Nuarbe auzokoa zen. Larrañaga batailoi komunistako milizianoa. 1937ko maiatzean Bizkaian babes hartu zuen. Gero, atxilotu eta kontzentrazio-esparrura eraman zuten 1937ko urrian. Urte eta hilabete horretako hilaren 13an 76. langileen batailoira eraman zuten, eta 1938ko martxora arte gatibu-lanak egin zituen Sigüenzan (Guadalajara), Jadraquen, Carrascosa de Henaresen (Guadalajara), eta Navalmoral de la Motan (Caceres). 1939 hasieran Carabanchel Bajon (Madril) zegoen, 152. langileen batailoian preso.
1913an jaio zen. Eizagirre auzoko Errastiola baserrikoa zen. Lanbidez eraikuntzako langilea zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen. Lemoako gerra-frontean hil zen 1937ko ekainaren 3an.
Azpeitian jaio zen 1917an eta Deban bizi zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. 1940an Azpeitiko udal frankistak «iheslari» eta «aurkari» izendatu zuen.
1912an jaio eta udalerrian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen.
Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Gerra Zibilaren ostean Gipuzkoako hiriburuan sortutako faxisten aurkako Milicias Populares izeneko milizietako kide izan zen. Ziurrenik gerra-frontean zaurituko zuten; 1936ko abuztuaren 30ean hil zen Donostiako ospitalean. 32 urte zituen Leandrok eta ezkonduta zegoen.
Azpeitian jaio zen 1900ean. 1937ko abenduan, Leon Donostiako Zapatari espetxean zegoen preso, Medina del Riosecoko (Valladolid) kontzentrazioesparrutik eramanda. Eusko Gudarosteko borrokalaria izango zen seguru asko.
Enparan kalean jaio eta bizi zen. Zapataria zen lanbidez. Falangeko militantea zen. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1939ko irailaren 14an eratutako Udalbatzako kide bihurtu zen.
Azpeitian jaio zen 1914an eta Urrestillan bizi zen. Arotza zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin.
1916an jaio eta Azpeitian bizi zen. 1940an Azpeitiko udal frankistak «iheslari» eta «aurkari» izendatu zuen.
Azpeitiarra. 1933ko udal-hauteskundeetan hautagai errepublikanoa izan zen, baina ez zuen ordezkaritzarik lortu. UGTn afiliatuta zegoen. UHP batailoi sozialistako milizianoa zen.
Fuensantakoa zen (Jaen). Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko espetxean sartu zuten preso 1941eko martxoaren 26tik maiatzaren 2ra bitartean. Gero Valladolidera eraman zuten.
1872an jaio zen. Azpeitian zituen jabetzak CPIBek konfiskatu zizkion.
Azpeitian jaio eta Tolosan bizi zen. Harakina zen lanbidez. Tolosako agintari frankistek konfiskatu zizkioten jabetzak. Tolosako tokiko kartzelan sartu zuten 1936ko irailaren 9tik urriaren 5era arte, eta herri bereko Eskolapioen kartzelan, 1936ko urriaren 5etik azaroaren 21era arte.
Azpeitiarra. Altxatuek mobilizatu eta Flandes batailoira sartu zuten. 1937ko azaroan gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitiko Eliz kalean bizi zen. Gidaria zen lanbidez. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Iruñean hil zen 1937ko azaroaren 11n, gerrako zaurien ondorioz.
Azpeitiarra. Azpeitiko Komandantzian sartu zen gudari.
Azpeitian jaio zen 1917an, eta Loiola auzoan bizi zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. Gero atxilotu eta 33 hilabetez langileen batailoi batean sartu zuten. 1940an Azpeitiko udal frankistak «aurkari» izendatu zuen.
Pilota-munduan «Larrañaga III» izenez ezagututa, Sabino Donostian zen gerra lehertu zenean. Lehen unean bere borondatez sartu zen euskal milizietan, eta gero, Ertzaintzan erroldatuta egon zen. 1937 amaieran, itsas zabalean hartu zuten preso, atoiontzi batean Asturiaseko Gijóndik Frantziara zihoanean. Burgosko espetxe probintzialetan espetxeratuta, probintzia horretako Automobilen Parkean behartutako lanak egin zituen 1937ko irailaren 14an «matxinadarekin bat egitearen» ustezko delituagatik biziarteko espetxealdira zigortu zuten arte. Gerra-kontseiluaren epaian, «aurrekariez» gain, automobilen parkean preso egon zen bitartean «Mugimendu Nazionalaren aurkako esaldiak esan zituela, ezkertiarra zela eta egoera gertatuz gero etsaiarekin bat egingo zukeela» esan zuela jasotzen da.
