Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. 1937ko uztailean gerrako frontean zauritu zuten.
Lacar tertzioko komandantea. Hura zen 1939ko irailaren 20an Azpeitia konkistatutako altxatutako tropen agintean. Azpeitiko Udalak Azpeitia hartu zuteneko lehen urteurreneko ospakizunetara gonbidatu zuen.
1918an jaio eta Azpeitian bizi zen. 1940an Azpeitiko udal frankistak «iheslari» izendatu zuen.
Arroakoa (Zestoa) zen eta Azpeitiko Bustinzuri inguruan bizi zen. Mekanikaria zen lanbidez. Urolako treneko langilea zen eta 1936ko irailaren 20an kaleratu egin zuten. Azpeititik ihes egin eta Bizkai aldera jo zuen altxatutako tropak herrian sartu baino pixka bat lehenago. Bilbon hartu zuen babesa 1937ko martxoan. Seguru asko, Eusko Gudarostean sartuko zen 1937ko erdialdean.
Odria auzoko Oielantzun baserrikoa zen. ANV-EAEko militantea zen. Euzko Indarra konpainiako gudaria izan zen 1936ko abuztuaren 31tik aurrera.
Odria auzoko Oielantzun baserrikoa eta zurgina lanbidez, Fernandok ideologia nazionalista zuen. Azpeitia erori ondoren, Eusko Gudarosteko batailoiren batean erroldatu zen, ziurrenik ANV-EAEko Euzko Indarra batailoian, Felix anaia bezala.
Gerora tropa frankistek harrapatu zuten eta Eskolapioen espetxean izan zuten preso. 1938ko urtarrilaren 11n Bilbon egindako gerra-kontseiluan 30 urteko espetxealdira zigortu zuten «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik, ontzat eman baitzituzten Fernando Azpeitian nazionalismoaren «pertsona garrantzitsu gisa» identifikatzen zuten, eta hainbat konfiskatzeetan parte hartu zuela zioten salaketak. Era berean, Nazario Sorazu Aizpitarte, Oinatz auzoko Murgil baserrikoa eta gero San Ignacio Tertzioko erreketean erroldatua, Asturiasko frontean hil zena, atxilotzean parte hartu izana leporatu zioten. 1941eko apirilean Fernando Alcala de Henareseko (Madril) Espetxe Tailerretara eraman zuten, eta bertan egon zen 1942ko abuztuaren 8an baldintzapeko askatasuna eman zioten arte.
Odria auzoko Garatxabal baserrikoa, Ignacio borondatez erroldatu zen Loyola batailoian, eta hainbat frontetan aritu zen 1937ko abuztuan Kantabriako Limpias herrian atxilotu zuten arten. Lehen unean Castro Urdialesen espetxeratu eta gerora Santoñara eraman zuten. 1937ko urrian lehen aldiz gerra-kontseiluan epaitu zuten, eta auzia artxibatzea eta Ignacio Miranda Ebroko kontzentrazio-esparrura bidaltzea erabaki zuten. Handik pixka batera, Lizarrako 64. langileen batailoian zegoen, une hartan Oteizan, baina 1938 hasieran Zestoara joateko agindua jaso zuen San Ignacio Tertzioan sartzeko. Teruelgo frontera bidalita, 1938ko martxoaren 2an izandako gertakari baten harira bigarren aldiz gerra-kontseiluan epaitu zuten, oraingoan beste hiru azpeitiarrekin batera: Lucas Manuel Orbegozo Orbegozo, Ignacio Zubimendi Olaizola eta Tomas Odriozola Echeverria. Itxuraz, martxoaren 2 hartako goizaldera, lau gizon horiek, Ignacioren anaia Jose Ramonekin (aparteko prozeduran auzipetua) eta inputatu gabeko seigarren azpeitiarrarekin (Antonio Orbegozo Arzuaga) batera Villa Felisan zeudela, baserri batera hurbildu ziren oiloak hartzeko asmoz. Antonio Orbegozo zaintza egiten geratu zen baserritik 20 bat metrora, eta besteak etxera hurbildu zirenean atxilotu zituzten.
