Azpeitian jaio zen 1918an, eta Eliz kalean bizi zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. 1940. urtetik aurrera, herriko kale-garbitzailea izan zen.
Azpeitian jaio eta Larrumbe-txiki baserrian bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
Azpeitian jaio zen 1905ean, eta Bustinzuri inguruan bizi zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
Ondarre baserrian jaio zen. San Ignacio tertzioak mobilizatu zuen. Guadalajarako frontean hil zen 1938ko apirilaren 8an.
Azpeitian bizi zen. ELA sindikatuko kidea zen 1931n. Azpeitiko arielen zaintzailea zen 1934an. 1936ko martxoan kargugabetu eta postua itzuli zioten 1936ko irailaren 30ean, agintari frankistek ideologia tradizionalista zuela uste zutelako.
Azpeitian jaio zen eta Enparan Gain baserrian bizi zen. Loyola batailoiko gudaria.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. 1936ko irailaren 20an, bala-zauria jaso zuen Enparan Gain baserri inguruan jolasean zebilela bere lagun Jose Sarasuarekin, «Kukubiltxo»rekin. Laguna hil egin zen gertakari hartan. Altxatutako tropak Azpeitian sartu ziren une berean gertatu ziren tiroak; hori dela eta, seguru asko, erasotzaileek adingabeak CNTko soldaduekin nahastuko zituzten.
Azpeitian jaio zen 1915ean, eta Eliz kalean bizi zen. Arotza zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin. Lemoako frontean zauritu zuten 1937ko ekainaren 4an.
Azpeitian jaio zen 1915ean, eta Gorostieta baserrian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Lleidako frontean hil zen 1939ko otsailaren 6an.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Jose Maria 1936ko abenduaren 2an atxilotu zuten beste 6 azpeitiarrekin batera (Nazario Aizpitarte, Rufino Arritoquieta, Jose Maria Corta, Ignacio Corta, Manuel Torrano eta Jose Maria Zubiaurre), Donostiako 4. Instrukzioko epaimahai militarrean haien aurkako urgentziazko auzi sumarisimo bat abiarazita. «Matxinada militarra»ren delitua egiteaz akusatu zituzten zazpiak. Jose Maria abertzaleen aldekoa izateaz akusatu zuten 1936ko martxoaren 8ko epaiaren bidez, «nahiz eta alderdiko kide ez izan». Fronte Popularraren alde aritzeaz ere akusatu zuten eta «Fronte Popularrari irauten laguntzeko soldata irabaztea zuela helburu» ebatzi zuten. Epaiaren arabera, airetik egindako erasoen aurkako babeslekuak eraikitzeko Zarauztik Azpeitira hondar-zakuak garraiatzen ere aritu zen eta 1936ko uztailaren 25ean Mandubiko zubia leherrarazten ere parte hartu zuen. Azkenik, epaiak dio, Jose Maria, Manuel Torranorekin batera, «errepidetik igarotzen ziren autoen igarobaimenak aztertzen ibili zela eskopetaz armatuta». Hori guztia dela-eta, 12 urte eta egun bateko zigorra jarri zioten, «matxinadari laguntzea»ren delitua leporatuta. 1937ko uztailaren 9an San Kristobal gotorlekura eraman zuten, eta handik bi hilabetera hil zen espetxean (irailaren 8an), «gaixotuta». Jose Maria Berriozarren (Nafarroa) dago lurperatuta. 29 urte zituela hil zen.
1894ko abuztuan jaio zen Azpeitian Ciriaco Aguirre. 1931ko apirilaren 17an hasi zen Azpeitian arlo publikoan lanean, Azpeitiko Udaleko 2. alkateorde izendatu zutenean. Alejandro Orbegozo eta Martin Oyarzabalekin batera, gutxiengo abertzaleko kide izan zen udalbatzan. Zerrenda bakarra zuen udalbatza hark eta karlismoari lotutako jendeak eta industria arlokoak ziren zerrendaburu. Handik bi urtera udal hauteskundeak egin zituzten, aurreko udalbatzak lege-dekretu bidez karguak utzi ondoren eta abertzaleek hartu zituzten libre gelditutako 16 zinegotzietatik 8. Zinegotzi haien artean zen Ciriaco, 425 boto lortuta. Maiatzaren 10ean lehen alkateorde izendatu zuten eta lanpostu hori izan zuen 1934ko abuztuaren 23an dimititu zuen arte. Alkateorde zela, behin baino gehiagotan izan zen Udaleko ordezkari nagusi Jose Antonio Oyarzabalen ordez, garrantzi handiko garaietan, hain zuzen ere. Besteak beste, 1933ko uholdeek ekarritako kalteak kudeatzen, eskola publikoak prestatzen eta 1934ko udan Kontzertu Ekonomikoaren inguruko gatazkaren harira Donostian sortu zuten bitarteko batzordean ere aritu zen.
1936ko otsailaren 22an Udaleko ordezkari hautatu zuten berriro Fronte Popularrak irabazi ondoren. Estatu-kolpeak porrot egin eta Gerra Zibila hasitakoan, handik egun gutxira, uztailaren 23an, alkate izendatu zuten Ciriaco, Jose Antonio Oyarzabalek dimititu ondoren. Ordutik aurrera, Ciriaco izan zen Azpeitiko ordezkari gorena, harik eta matxinatutako tropak Azpeitira sartu eta atxilotu zuten arte.
Ondarretako kartzelan sartu zuten eta 1936ko irailaren 26an Ciriacoren aurkako urgentziazko prozedura sumarisimoa abiarazi zuten «matxinadari laguntzea»ren delitua egin zuelakoan. Zehazki esateko, 1936ko uztailaren 24tik irailaren 20ra Azpeitiko alkate, Hornidura Batzordeko presidente eta Ordena Publikoaren Batzordeko kide izateaz akusatu zuten. Hala ere prozeduran adierazi zuten jokabide ona izan zuela, herriko jende eskuindarraren alde hainbat izapide egin zituela eta «Azpeitian izandako gertaerak garrantzi handirik gabekoak» izan zirela. Ciriacok, berriz, bere burua defendatzeko adierazi zuen Jose Antonio Oyarzabal falta zelako izendatu zutela alkate. Adierazi zuen, horrez gain, ahal zuen guztia egin zuela azpeitiarrek, ideologia batekoak edo bestekoak izan, «matxinatuen jazarpenik jasan ez zezaten eta atxilotuak izan ez zitezen». 1937ko ekainaren 14an 12 urte eta egun bateko espetxealdi txikira kondenatu zuten, baina 1949ko maiatzean, Bilboko Gerra Ikuskaritzaren mendekoa zen Zigorrak Aztertzeko Gipuzkoako Batzordeak zigorra aldatu eta 2 urteko espetxealdi txikiko zigorra jartzea proposatu zuen. Handik gutxira aske utzi zuten.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. 1933ko maiatzaren 10ean eratu zen Udalbatzako kidea zen. Gutxiengo nazionalistako kidea zen eta 1. sindikoaren kargua betetzen zuen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Azpeitiko Círculo Republicano delakoaren bazkide sortzailea izan zen. 1933ko udal-hauteskundeetan hautagai errepublikanoa izan zen, baina ez zuen ordezkaritzarik lortu. Gobernadore zibilak 1934ko irailaren 28an izendatu zuen Batzorde Kudeatzaileko kidea izan zen eta bigarren alkateorde kargua bete zuen.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. 1931ko apirilaren 17an eratu zen Udalbatzako kidea zen gutxiengo karlistako partaide gisa.
Azpeitian bizi zen. Emakume Abertzale Batza delakoaren presidenteordea izan zen 1934an.
1897an jaio eta Urrestillan bizi zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin. Bizkaiko frontean hil zen 1937ko apirilaren 2an.
Azpeitian jaio zen 1920an, eta Plazuela kalean bizi zen. Ikaslea. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. Levanteko frontean zauritu zuten 1938ko maiatzaren 18an.
Urrestillakoa zen Ignacio eta Lekeition bizi zen. 1937ko apirilaren hasieran, Eusko Gudarostearen batailoiren batean zegoen erroldatuta, baina ordurako 50 urte bazituenez, seguru asko, ez zen borrokan ibiliko. Nolanahi ere, apirilaren 4-5ean Markinako sektoreko landa-ospitalean zegoen, «garondoan zauri bat zuela, seguru asko garezurra hautsita». Egun hartan bertan, hilaren 5ean, hil zen Ignacio eta Lekeitioko hilerrian lurperatu zuten. Ezkonduta zegoen eta bost seme-alaba zituen.
Azpeitian jaio zen 1919an, eta Santo Domingo kalean bizi zen. 1936ko irailaren 21ean San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez. 1937ko ekainean lizentziatu zen.
Azpeitian jaio zen 1916an, eta Santo Domingo kalean bizi zen. Gidaria zen lanbidez. 1936ko irailaren 21ean San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, txapel gorrien graduazioarekin. 1938. urtearen amaieran, Donostiako 14. auzitegi militarrak Angelen eta beste errekete militante baten (Nicolas Egaña Otegui) aurkako informazio-instrukzioa abiarazi zuen Falangea-ren Errezilgo egoitzan gertatu ziren gorabeherak zirela eta. Auzia artxibatuta geratu zen 1939ko otsailean.
Azpeitian jaio zen 1912an, eta Aratz baserrian bizi zen. Okina zen lanbidez. 1936ko abuztuaren 24an San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, errekete graduazioarekin. 1937ko apirilean gerrako frontean zauritu zuten.
1913an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Azpeitiko Udal Artxibategian jasotako eta soldadualdiko mutilekin lotutako 1934ko 1937ko otsaileko dokumentu batean irakur daitekeenez, Luisek «gorriekin ihes egin zuen» altxatutako tropak Azpeitian sartu aurretik.
Azpeitian bizi zen. Emakume Abertzale Batza delakoaren presidentea zen 1934an.
Azpeitian jaio zen 1908an, eta San Ignacio kalean bizi zen. Arotza zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin. Durangoko frontean zauritu zuten 1937ko ekainaren 3an.
Azpeitian jaio zen 1909an, eta San Ignacio kalean bizi zen. Arotza zen lanbidez. JAPetan (Juventudes de Acción Popular) sartu zen bere borondatez 1936ko abuztuaren 28an. 1936ko azaroaren 21ean zauritu zuten bataila-frontean. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin 1937ko urrian.
1914an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Altxatutako tropek mobilizatu eta 22. San Marcial erregimentuan sartu zen. 1938ko abuztuaren erdialdera, espedientea ireki zioten ustezko desertzio-delitua zela eta. 1939ko martxoaren 28an auzia artxibatuta geratu zen.
Azpeitiko Amube baserrikoa. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. Ondoren, seguru asko, harrapatu eta kartzelaratu egingo zuten.
Azpeitiko Amube baserrikoa. 1937ko otsailaren 4an herritik bota zuten Juana, senarra, Francisco Errasti «Trukuman» praktikantea, Eusko Gudarosteko Osasun-zerbitzuko kidea, non zen ez zekitelako. Hasieran Iruñara abiatu zen, baina azkenean Lazkaon lortu zuen bizitokia, ahizpa baten etxean. Haurdun zegoen.
Azpeitian jaio zen 1920an, eta San Ignacio kalean bizi zen. Ikaslea. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. 1937ko irailaren 30ean gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian jaio eta San Ignacio kalean bizi zen. Erreketeen emakumezkoen Margaritas ataleko kidea zen. Azpeitiko Defentsa Batzordeak hala aginduta, hiru egunez bere etxean atxikita egon zen 1936ko abuztuan. 1937ko uztailean, Margaritas taldeko beste bi kiderekin batera, salaketa jarri zuen Arrieta Zubimendi ahizpen aurka Batzordearen alde egindako ustezko jarduera zela eta.
1912an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Altxatuen mobilizatutako soldadua izan zen. 1938ko urriaren 1ean Castellóko gerra-frontean zauritu zuten.
1912an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. 1936ko otsailean Donostiako artilleria-erregimentuko soldadua zen. Ondoren, altxatuek mobilizatutako soldadua bihurtu zen.
Azpeitian bizi zen. 1938an urgentziazko prozedura sumarisimoan epaitu zuen Donostiako 14. auzitegi militarrak. 1938ko uztailaren 21ean auzia artxibatu eta aske utzi zuten, baina 1.000 pzta-ko isuna jarri zioten. Ez ditugu ezagutzen auzipetu izanaren arrazoiak.
Urduñan jaio zen 1907an, eta Azpeitiko Plaza Nagusian bizi zen. Ugazaba zen lanbidez. San Ignacio tertzioko boluntarioa zen, teniente graduazioarekin. 1937ko apirilean gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. 1933ko urtarrilaren 25ean eratutako Azpeitiko Batzorde Kudeatzaileko kidea zen «zerga-ordaintzaile» gisa. Altxatuek mobilizatutako soldadua izan zen. Gerra-frontean zauritu zuten.
1910ean jaio eta Azpeitian bizi zen. 1937ko apirilean soldadugaien zerrendan sartu zen. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz, 1939ko irailaren 14an eratutako Udalbatzako kide bihurtu zen.
1910ean jaio eta Azpeitian bizi zen. Larru-ontzailea zen lanbidez. 1936ko irailaren 21ean San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez.
Azpeitian bizi zen. Mekanikaria zen lanbidez. Urolako trenetako langilea zen eta kaleratu egin zuten 1936ko irailaren 20an. Ondoren, Katalunian, espetxe zaindari gisa egin zuen lan.
Azpeitian bizi zen. Elektrikari-laguntzailea zen lanbidez. Urolako trenetako langilea zen eta kaleratu egin zuten 1936ko irailaren 20an. Ondoren, Katalunian, espetxe zaindari gisa egin zuen lan.
1913an jaio eta Azpeitian bizi zen. Altxatuek 1937ko abuztuan mobilizatu zuten soldadu izateko eta Artilleria Arineko 11. Erregimentuan sartu zen. Azpeitiko Udal Artxibategian jasotako gutuneria militarrean hau irakur daiteke: «... Algecirasera bidean abiatu zen urriaren 21ean gorputz horretako 100 laguneko taldearen baitan. Orain arte zer taldetara bideratu zituzten ez badakigu ere, baja eman zitzaion».
Azpeitian jaioa, Oinatz auzoan bizi zen. ELA sindikatu abertzaleko kide izan zen. Azpeititik ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. 1936ko irailaren 30ean, Azpeitiko Udalbatzak Juan Ignaciori bere etxean instalatuta zegoen telefonotegia kentzea erabaki zuen, ihes egin zuelako, eta sakristauaren etxera eraman zuten. Garai hartan Juan Ignacio Bilbon aurkitzen zen, non Ertzaintzara sartu zen. Bizkaiko hiriburua tropa frankisten eskuetan erori ostean atxilotua eta urgentziazko prozedura sumarisimo bidez epaitua izan zen. 1937ko urriaren 26an Bilboko 2. gerra kontseilu iraunkorrak 12 urte eta egun 1eko zigorra ezarri zion matxinadari laguntzearen ustezko delituagatik, Oñatz auzoko asaldura marxistaren buruetako bat zenaren akusazioa ontzat eman ondoren.
Azpeitian jaio zen 1917an, eta San Ignacio kalean bizi zen. Loyola batailoiko gudaria. 1937ko otsailaren 26an, Azpeitiko agintari frankistek «iheslaritzat » hartu zuten. Harrapatu ostean, Caceres probintzian, 76. Langileen Batailoian sartu zuten gutxienez 1938ko erdialdera arte.
Azpeitian jaio zen 1916an, eta San Ignacio kalean bizi zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. Ondoren, altxatuek mobilizatu egin zuten. 1940ean Azpeitiko udal frankistak bi armadetan borrokatu zuten 1937ko soldadualdiko mutilen zerrendan sartu zuen, «aurkari» kalifikazioarekin.
Azpeitian jaio zen 1913an, eta Oinatz auzoan bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. 1937ko abuztuaren 20an neurosia zela eta ospitaleratu egin zuten. Azaroan lizentziatu zen.
Oinatz auzokoa zen Elias eta Errepublika garaian langile langabeekin egindako zerrendetan azaltzen da, beste azpeitiar askorekin batera. 1936ko otsailaren 23an soldadugaien zerrendan sartu zuten, baina ez dakigu Gerra Zibilean zertan aritu zen. Ondoren, 1940ko urtarrilaren 24an, dozenaka lagunen aurkako ohiko prozedura sumarisimoa abiarazi zuten, 1939ko urriaren 1ean, Donostiako frantziskotarren elizan, hainbat abertzaleren oroimenez egindako mezara joateagatik, eta haien artean zen Elias ere. Auzi-prozedurak iraun zuen artean, Zapatari espetxean (Donostia) eduki zuten Elias preso. Urte hartako otsailaren 1ean auzia artxibatu eta atxilotuak libre utzi zituzten.
