eu | es
Hasiera » II. liburukia » 2. Izenak

 

2. Izenak

939. PALACIOS GARCIA, ANTONIO

      Los Villares (Jaen) herrikoa zen. Nekazaria lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko kartzelan sartu zuten 1941eko martxoaren 26an. 1941eko ekainean eman zioten baldintzapeko askatasuna.

940. PALOMINO GUTIERREZ, LUIS

      Torre de Campo (Jaen) herrikoa zen. Nekazaria lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko espetxean sartu zuten 1941eko martxoaren 26an. Han hil zen 1941eko uztailaren 11n eta Azpeitiko hilerrian lurperatu zuten.

941. PEDRINACI PESO, MANUEL

      1940an Azpeitiko postura bidali zuten guardia zibila.

942. PEDROSA LORITE, GABRIEL

      Azpeitian bizi zen. Elektrikaria zen ogibidez. Urolako trenetako langilea zen eta kaleratu egin zuten 1936ko irailaren 20an. Gurs-eko kontzentrazio-esparruan eduki zuten. 1951ko abenduaren 6an ezezkoa eman zioten urte hartako abuztuaren 28an berriro sartzeko aurkeztutako eskaerari.

943. PEDROSA MENDOZA, ALEJANDRO

      Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Adingabea zen. Bizkaitik ebakuatu eta Ingalaterran hartu zuen babesa.

944. PEDROSA MENDOZA, CECILIA

      Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Adingabea zen. Bizkaitik ebakuatu eta Ingalaterran hartu zuen babesa.

945. PEDROSA MENDOZA, DOLORES

      Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Adingabea zen. Bizkaitik ebakuatu eta Ingalaterran hartu zuen babesa.

946. PEDROSA MENDOZA, JESUS

      Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Adingabea zen. Bizkaitik ebakuatu eta Ingalaterran hartu zuen babesa.

947. PEÑA HERRERIAS, JOSE

      Villanueva de las Minas (Sevilla) herrikoa zen. Gidari laguntzailea zen lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko espetxean eduki zuten preso 1941eko martxoaren 26tik maiatzaren 10era bitartean.

948. PEREZ ARREGUI, IGNACIO

      Donostian jaio zen 1884an eta Donostian bizi zen. Abokatua. Politikari tradizionalista. Azpeitiko Udaleko zinegotzia zen 1905ean. Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu probintziala 1913an Azpeitiaren barrutia ordezkatuz. Azpeitian egon zen babes hartuta Gerra Zibila hastean, Gipuzkoako hiriburuan Errepublikaren aldekoek atxilotuko zuten beldurrez.

949. PEREZ BARCINA, JOSE

      Azpeitian bizi zen. Urolako treneko langilea izan zen Jose, eta 1936ko irailean, altxatutakoek irabazi ondoren, kalera bota zuten enpresako buruzagi berriek. Izquierda Republicana alderdiko eta Azpeitiko Fronte Popularraren Defentsa Batzordeko kidea zen, eta 1938ko apirilean 100.000 pta-ko isuna jarri zion CPIBk. 1958an Comisión Liquidadora de Responsabilidades Políticas batzordeak baliogabetu egin zuen isun hura.

950. PEREZ DEL CAÑO, JOSE

      Martos (Jaen) herrikoa zen. Nekazaria lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko kartzelan preso egon zen 1941eko martxoaren 26tik uztailaren 23ra bitartean. Langileen batailoi batera eraman zuten gero, Sevillako Dos Hermanas herrira.

951. PEREZ ECHEVERRIA, PEDRO

      Azpeitian bizi zen. Urolako trenetako langilea. Geltokiko burua. Regimiento de Ferrocarriles delakoaren 5. unitateak kargutik kendu zuen. Lau hilabetez egon zen soldatarik gabe.

952. PEREZ SAEZ DE VICUÑA, DIONISIO

      Azpeitian jaio zen 1917an, eta Eliz kalean bizi zen. Barnizatzailea zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. Lemoako gerra-frontean zauritu zuten.

953. PEREZ SAEZ DE VICUÑA, GASPAR

      Azpeitian jaio zen 1920an, eta Eliz kalean bizi zen. Ebanista zen ogibidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. Lemoako gerra-frontean zauritu zuten.

954. PEREZ SAEZ DE VICUÑA, NICOLAS

      1914an Azpeitian jaio eta Madrilen bizi zen. Tailugilea zen ogibidez. Altxatutakoek mobilizatu zuten eta altxatutako armadaren osasun militarreko hainbat batailoitan ibili zen 1938tik aurrera.

955. PLAZAOLA ODRIOZOLA, JUAN «GARAGARTZA»

      1913an jaio zen. Elosiaga auzoko Garagartza baserrikoa zen jatorriz. Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria zen.

956. PLAZAOLA ZUBIZARRETA, LEANDRO

      1907an jaioa zen Leandro eta Azpeitian bizi zen. ELA sindikatu nazionalistan afiliatuta zegoen, eta Amaiur infanteria-batailoiko San Andrés 1. konpainian gelditu zen erroldatuta. 1936ko abenduaren 26an Kalamuako frontean balaz zaurituta hil zen, eta Gernikako hilerrian lurperatu zuten. 28 urte zituen Leandrok.

957. PRADA LAZARO, LUIS

      Azpeitian jaio zen 1912an, eta San Ignacio kalean bizi zen. Saskigilea zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. Bizkaiko gerra-frontean hil zen 1937ko apirilaren 2an.

958. PUIGNAU MOLINET, RAFAEL

      1879an jaioa zen Villa del Castels d'Empuries herrian (Girona). Organoak egiten zituen enpresaburu katalan hau Azpeitian bizi zen 1914tik. 1920an «Eleizgaray y Cia» organo-fabrika sortu zuen Toribio Eleizgarairekin batera ,eta 1925ean, berriz, «Puignau-Olaciregui» sozietatea. 1936ko irailaren 19an Azpeititik ihes egin eta Frantziara joan zen. 1940an itzuli zen eta CPIBk 25.000 pta-ko isuna jarri ziola jakinarazi zioten, baina horrez gain, jakin zuen Udaletxe plazan zuen etxebizitza eta organo-fabrika okupatu egin zizkiotela, emaztearen dendan dena lapurtu zutela eta fabrikan zituen organoak saldu egin zituztela. Hori guztia zela eta, 1940ko martxoan Erantzukizun Politikoen Auzitegiari zigorra berrikus zezala eskatu zion, eta Auzitegiak eskaera onartu egin zion. 1940ko ekainaren 24an Alkatetzaren eta Falangearen txostenak kontuan hartuta, Auzitegiak EAJkoa izateagatik Rafaelen aurka eginiko akusazioari eutsi zion, baina Rafaelek ukatu egiten zuen. Hala eta guztiz ere, 10.000 pta-ra jaitsi zioten zigorra, Rafaeli jabetzan gelditzen zitzaion ondasun bakarra Udaletxe plazako etxean baitzen. 35.000 pta-ko hipoteka zuen etxe hark.