ko ekainaren 4an, Ondarretako espetxean preso zegoela, urgentziazko prozesu sumarisimoan epaitu zuten, eta 1940ko urtarrilaren 31n auzia artxibatzea eta Felipe behin betiko aske uztea erabaki zuten. Horren aurretik, 1939ko uztailaren 22an, espetxealdi arindua jarria zioten.

1031. URANGA ZUBIZARRETA, IGNACIO

      Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. 1938ko abenduaren 10ean Zaragozako gerrako frontean zauritu zuten.

1032. URANGA ZUBIZARRETA, JESUS

      1906an Azpeitian jaioa. Loiola auzoko Mandiolatza baserrian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta zapadores 6. batailoira sartu zuten 1938an.

1033. URANGA ZUBIZARRETA, JOSE

      1914an Azpeitian jaioa. Loiola auzoko Mandiolatza baserrian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Behartutako soldadua. Derion hil zen 1937ko ekainaren 11n. Bera izango da, seguru asko, Antonio Loinazek idatzitako oroitzapenetan aipatu zuen Itxarkundia batailoiko anda-eramailea Gernikan, 1937ko apirilean.

1034. URANGA ZUBIZARRETA, NICOLAS

      1910ean Azpeitian jaioa. Loiola auzoko Mandiolatza baserrian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Guardia Zibilak atxilotu zuen 1937an soldadutzara joan ez zelako.

1035. URBIETA ARREGUI, JUAN

      Loiola auzokoa zen Juan eta hantxe bizi zen. Zurgina zen lanbidez eta Hego Euskal Herrian, gerra garaian, Aralar batailoiko borrokalaria izan zen. Teniente izatera iritsi zen. Kantabrian atxilotu zuen 1937ko abuztuan, eta gerra-kontseiluan epaitu zuten Santońako plazan. 20 urteko espetxe-zigorra jarri zioten urte hartako urriaren 2an.

      El Duesoko espetxetik Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxera eraman zuten 1938ko abuztuaren 24an. 28 urte zituen Juanek orduan.

1040. URBIETA ARREGUI, PEDRO

      1912an jaio eta Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten.

1041. URBIETA BUENAVISTA, JUANITO

      Azpeitian bizi zen. Itxarkundia batailoi nazionalistako gudaria izan zen.

1036. URBIETA ECHEZARRETA, JOSE

      Jose Azcue, Patxi Bruni, Dionisio Urbistondo eta agian Celestino Iturzaeta azpeitiarrak bezala, Eusko Gudarosteak Legution egindako erasoan borrokan ari zela hil zen. Loyola batailoiko Lartaun konpainiako gudaria izan zen Jose, eta Otxandio inguruan zauritu ondoren Zornotzako behin-behineko ospitalera eraman zuten. Azkenean, abenduaren 2an, ospitale hartan hil zen, eta hurrengo egunean Gernikan lurperatu zuten. Loiola auzoko Mandiolatza baserrikoa zen Jose eta 28 urte zituen hil zenean.

1037. URBIETA ECHEZARRETA, JULIAN

      1912an Azpeitian jaio eta bertan bizi zen. UGTn afiliatuta zegoen 1933an.

1038. URBIETA EIZMENDI, JESUS

      1917an jaioa, Loiola auzoan bizi zen. Itxarkundia batailoiko gudaria izan zen, teniente graduazioarekin. Kantabriako Limpias herrian harrapatu zuten eta langileen batailoi batera bidali zuten.

1039. URBIETA IRURETA, JOSE MARIA

      1918an Azpeitian jaioa. Ebanista zen lanbidez. Damaso Azcue enpresan lanean aritu zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin.

1042. URBISTONDO CENDOYA, MARCOS

      Aratz-Erreka auzoko Ibarrola baserrikoa zen. 1933ko maiatzaren 10ean eratu zen Udalbatzako kidea zen gutxiengo baserritarraren partaide gisa.

1043. URBISTONDO LASA, BASILIO

      1917an jaioa. Urrestilla auzoko Txarabarren baserrikoa. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen San Andrés batailoian. Kantabrian harrapatu eta Miranda Ebroko kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Gatibu-lanak egiten aritu zen langileen 12. batailoian. «Iheslari» eta «aurkari» izendatu zuen Azpeitiko udal frankistak 1940an. 1940tik 1943ra bitartean Langile Batailoi batean egon zen Afrikan.