Donostian bizi zen azpeitiar hau Bilboko Bankuak Donostian zuen bulegoko langilea izan zen, harik eta 1937 erdialdean atxilotu zuten arte. Urte hartako abuztuaren 8an Ondarretako espetxean sartu zuten eta urgentziazko auzibide sumarisimoa abiarazi zuten haren eta beste hiru lagunen aurka, «matxinada militarra»ren delitua egin zutelakoan. 1938ko uztailaren 8ko epaiaren arabera, Bilboko Bankuko kobratzaile lanetan zebilela, Ignaciok zigilatu gabeko billete kopuru jakin bat legezko billeteekin trukatu zuen. Hala, 3 urteko zigorra eta 100 mila pezetako isuna jarri zioten «matxinadari laguntzea»ren delitu-saiakera leporatuta. 1940ko apirilean zigorra aldatu eta 100 mila pezetako isuna ordaintzera zigortu zuten eta adierazi zuten, epaiketa militarrean adierazi bezala, jokabide ona izan zuela eta ez zuela erregimenaren aurkako delitu-aurrekaririk.
Damaso Azcue SA enpresan lanean aritu zen Jose Antonio 1934tik 1935era eta, ondoren, Donostiara joan eta gidari-lanetan ibili zen han. Badirudi, bere borondatearen aurka sartu zela altxatutako armadan eta baja hartu zuela 1936ko irailaren 28an «gastritis kronikoak» jota. Elias anaia bezala, Jose Antonio ere Zapatari espetxean sartu zuten 1939ko urriaren 1ean, Donostiako frantziskotarren elizan hainbat abertzaleren oroimenez egindako mezara joateagatik. 1940ko otsailaren 1ean aske utzi zuten auzia artxibatu ondoren.
1917an jaio zen, eta Txaribar inguruan bizi zen. 1940ean, Azpeitiko udal frankistak armada batean ere borrokatu ez zuten 1938ko soldadualdiko mutilen zerrendan sartu zuen, «iheslari» kalifikazioarekin.
San Ignacio kaleko 12. zenbakian bizi zen. Espezializatu gabeko langilea zen eta ELA sindikatu abertzaleko kide izan zen, gutxienez 1933ko erdialdetik aurrera. 1935ean, 48 urte zituela, ELAk lanik gabe zeuden langileekin eginiko zerrenda batean dago. Ondoren, altxatutako tropak Azpeitira sartzeko zorian zeudela, Bilbora joan zen ihesi, baina handik laster itzuli zen. 1936ko abenduaren 2an atxilotu zuten bera bezala ihes egin zuten beste azpeitiar batzuekin batera, eta gerra-kontseiluan auzipetu zituzten denak. 1937ko martxoaren 8ko epaiaren bidez absolbitu zuten Nazario eta epai haren arabera, Fronte Popular delakoaren alde lan egin zuen, baina «bere ideien eta sinesmenen aurka» aritu zen, berez ideia tradizionalistak baitzituen eta «azken hauteskundeetan botoa eskuindarrei» emana baitzien.
Urrestillako Altunekoa baserrikoa. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen.
Azpeitian bizi zen. Suhiltzailea zen lanbidez. Udal-langilea zen. Tokiko agintari frankistek kargugabetu egin zuten 1936ko azaroaren 2an.
Azpeitian bizi zen. Irakaslea zen lanbidez. 1935ean haurren eskolako bitarteko maistra izendatu zuten eta jabetzako plaza eskuratu zuen 1936ko martxoaren 20an. Tokiko agintari frankistek kargugabetu egin zuten 1936ko azaroaren 2an.
Azpeitian jaio zen 1912an, eta Orendaundi baserrian bizi zen. 1936ko abuztuaren 18an San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, txapel gorrien graduazioarekin. 1940. urtetik aurrera, herriko kale-garbitzailea izan zen.
Azpeitian jaio zen 1912an, eta Orendaundi baserrian bizi zen. 1936ko abuztuaren 18an San Ignacio tertzioan (Nafarroako Falangeko 3. bandera) sartu zen bere borondatez, txapel gorrien graduazioarekin.
Azpeitian bizi zen. 1931ko apirilaren 17an eratutako Udalbatzako kidea zen, gutxiengo baserritarren taldearen barruan. 1933ko udal-hauteskundeetan hautagai tradizionalista izan zen, baina ez zuen ordezkaritzarik lortu. Gobernadore zibilak 1934ko irailaren 28an izendatutako Batzorde Kudeatzaileko kidea izan zen.
Azpeitian jaio zen 1919an, eta Enparan kalean bizi zen. Tornularia zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
1903an Azpeitian jaioa zen Agustin eta Eibarren bizi zen. Eusko Gudarosteko Ingeniarien 2. batailoi mistoaren 1. Konpainiako borrokalaria izan zen. Atzeragoardian, defentsarako gotorlekuak eraikitzeko lanak egin zituen unitate militar hark. 1937ko hasieran Urkiolako ospitalera eraman zuten, «balaz zaurituta». 1937ko urtarrilaren 10ean egin zuten haren heriotza-ziurtagiria eta Abadiñoko hilerrian lurperatu zuten.
Enparan kalean bizi zen. San Ignacio tertzioak mobilizatu zuen. Terueleko frontean hil zen 1938ko urtarrilaren 6an.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. Gernikako gerrako frontean zauritu zuten.
1912an jaio eta Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten 1937ko otsailean. Azpeitiko Komandantziako automobilen zerbitzura bideratu zuten.
1917an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Amuategui batailoiko gudaria zen. 1937ko abuztuan altxatutako tropek harrapatu zuten Laredon. 1939ko maiatzaren 29ra arte kontzentrazio-esparru batean egon zen. 1943 arte langileen batailoi batean sartu zuten.
1911n jaioa zen. Rekalde baserrikoa zen jatorriz. Nekazaria zen lanbidez. Azpeitiko Fronte Popularreko Defentsa Batzordearen aginduz giltzaperatu zuten. Ondoren, 1936ko abuztuaren 14an, Beasainera ihes egin zuen. San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, errekete graduazioarekin. Gasteizko ospitale militarrean hil zen 1937ko apirilaren 4an Otxandioko frontean zauritu ostean.
1913an jaioa zen. Rekalde baserrikoa zen jatorriz. Nekazaria zen lanbidez. Azpeitiko Fronte Popularreko Defentsa Batzordearen aginduz giltzaperatu zuten. Ondoren, Beasainera ihes egin zuen 1936ko abuztuaren 13an. San Ignacio tertzioko soldadua. 1937ko ekainean gerrako frontean zauritu zuten. Altxatuek atzemandako eta gerra-kontseiluetan epaitutako azpeitiar batzuen aurkako epaiketan deklaratzailea izan zen.
1907an jaioa zen. Rekalde baserrikoa zen jatorriz. Nekazaria zen lanbidez. Azpeitiko Fronte Popularreko Defentsa Batzordearen aginduz giltzaperatu zuten. Ondoren, 1936ko abuztuaren 13an, Beasainera ihes egin zuen. San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, errekete graduazioarekin. 1936ko urriaren 14an Gipuzkoako Junta de Guerra Carlistaren aginduz eratutako Udalbatzako kidea izan zen. Baita 1939ko irailaren 14an eratu zenekoa ere. «Excautivos por España» ermandadeko kidea.
Rekalde baserrikoa zen jatorriz. Arotza zen lanbidez. Azpeitiko Fronte Popularreko Defentsa Batzordearen mandako eta gerra-kontseiluetan epaitutako azpeitiar batzuen aurkako epaiketan deklaratzailea izan zen.
1915ean jaio zen. Eizmendi baserrikoa zen jatorriz. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen 1936ko irailaren 29an txapel gorrien graduazioarekin. Soldadualdiko soldadua 1940an.
Azpeitian bizi zen. Azpeititik ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. Lekeition hartu zuen babesa.
Urrestillan jaio zen 1920an eta han bizi zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. 1937ko ekainean, Radio Requetéko kide bihurtu zen. Altxatuek atzemandako eta gerra-kontseiluetan epaitutako azpeitiar batzuen aurkako epaiketan deklaratzailea izan zen.
1940an jaio zen. Olalde baserrikoa zen jatorriz. Lanbidez kamioilari-peoia zen. San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, txapel gorrien graduazioarekin.
1917an jaio zen. Olalde baserrikoa zen jatorriz. Nekazaria zen lanbidez. San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, errekete graduazioarekin.
Nuarbeko Mendibil baserrikoa. Arotza zen lanbidez. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. Ertzaintzan sartu zen 1937ko otsailean. Bilbon atxilotu zuten 1937ko ekainean, eta Deustuko kontzentrazio-esparrura eraman. Zornotzan eta Lamiakon (Leioa) automobilak berreskuratzeko langile espezialiatuen batailoian sartu zuten. Ondoren, La Roblara (Leon) eraman zuten.
1914an jaio eta Urrestillan bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta Flandeseko tertzioan sartu zuten. Gerra-frontean zauritu zuten. Horren ondorioz, begi bat galdu zuen.
Bustinzuriko Arrabal kalean bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta Baleares gurutzaontzian marinel gisa sartu zuten. Gerraontzi hartan hil zen 1938ko martxoaren 5ean.
Azpeitian bizi zen. 1934an Emakume Abertzale Batzako idazkariorde izendatu zuten.
Azpeitian bizi zen. Kaltzadorea zen lanbidez. Urolako trenetako langilea zen eta kaleratu egin zuten 1936ko irailaren 20an. Seguru Eusko Gudarosteko soldadua izango zen.
Azpeitian bizi zen. 1936ko abuztuan Azpeitian eratutako Euskal Milizietan sartutako gudaria.
Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Gerra-frontean zauritu zuten. Mutilatuta gelditu zen gerran.
Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Gerra-frontean zauritu zuten.
Azpeitian bizi zen. Irakaslea zen lanbidez. 1936ko azaroaren 2an kargugabetu zuen Azpeitiko Udalbatza frankistak.
Azpeitian bizi zen. Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
Azpeitian bizi zen. Sendagilea zen lanbidez. 1931tik Osasuneko udal-ikuskatzailea zen. Jarraitzaile tradizionalista zen. Altxatutako tropak sartu ostean, lanean aritu zen funtzionario gisa. 1940 eta 1941 artean, Azpeitiko espetxeko medikua izan zen.
Azpeitian bizi zen. Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
1915ean jaio eta Elosiaga auzoko Bentatxo baserrian bizi zen. Ebanista zen ogibidez. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. 1937ko ekainean gerrako frontean zauritu zuten. Gerrako elbarri izendatu zuten 1940an.
Azpeitian jaio eta Elosiaga auzoko Bentatxo baserrian bizi zen. 1933ko plebiszitu autonomikoan ikuskatzailea izan zen. 1933ko maiatzaren 10ean eratu zen Udalbatzako kidea zen gutxiengo baserritarraren partaide gisa.
1912an jaio eta Elosiaga auzoko Bentatxo baserrian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Llaneseko (Asturias) gerra-frontean hil zen 1937ko irailaren 12an.
Azpeitian jaio eta Elosiaga auzoko Bentatxo baserrian bizi zen. Loyola batailoi nazionalistako Lartaun 2. konpainiako gudaria zen.
Azpeitian bizi zen. Ebanista zen ogibidez. UGT sindikatuko militantea 1934an.
Zumaian jaio zen 1915ean, eta Azpeitiko Enparan kalean bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. 1940an, Azpeitiko udal frankistak «aurkari» izendatu zuen.
Azpeitian bizi zen. Albaitaria zen lanbidez. Altxatutako tropak udalerrian sartu zirenean, lanean ari zen funtzionarioa zen. Udal-albaitari gisa baztertutako Gaudencio Arregui ordezkatu zuen.
Elosiaga auzoko Etxenagusi baserrikoa. Altxatuek mobilizatu zuten. Gerra-frontean hil zen 1937ko maiatzaren 9an. Lorilla de la Loran-en (Burgos) lurperatu zuten.
Azpeitian bizi zen. Mekanikaria zen lanbidez. Urolako trenetako langilea. Regimiento de Ferrocarriles delakoaren 5. unitateak kargutik kendu zuen. Hiru hilabetez egon zen soldatarik gabe. Loyola batailoiko gudaria.
1912an jaio zen eta, Azpeitiko Magdalena kalean bizi zen. Ebanista zen ogibidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin.
1920an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Arotza zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. 1937ko ekainean baja eman zioten «adingabea» zelako.
1917an jaio zen, eta Izarraitz auzoko Beristain baserrian bizi zen. Aralar batailoi nazionalistako borrokalaria izan zen. Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen 1940an soldadugaien zerrendarako aurkeztu ez zelako.
Azpeitian bizi zen. 1938an, 10 urte zituela, Cerviá de Ter-en (Girona) babes hartuta egon zen.
Azpeitian bizi zen. 1938an, 7 urte zituela, Cerviá de Ter-en (Girona) babes hartuta egon zen.
Azpeitian bizi zen. 1938an, 2 urte zituela, Cerviá de Ter-en (Girona) babes hartuta egon zen.
Azpeitian bizi zen. 1938an, 5 urte zituela, Cerviá de Ter-en (Girona) babes hartuta egon zen.
1900an Errezilen jaio eta Azpeitian bizi zen. Zurgina zen lanbidez UGTko militante hau. Eusko Gudarostearen UHP batailoiko kide izan zen. Kantabrian harrapatu zuten eta jasota dago gerra-kontseiluan auzipetu zutela 1938ko hasieran. Hala ere, 1939ko apirilaren 29ko epaiak dio auzipetua lehendik ere epaitua izan zela eta langileen batailoi batean zegoela preso, «B atalean», sailkatu zutelako. Isidra Jauregui Muguruza azkoitiarrarekin ezkonduta zegoen Jacinto eta lau seme-alaba zituzten: Carmen, Dominica, Maria eta Manuel. 1938an Gironan zeuden denak babes hartuta.
Azpeitian bizi zen. Eusko Gudarosteko milizianoa izan zen.
Azpeitian bizi zen. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1941eko azaroaren 10ean eratutako Udalbatzako kidea zen.
Elosiaga auzoko Muno baserrikoa. Saseta batailoi nazionalistako gudaria kabo graduazioarekin.
1912an jaio zen. Elosiaga auzoko Muno baserrikoa. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Palentziako gerra-frontean hil zen 1937ko maiatzaren 27an.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. 1937ko apirilaren 6an Bizkaiko gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta Arapileseko mendi-batailoian sartu zuten 1937ko apirilean.
Valladoliden jaioa zen eta Azpeitian bizi zen Francisco. Atxilotu eta Azpeitiko espetxean sartu zuten 1939ko apirilean. Ondarretako espetxera eraman zuten gero. «Gipuzkoan gorri-marxistak nagusi egon zirenean Honorio Maura Gamazo diputatu nazional eskuindarraren atxiloketan parte hartzeagatik» sartu zuten kartzelan. 1940ko ekainaren 18an absolbitu eta libre utzi zuten, ez baitzuten frogatu gertaera hartan parte hartu zuenik.
1920an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta gerra-gurdien unitate batean sartu zuten 1938an.
Azpeitian bizi zen. Mikeletea zen lanbidez. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
Azpeitian bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
Azpeitian bizi zen. Azpeitiko Fronte Popularraren Defentsa Batzordeak atxikita eduki zuen. «Excautivos por España» ermandadeko kidea.
Elosiaga auzoko Mendizabal baserrikoa. Nekazaria zen lanbidez. 8 egun egon zen Donostiako espetxean giltzaperatuta 1940an, gobernadore zibilaren aginduz.
1916an jaio zen. Elosiaga auzoko Mendizabal baserrikoa. Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen 1937an soldadugaien zerrendarako aurkeztu ez zelako. Ondoren, altxatuek mobilizatu eta Flandes batailoira sartu zuten. 1938ko uztailean Zaragozako gerrako frontean zauritu zuten.
1913an jaio eta Azpeitian bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. Antonio Loinazen arabera, gaixotasun bat zela eta Bilbon hil zen.
Maria Altuna 1915ean Azkoitian jaioa zen eta Azpeitian bizi zen. 1938ko apirilean atxilotu zuten eta Donostiara eraman zuten. Han egon zen preso 1939ko urtarrilaren 19 arte. Gerra-kontseiluan epaitu zuten Gloria Zabaletarekin batera eta Emakume Abertzale Batza erakunde abertzaleko kide izateaz, Fronte Popularraren Azpeitiko sukaldeetan lanean aritzeaz eta Nuarbe auzoan beste herritar batzuekin batera hainbat oilo lapurtzeaz akusatu zituzten. 1938ko azaroaren 22an, Mariak epaile militarraren aurrean berretsi zuen 1938ko apirilaren 13an Azpeitian egindako deklarazioa. Mariak adierazi zuen Emakunde erakunde abertzaleko afiliatua zela 1934tik, eta Nuarbeko lapurretak izandakoan han zela bera, baina Azpeitiko miliziano batzuekin Nuarbera joan zenean, ez zekiela horrelakorik egingo zutenik. Horrez gain, adierazi zuen milizianoentzako eta gudarientzako Azpeitian jarri zituzten sukaldeetan «beldurragatik» aritu zela lanean. 1939ko urtarrilaren 10ean 4 hilabeteko atxiloaldi handira kondenatu zituzten Maria eta Gloria. Hala ere, aske utzi zituzten, behin-behineko espetxealdiaren bidez jada zigorra betea baitzuten.