1940ko otsailaren 3an, Vadenoceda espetxe nagusira eraman zuten, eta bertan egon zen 1941eko maiatzaren 8an baldintzapeko askatasunean jarri zuten arte. Hilabete lehenago, zehazki apirilaren 24an, Burgosko Zigorrak Aztertzeko Batzorde Probintzialak zigorra 8 urteko espetxealdiarekin arindu zion.
Azpeitian jaio zen 1920an. Espartingilea zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen 1937ko ekainean gerrako frontean zauritu zuten. 1943an Lucianoren aurkako auzitegi-espediente bat ireki zuten lerroetara ez joan izanaren ustezko delitu bategatik. Erantzukizunik gabekotzat deklaratu eta auzia artxibatu egin zuten abenduan.
Azpeitian jaio zen 1888an. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1939ko irailaren 14an eratutako Udalbatzako kide bihurtu zen.
Azpeitian jaio zen 1915ean, eta Bustinzuri inguruan bizi zen. Amaiur batailoiko 2. konpainiako kaboa zen. Ondoren Valentziako langileen batailoi batean gatibu egon zen. 1940an, Azpeitiko udal frankistak «aurkari» izendatu zuen.
Azpeitian jaio zen 1915ean eta Elosiaga auzoko Mendibil baserrian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. Matxinatuek mobilizatu eta 5° Cuerpo del Ejército delakoan sartu zuten.
Azpeitian jaio zen 1917an, eta Bustinzuri inguruan bizi zen. 1940an, Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen.
Azpeitian jaio zen 1913an, eta Bustinzuri inguruan bizi zen. Bizargina zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin.
Azkoitian bizi zen. Azpeitiko espetxean sartu zuten 1938ko ekainaren 30etik 1939ko martxoaren 16ra arte. Gerora Ondarretako kartzelara eraman zuten Donostiako auzitegi militarrak aginduta.
Eibarren bizi zen. EAJko militantea zen. Azpeitiko Fronte Popularreko Defentsa Batzordeko boluntarioa zen. Gero Ondarretako kartzelan egon zen preso. 1939an Donostiako 21. auzitegi militarraren aginduz langileen batailoi batera eraman zuten.
1925ean jaio zen Azkoitian eta Vista Alegren (Loiola) bizi zen. 1936ko irailaren 20an edo 21ean larri zauritu zen Loiolako santutegitik gertu eroritako bonba bat lehertu zenean. Gertakari horretan bertan aita hil zitzaion: José María Larrañaga Zabaleta.
1894an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Arotza zen lanbidez. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. Gero Eusko Gudarostean sartu zen. 1937an hartu zuten preso eta Laredoko (Kantabria) kartzelan sartu zuten.
Azpeitian jaio zen 1903an eta Donostian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. Donostiako Circulo Tradicionalistako militantea zen. Altxatutakoek mobilizatu eta Oriamendi tertzioan sartu zen sarjentu graduazioarekin. 1937ko ekainean gerrako frontean zauritu zuten.
Pio zurgina zen lanbidez eta abertzaleen aldekoa zen. Gerra hasi zenean zaintzaldiak egin zituen «soldata ez galtzeko». Bilbora ihes egin ostean, Acha y Zubizarreta enpresan hasi zen lanean kamainak egiten eta lubakiak eraikitzen, bere kinta mobilizatu zuten arte. Orduan, Bilbon Eusko Gudarosteko Lotura eta Transmisioen zerbitzura bideratu zuten, eta bertan atxilotu zuten altxatutako tropak sartu zirenean.
Instrukzioak iraun bitartean Ondarretan espetxeratuta, 1938ko apirilaren 21ean Donostiako 14. epaitegi militar iraunkorrak San Pedro de Cardeñako (Burgos) kontzentrazio-esparrura bidaltzea erabaki zuen.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Adingabea. Amak, Maria Orbegozo Arzuagak, herria utzi eta Etxalarrera joateko agindua jaso zuen, aita (Rufino Larrañaga Iriarte «Kinttela») gerrako frontean altxatutako tropen aurka borrokan zebilelako. Etxalarrera joan beharrean, Orion ezkutatu zen Maria, Jone alaba txikiarekin batera, Rufinoren anaia baten etxean.
Azpeitian bizi zen. Placidoren inguruko datu bakarra, Pedro Gorrocharen kasuan bezalaxe, Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako dokumentazio mikrofilmatuan dago, eta zehatzago, Eusko Gudarosteko agintari militarrek «Asturiasen eta Itxarkundia, Loyola, San Andres eta Saseta batailoietan hildako eta desagertutako gudariei» buruz egindako txostenetan. Bertan dioenez, Otxandioko gerra-frontean hil zen, baina ez du zehazten zer batailoitakoa zen.