Lehen unetik desertatu izana salatu zieten «etsaiaren aldera pasatuta»; izan ere, haien kokapena 1 km ingurura zegoen, eta haiekin borrokatu zuten gerraren amaierara arte. Hori dela eta, 1939ko maiatzaren amaieran, Azpeitiko Guardia Zibilak atxilotu eta galdekatu zituen, Falangeak eta Azpeitiko alkatetzak Ignacioren eta gainerakoen aurkako txostenak egiten zituzten bitartean, «nazionalistak» zirela leporatuta eta ihesa frogatutzat emanik «Espainiarekiko traizio eta azpikeriako izaera» zuelako. Urrian Ondarretako espetxera eraman zituzten. 1940ko otsaila eta martxo artean, tertzio berean zeuden Azpeitiko herritar ugari galdekatu zituzten Donostian, eta guztiek aitortu zuten auzipetuek agian «ideia nazionalistak» izango zituztela, baina ez zutela haien jarreran ezer ikusi «Causa Nacional delakoaren aurkakoak zirela pentsatzeko». Edozein kasutan, zaintzen geratutako Antonio Orbegozorena izan zen aitorpen nagusia. Haren arabera, ordu eta erdi zeraman postuan itzultzea erabaki zuenean, kideen berririk ez zuelako, eta tarte horretan ez zuen ezer susmagarririk ikusi edo entzun. Hori dela eta, ihes egin zutela pentsatu zuen.
1940ko martxoaren 5ean gaztelaniazko interprete batekin egin zuen aitorpena berriz, sumario bereko beste azpeitiar batzuek bezala. Aitorpen horretan berriz esan zuen hogei bat milizianok bidea moztu zietela, eta «baserrira iritsi baino lehentxeago, estalpe batetik gorriak atera zirela, armak kendu» eta preso hartu zituztela. Maiatzaren 9an Ignaciok hirugarren eta azken aitorpena egin zuen 1939ko maiatzean Azpeitian atxilotu arte, baina beste urtebete gehiago egin zuen preso, gerra-kontseiluak epaia eman arte. 1941eko maiatzaren 1ean epaitegi militarrak esan zuen laurek «ideologia separatista» zutela, baina «jokabide ona», eta ontzat ematen zuen harrapatzearen bertsioa. Hori dela eta, Ignacio eta gainerako auzipetuak absolbitu eta aske utzi zituzten.
Azpeitian bizi zen. Tren-gidaria zen. Urolako trenetako langilea. Regimiento de Ferrocarriles delakoaren 5. unitateak kargutik kendu zuen. Hilabetez egon zen soldatarik gabe.
1915ean jaioa. Odria auzoko Garatxabal baserrikoa zen. 1936tik aurrera Jose Ramonen istorioa anaia Ignaciorenaren ia berdina da (Ignacio hiru urte zaharragoa zen), baina Jose Ramonen amaiera tragikoagoa izan zen. Loyola batailoiko gudaria, hainbat gerra-frontetan parte hartu zuen «Ipar Frontean», Laredon 1937ko abuztuan atxilotu zuten arte. Ziurrenik Miranda Ebroko Presoak Sailkatzeko Batzordeak gerrako gatibu gisa sailkatuta, Lizarrako 64. langileen batailoira bidali zuten. Batailoi horretatik Jose Ramon, Ignacio eta gainerako auzipetuak atera ziren San Ignacio tertzioan erroldatzeko 1938 hasieran. Urte horretako martxoaren 2an Teruelgo frontean Villa Felisaren posizioaren gertaera izan zen, beraz, Jose Ramon eta beste 4 azpeitiarrak berriz ere frankisten aurkako bandoan erroldatuta geratu ziren, eta gero gerra-kontseiluan epaitu zituzten. Hala ere, gainerakoak ez bezala, Jose Ramon aparteko prozedura sumarisimo batean auzipetu zuten, eta haren ondorioz, 1940ko abuztuaren 9an atxiloaldi handiko 30 urteko espetxe-zigorrera zigortu zuten. Anaia Ignacio eta gainerako auzipetuak epaitu zituzten gerra-kontseiluak uste izan zuen indar errepublikarrek hartu zituztela; aldiz, Jose Ramonen aurka egindako kondena-epaian zehazten zen «etsaiaren» aldera pasatu izana bere borondatez gertatu zela.