Bestalde, 1938ko uztailaren 7an, Jose Maria Garmendia, «Koipe» senarra 20 urteko espetxealdira kondenatu zuten.
Azpeitiko Udaleko zinegotzi izendatu zuten Jose Antonio 1933ko maiatzean, gutxiengo baserritarrek osatutako gutxiengoaren ordezkari, apirileko hauteskundeetan 359 boto lortuta. Era berean, Urrestilla auzoko alkate ere izendatu zuten. Euskal Kontzertu Ekonomikoaren inguruan sortutako gatazkaren harira, udal-ordezkari kargutik kendu zuten 1934ko udatik 1936ko otsailera. Ondoren, Azpeitiko ebakuazioaren ondoren, Eusko Gudarostean erroldatu zen 1936ko azaroaren 21ean. 1937ko urtarrilean mailaz igo eta teniente izendatu zuten eta handik hilabete batzuetara Barakaldon atxilotu zuten. Gerra-kontseiluak epaitu zuen, eta 1938ko uztailaren 9an 20 urteko espetxealdi laburrera kondenatu zuten, «matxinadari laguntzearen» delitua leporatuta. EAJko militante eta Nekazari elkarteko kide izateaz akusatu zuten, «Nekazarien Elkartea separatistatzat zuten, eta Jose Antonio elkarte hura ordezkatuz 1933an zinegotzi izateaz akusatu zuten». 1938ko abuztuaren 12an Burgosko espetxe zentralean sartu zuten eta handik Astorgara (Leon) eraman zuten 1938ko azaroaren 21ean. Espetxeko fitxaren arabera 1939ko ekainaren 29an hil zen, seguru asko Astorgako espetxean zegoela.
Azpeitian jaio zen 1889an eta Tolosan bizi zen. Mekanikaria zen lanbidez. Oriamendi tertzioan sartu zen bere borondatez erreketeen buruaren graduazioarekin. 1939an diputatua izan zen Gipuzkoan. 1941-1942 artean Tolosako alkatea izan zen.
1915ean Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. Harrapatu ostean, Deustuko kontzentrazio-esparruan egon zen. Ondoren, altxatuek mobilizatu eta 19. Galicia infanteriako erregimentuan sartu zuten.
Azpeitian bizi zen. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1941eko azaroaren 10ean eratutako Udalbatzako kidea zen.
Azpeitiarra zen eta bertan bizi zen Pablo. Amaiur batailoi nazionalistan erroldatu zen Gerra Zibila hastean eta teniente izatera iritsi zen. 1937ko ekainaren 17an zauritu egin zuten Artxanda mendian eta urgentziazko lehen sendaketa mendiaren hegalean bertan jarrita zeukaten osasun-postuan egin zioten. Hilaren 19an Bilboko Iralabarri Ospitale Militarrera eraman zuten eta berehala preso hartu zuten. Hilabete batzuk ospitale hartan igaro ondoren, Algortako (Bizkaia) Trinitarioetara bidali zuten eta, ondoren, behin-behineko ospitale gisa moldatuta zeukaten Bilboko moja-ikastetxe batera eta Sondikako beste behin-behineko osasun-zentro batera. 1938ko otsailaren 21ean Eskolapioen espetxera eraman zuten Deustuko kontzentrazio-esparrutik, eta espetxe hartatik hainbat aldiz eraman zuten Basurtuko ospitalera, ebakuntzak egitera. 1939ko martxoan urtebeteko espetxe-zigorra jarri zion epaimahai militar batek «matxinada militarra» delitua egin zuelakoan. Epaiaren arabera, kondena labur haren arrazoia zera zen, egindako jarduera guztiak «agintarien aurrean berehala» aitortu zituela, baina handik laster, Madrilgo Auzitegi Nagusi Militarrak kondena hura baliogabetu eta «matxinadarekin bat egitearen» delitua leporatu zion eta 30 urteko espetxealdi luzeko zigorra jarri.
1940ko urrian behin betiko aske utzi zuten Karmeldarren espetxean zegoela, Zigorrak Aztertzeko Batzordeak 30 urtetik 3ra murriztu baitzion kondena. Hala ere, Bizkaiko «Junta Provincial de Libertad Vigilada» delakoaren kontrolpean egon zen, gutxienez 1959ra arte.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. 1939ko urtarrilean desertzioa egin izana leporatu zioten, 23. América infanteriako erregimentuko soldadua zela. 1939ko apirilaren 17an kausa artxibatu egin zuten atzeman arte.
Azpeitian jaio zen 1911n, eta Urrestilla auzoan bizi zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen patruila-buru graduazioarekin.
Azpeitian bizi zen. Gutxienez 1931. urtetik udal-botikaria zen. Jarraitzaile tradizionalista zen. Altxatutako tropak sartu ostean lanean aritu zen funtzionario gisa.
Azpeitian bizi zen. Sendagilea zen lanbidez. 1933ko maiatzaren 10ean eratutako Udalbatzako kidea zen gutxiengo tradizionalaren ordezkari gisa. 1934ko abuztuaren 13an alkate izendatu zuen Gipuzkoako gobernadore zibilak Euskadiko udalak desegin ostean. Gobernadore zibilak 1934ko irailaren 28an izendatutako Batzorde Kudeatzaileko kidea izan zen zinegotzi gisa. Gipuzkoako gobernadore zibilak alkate izendatu zuen 1941eko azaroaren 10ean.
Azpeitian bizi zen. Itxarkundia batailoi nazionalistako gudaria.
Azpeitian bizi zen. Ertzaintzan sartu zen 1937ko hasieran.
1915ean jaio zen Azpeitian, eta Etxebeltz baserrian bizi zen. Tapizatzailea zen lanbidez. 1936ko irailaren 21ean San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, errekete graduazioarekin. Bizkaiko frontean zauritu zuten 1937ko ekainaren 3an.
1915ean jaioa zen pilotari azpeitiar hau, ogibidez zizelkaria. ELAren San Andres zapadores-minadores zulatzaileen batailoian erroldatuta egon zen Gerra Zibila hasi ondoren. 1937ko erdialdearen eta amaieraren artean atxilotu zuten, seguru asko Bizkaian, eta gerra-kontseiluak epaitu zuen, Bilboko 2. epaitegi militarrean hain zuzen ere. 1938ko urtarrilaren 26an auzia artxibatu zuen epaitegi hark, eta Modesto behin betiko aske utzi zuten martxoaren 3an.
Zurgina zen Jose Luis lanbidez, baina 1934-1935ean, lanik gabe zeuden azpeitiarrekin egindako zerrenda batean azaltzen da. 1936ko irailean, 20 urte zituela, Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainian sartu zen. 1937ko erdialdean atxilotu zuten eta urte hartan bertan, abenduaren 30ean, 12 urte eta egun bateko espetxe-zigorra jarri zioten «matxinadari laguntzea»ren delitua egin zuelakoan. Epaiaren arabera, Jose Luis «bere borondatez sartu zen Loyola batailoi separatistan eta sukaldari-lanetan aritu zen, eta horrez gain, «milizien kabo izan zela, eta arpilatzeetan eta miaketetan parte hartu zuela». EAJko militantea zen eta Loiolako kuartelean zaintzaldiak egiteaz ere akusatu zuten, «Irujo eta Monzon buruzagi separatistek agindutako lanak egiten» aritzeaz akusatu zuten. 1938ko abuztuan Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxera eraman zuten eta, ondoren, abenduan, Huelvakora. 1939ko azaroan Madrilgo Duque de Sesto espetxera eraman zuten. 1940ko urtarrilean askatasun arindua eman zioten.
Elosiaga auzoko Zabalaga baserrikoa. Altxatuek mobilizatu zuten. 1938ko martxoaren 26an hil zen Bujaraloseko gerra-frontean (Teruel).
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Adingabea. Bordelera joan zen errefuxiatu gisa 1939ko maiatzaren 23an.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Adingabea. Bordelera joan zen errefuxiatu gisa 1939ko maiatzaren 23an.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. Gerra-frontean zauritu zuten.
1915ean Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Saskigilea zen lanbidez. Lenago-il batailoi nazionalistako gudari izan zen. Harrapatu ostean, 33 hilabetez langileen batailoi batean egon zen preso. Azpeitiko udal frankistak bere soldadualdiko mutilen zerrendan sartu zuen, «aurkari» kalifikazioarekin.
Azpeitian jaio zen 1917an, eta Bustinzuri inguruan bizi zen. San Andrés zulatzaileen batailoiko gudaria izan zen. Atzeman ostean, Alcazarquivir-eko (Maroko) 77. Langileen Batailoian egon zen preso. Azpeitiko udal frankistak bere soldadualdiko mutilen zerrendan sartu zuen, «iheslari» kalifikazioarekin.
Azpeitian bizi zen. Mekanikaria zen lanbidez. Urolako trenetako langilea zen eta kaleratu egin zuten 1936ko irailaren 20an.
Mikeleteen sarjentu izan zen Azpeitian eta 1937ko erdialdean atxilotu zuten. Gerra-kontseiluak epaitu zuen «matxinadari laguntzea»ren delitua leporatuta, Beasaingo eta Zestoako mikeleteen sarjentuekin batera. Hala ere, 1937ko abuztuaren 3an, Jose eta beste bi akusatuak absolbitu egin zituzten, erabaki baitzuten beti egon zirela identifikatuta «Glorioso Movimiento Nacional» esaten zioten harekin, nahiz eta «gorri-separatistak agintean zirenean zerbitzuak eskaintzen aritu ziren». Bestalde, 1937ko urtarrilaren 13an funtzionario-kargutik kendu zuen Gipuzkoako gobernadore zibilak, 1936ko abenduaren 3ko 93. dekretu frankista aplikatuta.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Bilbora ebakuatu zuten Guillermo 1936ko irailean. 1939ko urtarrilean, Eskolapioen espetxean zegoen preso, Bilboko 12. auzitegi militarrak bere aurka abiarazitako gerra-kontseiluaren epaiaren zain. 1939ko martxoaren 13an auzia behin-behinean artxibatzea erabaki zuten eta «A atalean» sailkatu zuten. Espetxean egon zen gutxienez 1940ko ekainera arte.
Azpeitian jaio zen 1898an eta Donostian bizi zen. Zapataria zen lanbidez. Oriamendi tertzioak mobilizatu zuen sarjentu graduazioarekin. 1937ko ekainaren 13an Bilboko gerrako frontean zauritu zuten.
Zizurkilen jaio eta Zumaian bizi zen. Lanbidez gidaria zen. 1941eko martxoaren 23an Azpeitiko kartzelan espetxeratu zuten. Ondoren Ourenseko espetxe probintzialera lekualdatu zuten.
Azpeitian bizi zen. Urrestillako parrokiako presbiteroa. Altxatuek kartzelaratu egin zuten Azpeitian sartu ondoren.
Arruan (Zestoa) jaio zen 1913an, eta Azpeitian bizi zen. Amuategui batailoi nazionalistako milizianoa. Ondoren, atxilotu eta denbora batez kartzelaratuta egon zen. Langileen batailoi batean gatibu egon zen Guadalajaran.
Azpeitiarra. Ebanista zen ogibidez. UGT sindikatuko militantea 1934an.
1910ean jaio zen. Larrumbe baserrikoa zen jatorriz. Azpeitiko Fronte Popularreko Defentsa Batzordeko boluntarioa izango zen seguru asko. Altxatuek atzeman eta Azpeitiko espetxean kartzelaratu zuten udalerrian sartu zirenean.
Oinatz auzoko Keixeta baserrikoa zen. Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria zen.
Azpeitian jaio zen 1915ean eta Urrestillan bizi zen. Agintari frankistek soldadu izendatu eta «aurkari» kalifikazioa eman zioten.
1915ean Azpeitian jaio eta han bizi zen. Nekazaria eta pilotaria zen. Azpeitiko Komandantzian sartu zen gudari. Eusko Gudarosteko borrokalaria izango zen seguru asko. Atxilotu ondoren, Punta Palomako (Cadiz) 6. BDSTan egon zen preso. Udalerriko agintari frankistek «aurkari» sailkapena eman zioten.
1919an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Sukaldaria zen lanbidez. 1936ko irailaren 21ean San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, txapel gorrien graduazioarekin. 1937ko urrian Astorgako (Leon) gerra-frontean zauritu zuten.
1916an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Langilea eta pilotaria zen. 1934an, ELAn afiliatuta eta langabezian zegoen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. Ondoren, altxatuek mobilizatu egin zuten.
Azpeitian bizi zen. UHP batailoi sozialistako milizianoa zen kabo graduazioarekin.
Azpeitiko Arzubia kalean bizi zen. Altxatuek mobilizatutako soldadua izan zen. Leganeseko frontean hil zen 1938ko urriaren 24an.
Azpeitian bizi zen. Azpeitiko mikeleteen tenienteordea izan zen errepublika-garaian. 6. Erregio Militarreko Gerrako Ikuskaritzak Victorren aurkako informazio-prozedura bat abiarazi zuen 1937ko urriaren 15ean matxinadari lotutako delituren bat egin ote zuen argitzeko. Ordutik hasi eta 1938ko maiatzaren 25ean behin-behinean aske utzi zuten arte Ondarretako espetxean egon zen preso. 1938ko abenduaren 10ean instrukzioa amaitutzat eman zuten, ebatzi baitzuten lehenago kargu berdinetatik absolbitu zuela Santanderreko epaimahai militar batek. Bestalde, Jose Amuchasteguiri bezalaxe, Victorri ere eragin zion garbiketa frankistak eta Gipuzkoako funtzionarioen taldetik bota egin zuten.
Azpeitian bizi zen. Azpeitiko udal-bandako danbolin-jolea. Jarraitzaile tradizionalista zen. Udalerrian altxatutako tropak sartu ostean, lanean aritu zen funtzionario gisa.
Elosiaga auzoko Garagartzatxo baserrikoa. Loyola batailoi nazionalistako Lartaun 2. konpainiako gudaria zen.
Azpeitian jaio zen 1911n eta Azkoitian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. Oriamendi tertzioak mobilizatu zuen, txapel gorri graduazioarekin.
Azpeitian jaio zen 1904n eta Nuarben bizi zen. Saskigilea zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
1866an jaio zen Mantxinbentako (Ezkio-Itsaso) Auzkio baserrian, eta Agostegi (Azpeitia) baserrian bizi zen. 1931ko apirilaren 17an eratu zen Udalbatzako kidea zen gutxiengo baserritarraren partaide gisa. 1933ko plebiszitu autonomikoan ikuskatzailea izan zen. 1933ko maiatzaren 10ean eratutako Udalbatzako hirugarren alkateordea izan zen. Denbora batez kartzelaratuta egon zen Azpeitiko espetxean altxatuak Azpeitian sartu zirenean.
1912an jaio eta Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. 1937ko uztailaren 5ean gerrako frontean zauritu zuten.
1913an jaio zen eta Urrestillako Altunekoa baserrian bizi zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. Tokiko agintari frankistek «iheslaritzat » hartu zuten 1938an.
Azpeitian bizi zen. Hargina zen lanbidez. Urolako trenetako langilea zen, baina «Regimiento de Ferrocarriles» delakoaren 5. unitateak kargutik kendu zuen. Kargugabetzearen aurkako helegitea jarri zuen, baina ez zuten berriro karguan jarri.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. 1938ko uztailean Aragoiko gerrako frontean zauritu zuten.
1918an jaio eta Azpeitian bizi zen. 1939ko soldadualdikoa zen eta Tokiko agintari frankistek «iheslaritzat» hartu zuten 1938an.
Azpeitian bizi zen. Telefonista zen ogibidez. 1936ko azaroan telegrafoetako bere lanpostutik 4 hilabetez bota zuten Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz.
Azpeitian bizi zen. 1937ko urriaren 14an Gipuzkoako «Junta de Guerra Carlista»ren aginduz eratutako Udalbatzako kide zen.
1909an jaioa zen eta Izarraitz auzoko Komunsoro baserrian bizi zen Bernabe. Altxatutako armada Azpeitian sartu baino pixka bat lehenago egin zuen ihes handik. Ondoren, Eusko Gudarostearen Irrintzi batailoi nazionalistan egon zen erroldatuta, baina istripu bat izan eta fisikoki desgaituta gelditu zenez, garbiketa-lanak besterik ezin izan zituen egin. 1937ko ekainaren amaieran atxilotu eta gerra-kontseiluan epaitu zuten. 1937ko irailaren 30ean absolbitu egin zuten «matxinada militarra»ren ustezko delitutik.