Azpeitian jaio zen 1916an. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. Durangoko gerra-frontean zauritu zuten 1937ko ekainean.
Azpeitian jaio zen 1909an. Igeltseroa zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
Inocencioren lehen aipamena 1933koa da. 1901ean jaioa eta Lagun-Onak kirol-klubeko presidentea errepublika-garaian, Inocencio «Elizbarrutiko Agintaritzak» Loiolako San Ignazioren ohorez 1933ko abuztuaren 1eko ekitaldi erlijiosoan Iñaki Deuna ereserkia abesteko jarritako debekuaren aurkako protesta baten bultzatzaile nagusia izan zen. Protestarekin bat egin zezan Inocenciok Azpeitiko Udalera bidali zuen idatziaren arabera, salatutako gertakaria «gure euskal hizkuntza nazionalarekiko begirunerik ez izatea» zen. Abuztuaren 8ko saioan, udal-korporazioak protestarekin bat egitea erabaki zuen eta alkatea izendatu zuen «Elizbarrutiko Agintaritzari» kexa entregatuko zion batzordeko kide.
1936ko abuzturako Inocenciok armak hartuta zaintzaldiak eginak zituen Azpeitian, eta gero Bilbora ihes egin zuen. Bizkaiko hiriburuan Ertzaintzaren gorputz motorizatuan sartu zen, eta bertan erroldatuta egon zen Kantabrian 1937ko abuztuan atxilotu zuten arte. Santoñako plazan gerra-kontseiluan epaituta, 1937ko irailaren 6an 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik.
1938ko abuztuaren 24an El Duesoko espetxetik Puerto de Santa Mariakora eraman zuten, eta handik Sevillakora abenduan. 1940ko apirilaren 15ean Sevillako Dos Hermanas herriko langileen batailoira eraman zuten, eta han egon zen urte horretako irailean baldintzapeko askatasuna lortu arte.
1918an jaio eta Azpeitian bizi zen. 1940an Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen.
Benito semearekin batera Loiolako santutegira babes bila korrika zihoala hil zuten Jose Maria. Antza denez momentuan bertan hil zen, «bonba baten leherketak eragindako zaurien ondorioz», baina heriotza-aktak dio Erruki Etxean hil zela irailaren 21ean. Espartingilea zen lanbidez eta azkoitiarra izan arren, Loiolako «Vista Alegre etxean» bizi zen familiarekin Jose Maria. 38 urte zituen, Maria Bereciartua Gogorza zuen emaztea eta hiru seme-alaba zituzten: Jose Manuel, Benito eta Miren Genobeba.
Izarraitz auzoko Otzokua baserrikoa zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Teruelgo gerra-frontean hil zen 1938ko irailaren 20an.
Azpeitiarra. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
Sebastianek Urolako tren-konpainian lan egin zuen, ibilbideko laguntzaile aritu zen 1936ko irailera arte. Azpeitian bizi zen errepublika-garaian, eta 1936ko abuztutik aurrera Zumaian zaintzaldiak egin zituen armak hartuta. Jatorriz ziurrenik zumaiarra izango zen. «Matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik 12 urte eta egun 1eko zigorra jarri zion epaiaren arabera, Sebastianek ideologia «separatista» zuen eta aipatutako zaintzaldien bidez «Movimiento Nacional zeritzonaren aldeko pertsonak zaintzen zituen».
Horrez gain, Sebastian Urolako tren konpainian zuen lanetik kaleratu egin zuten «lanpostua uzteagatik» 1936ko irailaren 20an.
Matxinbentakoa zen. Azpeitian bizi zen. 1936ko urriaren 14an Gipuzkoako Junta de Guerra Carlistaren aginduz eratutako Udalbatzako kidea zen.
Beasainen jaio zen 1899an eta Aratz-Matxinbentan bizi zen. Lanbidez kamioilari-peoia zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. Otxandioko gerra-frontean hil zen 1937ko apirilaren 27an.
Azpeitian bizi zen. Urrestillako aguazila zen. Jarraitzaile tradizionalista zen. Udalerrian altxatutako tropak sartu ostean lanean aritu zen funtzionario gisa.
Azpeitian bizi zen. Apaiza zen. Azpeitian espetxeratu zuten, Azpeitiko Junta de Guerra Carlista delakoaren eta Komandantzia Militarraren aginduz.
Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten eta Sicilia batailora sartu zuten.
Oñatin jaioa, Julian Azpeitian bizi izan zen errepublika-garaian, baina zarauztarra zen. Urolako tren-konpainian zuen lanagatik jarri zen bizitzen Azpeitian. Konpainian interbentzio eta estatistika arduradun izan zen. 1934ko urrian sortu berri zen Sindicato Católico de Oficios Varios de Azpeitia sindikatuko lehenengo zuzendaritza juntako partaidea zen. 1936ko irailaren 20an Azpeititik ihes egin eta hurrengo egunean, konpainiatik kanporatu zuten «lanpostua uzteagatik».
1937ko abuztuan Kantabrian atxilotu eta gerra-kontseiluan epaitu zuten Santoñako plazan. Urte horretako irailaren 7ko epaiaren arabera, Julian «batailoi gorri» bateko komisario politikoa eta «garraioen arduraduna» izan zen. Arrazoi horiengatik heriotza-zigorra jaso zuen, baina Estatu Idazkaritza Nagusiak zigorra arindu zion «maila baxuagokoarekin», hau da, biziarteko atxiloaldiarekin. Gerora Eskolapioen espetxera eraman zuten, eta 1938ko uztailean, Burgosko espetxe nagusira.
1939ko abuztuan, Burgosko espetxean zegoela, Bilboko aldi baterako 1. Epaitegi militarrak aldez aurretiko eginbideak hasi zituen Julianen eta beste preso batzuen aurka, trukatu ahal izateko atzerriko billeteak eta Eusko Jaurlaritzakoak ezkutatu izana leporatuta. Gertakariak 1938ko maiatzaren 2an gertatu ziren, auzipetuak Eskolapioetan preso zeudenean, eta espetxeko funtzionario batzuek presoei miaketa egin zienean. Prozedura berri hori hainbat urtez luzatu zen, eta instrukzio fasea amaitu aurretik ere Juliani espetxealdi arindua eman zioten 1943an, eta orduan Madrilen jarri zen bizitzen. 1944ko abenduaren 1ean, Bilboko epaitegi militarrak hala eskatuta, Julian atxilotu eta Bilboko espetxe probintzialera eraman zuten, gerra-kontseiluan epaitzeko zain. Handik bi hilabetera, zehazki 1945eko otsailaren 24an, epaitegiak epaia eman zuen eta auzipetu guztiak absolbitu zituen. Beraz, Julian zaintzapeko askatasunean geratu zen berriz.
Azpeitian bizi zen. Emakume Abertzale Batza taldeko kidea zen 1934an.
Azpeitian bizi zen. 1936ko irailaren 21ean, Regimiento de Ferrocarriles Ingenieros delakoaren 5. unitatearen 2. batailoira sartu zen bere borondatez.
1910ean Donostian jaioa, Azpeitian bizi zen Manuel. Urolako tren-konpainian lan egin zuen gerra hasi arte. UGTko afiliatua, «Tokiko Gerra Batzordeko» kide izendatu zuten, eta justizia militar frankistak «ideologia komunista argia» zuen pertsonatzat zuen. Azpeititik ihes egin ostean, MAOC batailoi komunistan erroldatuta geratu zen 1937 erdialdean atxilotu zuten arte. Ondarretako espetxera eraman zuten, eta 1938ko apirilean haren prozeduraz arduratzen zen epaile militar instruktoreak auzia zehaztea agindu zuen. Beraz, beste prozedura sumarisimo batean ikertzera pasatu zen. Era berean, Manuel Vadenocedako (Burgos) espetxera eraman zuten, eta bertan egon zen 1941eko uztailaren 23an 20 urte eta egun 1eko zigorra jaso eta pixka batera arte. Epaiaren arabera, gerra-kontseiluak uste izan zuen Manuel «matxinadarekin bat egin» izanaren delituaren erantzule zela Azpeitiko Defentsa Batzordean parte hartu zuelako eta Azpeititik ihes egin aurretik Urolako trenbideko zentral elektrikoa boikoteatzeko saiakera zela eta.
1942ko uztailaren 5ean berriz ere Ondarretako espetxean sartu zuten, eta bertan egon zen 1944ko urtarrilaren 31ra arte, aske utzi zuten arte. Hala ere, jarri zioten zigorra zela eta, exiliatu egin behar izan zuen, eta Durangon jarri zen bizitzen.
1912an jaio eta Azpeitian bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. 1937ko otsailean zulatzaileen 11. batailoira sartu zen.
