Centenillon jaio zen (Jaen). Meatzaria zen lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzea»ren ustezko delituagatik. Azpeitiko espetxean hil zen 1941eko maiatzaren 29an, uremiak jota.
Villacarrillon jaio zen (Jaen). Igeltseroa zen lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzea»ren ustezko delituagatik. 1941eko martxoaren 26an Azpeitiko espetxean atxilotu zuten. Gero, Santa Rita (Madril) espetxera eraman zuten.
Moralzarzalen jaio zen (Madril). Hargina zen lanbidez. Azpeitiko espetxean sartu zuten preso 1939ko azaroaren 14an. Gero, Colmenar Viejoko (Madril) epaitegi militarrera eraman zuten.
San Felizen jaio zen (Pola de Lena, Asturias). Lanbidez nekazaria zen. Azpeitiko espetxean sartu zuten preso 1939ko azaroaren 18an. Gero, Oviedora eraman zuten.
Navas de Tolosan jaio zen (Jaen). Igeltseroa zen lanbidez. «Matxinadari laguntzea»ren ustezko delituagatik zigortu zuten. 1941eko martxoaren 26an Azpeitiko espetxean atxilotu zuten. Gero, Santa Rita (Madril) espetxera eraman zuten.