1044. URBISTONDO LASA, DIONISIO

      Urrestilla auzoko Txarabarrena baserrikoa zen. Han jaioa zen Dionisio 1912an. 1936ko abuztuaren hasieran Azpeitian eratutako Euskal Milizietan sartu zen. Ondoren, Loyola batailoiaren Bergara 3. konpainian gelditu zen erroldatuta eta Legution eginiko erasoan hartu zuen parte. 1936ko abenduaren 1ean hil zen Otxandioko sektorean «suzko armak eragindako zaurien» ondorioz, eta Gernikako hilerrian ehortzi zuten. 25 urte zituen Dionisiok eta ezkongabe zegoen.

1045. URBISTONDO LASA, FRANCISCO

      Urrestilla auzoko Txarabarrena baserrikoa. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen San Andrés batailoian.

1046. URBISTONDO LASA, JOSE MIGUEL

      Urrestilla auzoko Txarabarrena baserrikoa. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen zulatzaileen batailoi batean.

1047. URBISTONDO QUEREJETA, JOSE ANTONIO

      1870ean jaio zen Aratz-Errekan, eta Urrestillako bizilaguna zen. 1937ko udan Kantabrian errefuxiatu zen.

1048. URDALLETA ITURZAETA, LEANDRO

      Azpeitian bizi zen. Urolako trenetako langilea zen eta kaleratu egin zuten 1936ko irailaren 20an.

1049. URDALLETA UZCUDUN, IGNACIO «KATRAN»

      1915ean jaioa zen eta Eliz kalean bizi zen. 1936ko abuztuaren hasieratik Azpeitian eratutako ezkerreko milizietan erroldatuta egon zen. Azpeititik ihes egin ondoren JSUren UHP batailoira igaro zen, eta hainbat frontetan aritu zen Eusko Gudarostearen unitate militar hartan, 1937ko abuztuan Kantabrian atxilotu zuten arte. Langileen batailoi batera bidali zuten, eta 1938ko hasieran Bilbora eraman zuten, urgentziazko prozesu sumarisimo batean epaitzera. Urte hartako abuztuaren 18an Gerra Ikuskaritzak epaitegi militarraren epaia berretsi eta Ignacio langileen batailoi batera bidali zuten berriro, «zituen aurrekariak eta gorrien agintaldian izandako jokabidea kontuan hartuta». 1940an «aurkaritzat» hartu zuen Azpeitiko Udalak 1936ko soldadualdiko mutilak sailkatzeko aktak ixtean. Zaintzapeko askatasunean zegoen garai hartan Ignacio.

1050. URDANPILLETA ORUEZABALA, ALBERTO

      UGTko afiliatua zen. Bidanian jaioa zen 1911n eta Azpeitian bizi zen. Han aritu zen lanean, saskigile, harik eta frontera joan zen arte. 1936ko irailaren 25ean hil egin zen faxisten hegazkinek Durango bonbardatu zutenean. Durangoko pilotalekuan zegoen, beste borrokalari batzuekin batera.

1051. URIA ARRUTI, JOSE LEÓN

      1913an Azkune baserrian jaio zen eta Berrosueta baserrian bizi zen. Saseta batailoi nazionalistako gudaria izan zen.

1053. URIARTE SAGARDUY, SINFORIANO

      1903an Galdakaon jaioa. Atxubiaga baserrian bizi zen. Industrialaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin. Kantabriako Castro Urdiales herrian hil zen 1937ko uztailaren 5ean, gerrako frontean.

1052. URIARTE, DOMINGO

      Azpeitian bizi zen. Udaleko behin-behineko gordailuzaina (diruzaina) izan zen 1936ko abenduan.

1054. URRESITI IRIONDO, MARIA

      Azpeitian bizi zen. Irakaslea zen lanbidez. 1936ko azaroaren 8ko dekretuaren harira, Gipuzkoako gobernadore zibilak hala aginduta, lanpostutik bota zuten.

1055. URRUZOLA ZUBIZARRETA, JOSE

      Azpeitian bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. Ondoren, Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen eta ingeniarien 2. batailoian ibili zen.

1056. URTEGARAY ASTERRECA, MELQUIADES

      1910ean Azpeitian jaio eta bertan bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Terueleko Cantavieja herrian hil zen gerra-frontean, 1938ko apirilaren 8an.