Azpeitian jaio zen 1908an. Lanbidez eraikuntzako peoia zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
Azkoitian jaio zen 1917an eta Azpeitian bizi zen. Saskigilea zen lanbidez. Azpeitiko Komandantziako 6. konpainian sartu zen soldadu. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. Matxinatuek preso hartuta, 1939ko martxotik 1940ko maiatzera Zaragozan egon zen gatibu, 27. langileen batailoiaren agindupean. Gerora, Cadizera eraman zuten, eta 6. langileen batailoian sartu. 1942ko martxoaren 16an Cadizeko ospitalean sartu zuten, eta medikuen auzitegi militar batek ebaluatu ostean «erabateko ezgai» aitortu zuten, eta apirilaren hasieran alta eman zioten.
Azpeitian bizi zen. Musikaria zen lanbidez. Udal-bandako silbotea. Tokiko agintari frankistek kargugabetu egin zuten 1936ko azaroaren 2an.
1895ean jaio zen Zarautzen. Azpeitian zuen jabetza CPIBek konfiskatu zion.
Azpeitian jaio zen 1916an, eta Eliz kalean bizi zen. Azpeitiko Komandantzian sartu zen gudari. Gero, Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria izan zen. 1937ko udan atxilotu eta urrian Miranda Ebroko (Burgos) kontzentrazio-esparrura eraman zuten, eta zentro horretatik Sigüenzako (Gudalajara) 76. langileen batailoira. Batailoi horretan gatibu-lanak egin zituen 1938 arte, Sigüenzan bertan, eta horrez gain, Jadraque eta Carrascosa de Henaresen (Guadalajara) eta Navalmoral de la Motan (Caceres). 1939 hasieran Carabanchel Bajon (Madril) zegoen, 152. langileen batailoian preso. 1940ko ekainean lizentziatu zen, baina 1941eko irailaren eta urriaren artean Miguel de Unamuno Kontzentrazio Esparruan egon zen preso, eta gero 49. eta 50. langileen batailoietan sartu zuten. Bi batailoi horiek Madrilen zeuden. 1942ko abenduan amaitu zituen gatibu-lanak.
1927an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nafarroako Ollakaritzeta herrira deserriratu zuten 1937ko otsailean amarekin eta anai-arreba zaharragoekin batera, Azpeitiko komandante militar Emilio Gómez del Villarren aginduz.
1922an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nafarroako Ollakaritzeta herrira deserriratu zuten 1937ko otsailean amarekin eta anai-arreba zaharragoekin batera, Azpeitiko komandante militar Emilio Gómez del Villarren aginduz.
Zumaian jaio zen 1920an. Azpeitian bizi zen, eta gero, Donostian. Altxatuek mobilizatu eta Falangeko Sagardia zutabean sartu zuten.
1931n Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nafarroako Ollakaritzeta herrira deserriratu zuten 1937ko otsailean amarekin eta anai-arreba zaharragoekin batera, Azpeitiko komandante militar Emilio Gómez del Villarren aginduz.
1910ean Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Azpeitiko Komandantzian sartu zen gudari. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago, eta gero handik Baionara. Lapurdiko hiriburutik Filipinetara joan zen, eta han egon zen erbesteratuta 20 urtez.
1925ean Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nafarroako Ollakaritzeta herrira deserriratu zuten 1937ko otsailean amarekin eta anai-arreba zaharragoekin batera, Azpeitiko komandante militar Emilio Gómez del Villarren aginduz.
1882an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Azpeitiko batzokiko kidea izan zen errepublika-garaian. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago, eta gero, handik Baionara. Lapurdiko hiriburutik Filipinetara joan zen, eta han egon zen erbesteratuta 10 urtez. Azpeitiko bere ondasun higigarriak CPIBek konfiskatu zituen.
1887an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Bertsolaria zen. 1931ko apirilaren 17an eratu zen Udalbatzako hirugarren alkateordea zen gutxiengo baserritarraren partaide gisa.
1939 eta 1941 urte artean Azpeitiko postuko Guardia Zibilaren komandantea izan zen. Auzitegi militarrek eskatuta gerra-kontseilu frankistetan epaitutako azpeitiarren aurkako salaketa-idatzi ugari egin zituen.
Navas de Tolosan jaio zen (Jaen). 12 urte eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri zioten «matxinadari laguntzearen» delitua leporatuta. 1941eko martxoaren 26an Azpeitiko espetxean atxilotu zuten. Gero, Belchitera (Zaragoza) eraman zuten.
Azpeitian jaioa zen eta bertan bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta Iruñeko infanteriako erregimentuan sartu zuten. Arabako gerrako frontean zauritu zuten.