1919an jaio zen, eta Izarraitz auzoko Komunsoro baserrian bizi zen. Udaleko kale-garbitzailea zen. Tokiko agintari frankistek kargugabetu zuten 1936ko azaroaren 2an.
Justo 1912 jaio zen. Bernabe anaia bezala, azpeitiar hau ere batailoi nazionalista batean ibili zen gerran. Azpeitian 1936 hasieran osatu zituzten euskal milizietan sartu zen, Loyola batailoian hain zuzen ere. Atxilotu eta gerra-kontseiluan epaitu zuten, eta 1939ko ekainaren 20an auzia artxibatzea erabaki zuten, baina «B atalean» sailkatu zuten eta langileen batailoi batera bidali zuten. Ondoren, 1940ko uztailaren 15ean, beste prozedura sumarisimo bat, urgentziazkoa, abiarazi zuten Justoren aurka, eta hartatik ere absolbitu egin zuten urrian, «egozten zizkioten gertaerak lehendik epai irmo baten bidez epaituak izan zirelako». Prozesuak iraun zuen artean behin-behinean aske zegoen Justo, Azpeitian.
Azpeitian jaio zen 1911n, eta Oinatz auzoan bizi zen. Auzoko alkatea zen. Jarraitzaile nazionalista zen. Denbora ezezagunez kartzelaratuta egon zen altxatuak Azpeitian sartu zirenean.
1907an jaio zen eta Landeta baserrian bizi zen. Jose Mariari buruzko lehen aipamena 1934koa da. Jose Iturzaeta altzari-fabrikako bernizatzailea zela dago jasota. 1936ko otsailean UGTn afiliatu zen eta Gerra Zibila hastean zaintza-lanak egin zituen, atzeguardian, eta horretan aritu zen UHP batailoian sartu zen arte. Hainbat frontetan aritu zen borrokan Santander erori arte, eta bere borondatez azaldu zen tropa frankisten aurrera Santanderko zezen-plazan, 1937ko abuztuaren 26an. 1937ko irailean urgentziazko prozesu sumarisimo bat abiarazi zuten Jose Mariaren aurka, eta Guardia Zibilaren Azpeitiko komandantziara eraman zuten 1937ko urriaren 18an. Hurrengo egunean, Roque Astigarragak eta Ignacio Echeverriak, Azpeitiko alkatea eta Falangearen ordezkaria hurrenez hurren, Jose Mariaren aurkako akusazio-adierazpenak egin zituzten eta «oldarkor eta biraogiletzat» akusatu zuten. Akusazio horiez gain, Azpeitiko parrokiako apaiz-lagunkideak (Casiano Garayalde) jakinarazpen bat igorri zuen Jose Mariari buruz, esanez «apaizen eta eskuindarren aurka nabarmen aritzen zela hizketan». Agiri horietan esaten zuten auzipetuak udalerriko pertsona eskuindarrak jazarri zituela, tartean akusatuaren hainbat familiako kide karlista eta Roque Astigarraga bera ere bai. Hainbat konfiskatzetan parte hartzeaz ere akusatu zuten; adibidez, Urrestillan, «Zuazoren alargunaren» etxean egindako konfiskatzean. Horrez gain, herriko guardia zibilen armagabetzean eta atxiloketan ere parte hartu zuela adierazi zuten.
Urriaren 21ean Florencio Mangas Luengo Guardia Zibileko kaboak galdekatu zuen eta berretsi zuen UGTko afiliatua zela eta gerrako hainbat frontetan ibili zela UHP batailoiko miliziano, baina ukatu egin zituen Roque Astigarraga eta Ignacio Echeverriak eginiko gainerako akusazioak. Santoñara eraman zuten berriro, eta azaroaren 10ean Jose Mariak epaile militar baten aurrean berretsi zuen Azpeitiko Guardia Zibilaren kuartelean egindako deklarazioa. 1937ko abenduaren 1ean, ordea, Jose Mariaren aurka eginiko akusazio guztiak aintzat hartuta, heriotza-zigorra jarri zioten, «matxinadarekin bat egitearen» delitua leporatuta. Hala, 1938ko martxoaren 11n hil eta ehortzi zuten Derioko hilerrian. 1938ko abenduaren 13an Donostiako 2. auzitegi militarrak urgentziazko beste prozedura sumarisimo bat abiarazi zuen hilabete batzuk lehenago fusilatu zuten azpeitiar haren aurka. Instrukzio hartan, aurreko gerra-kontseiluan erabilitako akusazio-adierazpenak berriro ateratzeaz gain, 1938ko hasieratik aurrera Falangearen tokiko buruzagi berria izan zen Hilario Bereciartuaren idatzia ere sartu zuten, aurretik egindako inputazioak nabarmenduz. 1940ko ekainaren 4an, gerra-kontseiluan, Donostian, auzia artxibatzea erabaki zuten auzipetua hila zelako. Jose Maria ezkongabea zen eta 30 urte zituela fusilatu zuten.
1910ean jaio zen. Odria auzoko Arauntza baserrikoa zen. Olatz auzoko ikastetxeko maistra zen. Tokiko agintari frankistek kargugabetu egin zuten 1936ko azaroaren 2an.
Odria auzoko Arauntza baserrikoa zen Juana. Errepublika-garaian, Azpeitiko Lizarra hotelean aritu zen zerbitzari-lanetan. Altxatutako tropak Azpeitian sartu zirenean, Juana eta Maritxu ahizpa Gipuzkoako hiriburura joan ziren eta Londres hotelean lanean hasi ziren. 1938ko martxoaren erdialdean Espainiako Segurtasun Zerbitzuaren Buruzagitzaren mendekoa zen Ikerketa eta Zaintzako Komisariako bi agente familiako baserrira eta bi ahizpek Londres hotelean zituzten logeletara joan eta hainbat gutun, egunkari eta «gordeta zuten zilarrezko txanpon bat» konfiskatu zizkieten. Ondoren, martxoaren 23an, deklarazioa egin zuten biek Donostiako Ikerketa eta Zaintzako Komisarian eta adierazi zuten «adierazpen subertsiboak» zituen gutunetako baten egilea Maritxu zela. Juanaren logelan, berriz, agenteek Euskadi Roja, Euzkadi, Politika eta Le Sud-Ouest aldizkarien hainbat ale aurkitu zituzten. Hori guztia kontuan hartuta, urgentziazko prozedura sumarisimo bat abiarazi zuten bi ahizpen aurka martxoaren 28an.
Martxoaren 30ean instrukzio-epaile militarraren aurrean adierazi zuen «ideia politiko nazionalista samarrak» zituela. Horrez gain, Azpeitiko lagunak zituzten bi lekukok, Rosario Orbegozo Unanuek (herriko Círculo Tradicionalistako kidea) eta Antonia Azpiazu Olaizolak auzipetuen aldeko deklarazioa egin zuten eta esan zuten bi ahizpetako inork ez zuela inoiz nazionalista zenik aitortu eta ez zutela «Glorioso Movimiento» zelakoaren aurkako politikarik egin. Donostiako Falangeko arduradunek ere haien aldeko adierazpenak egin zituzten, esanez, «oso jokabide onekoak eta langileak» zirela. Azpeitiko agintari frankista gorenek, ordea, Roque Astigarragak (alkatea), Hilario Bereciartuak (Falangearen tokiko burua) eta Hermenegildo Calvok (Guardia Zibileko komandantea) egindako txostenetan adierazi zuten «Eusko Alderdi Jeltzaleko propagandista aktiboak zirela bi ahizpak, familia osoa bezala». Guardia Zibilaren txostenean, honako hau ere adierazi zuten: «Zurrumurruen arabera, etxean Eusko Alderdi Jeltzaleko pertsona gailenen bilerak egiten zituzten, batez ere, lagun arteko bilerak, eta S. Ignacio tertziokoak izateagatik gorrien eremura ihes egindakoen familiakoekin ere egiten zituzten bilerak».
Hori guztia zela-eta, Ondarretako kartzelan sartu zuten Juana 1938ko uztailaren 2an eta urte hartako urriaren 11n absolbitu eta aske utzi zuten. Epaian jarri zuten konfiskatu zizkieten aldizkari haiek izate hutsa «ez zela matxinada delitua, ideologia gorri-separatistaren erakusgarri baizik».
Odria auzoko Arauntza baserrikoa zen. 1938ko martxoaren 23an Donostiako Ikerketa eta Zaintzako Komisarian deklaratu ondoren, Ondarretako espetxean sartu zuten Maritxu, 25 urte zituela. Deklarazioan, eta handik egun batzuetara instrukzio-epailearen aurrean, aitortu zuen berak idatzia zela agintari militarrek honela deskribatu zuten gutuna: «gutunak frankisten gerra-operazioen nondik norakoei buruzko ideia ezkorrak adierazten zituela, sinatzaileak poza adierazten zuela horren harira eta aberriaren batasunaren aurkako adierazpen subertsibo bat ere idatzita zegoela». Azken adierazpen hori Maritxuk amaieran idatzitako agurrari zegokion: «Gora Euzkadi Askatuta».
Juana ahizparekin egin zuten bezala, Rosario Orbegozo Unanue eta Antonia Azpiazu Olaizola lekukoek eta Donostiako Falangeren informazio-zerbitzuak akusatuen aldeko adierazpenak egin zituzten, esanez, ez zutela altxatutakoen aurkako adierazpenik egin eta jokabide ona zutela. Aldiz, Roque Astigarragak, Hilario Bereciartuak eta Hermenegildo Calvok eginiko txostenetan Juana eta Maritxu errudunak zirela azpimarratu zuten.
1938ko urriaren 11n 2 urteko espetxe-zigorrera kondenatu zuten «matxinada militarra»ren delitua leporatuta, ebatzi baitzuten Maritxuk idatzitako gutunean «Fronte Popularraren matxinada sustatzen zuten» adierazpenak zeudela idatzita.
Azpeitian jaio zen 1905ean, eta Oinatz auzoko Atxumarriaga baserrian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. 1936ko abuztuaren 24an San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, errekete graduazioarekin. 1937ko maiatzaren 6an gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. Gobernadore zibilak 1934ko irailaren 28an izendatutako Batzorde Kudeatzaileko kidea izan zen. Altxatuek atzemandako eta gerra-kontseiluetan epaitutako azpeitiar batzuen aurkako epaiketan deklaratzailea izan zen.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. 1937ko apirilean gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. 1937ko apirilean gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian bizi zen. Loyola batailoi nazionalistako Lartaun 2. konpainiako gudaria zen.
1916an jaio eta Azpeitian bizi zen. Alkartzeak loturen eta transmisioen batailoi nazionalistako gudaria. Gerora Frantzian errefuxiatuta egon zen. Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen 1940an soldadugaien zerrendara joan ez zelako.
Urrestillan bizi zen. Irakaslea zen lanbidez. Altxatutako tropak sartu ostean, lanean aritu zen funtzionario gisa.
Azpeitian jaio zen 1919an eta Zestoan bizi zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. 1937ko maiatzean baja eman zioten «adingabea» zelako.
Urrestillan jaio eta bertan bizi zen. Organista. Urrestillako alondegiko administratzailea. Jarraitzaile tradizionalista zen. Altxatutako tropak sartu ostean, lanean aritu zen funtzionario gisa.
Azpeitiko espetxeko burua izan zen 1940ko apiriletik 1941eko uztailera arte gutxienez.
1909an jaio zen Azpeitian eta han bizi zen. Espartingilea zen ogibidez azpeitiar hau. JSUren UHP batailoiko kide izan zen. 1937ko abenduan preso zegoen Bilboko espetxe probintzialean. 1938an urgentziazko prozesu sumarisimo bat abiarazi zuten Jesusen aurka, «matxinada»-delituaz akusatuta, baina auzia artxibatu egin zuten 1939ko irailean, Jesus urte hartako urtarrilean hil zela egiaztatu ondoren. Miliziano honen gorpua Bermeoko beilategian zegoen 1939ko urtarrilaren 6an. Ez dakigu nola hil zen.
Oinatz auzokoa. Oinatz auzoko Txokolate baserriko morroia. Seguru asko, egun batzuez atxilotuta egon zen Azpeitiko Frente Popularreko Defentsa Batzordeak aginduta.
1918an jaio zen. Keixeta baserrikoa zen jatorriz. Nekazaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
Keixeta baserrikoa zen jatorriz. San Ignacio tertzioak mobilizatu zuen.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Altxatutako tropak udalerrian sartu zirenean, errepresaliatu egin zuten, ilea motz-motz utzita.
1915ean Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Eskribaua zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
1917an jaio eta Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Frontean zauritu zuten 1938ko irailaren 12an. 1938an espedientea ireki zioten ustezko desertzio-delitua zela eta. Gerora kausa artxibatu egin zuten.
Deban jaio zen 1910ean, eta Oinatz auzoko Atxumarriaga baserrian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. 1936ko abuztuaren 24an San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, errekete graduazioarekin.
Azpeitian bizi zen. Egurraren Arloko Sindikatu Profesionaleko presidentea zen 1934an.
1917an jaio zen, eta Bustinzurin bizi zen. Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen 1938an soldadugaien zerrendara joan ez zelako.
Azpeitian bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. Ondoren, altxatuek atxilotu eta espetxeratu egin zuten.
Azpeitian jaio zen 1912an eta Bilbon bizi zen. 1937ko uztailean mobilizatu zuten altxatuek. 1940an gerra-frontean egindako ekarpenagatik kondekorazioa jasotzeko proposatu zuen Bizkaiko Aldundiak.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Bizkaian hartu zuen babes. Loyola batailoiko gudaria. Seguru asko, atxilotu eta denbora batez giltzaperatuta egongo zen. Azpeitiko bere ondasun higigarriak CPIBek konfiskatu zituen.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Azpeitiko bere ondasun higigarriak CPIBek konfiskatu zituen.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Bizkaian hartu zuen babes. Seguru asko, atxilotu eta denbora batez giltzaperatuta egongo zen. Azpeitiko bere ondasun higigarriak CPIBek konfiskatu zituen.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. 1937ko martxoan Osasun Militarreko 2. komandantzia (4. taldea) sartu zen.
1915ean jaio eta Loiola auzoko Iturbide baserrian bizi zen. Tailugilea zen ogibidez. Altxatuek mobilizatu zuten. Laredon Flechas Negras Italiako tropen ileapaintzailea zen 1936ko abuztuan.
1907an jaioa zen Dionisio eta Iturbide baserrian bizi zen. Zurgina zen lanbidez eta gerra aurretik Damaso Azcue altzari-fabrikan aritu zen lanean. Antonio Loinazek idatzitako oroitzapen-liburuan idatzita dago Dionisio Ertzaintzan ibili zela Gerra Zibila hasi ondoren. Ondoren, atxilotu eta Urduñako espetxean sartu zuten, eta 1937ko abuztuaren 22an Gasteizkora eraman zuten. Urte hartako urriaren 15ean Dionisioren eta beste 14 lagunen aurkako aurretiazko eginbideak abiarazi zituzten Gasteizko 5. auzitegi militarrean, baina 1939ko urriaren 25ean 6. Erregio Militarreko Gerrako Ikuskaritzak absolbitu egin zuen uztailaren 8an emandako epaiaren bidez, delitu-ekintzarik egin ez zuelakoan. «A atalean» sailkatu eta aske utzi zuten Dionisio.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. 1933ko maiatzaren 10ean eratu zen Udalbatzako kidea zen gutxiengo baserritarraren partaide gisa.
1912an Elgoibarren jaioa zen eta Azpeitian bizi zen Hilario. Gerra hasi ondoren UHP batailoian egon zen erroldatuta. Hilarioren nondik norakoei buruzko hurrengo arrastoa 1941eko otsailaren 13koa da. Orduan eraman zuten Orihuelako (Alacant) espetxetik Ondarretakora, Donostiako 7. auzitegi militarrean auzipetu zutenean. Orihuelako espetxeko zuzendariak sinatutako agirien arabera, Hilario 1939ko apirilaren 5etik zegoen espetxe hartan preso eta ez dago jasota kartzelan zergatik zegoen azaltzen duen zigor-aurrekaririk edo deliturik.
1941eko otsailaren 24an Ondarretako erizaindegira eraman zuten eta «endokarditis erreumatikoa» diagnostikatu zioten. Handik lau egunera aske utzi zuten eta urte hartako maiatzean, Gerrako Ikuskaritzak auzia artxibatu eta Hilario behin betiko aske uztea erabaki zuen, gerra-kontseiluak haren aldeko txostena egin ondoren.
