1939an Azpeitiko postuan zegoen, guardia zibila zen.
1911n Arrasaten jaio eta Azpeitian bizi zen. Tailugilea zen ogibidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen sarjentu graduazioarekin.
Almedimilla (Kordoba) herrikoa zen eta Alcalá la Real (Jaen) herrian bizi zen. Nekazaria lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko espetxean eduki zuten preso 1941eko martxoaren 26tik uztailaren 23ra bitartean.
Canenan jaio zen (Jaen). Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko espetxean eduki zuten preso 1941eko martxoaren 26tik maiatzaren 19ra bitartean.
1906an Montevideon (Uruguai) jaio zen eta Azpeitian bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. Larri zauritu zuten altxatutakoen hegazkinetatik Gernikan egin zuten bonbardaketan. La Rosaire ospitalera (Bidarte) eraman zuten. Beso bat anputatu zioten.
Villanueva de Arzobispo (Jaen) herrikoa zen. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko kartzelan preso egon zen 1941eko martxoaren 26tik ekainaren 3ra bitartean. Lleidara eraman zuten gero.
Bedmar (Jaen) herrikoa zen. Arotza zen lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko kartzelan eduki zuten preso.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta América 23 batailoira sartu zuten.
Azpeitian bizi zen. Azpeitiko auzitegiko medikua zen 1934an.
Santiago de Calatrava (Jaen) herrikoa zen. Arotza zen lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. 1941eko martxoaren 26tik uztailaren 27ra bitartean Azpeitiko espetxean eduki zuten. Gero, Santa Rita (Madril) espetxera eraman zuten.
Porcuna (Jaen) herrikoa zen. Nekazaria lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko espetxean eduki zuten preso 1941eko martxoaren 26tik uztailaren 5era bitartean.
Azpeitian bizi zen. Urolako trenetako langilea. Geltokiko mutila. Regimiento de Ferrocarriles delakoaren 5. unitateak kargutik kendu zuen. Bi hilabetez egon zen soldatarik gabe.
Santiago de Moreda (Jaen) herrikoa zen. Nekazaria lanbidez. Gerra-kontseiluan 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. Azpeitiko espetxean eduki zuten preso 1941eko martxoaren 26tik uztailaren 25era bitartean.