eu | es
Hasiera » II. liburukia » 2. Izenak

 

2. Izenak

539. FERNANDEZ ALBERDI, JOSE

      Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta erreketeen tertzio batean sartu zuten. Istripu batean zauritu zen, Castelloko gerra-frontean zegoela.

540. FERNANDEZ ARZA, ESTEBAN

      Azpeitian bizi zen. Makinista zen ogibidez. UGTn afiliatuta zegoen 1934an.

541. FERNANDEZ ASCORZA, VICTORIANO

      Azpeitian bizi zen. Irakaslea zen lanbidez. 1936ko azaroaren 8ko dekretuaren harira, Gipuzkoako gobernadore zibilak hala aginduta, kargugabetu egin zuten.

542. FERNANDEZ BARRUTIA, RUFINO

      Azpeitian bizi zen. Urolako trenetako langilea. Fakturatzaile baimendua. 1936ko irailaren 20an kaleratu zuten.

543. FERNANDEZ ELEIZGARAY, IGNACIO

      Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Udal-diruzaina eta Azpeitiko Udaleko ogasun-ordezkaria errepublika-garaian. Eleizgaray y Cía enpresako gerentea. Azpeitiko parrokiko organo-jolea zen. Tokiko agintari frankistek kargugabetu egin zuten 1936ko azaroaren 2an. 1936an Falangearen eskualdeko arduraduna zen. 1938ko ekainean Azpeitiko espetxean sartu zuten preso, dokumentuen zaintzan desleialtasun-delitua eta iruzur egitea leporatuta.

544. FERNANDEZ MALDONADO, MARTIN

      La Carolinakoa (Jaen). Igeltseroa zen lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzea»ren ustezko delituagatik. 1941eko martxoaren 26an Azpeitiko espetxean atxilotu zuten. Gero Jaenera eraman zuten.

545. FERNANDEZ URRUTIA, DESIDERIO

      Azpeitian bizi zen. Musikaria zen lanbidez. Udal-langilea zen eta Errepublikaren aldekoa. Azpeitiko Fronte Popularraren Defentsa Batzordeko boluntarioa zen. 1936ko azaroaren 2an tokiko agintari frankistek kargutik bota zuten.