1910ean jaio zen Loiola auzoko Errekarte baserrian, eta auzo bereko Iturbide baserrian bizi zen. Musikaria zen lanbidez. Loyola batailoi nazionalistako gudaria izan zen.
1915ean jaio eta Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Agoncilloko (Logroño) aerodromo militarrean sartu zen 1937ko martxoan.
1914an jaio eta Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. 1937ko martxoan 5. zalditeriako Espainiako erregimentuan sartu zen.
Azpeitian bizi zen. San Ignacio tertziora sartu zen bere borondatez 1937ko ekainean.
Azpeitian bizi zen. San Ignacio tertziora sartu zen bere borondatez 1937ko ekainean.
Azpeitian jaio zen 1919an, eta San Ignacio kalean bizi zen. Bizargina zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. 1938ko maiatzean Aragoiko gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian jaio zen 1873an eta Ordizian bizi zen. Bartzelonan babes hartuta egon zen.
Azpeitian bizi zen. Errepublika-garaian Damaso Azcue SL enpresako langilea zen. 1936ko abuztuan Azpeitian eratutako Euskal Milizietan sartutako gudaria.
1895ean Azpeitian jaioa zen Gaudencio. Albaitaritzako udal-ikuskaria izan zen 1918tik altxatutako tropak herrian sartu ziren arte. 1936ko irailaren 20an bertan Lapurdira egin zuen ihes, Donibane Lohizunera, eta handik gutxira Hegoaldera itzuli eta Lekeition jarri zen bizitzen.
1937ko uztailaren hasieran Azpeitira itzuli zen Gaudencio eta berehala sartu zuten herriko kartzelan. Ordurako kendua zuten udal-albaitari kargutik eta Azpeitiko «Junta Carlista de Guerra» zelakoak konfiskatu egin zizkion «altzari, arropa, hegazti eta tresna guztiak, gutxi gorabehera 20.000 pta-ko baliokoak». Hilaren 19an Donostiako 4. instrukzio-epaitegi militarrak ikerketa bat abiarazi zuen Azpeitiko Komandantzia Militarraren baitako 6 herritarren aurka, tartean Gaudencio, «Fronte Popularraren alde jarduera politiko-sozialak egin ote zituzten argitzeko».
Badirudi, behin-behineko espetxealdian zegoela, «mehatxuak egin zituela herriaren aurka, alkatearen eta herritar guztien aurka, marxisten garaipena iristen zenerako, esanez ez zuela zalantzarik egun hura iritsiko zela eta lehen aukera izan bezain laster gorrien eremura igarotzeko asmoa zuela». Garai berean, kontu horiek berriro esan zizkion espetxeko beste kide bati. Horren harira, Gasteizko espetxera eraman zuten eta, ondoren, Ondarretakora, eta urgentziazko prozedura sumarisimo bat abiarazi zuten Gaudencioren aurka «matxinada sustatzea»z akusatuta. 1938ko azaroaren 22an 2 urteko espetxe-zigorra eta «kargugabetzea» ezarri zizkioten eta 1940ko urtarrilaren 4ean aske utzi zuten baldintzapean.
1940ko maiatzaren 24ean Azpeitiko Udal Epaitegiak errekerimendu-zedula bat igorri zion Gaudenciori eta 20 eguneko epea eman zioten 30.000 pta-ko isuna ordain zezan. Gipuzkoako Inkautazioen Batzordeak 1938ko ekainaren 8an ezarritakoa zen isuna. Gaudenciok errekurtso bat jarri zuen, egoera ekonomiko txarrean zegoela eta isuna txikitu ziezaiotela eskatzeko, «berak emaztearekin batera zuen alaba adingabearen mantenurako».
1940ko irailaren 9an Erantzukizun Politikoen Espainiako Auzitegiak 10.000 pta-ra murriztu zion isuna, baina kargu publiko guztietatik kendu zuten, 1938an Gipuzkoako Batzordeak eginiko txostena ontzat emanda. Txosten hartan, Ezker Errepublikanoko kide izateaz eta «zuen ogibidea baliatuz baserrietan ideologia haren propaganda egiteaz» akusatu zuten Gaudencio. Azkenik, 1943ko irailaren 21ean, urtebete lehenago, zehazki 1942ko irailaren 22an eskatutako indultua ukatu zioten.
Azpeitiarra zen eta Azkoitian bizi zen Ignacio. Logroñotik Bilbora eraman zuten 1937ko azaroaren 10ean eta han egon zen behin-behineko espetxealdian, gerra-kontseiluak noiz epaituko zain. 1938ko irailaren 28an auzia artxibatu zuten eta «B atalean» sailkatu zuten. Hala, langileen batailoi batera bidali zuten. Seguru asko, Loyola batailoian ibiliko zen, sukaldari.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Lemoako gerra-frontean zauritu zuten.
1911n Azpeitian jaio zen Agustin, baina gero Azkoitira joan zen bizitzera. 1945eko ekainean ohiko prozedura sumarisimo batean sartu zuen Donostiako epaimahai militar batek, «Espainiako Defentsa eta Segurtasun Legea»ren aurkako delitua egin ote zuen ikertzeko. Hogeita hamar pertsona inguru akusatu zituzten, Donostian ANV-EAEko batzordea eta Frantzian Euskal Brigadaren batzordea ezkutuan osatzeagatik. Auzi ikerketak hainbat urte iraun zituen eta, azkenean, 1948ko martxoaren 30ean, gerra-kontseiluak Agustin absolbitzearen aldeko epaia eman zuen, ebatzi baitzuten Bermeotik itsasoz Frantziara ihes egiteko egin zuen saiakeraren helburua ez zela «Frantzian zeuden euskal errefuxiatuek osatutako unitate militar batean sartzea», lana bilatzea baizik.
Azpeitiko Etxezuri baserrikoa zen. 1936ko abuztu hasieran Azpeitian osatu zituzten Euskal Milizien Gerra Komisariako kidea zen Ignacio eta hainbat frontetan ibili zen borrokan Castro Urdialesen atxilotu zuten arte. Ondoren, 1937ko urriaren 15ean, El Duesoko espetxera eraman zuten, gerra-kontseiluak ustez, «matxinada» delitua egiteagatik epaitu arte, baina instrukzioa ez zuten abiarazi 1940ko irailaren 16ra arte. Handik ia urtebetera, 1941eko abuztuaren 6an, 12 urte eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri zioten Ignaciori, «ideologia separatista» izateaz, Ibarluzea jauregiko konfiskatzeetan eta «Roque Astigarragaren atxiloketa-saiakeran parte hartzeaz» eta miliziano izateaz akusatuta. Epaia eman zuten egunera arte El Duesoko espetxean egon zen azpeitiar hau, behin-behineko espetxealdian. Ondoren, zigorra 3 urtera jaitsi zioten.
Erregimen frankistaren errepresio ekonomikoaren biktima ere izan zen Ignacio, konfiskatu egin baitzioten hainbat senideren artean Azpeitiko Perez Arregui plazan zuten etxebizitza bat. Etxebizitza horretan zuten Etxezuri taberna, «nazionalistak biltzen zituena», eta Azpeitiko «Junta de Guerra Carlista» zelakoak konfiskatu egin zuen.
Azpeitiko Etxezuri baserrikoa zen. Mariak 25 urte zituen 1937ko uztailaren 7an Azpeitiko Guardia Zibilak Maximina ahizparekin batera atxilotu zuenean. Haien aurkako salaketa Azpeitiko Margarita Rosario Echevarria Altamira, Ignacia Bereciartua Azpiazu eta Pilar Aguirre Perezek jarri zuten. Salatzaileen arabera, Arrieta Zubimendi ahizpak «ekintzako nazionalistak ziren, azken hauteskundeetan propaganda egin zuten, herri horretan gorri separatisten agintaldian milizianoei jaten eman zieten, Espainiaren eta Margariten Elkartearen aurkako oihu iraultzaileak egin zituzten eta salatzaileak atxilotzean ere parte hartu zuten». Salaketa horiek berretsiz, Azpeitiko alkateak (Roque Astigarraga), Azpeitiko Junta Carlistako ordezkariak (Julian Orbegozo Embil), eta haren anaiak (Casto Orbegozo), txosten bat egin zuten uztailaren 13an, eta bertan, Maria «nazionalista asaldatua eta aktibista propagandista» zela zioten.
Ondarretako espetxera eraman zuten. Uztailaren 22an Mariak epaile militar instruktorearen aurrean berretsi zuen Azpeitiko komandantzian atxilotu zuten egunean bertan egindako aitorpena. Bertan, Emakume Abertzale Batzan afiliatuta zegoela onartzen zuen, eta gerra hasitakoan milizianoentzako jangeletan zerbitzua eman zuela. Aldiz, ukatu egiten zuen hauteskunde-prozesuetan propaganda nazionalistarik egin zuenik, esaterako, Espainiaren aurkako «oihu iraultzailerik» egin zuenik. Era berean, salatzaileen atxiloketetan ez zuela parte hartu esan zuen. Salaketa horiei erantzuna emateaz gain, 1936ko irailaren 19an tropa faxistak berehala sartuko zirela eta Azpeititik ihes egin izanaren inguruan galdekatu zuten, eta Bilbon, Gernikan, Algortan eta azkenik Balmasedan zer egin zuen, han ere kuarteletako milizianoek zerbitzuak eman baitzituzten Bizkaiko frontea erori eta Azpeitira itzuli ziren arte. Salaketen larritasuna zela eta, Donostiako epaitegi militarrak Azpeitiko epaitegiari eskatu zion bigarren aldiz aitorpena hartzeko salatzaileei. Urrian haiek salaketa berretsi zuten, Rosario Echevarriak izan ezik, hark atzera egin zuen. Hala ere, Pilarrek eta Ignaciak gertakarien azalpena aldatu egin zuten, eta oraingoan, atxiloketan salatuak izandako inplikazioari zegokionez, ez zuten esan ziurtasunik zutenik haren inplikazioaz, baizik eta parte hartu zuela uste zutela «susmoagatik, jendeak aipatzen zuelako».
Era berean, eta salatzaileak ziotenaren aurka, Azpeitiko bi bizilagunek, Vicente Arrue Arzuagak eta Julian Elorza Aizpuruk, prozesatutako bi ahizpen alde deklaratu zuten. Haien testigantzetan esan zuten Maria «aurrekari moral nahiz erlijioso oneko neska» zela, eta propagandista nazionalista izan zenik ez zekitela. Edonola ere, 1938ko maiatzaren 21ean, baldintzapeko askatasuna eman eta hilabetera, Maria delitu-ekintza guztietatik absolbitu zuten. Epaile militar instruktoreak egindako idatzian zehazten zuenez, «oinarri gutxikoak ziren salaketak», eta «nahikoa zigor jaso zuen» prebentziozko espetxean emandako denborarekin Emakume-ko afiliatua izateagatik eta Fronte Popularraren alde sukaldean zerbitzuak emateagatik.
Bestalde, 5.000 pta-ko isuna jarri zioten Mariari 1938an, 10 hilabetez behin-behineko kartzelaldian egon eta gerra-kontseiluan absolbitu zutenean. Azpeitiko Emakume Abertzale Batza erakundeko kide izateagatik eta milizianoentzako jantokietan zerbitzari-lanetan ibiltzeagatik jarri zioten zigor ekonomikoa. 1940an zigorra berrikusteko errekurtso bat abiarazi eta Mariak azaldu zuen bere amak hainbat ofizial erreketeri babesa eskaini ziela Azpeitia erori ondoren, eta familiako tabernan, Etxezurin, Falangearen gizarte-laguntzarako egoitza eduki zutela hainbat hilabetez, Nicolas Ucinen zuzendaritzapean. Azkenik, 1940ko uztailaren 11n 750 pta-ra jaitsi zioten zigorra.
Azpeitiko Etxezuri baserrikoa zen. Maria ahizpa bezala, Maximina 1937ko uztailaren 7an atxilotu zuten, Azpeitira itzuli eta egun batera, Rosario Echevarria Altamira, Ignacia Bereciartua Azpiazu eta Pilar Aguirre Perezek jarritako salaketaren ostean. Maximinaren kasu zehatzean, salatzaileek Guardia Zibilaren aurrean aitortu zuten nazionalista eta propagandista izateaz gain, «haien atxiloketaren eragile izan zela, eman zioten aginduan ageri zen letra ere salatzen duten horrena baitzen». Baina handik hilabete batzuetara, eta Maximina Ondarretan preso zela, azken salaketa horretan atzera egin behar izan zuten, epaile militar instruktoreak bazekielako atxiloketa-agindua «makinaz idatzita eta Fronte Popularrak sinatuta zegoela».
Bestalde, Falangeak eta Guardia Zibilak, Roque Astigarragaren eta Julian eta Claudio Orbegozo anaien aitorpenak abalatu zituzten, eta horietan, auzipetua hauteskundeetan pertsona nazionalista oso aktiboa izan zela zioten. Horrez gain, Guardia Zibilaren txostenak aipatzen zuen Maximinak hainbat baserritan elikagaiak konfiskatzen parte hartu zuela, baina salaketa horren lekukotza emango zuten lekukorik ez zuten topatu. Aldiz, berriz ere Julian Elorza, oraingoan Francisco Gaztañagarekin batera, auzipetuaren alde agertu zen. Haien arabera, nazionalista eta nazionalistak biltzen ziren Etxezuri familiako tabernan zerbitzari izateaz gain, Maximina jokabide onekoa zen eta ez zuen salatutako ezertan parte hartu. Azkenik, Maximinari filiazio nazionalista eta Gernikako komandantzian emandako zerbitzuak aitortu ostean, eta aldi berean haren gaineko salaketak ukatuta, 1938ko apirilaren 13an baldintzapeko askatasuna eman zioten. Handik hilabetera, Donostiako epaitegi militarrak kargu guztietatik absolbitu zuen, «haren aurka aurkeztutako salaketak salatzaileen beren aitorpenen ondorioz ezerezean geratu zirela argudiatuta». 1938ko irailaren 26an Maximinari nahiz Maria ahizpari behin betiko askatasuna eman zioten. Maria ahizparen aurka eginiko akusazio berdinak erabilita zigortu zuen CPIBk Maximina ere. Eta Maria ahizpa bezala, Maximina ere 10 hilabetez egon zen preso eta auzipetzean, gerra kontseiluan kointziditu zuten. Maximinari zigor handiagoa jarri zioten ordea; 15.000 pta-koa. Hala eta guztiz ere, 750 pta-ra jaitsi zioten zigorra.
Etxezuri baserrikoa zen jatorriz. Nekazaria zen lanbidez. 100 pezetako zigorra jarri zion CPIBek.
Azpeitian bizi zen. Loyola batailoi nazionalistako Lartaun 2. konpainiako gudaria zen.
Zizurkilen jaio zen 1915ean eta Eliz kalean bizi zen. EAJko militantea zen eta Euskal Milizien Gerra Komisariako kide izan zen. 1936ko irailean altxatutako tropak Azpeitian sartzear zeudela, Bizkaira egin zuen ihes eta Bilbon atxilotu zuten gero. Donostiara eraman zuten eta 1936ko azaroaren 19an abiarazi zuten auzi-instrukzioa. Ondoren, gerra-kontseiluan epaitu zituzten Rufino eta beste 7 azpeitiar. 1937ko martxoaren 8ko epaiaren bidez, biziarteko espetxe-zigorra ezarri zioten Rufinori, «matxinadarekin bat egitea»ren delitua leporatuta. Epaiaren arabera, 1936ko abuztuaren erdialdean Sagarre Baroiaren finkan egin zuten arpilatzean parte hartu zuen, Lasaon; baita Errezilgo Asketa baserrian Roque Astigarraga atxilotzeko egindako saiakeran ere. Azpeitian armak hartuta zaintzaldiak egiteaz eta gerrako fronteetara borrokalariei elikagaiak ematera joateaz ere akusatu zuten.
1937ko maiatzaren 4ean Ondarretako espetxetik Iruñeko Zentralera eraman zuten eta han egon zen 1942ko apirilean Alcala de Henaresera eraman zuten arte. Azkenean, 1944ko martxoaren 2an, baldintzapean aske utzi zuten.
Azpeitian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Bailengo infanteria-erregimentuan sartu zen 1937ko abuztuan.
1912an jaio zen Izarraitz auzoko Larra Zahar baserrian. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Frontean zauritu zuten 1938ko ekainaren 17an. Desagertutzat eman zuten.
Felicitas 1937ko uztailaren hasieran atxilotu zuten eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Atxiloketa Aniceto Arrue eta Santos Beldarrainek jarritako salaketaren ondorioz izan zen. Itxuraz biak joan ziren Felicitasek Jesus Alberdi albaitariari zor zion faktura bat kobratzera, eta eztabaida sortu zenean, Felicitasek Santos Beldarrain kobratzaileari leporatu zion errekete batekin joan izana (Aniceto Arrue). Salatzaileen arabera, Felicitasek erreketeari mespretxua erakutsi zion, haren amak auzipetuarekin zorrak zituen, eta «Mugimendu Nazionala ren aurka hitz egiten zuen».
Ondarretara eraman ostean, Roque Astigarragak eta Julian eta Casto Orbegozo anaiek egin zuten txostena. Bertan, Felicitas «nazionalista asaldatua eta propagandista» zela zioten. Era berean, epaile militar instruktoreari gogorarazi zioten aurretik Azpeitiko komandante militarrak (Emilio Gomez del Villar) isuna jarri ziola «'Glorioso Movimiento' delakoaren aurkako adierazpenak» egiteagatik. Hala ere, hainbat lekukok, esaterako Miguel Arteche, Jose María Aguirre, Segunda Emparan edo Natalio Ibarrak aitortu zuten Felicitasen alde, eta haren inguruan esan zuten «Causa Nacional delakoaren jarraitzailea zela» zela, eta «Fronte Popularrak jazarritako pertsonei» lagundu ziela. Kontrakoa esan zuen Carmen Loinazek. Tropa matxinatuak sartu zirenean, bando batean argitaratu zen moduan, saltokian metatutako jangaiak Felicitasek ez zituela udalean entregatu adierazi zuen.
Edonola ere, Guardia Zibilaren eta Falangearen salaketak Felicitas ideologia nazionalistakoa zela esatera mugatu ziren, «gorrien nagusitasuneko garaian ekintzarik ez zuela egin adierazi» zuten. Hala, 1938ko urtarrilaren 22an, baldintzapean aske utzi zuten, baina abuztuan, Gerra Ikuskaritzak Felicitasen aurka urgentziazko prozedura sumarisimoa irekitzea erabaki zuen, epaile instruktoreak aurretik uste izan zuen arren prebentzioz espetxean egondako denborak kitatzen zuela izan zezakeen isuna. Beraz, 1938ko bigarren seihilekoan, Felicitas berriz ikertu zuen Donostiako epaitegi militarrak, eta ziurrenik espetxeratu egingo zuten. Azkenik, 1939ko martxoaren 7an, Felicitas absolbituta geratu zen; epai hori apirilean berretsi zuen Gerra Ikuskaritzak.
Azpeitiarra. Requeté izeneko erakunde paramilitar karlistako kidea zen.
1913an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria zen.
1915ean jaio zen Azpeitian, eta han bizi zen. 1931tik Francisco Azpeitiko batzokira joan ohi izaten zen. Gerra hasi zenetik Azpeitia matxinatuen eskuetan erori zen arte, Franciscok zaintzaldi armatuak egin zituen inguruko hainbat menditan. Herritik alde egin ondoren, Loyola batailoian eman zuen izena boluntarioki, gerra fronte batzuetara trasladatuz. Mailaz igo eta kabo izendatu zuten Otxandion, eta Turtziozen sarjentu. 1937ko abuztuaren 25ean Laredon atxilotu zuten eta, ondoren, Aranda de Dueroko (Burgos) kontzentrazio-esparrura eraman zuten. 1937ko urriaren 22an Azpeitiko Guardia Zibilaren komandante Florencio Mangas Luengok idatzi bat bidali zion Presoak Sailkatzeko Aranda de Dueroko Batzordeko presidenteari, eta Franciscoren aurrekariak azaldu zizkion: EAJko militantea zela, konfiskatzeetan eta atxilotzeetan parte hartu zuela, eta bere borondatez miliziano ibili zela azalduz.
Horren harira, Ondarretako espetxera eraman zuten Francisco 1939ko hasieran, gerra-kontseiluak epai zezan. 1939ko urtarrilaren 31n Roque Astigarraga Azpeitiko alkateak eta otsailaren 11n Hilario Bereciartua Azpeitiko Falangeren tokiko buruzagiak Francisco errudun jotzen zuten txostenak bidali zituzten epaitegira, 1937ko urrian Florencio Mangasek eginiko akusazioekin bat eginez. Horrez gain, lekukoen zerrenda bat ere bidali zuten. Zerrendan zeuden Donato Aresti, Galo Barrena eta 1936ko abuztuan eta irailean ustez Franciscok egindakoen kalteak jasan zituzten San Ignacio Tertzioko hainbat herritar. 1939ko otsailetik abuztura bitartean deklaratu zuten lekuko guztiek, baina inork ere ezin izan zuen berretsi Francisco izan zenik atxiloketetan parte hartu zuena, ezta konfiskatzeetan —Galo Barrenaren etxean eta Zuazo jauregian— parte hartu zuela zioten «arruetar hura» zenik ere.
1939ko urriaren 20an auzia behin-behinean artxibatu zuten, ezin izan baitzituzten «egozten zizkioten karguak justifikatu». Hurrengo egunean behin betiko aske utzi zuten.
Azpeitian jaio zen 1917an, eta Enparan kalean bizi zen. Gozogilea zen lanbidez. Azpeitiko Komandantzian sartu zen gudari. Gero, Loyola batailoi nazionalistako gudaria izan zen. Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen 1940an soldadugaien zerrendarako aurkeztu ez zelako.
1918an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen 1940an soldadugaien zerrendarako aurkeztu ez zelako.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Emakume Abertzale Batza delakoaren idazkaria zen 1934an.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Eusko Alderdi Jeltzaleko militantea eta lanbidez merkataria zen Pedro. Azpeitiko Udal Batzordeko diruzaina izan zen errepublika-garaian eta, ondoren, Defentsa Batzordearen mendeko Hornidura Batzordeko kide. 1936ko irailaren 20an Bilbora egin zuen ihes eta soldadutzara deitu zutenean, Eusko Gudarostean sartu zen. Ikusmen-desgaitasunak zituenez, zerbitzu osagarrietan aritu zen, harik eta 1937ko abuztuaren 24ean Santoñan atxilotu zuten arte. 1937ko irailean Azpeitira eraman zuten eta Guardia Zibilaren aurrean deklaratu zuen, Donostiako epaitegi militar batean bere aurka abiarazi zuten urgentziazko prozedura sumarisimo baten harira. Auzi-ikerketen baitan jaso zituzten Azpeitiko hainbat herritar esanguratsuk Pedro errudun jotzeko egindako adierazpenak; hala nola Ignacio Echeverria Altamira (alkate 1952tik 1961era) orduko Falangeren buruarenak, Roque Astigarraga, Cruz Maria Echeverria Taberna, Casto Orbegozo Embil eta Jose Azpiazu Echanizenak. Adierazpen guztietan saiatu ziren Pedrok Azpeitiko Defentsa Batzordean izandako zereginari garrantzia ematen, batez ere konfiskatzeei eta atxiloketei buruzko erabakietan zeregin garrantzitsua izan zuela esanez. Gregorio Segurolarekin batera Guardia Zibilaren kuartelean eginiko arma konfiskatzean parte hartu zuela dioen akusazioa aipagarria da. Pedrok eta Gregoriok linea-buruari «Azkoitiko mendekoei gerra-egoera deklaratzen uzteagatik» bidalitako protesta aipatzen zuen akusazio hark. Ondarretako espetxean sartu zuten eta 1938ko uztailaren 21ean berriro egin zuen deklarazioa Pedrok. 1937ko irailean bezala, onartu zuen Hornidura Batzordean parte hartu zuela baina ukatu egin zuen Batzordean erabakiak hartzen parte hartu zuenik, eta Guardia Zibilaren kuartela armagabetzean inolako ardurarik izan zuenik. Azkenean, 1938ko azaroaren 26an, 2 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten «matxinada militarra egiteko proposamena» egitearen delitua leporatuta. 1939ko otsailean utzi zuten aske.
Azpeitiarra. Udal-hiltegiko arduraduna. Jarraitzaile tradizionalista zen. Altxatutako tropak sartu ostean lanean aritu zen funtzionario gisa.
Azpeitiarra zen eta Santiago kalean bizi zen. Raimundo Bereciartuarekin batera zebilen Bernabe oinez, herriko hiltegiaren inguruan, Azpeitiko hilerrirako bidean, eta gutxienez bonba bat erori zitzaien gainera. Espartingilea zen lanbidez, ezkongabea eta 19 urte zituen. Heriotza-aktak dio etxean hil zela 1936ko irailaren 21a.
1915ean jaio zen Azpeitian eta Santiago kalean bizi zen. Pilotaria zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. 1940. urtetik aurrera herriko kale-garbitzailea izan zen.
Azpeitiarra. Ebanista zen ogibidez. UGT sindikatuko militantea 1934an.
Azpeitian jaio zen 1915ean, eta Eliz kalean bizi zen. Gidaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
Azpeitian jaio zen 1906an, eta Enparan kalean bizi zen. Tornularia zen lanbidez. UGT sindikatuko militantea 1934an. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorri graduazioarekin.
Azpeitian jaio zen 1910ean, eta Santo Domingo kalean bizi zen. Saskigilea zen lanbidez. UGT sindikatuko militantea 1934an. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. 1937ko ekainaren 4ean Lemoako gerrako frontean zauritu zuten.
1913an jaio zen Azpeitian eta Concejo kalean bizi zen. Barnizatzailea zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. Lemoako gerra-frontean hil zen 1937ko ekainaren 6an.
Azpeitian jaio zen 1909an eta Zestoan bizi zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin. Gasteizko Ospitale Militarrean hil zen gerra-zauriak zirela eta 1938ko apirilaren 24an.
Urrestillakoa zen Jose Antonio eta zinegotzi abertzalea izan zen errepublika-garaian, 1933ko apirileko hauteskundeetan 360 boto lortu ondoren. 1937ko irailaren 6an, Santoñan, epaimahai militar baten aurrean egin zuen deklarazioaren arabera, Azpeitira etorritako CNTren patruila bateko kideek «behartu» egin zuten herritik joatera. Lehenago, 1937ko maiatzean, Bilboko Ertzaintzaren sail motorizatuan aritzeko boluntario aurkeztu zuen bere burua. Lanbidez elektrikaria zenez, «elektrikari-lanak egin zituen eztanda-motorrekin eta motozikletekin». Ondoren, altxatutako tropak aurrera zihoazela ikusita, Karrantzara joan zen bizitzera eta, ondoren, Kantabriara. 1937ko abuztuaren 27an Santoñan atxilotu eta El Duesoko espetxean sartu zuten. Ondoren, prozedura sumarisimo bat abiarazi zuten Jose Antonioren aurka eta urte hartako irailaren 8an, 12 urte eta egun bateko espetxealdi txikiko zigorra jarri zioten, «matxinadari laguntzearen delitua» leporatuta. 1938ko abuztuaren 24an Cadizko Puerto de Santa Maria espetxera iritsi zen eta han egon zen 1940ko apirilaren 2ra arte, Valladolideko espetxera eraman zuten arte, alegia.
1943an Zigorrak Aztertzeko Batzordeak 3 urtera jaitsi zion espetxe-zigorra eta, hala, aske utzi zuten. Aipagarria da Jose Antonioren aurka egindako gerra-kontseiluaren dokumentazioan ez dagoela Jose Antonioren deklarazioaz gain beste frogarik; hau da, ez dago hura errudun egiten duen beste txostenik. Are gehiago, ez dago iraganean zinegotzi nazionalista izan zela dioen aipamenik. Hala, Zigorrak Aztertzeko Batzordeak zigorra aldatzeko proposamenean honako hau adierazi zuen: «ezin zela zehaztu zer ekintza egin zuen, auziaren informazioa galdu egin zelako eta epai-lekukotzarekin bakarrik aztertu zutela».
Azpeitian jaio zen. Donostia erdialdean, Moraza kaleko 1.ean bizi zen azpeitiar hau, Ikerketa eta Zaintza Batzordeko Komisariako agenteek atxilotu zuten 1937ko irailaren 7an, 47 urte zituela. Hasieran, bizilaguntzat zituen bikote batek altxatutakoen aurka egindakoei buruz galdekatu zuten, baina galdeketa egin zion agenteak ondorioztatu zuen, Victoria Arruti «Fermin eta Bienvenida senar-emazteen oso laguna zela eta auzoan gorri samartzat zutela». Ondoren, hainbat bizilagunek egin zuten Victoriaren aurkako deklarazioa, esanez, «tropa garaileak Donostian sartzean ukabila jaso eta gora Euzkadi oihukatuz agurtu zituela». Horrez gain, esan zuten Victoria ere maiz joaten zela Larramendi kaleko CNTren zentrora, Fermin eta Bienvenida bezala, eta tropa faxistak sartzean «ibaira kutxa bat» botatzen ikusi zutela.
Gainera, «Guardia Cívica» zelakoak eta Donostiako Falangeak igorritako txostenek kalte handia egin zioten Victoriari. Falangearen txostenean jarri zuten auzipetuak esan zuela «herrena izan ez balitz frontera joango zela, gorriekin borrokara». Hala, 1937ko abenduaren 14an, 6 urte eta egun bateko espetxealdi handira kondenatu zuten gerra-kontseiluan. Ebazpenean, «ukabila jaso eta Gora Euzkadi esanda matxinada sustatzearen delituari» eman zioten garrantzia.
Kartzelan zegoela bi aldiz eraman behar izan zuten ospitalera: 1938ko azaroaren 30etik 1939ko otsailaren 8ra lehenik, eta 1939ko irailetik 1940ko otsailera gero. Bi aldietan espetxera eraman zuten ospitaletik irtetean. Era berean, Zigorrak Aztertzeko Gipuzkoako Batzordeak ukatu egin zion zigorra aldatzeko eskaera 1940ko maiatzean eta 1943ko abuztuan. Hala, zer osasun-egoeratan zegoen eta «delituaren» arintasuna kontuan hartu gabe, kondena osorik bete behar izan zuen Victoriak, eta ez zuten aske utzi 1943ko irailera arte. 53 urte zituela irten zen espetxetik.
1916an jaioa zen Vicente eta EAJko militantea izan zen 1932tik. Gerra hasi ondoren, kopiatzaile-lanetan aritu zen Hornidura Batzordean, 1936ko irailaren 26an Itxarkundia batailoira boluntario joan zen arte. Sukaldari-lanetan aritu zen batailoian. Presoak Sailkatzeko Lizarrako Batzordearen aurrean egin zuen deklarazioan adierazi zuen gerrako hainbat frontetan ibili zela (Villarreal, Durango, Miravalles...) 1937ko abuztuaren 25ean Laredon atxilotu zuten arte.
1937ko irailean, Lizarrako espetxean zegoen preso eta, ondoren, bere aurka abiarazitako gerra-kontseilu baten harira, Bilboko Eskolapioetara eraman zuten. Instrukzio-fasean Eusebio Altuna eta Juan Jose Garmendia azpeitiarren idatzi bat dago jasota, Falangearen Azpeitiko buruak ziurtatua. Idatzi horretan dago azalduta Vicente «katoliko praktikantea» zela eta EAJkoa izan arren, ez zuela «inolako jarduera politikorik» egin. Azkenik, 1938ko otsailaren 17an, gerra-kontseiluak erabaki zuen Vicenteri eta auzi bereko beste auzipetu batzuei egotzitako gertaerak, ez zutela «zigortzeko adinako garrantzirik». Hala ere, «auzipetuak 'Causa Nacional' esaten ziotenaren aurkakoak zirela eta B atalean sailkatu zituzten».
Vicente, gainera, Urolako treneko fakturatzaile-lanpostutik bota zuten 1936ko irailaren 20an, «lanpostua bertan behera uzteagatik». 1979ko apirilaren 24an berronartu egin zuten eta borondatezko erretiroa hartu zuten laneko amnistiari buruzko 1977ko urriaren 15eko 46/1977 Legearen harira.
Orion jaioa eta ogibidez zurgina zen Jose. Azpeitian bizi zen. Zurgin lanetan aritu zen altxatutakoak Azpeitian sartzear ziren arte. 1936ko irailaren 19an Bilbora egin zuen ihes eta ondoren Itxarkundia batailoian sartu eta hainbat zerbitzu osagarritan ibili zen lanean, gerrako fronte batean eta bestean. 1937ko abuztuaren 25ean Laredon atxilotu zuten, eta handik gutxira Lizarrako kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Azaroaren 1etik 6ra bitartean Miranda de Ebron egon zen preso, eta badirudi handik Sevillara eraman zutela, langileen batailoi espezializatu batera. Hala ere, azaroaren 25ean berriro eraman zuten Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparrura eta, jarraian, Lizarrakora. Andaluziara eraman eta handik hain denbora gutxira itzuli zenez, baliteke bera izatea Alanis de la Sierran (Sevilla) istripua izan zutenetako bat. 1937ko azaroaren 19an izan zen istripua eta 57 euskal preso hil ziren.
1937ko urrian urgentziazko prozedura sumarisimo bat abiarazi zuten 13 lagunen aurka, eta tartean zen Jose. Urte hartako abenduaren 3an instrukzio-epaile militarraren aurrean aitortu zuen EAJko afiliatua zela, gerra hasitakoan Azpeitia inguruko errepideetan zaintzaldiak egin zituela armatuta, eta Itxarkundia batailoian bere borondatez eman zuela izena. Hala ere, ukatu egin zuen konfiskatzeetan parte hartu izana eta «persona eskuindarrik» salatu izana, Azpeitiko Guardia Zibilaren txostenak zioenaren aurka. Hori guztia aintzat hartuta, auzipetu guztien aurka abiarazitako auziak artxibatzea erabaki zuten 1938ko urtarrilaren 14an, Santillana del Mar (Kantabria) herriko lagun baten eta Joseren aurkakoak izan ezik. 3. gerra-kontseiluaren erabakiaren arabera, Guardia Zibilak telegrafoz bidalitako txostenetako informazioa sakondu egin behar zen, «zehaztu egin behar zen nor jazarri zuen eta nor salatu zuen». Hala ere, hurrengo hilabeteetan Falangeren Azpeitiko bulegoak, Azpeitiko Udalak eta Guardia Zibilak bidalitako txostenetan ez zioten eskaera horri erantzun eta auzipetua «separatista grinatsua» zela eta armak hartuta zaintzaldiak egiten ibili ondoren Bilbora ihes egin zuela, besterik ez zuten adierazi. Azkenean, 1939ko urtarrilaren 12an, 6. Erregioko Gerra Ikuskariak 500 pta-ko isuna ezarri zion eta aske utzi zuten. Hilaren 25ean atera zen Eskolapioen kartzelatik eta handik gutxira, martxoaren 2an, Azpeitiko ordezko epaileak, Silvestre Otamendik, Josek zer ondasun zuen aztertu zuen, ondoren, ondasun haiek bahitzeko. Eliz kaleko etxebizitza bahituta isuna ordainarazi nahi zioten, baina etxebizitza hura hipotekatuta zegoen. Kaudimengabe deklaratu zuten eta 1939ko uztailaren 8an, 500 pta-ko isunaren ordez, ehun eguneko espetxe-zigorra ezartzea erabaki zuten agintari militarrek. Abuztuaren 20an utzi zuten behin betiko aske.
Azpeitian bizi zen. Lamiakoko (Leioa) aerodromo militarrean egin zuen lan 1936ko abenduan.
Azpeitian bizi zen. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1941eko azaroaren 10ean eratutako Udalbatzako kidea zen.
Azpeitian jaio zen 1906an eta Donostian bizi zen. Idazlea zen. Altxatutakoek mobilizatu eta Oriamendi tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin. 1937ko uztailean sarjentu graduazioarekin 6. zapadores-minadores batailoira bideratu zuten.
1920an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Sendagilea zen lanbidez. Idazlea. 1938an altxatuek mobilizatu eta Montejurrako tertzioan sartu zuten.
Azpeitian bizi zen. 1933ko udal-hauteskundeetan hautagai tradizionalista izan zen, baina ez zuen ordezkaritzarik lortu.
Azpeitian bizi zen. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1941eko azaroaren 10ean eratutako Udalbatzako kidea zen.
Azpeitian jaio eta San Ignacio kalean bizi zen. Gidaria zen lanbidez. Guardia Zibilak atxilotu eta Ondarretako espetxera eraman zuen 1940ko martxoan Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz. 15 egunez izan zuten giltzaperatuta.
Paredes de Nava (Palentzia) herrikoa zen Gregorio eta Azpeitian bizi zen. Moldatzaile-lanetan aritzen zen. 1936ko azaroan Juventudes Socialistas Unificadas taldearen UHP batailoian sartu zen, sarjentu. Kantabrian atxilotu zuen eta gerra-kontseiluan epaitu zuten Santoñan. 1937ko urriaren 6an biziarteko espetxe-zigorra ezarri zioten «matxinadarekin bat egitea» leporatuta.
1938ko uztailaren 30ean Cadizko Puerto de Santa Mariako espetxera eraman zuten eta han egon zen preso 1941eko urtarrilaren 19an espetxealdi arindua eskuratu zuen arte. Hala ere, 1943ko maiatzean berriro atxilotu zuten Donostiako epaitegi militar batek hala aginduta, eta Santanderreko espetxe probintzialera eraman zuten. Gerra-kontseiluan epaitu zuten Gregorio berriz, Gerra Zibila hasi ondoren izandako jokabideagatik. Lehenago ere zigortua zuten arrazoi berdinagatik. Horregatik, 1944ko otsailaren 4ean, behin betiko aske utzi zuten, agintari militarrek erabaki baitzuten baietz, lehendik ere epaitua izan zela.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta Arapiles batailoira sartu zuten. 1937ko abuztuan gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Espartingilea zen lanbidez. Loyola batailoi nazionalistako gudaria izan zen.
1915ean Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Harakina zen lanbidez. «Azpeitiko harakina» esaten zioten eta toreroa ere bazen. Azpeitiko Fronte Popularraren Defentsa Batzordeak atxikita edukita zuen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorri graduazioarekin. «Excautivos por España» ermandadeko kidea.
1915ean Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Altxatutako armadan bere borondatez sartu zen.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Merkataria zen lanbidez. 1931ko apirilaren 17an eratutako Udalbatzako kidea zen. 1933ko udal-hauteskundeetan hautagai tradizionalista izan zen, baina ez zuen ordezkaritzarik lortu. Gobernadore zibilak 1934ko irailaren 28an izendatu zuen batzorde kudeatzaileko kidea izan zen eta alkate kargua bete zuen. Altxatutako tropak Azpeitian sartu zirenean, Azpeitiko Udaleko lehen saioan egon zen. Azpeitiko «Junta de Guerra Carlista» delakoko kidea zen. 1936ko irailaren 30ean eratutako behin-behineko Udalbatzako kidea izan zen. 1936ko urriaren 14an Gipuzkoako Junta de Guerra Carlistaren aginduz eratutako Udalbatzako alkatea zen. Auzitegi militarrek eskatuta, alkatetzako ordezkari goren gisa, gerrakontseilu frankistetan epaitutako azpeitiarren aurkako salaketa-idatzi ugari idatzi zituen.
Azpeitian jaio zen 1920an eta Mutrikun bizi zen. Albaitaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorri graduazioarekin.
Azpeitian jaio zen 1912an, eta Eliz kalean bizi zen. Albaitaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorri graduazioarekin. 1938ko abuztuaren 25ean Castellóko gerra-frontean zauritu zuten.
Zurgina zen lanbidez. Enparan kalean bizi zen eta Jose Iturzaetaren altzari-enpresan aritu zen lanean Gerra Zibila hasi baino lehen. Gerra hastean Loiola batailoian erroldatuta egon zen eta, ondoren, jada Bilbora joana zenean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Militarrarekin bat egin zuen, berari zegokion kintari dei egin ziotenean. Kantabriako Limpias herrian harrapatu zuten eta Castro Urdialesko Sailkapen Batzordeak «A atalean» sailkatu zuen. Hala, artilleria astuneko 3.erregimentuan sartu zuten «'Causa Nacional' delakoaren zerbitzura aritzeko». 1937ko irailaren 19an, ordea, urgentziazko prozesu sumarisimoa abiarazi zuten Antonioren aurka, «Fronte Popularreko alderdien jarduera politiko-sozialak argitzeko». 1938ko abuztuaren 17an eman zuten epaia, eta 12 urte eta egun bateko kondena jarri zioten «matxinadari lagundu» ziolakoan, eta Beizamako parrokian «miliziano gudarien» kuartela antolatzeaz akusatu zuten. Horrez gain, tropentzako ganadua eta arropak konfiskatzeaz eta Azpeititik Beizamara behin eta berriz «egoeraren berri ematera» joateaz ere akusatu zuten. Erreketeek Santa Maria auzoko Etxeberri baserrian jarritako «Espainiako bandera» kentzearen errudun ere jo zuten. Kondena-epaia eman ondoren, Madrilgo Cisne espetxera eraman zuten, eta han egon zen 1940ko abenduraren 3ra arte, Guadalajarako espetxera bidali zuten arte. 1941eko ekainaren 22an aske utzi zuten, baldintzapean.
1913an Azpeitian jaio eta bertan bizi zen Jesus. Saseta batailoi nazionalistan egon zen erroldatuta. 1938ko urtarrilaren 17ko gerra-kontseiluaren epaiaren arabera, zaintzaldiak egiten ibili zen Jesus gerra hasieran, armatuta, eta «San Millan markesaren jauregian egindako arpilatzean» ere parte hartu zuen. Beste azpeitiar batzuk bezala, Laredon atxilotu zuten eta Lizarrako eta Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparruetan egon ondoren, langileen 37. batailoira, Sevillara, bidali zuten 1936ko azaroaren hasieran. Hilaren 25ean, hala ere, Miranda de Ebrora eraman zuten berriro eta, horregatik, baliteke bera izatea Alanis de la Sierrako (Sevilla) tren-istripua izan zutenetako bat.
Azaroaren 26an Bilboko Eskolapioen espetxera eraman zuten gerra-kontseiluan epaitzeko, eta 1938ko urtarrilean 12 urte eta egun bateko zigorra jarri zioten delitua leporatuta. Abuztuan Puerto de Santa Mariako espetxera bidali zuten eta abenduan Huelvakora. 1939ko maiatzetik 1941eko urtarrilaren 12ra arte Alcala de Henaresen (Madril) egon zen preso, eta urtarrilaren 12an espetxealdi arindua ezarri zioten.
Azpeitian bizi zen. Irakaslea zen lanbidez. 1936ko azaroaren 8ko dekretuaren harira, Gipuzkoako gobernadore zibilak hala aginduta, lanpostutik bota zuten.
Azpeitian jaio zen 1915ean. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorri graduazioarekin. 1937ko ekainaren 4ean gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian jaio zen 1914an, eta Eliz kalean bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Teruelgo gerra-frontean hil zen 1938ko otsailaren 5ean.
1915ean Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Eskribaua zen lanbidez. Damaso Azcue enpresaburuaren, Dámaso Azcue SL enpresako jabearen, semea zen. Oriamendi tertzioak mobilizatu zuen, teniente graduazioarekin. Santanderren gerra-materiala berreskuratzeko zerbitzura bideratu zuten 1939ko irailean.
1899an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Industrialaria zen lanbidez. Damaso Azcue enpresaburuaren, Dámaso Azcue SL enpresako jabearen, semea zen. 1931ko apirilaren 17an eratutako Udalbatzako kidea zen. Altxatutako tropak Azpeitian sartu zirenean, Azpeitiko Udalak egindako lehen saioan egon zen. 1936ko irailaren 30ean altxatuek eratutako behin-behineko Udalbatzako kidea izan zen. 1937ko urriaren 14an Gipuzkoako «Junta de Guerra Carlista»ren aginduz eratutako Udalbatzako hirugarren alkateordea izan zen. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1941eko azaroaren 10ean eratutako Udalbatzako lehen alkateordea izan zen.
1904an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Damaso Azcue enpresaburuaren, Dámaso Azcue SL enpresako jabearen, semea zen. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1939ko irailaren 14an eratutako Udalbatzako lehen alkateordea izan zen.
1915ean jaioa zen eta San Ignacio kaleko 27.ean bizi zen Jose Maria. Zurgintzan aritu zen Dámaso Azcue SL altzari-enpresan. Gerra hastean UGT sindikatuaren batailoi batean gelditu zen erroldatuta, eta Arabako frontera joan zen batailoi harekin. 1936ko azarotik aurrera «batalla de Villarreal» izenez ezaguna den gerra gertaeran hartu zuen parte. Kalkuluen arabera, eraso hartan Eusko Gudarosteko 1.000 borrokalari inguru hil ziren eta 3.000tik gora zauritu. Jose Maria 1936ko abenduaren 3an hil zen, Legutio inguruan, «balaz zaurituta», baina badirudi hilotza ez zutela berreskuratu.
1940an, urte batzuk lehenago hila izan arren, Donostiako soldadugaien 38. zerrendan sartu eta aurkaritzat hartu zuten, «gorrien armadan» ibili zelako. Gainera, ez zuten haren heriotza-akta Azpeitiko epaitegian 1942ra arte egin. 21 urte zituen Jose Mariak hil zenean eta ezkongabea zen.
1913an jaio zen. Loyola batailoian erroldatuta egon zen Roque, eta ondoren kabo izendatu zuten. Kantabrian atxilotuko zuten seguru asko, eta Aranda de Dueroko kontzentrazio esparrura eraman zuten. Han egon zen gerra-kontseiluan epaitzera Bilbora eraman zuten arte. Auzi instrukzioaren arabera, Roquek eta Jose Azpillagak (azpeitiarra) Lasao auzoan zegoen San Millan markesaren jauregian izandako arpilatzean parte hartu zuten. Epaimahai militarraren arabera, ordea, bi gizonak «euskal separatistak» izan arren, «ez zuten behar besteko frogarik beste delitu-ekintzarik egin zutela erabakitzeko». Hala, 1938ko uztailaren 7an auzia artxibatu zuten eta Roque eta Jose soldadugaien zerrendan sartu zituzten, soldadu joateko adinean zeudelako. Era berean, beste prozesu sumarisimo bat abiarazi zuten ordura arte frogatu ezin izan zituzten inputazioak argitzeko. Roqueren (eta Joseren) aurkako bigarren epaiketa sumarisimoa 1939ko hasieran abiarazi zuten, eta biei lotutako auzia artxibatu zuten. «B atalean» sailkatu zituzten eta, hala, langileen batailoi batera bidali zituzten. Bestalde, Roquek bazituen altxatutako tropen aurka ibilitako beste bi anaia: Urbano eta Jose Maria. Jose Maria Villarrealgo sektorean hil zen, borrokan, 1936ko abenduan.
1913an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Azpeitiko Komandantzian sartu zen gudari. Gero, Loyola batailoi nazionalistako sukaldaria izan zen.
Azpeitian bizi zen. 1.500 pezetako zigorra jarri zion CPIBek.
Aizarnazabalen jaio zen 1857an eta Azpeitian bizi zen. Enpresaburua eta industriala zen, Dámaso Azcue SL altzari-fabrikako jabea. 1939ko ekainean eratutako batzordeko kidea zen. Batzordea Pérez Arregui plazan borrokan hildako Azpeitiko borrokalari frankisten ohoretan egindako monumentua eta herriko hilerrian mausoleoa eraikitzeko proiektuen kudeaketaz arduratzen zen. Ordura arte, Damaso Azcueren familiako panteoian lurperatu zituzten altxatuekin bat egin eta borrokan hildako 16 azpeitiarren gorputzak.
Azpeitian jaio zen 1911n. Izarraitz auzoko Etxeberri baserrikoa zen. Nekazaria zen lanbidez. Oriamendi tertzioak mobilizatu zuen, txapel gorri graduazioarekin. 1939ko urtarrilean gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian bizi zen. Emakume Abertzale Batza delakoaren idazkaria zen 1931n.
Azpeitian jaio zen 1913an, eta Oinatz auzoan bizi zen. Nekazaria lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1939ko irailaren 14an eratutako udalbatzako kide bihurtu zen.
Azpeitian jaio zen 1914an, eta Oinatz auzoan bizi zen. Nekazaria lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin.
1912an jaio zen Zestoan, eta Izarraitz auzoko Gallegi baserrian bizi zen. Nekazaria lanbidez. Oriamendi tertzioak mobilizatu zuen, eta txapelgorri ibili zen.
1914an Azpeitian jaio eta Elosiaga auzoko Igareta baserrian bizi zen. Nekazaria lanbidez. 1936ko otsailean leialtasunaren zina egin zion Errepublikaren banderari, Flandes 8. mendiko batailoian soldadualdiko soldadu gisa sartu zenean. Urte hartako ekainaren 19an 40 eguneko baimena eman zioten. Guadalajarako Artxibo Militar Nagusiko dokumentazioaren arabera, 40 eguneko baimenaren ondoren, Agustin ez zen itzuli, «gorrien eremuan zegoelako». 1936ko abenduaren 18an Azpeitiko udal epaitegiko heriotza-liburuan Agustinen izena eman zuten haren familiakoek, eta adierazi zuten «Lizargarateko lurretan» hil zela (Orio, Antzuola eta Lazkao udalerrietan daude izen hori duten lurrak) bi egun lehenago, «suzko arma baten tiroak eragin zion kanpoko hemorragiaren ondorioz». 1937ko irailaren 16an berriro azaldu zen ordea, eta Flandes batailoiaren 13. konpainian sartu zen. 1937ko abendutik 1938ko uztailera arte, Aragoiko frontean aritu zen, batailoi bereko 3. konpainian. 1938ko irailean espediente bat abiarazi zuten Agustinen aurka desertzioagatik, baimen-aldia amaitzean, ez baitzen zegokion konpainiara itzuli. Azken gertaera haren harira 4 urte luzatu zioten soldadutza eta Melillako Cazadores batailoian bete behar izan zituen 4 urte haiek.
Azkenik, 1941eko apirilaren 4tik 7ra, Azpeitiko espetxean eduki zuten Azpeitiko epaitegiak hala aginduta, baina espedienteak ez du zehazten atxilotze haren arrazoia.
1902an Gabirian jaioa. Gutxienez 1934ra arte bizi izan zen Azpeitian zurgin hau. Garai hartan Azpeitiko «Sindicato Profesional del Ramo de la Madera» sindikatuan afiliatuta zegoen eta langabezian zegoen. Agian horregatik joango zen Donostiara, lanik gabe zegoelako. Donostian egiten zuen lan gerra lehertu zenean. CNTko militantea zen garai hartan eta 1936ko uztailaren 19an bertan altxatutako tropei Gipuzkoan aurrera egitea galarazten saiatu ziren euskal milizianoen lehen talde haiekin bat egin zuen. Ondoren, Eusko Gudarostearen Meabe batailoietako batean egon zen erroldatuta eta 1936ko urrian Asturiasko frontera joandako euskal espedizioan hartu zuen parte. Urriaren 18an sarjentu izendatu zuten eta handik lau egunera, hilaren 22an, borrokan ari zela hil zen, San Claudio sektorean. 34 urte zituen Tomasek. Candida Lasa Alustizarekin ezkonduta zegoen eta 8 urteko alaba bat zuten, Maria Cristina.
1920an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Ikaslea. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
Azpeitian bizi zen. Herriko pobreen zerrendan zegoen 1932ko apirilaren 4ean. Udalerrian lanik gabe zeuden langileekin egindako zerrendan sartuta zegoen 1934an. 1937ko urriaren 14an «Junta de Guerra Carlista»k eratutako udalbatzako kide zen.
1917an Azpeitian jaio eta bertan bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. Ondoren, Azpeitiko udal frankistak 1938ko soldadualdiko mutilen zerrendan sartu zuen, «iheslari» kalifikazioarekin.
Errenterian jaio zen 1884an eta Enparan kalean bizi zen. EAJko militantea zen. Azpeititik ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. Ondoren, gutun bat jaso zuen familiak, esanez, Faustino ondo zegoela, baina ez zen inoiz etxera itzuli eta ez zuten berriz haren berririk izan.
Azpeitian jaio zen 1921ean, eta San Ignacio kalean bizi zen. Ikaslea. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
1912an jaio eta Azpeitian bizi zen. Azpeitiko Fronte Popularreko Defentsa Batzordearen aginduz giltzaperatu zuten. «Excautivos por España» ermandadeko kidea. Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz 1941eko azaroaren 10ean eratutako Udalbatzako kidea zen.
Izatez azpeitiarra, Azkoitian bizi zen. Manuel 1936ko abuztu hasieran Azpeitian sortutako Euskal Milizietan sartu zen. Handik urtebetera, ziurrenik Eusko Gudarosteko gudari gisa gerrako fronte ugaritatik pasatu ostean, harrapatu egin zuten eta Medina del Rioseco-ko (Valladolid) kontzentrazio-esparrura bidali zuten. Han egon zen 1937 amaieran Ondarretako espetxera eraman zuten arten. 1938ko abenduaren 15ean Gerra Ikuskaritzak, aurretik Donostiako epaitegi militarraren instrukzioa eginda, Manuel «B atalean» sailkatzea erabaki zuen, «afiliazio separatista» eta boluntario gisa «armada gorriarekin bat egin» zuelako. Ondorioz, 1939ko uztailean, Manuel San Pedro de Cardeña-ko (Burgos) kontzentrazio-esparrura bidali zuten, eta langileen batailoian preso hartu.
Azpeitian jaio zen eta Enparan kalean bizi zen. Adingabea zen. Altxatutako tropak herrian sartu baino lehentxeago egin zuen ihes Azpeititik, eta Aizarnazabalen egon zen 15 egunean babesa hartuta, amarekin eta senideekin. Azpeitira itzultzean, hainbat erreketek ezustean eraso egin zioten ilea larru-arras mozteko asmoarekin, baina ez zuten egin, soldadu batek eragotzi zielako.
1919an jaioa zen Eleuterio eta errepublika-garaian Jose Iturzaeta altzari-fabrikan eta Hijos de Andres Arruti enpresan aritu zen lanean, zurgintzan. Gerra hasi ondoren, zaintzaldiak egiten ibili zen, armatuta, Azpeitira errepidez sartzeko igarobaimenak kontrolatzen. Hala, soldata bat jasotzen zuen «izan ere, fabrika itxita zegoenez, dirua behar zuen jatekoa erosteko». 1936ko irailaren 18an Bilbora egin zuen ihes, altxatutakoak Azpeitian sartzear zirela ikusita. Ez zuen batere diru-sarrerarik eta Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Laguntza Sailari esker iraun zuen, 1937ko martxoaren amaieran zulatzaileen batailoi batean sartu zen arte. Tropa frankistak Bilbon sartu baino lehenxeago, Eleuteriori zegokion kinta mobilizatu egin zuten eta infanteriako batailoi batera bidali zuten fusilari. Barakaldoko, Gallartako eta Ontongo (Kantabria) fronteetan ibili zen. Ondoren, zulatzaileen batailoi batean egon zen erroldatuta, lubakiak egiten, harik eta 1937ko urriaren 21ean Pola de Cieron (Asturias) preso hartu zuten arte.
Atxilotu eta Oviedoko espetxera eraman zuten eta, ondoren, Santoñakora. Santoñan zegoela, Presoak Sailkatzeko Batzordeak «C atalean» sailkatu zuen 1937ko amaieran, eta Bilboko Eskolapioen kartzelara eraman zuten handik gutxira. 1938ko ekainaren 25ean Eleuterioren aurkako urgentziazko prozesu sumarisimo bat abiarazi zuten, eta Ondarretako espetxera eraman. Auzi-ikerketan, Azpeitiko Falangearen eta Alkatetzaren txostenak, Jose Iturzaeta enpresaburuak eta Ramon Echaniz apaizak igorritakoak erabakigarriak izan ziren auzia artxibatzeko eta «C atalean» sailkatzeko erabakia zuzentzeko. Bai batzuek bai besteek adierazi zuten Eleuterio ideia nazionalistak zituen gaztea zela, baina «oso langilea» zela eta «gorriak agintean» izan ziren garaian, «jarrera pasiboa» izan zuela. 1939ko otsailaren 18an libre utzi zuten eta handik egun gutxira Iruñeko soldadugaien zerrendan sartu zuten. Maiatzaren 12an America 23.a infanteriako erregimentuan sartu zen eta Lekarozen jarri zen bizitzen. «Askatasun Zainduaren» zerbitzuaren kontrolpean egon zen 1945eko irailera arte.
Azpeitian jaio zen, eta Enparan kalean bizi zen. Adingabea zen. Altxatutako tropak herrian sartu baino lehentxeago egin zuen ihes Azpeititik eta Aizarnazabalen egon zen 15 egunean babesa hartuta, amarekin eta senideekin.
Azpeitian jaio zen 1912an, eta Enparan kalean bizi zen. CNTko militantea izan zen eta miliziano ibili zen gerrako frontean. Harrapatu ondoren, langileen batailoi batera bidali zuten.
Azpeitian jaio zen, eta Enparan kalean bizi zen. Adingabea zen. Altxatutako tropak herrian sartu baino lehentxeago egin zuen ihes Azpeititik eta Aizarnazabalen egon zen 15 egunean babesa hartuta, amarekin eta senideekin.
Azpeitian jaio zen eta Enparan kalean bizi zen. Adingabea zen. Altxatutako tropak herrian sartu baino lehentxeago egin zuen ihes Azpeititik eta Aizarnazabalen egon zen 15 egunean babesa hartuta, amarekin eta senideekin.
1909an Azpeitia jaioa zen eta Enparan kalean bizi zen. Indotarren senideetan zaharrena zen Roque eta ez zuen Eleuterio anaiak adinako zorterik izan Guardia Zibilak igorritako txostena zela-eta. Bilbon atxilotu zuten 1937ko ekainaren 19an eta Deustuko espetxean sartu zuten. Urte hartako abuztuaren 16an, Azpeitiko Guardia Zibilaren postutik Deustuko espetxeko Presoak Sailkatzeko Batzordeari jakinarazi zioten Roquek «jokabide txarra» izan zuela, eskuindarren aurkako konfiskatzeetan parte hartu zuela, eta eskuindarrei mehatxuak ere egin zizkiela, «Florencio Mangas Luengo, txostena sinatu zuen kaboari iritsi zitzaizkion berrien arabera».
Bilboko 14. epaitegi militarrean 1937ko irailaren 2an egindako deklarazioan Roquek ukatu egin zuen konfiskatzeetan eta atxiloketetan parte hartu izana, baina 1937ko urriaren 11ko kondena-epaiak akusazio horiek berretsi zituen. Horrez gain, epaiak zioen, Roquek aitortu zuena berretsiz, bere borondatez eman zuela Ertzaintzan izena eta EAJko afiliatua zela 1931tik. Biziarteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta aldi batean Zornotzan eduki zuten preso. Burgosko espetxe zentralera eraman zuten ondoren. 1939ko azaroaren 1ean, Alcala de Henaresko (Madril) zigor tailerretara bidali zuten, eta 1940ko erdialdean jakinarazi zioten zigorra 12 urte eta egun batera jaitsi ziotela. 1944an behin betiko aske utzi zuten.
1913an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Eskribaua zen lanbidez. Azpeitiko Udaleko 3. mailako ofiziala izan zen errepublika-garaian. Jarraitzaile tradizionalista zen. Altxatutako tropak sartu ostean, lanean aritu zen funtzionario gisa. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen kabo graduazioarekin. Ondoren, Jose Solchagaren mekanografo gisa sartu zen «Plana Mayor» edo buruzagitzan. 1937an epaitu zuten bere burua zerbitzua eskaintzeko ezgaitu zuelakoan eta, ondoren, artxibatu egin zuten kasua.
1918an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. 1936ko abuztuaren 18an San Ignacio tertzioan sartu zen bere borondatez, kabo graduazioarekin. 1937ko uztailean epaitu zuten gerra-kontseiluan, bere burua ezgaitu zuelakoan. Absolbitu egin zuten, epaimahaiak ebatzi baitzuen zauriak ez zizkiola berak bere buruari egin.
1911n jaioa. Aratz-Erreka auzoko Uranga baserrian bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Lemoako gerra-frontean hil zen 1937ko ekainaren 3an.
1910ean Azpeitian jaio eta bertan bizi zen. Apaiza zen. Altxatutako tropak Azpeitian sartu zirenean, atxilotu eta Azpeitiko kartzelan eduki zuten preso. Gasteizera erbesteratu zuten eta, ondoren, Iruñera. Frantziako Lille herrian zegoen babesa hartuta 1937ko apirilaren 26an. Errefuxiatu Espainiarrei Laguntzeko Batzorde Katolikoko kapilau izan zen. Argentinara joan zen ondoren. Ordena Publikoaren auzitegiak 6 urte eta egun bateko kartzela-zigorra jarri zion 1967an.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. Frantzian egon zen babes hartuta. Ondoren, Hego Euskal Herrira itzuli zen eta Miranda Ebroko kontzentrazio-esparruan sartu zuten 1941ean.
Bilbon jaio eta Azkoitian bizi zen. 1938ko ekainaren 2an Azpeitiko kartzelan espetxeratu zuten. Gerra kontseiluan epaitua izan zen.
1915ean jaio zen Azpeitian, eta Izarraitz auzoko Egurtza baserrian bizi zen. Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria izan zen. Harrapatu eta langileen 76. batailoira bidali zuten, Guadalajarako Carrascosa de Henares herrira. 1940ko otsailaren 5ean, Azpeitiko udal frankistak «aurkari» izendatu zuen.
1912an jaio eta Azpeitian bizi zen. ANV-EAEren Euzko Indarra batailoiko gudaria izan zen.
Azpeitiarra zen eta Azkoitian bizi zen Victor. Zaintzaldiak egin zituen Azkoitian Gerra Zibila hasi ondoren. Ondoren, Eusko Gudarostean ibili zen, hainbat frontetan, 1937ko abuztuan Kantabriako Limpias herrian atxilotu zuten arte. 1937ko abenduaren 17an Ondarretako espetxean sartu zuten Valladolidetik ekarrita. Gerra-kontseiluan epaitu zuten Gipuzkoako hiriburuan. eta 1939ko urriaren 31n, «matxinada sustatzearen» delitua leporatuta, 6 urte eta egun bateko espetxe-zigorra jarri zioten. Epaiak dio hainbat frontetan ibiltzeaz gain, Azkoitian armak hartuta zaintzaldiak egiten ibili zen garaian hainbat gorabehera izan zituela pertsona eskuindarrekin.
Kondena jarrita, Cadizko Puerto de Santa Maria espetxera eraman zuten eta, ondoren, 1940ko maiatzaren 25ean, Zaragozara. Handik gutxira, abuztuaren 22an, espetxealdi arindua ezarri zioten.
Azpeitian bizi zen. Dámaso Azcue SL enpresako langilea izan zen errepublika-garaian. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Makinista zen ogibidez. Dámaso Azcue SL enpresako langilea izan zen errepublika-garaian. Azpeitiko Komandantzian sartu zen, borrokalari. Gero, Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria izan zen, kabo graduazioarekin.
Azpeitiarra zen. Lucio eta Eusebio anaiak bezala, Jose ere miliziano ibili zen Eusko Gudarosten, harik eta atxilotu zuten arte, seguru asko Kantabrian. Lehenago Azpeitia inguruan armak hartuta zaintzaldiak egiten ere aritua zen. 1938ko hasieran, Eskolapioen espetxera eraman zuten, gerra-kontseiluak epai zezan. Epaimahai militarraren arabera, Jose Azpillagak Roque Azcuerekin batera San Millan markesaren jauregiko arpilatzean parte hartu zuen, baina epaitegi hark ebatzi zuen ez zegoela behar besteko frogarik.
Hala, 1938ko uztailaren 7an, Joseren eta Roqueren aurkako auzia artxibatu zuten eta bi mutilak soldadugaien zerrenda sartu zituzten, soldadu joateko adinean zeudelako. Era berean, beste prozesu sumarisimo bat abiarazi zuten ordura arte frogatu ezin izan zituzten inputazioak argitzeko. Joseren eta Roqueren aurkako bigarren epaiketa sumarisimoa 1939ko hasieran abiarazi zuten, eta biei lotutako auzia artxibatu zuten. «B atalean» sailkatu zituzten eta, hala, langileen batailoi batera bidali zituzten.
Azpeitian jaio zen eta han bizi zen. Makinista zen ogibidez. Jose Iturzaeta enpresako langilea. Azpeitiko Komandantzian sartu zen, borrokalari. Gero, Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria izan zen, kabo graduazioarekin. 1937ko otsailaren 26an Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen.
Azpeitian bizi zen. Gipuzkoako gobernadore zibilak 1934ko irailaren 28an izendatu zuen Batzorde Kudeatzaileko kidea izan zen, eta bigarren alkateorde kargua bete zuen.
Azpeitian bizi zen. Azpeitiko Udaleko sendagile titularra. Jarraitzaile tradizionalista zen. Udalerrian altxatutako tropak sartu ostean, lanean aritu zen funtzionario gisa.
Azpeitian bizi zen. Herriko osasun-ikuskatzailea zen 1933an. Azpeitiko Udaleko sendagile titularra. Jarraitzaile tradizionalista zen. Udalerrian altxatutako tropak sartu ostean, lanean aritu zen funtzionario gisa.
Azpeitikoa zen jatorriz. Azpeitian bizi zen eta, ondoren, errepublika-garaian, Deban bizi izan zen. Azpeitiko alkate izan zen 1912tik 1914ra eta, ondoren, Debakoa. Agintari errepublikanoek atxilotu eta Bilboko Los Angeles Custodios espetxera eraman zuten, eta 1936ko azaroaren 5ean fusilatu zuten. Natural de Azpeitia.
1916an Azpeitian jaio zen Modesto, eta han bizi zen. Juventudes Socialista Unificadas taldearen UHP batailoiko miliziano izan zen, eta 1939ko erdialdean preso zegoen Bilboko Tabako-fabrikako espetxean. Han egon zen gerra-kontseiluak noiz epaituko zain. Azkenean, 1940ko otsailaren 6an, auzia artxibatzea erabaki zuten, «leporatu zizkioten gertaerak zigortzekoak ez zirelako». Hala ere, langileen batailoi batera bidali zuten, «eta egonaldi LUZEENA egiten zutenen artean sartu zuten».