Beraz, Jose Ramon Ondarretan espetxeratuta egon zen 1938 amaieratik, eta istorio honen protagonista ziren 5 azpeitiarretatik zigorra jaso zuen bakarra izan zen. Zigorraren ondoren, Errenterian langileen batailoi batean egon zen preso 11 hilabetez.
Azpeitian jaio zen 1915ean, eta Santo Domingo kalean bizi zen. Tailugilea zen ogibidez. Eusko Gudarosteko zulatzaileen batailoi batean sartu zen 1936ko irailaren 19an. 1939ko martxoaren 26an Frantzian hartu zuen babesa, eta handik hilabete gutxira itzuli zen Azpeitira. Uztailaren 7an, Gipuzkoako gobernadore zibilak aginduta, Azpeitiko Guardia Zibilak atxilotu zuen eta herriko espetxean egon zen preso. Hilaren 13an utzi zuten aske. 1940an Azpeitiko udal frankistak «aurkari» izendatu zuen.
Azpeitian jaio zen 1915ean, eta Santo Domingo kalean bizi zen. Ebanista zen ogibidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. 1937ko ekainaren 6an Lemoako gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian jaio zen 1915ean, eta Santo Domingo kalean bizi zen. Eusko Gudarosteko zulatzaileen batailoi batean sartu eta han ibili zen borrokan.
Azpeitian bizi zen. Ebanista zen ogibidez. UGTn afiliatuta zegoen 1934an.
1905ean Beasainen jaioa. Kaminburu baserrian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin.
1889an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. 1931ko apirilaren 17an eratutako udalbatzako kide independentea zen.
Aratz-Erreka auzoko Malkorre baserrikoa, Jose Cruz lanbidez zurgina zen eta ELA sindikatuan afiliatuta zegoen. Gerra hasi zenean, zaintzaldiak egin zituen eta gauzain gisa jardun zuen. Gerora Bilbora ihes egin zuen, eta han, bere kinta deitu zutenean, ingeniarien 11. batailoian sartu zen. Balmasedan 1937ko ekainaren 29an harrapatu zuten arte batailoiarekin lubakiak egiten aritu zen. Miranda Ebroko kontzentrazio-esparrura eraman eta han «A atalean» sailkatu zuten. Ondarretako espetxera eraman zuten arte preso izan zuten bertan.
1938 hasieran Donostiako auzitegi militar batean urgentziazko prozedura sumarisimo bidez epaitu zuten. Sindikatuko militantziari eta frontean egindakoari erreferentzia egiteaz gain, 1939ko azaroaren 22ko epaiak ontzat ematen zituen Elosiaga auzoko Aritzaga baserrian txahal batzuk konfiskatzen izan zela zioten salaketak. Hala ere, auzitegiak uste izan zuen Jose Cruz ez zela pertsona garrantzitsua izan, ez «gorrien nagusitasun»-garaian, ez frontean egindako jardunagatik, beraz, absolbitzea eta «B atalean» sailkatzea agindu zuen. Hori dela eta, kontzentrazio-esparrura itzuli eta langileen batailoian sartu zen.
Lanbidez saskigilea, Aratz-Erreka auzoko bizilagun honek Bilbora ihes egin zuen Jose Cruz anaiarekin batera 1936ko irailaren erdialdera. Aurretik ez zuen Defentsa Batzordearen alde jarduerarik egin. 1937ko martxoan bere kinta mobilizatu zuten eta Amaiur infanteriako batailoian sartu zen. Bertan ibili zen gudari gisa abuztuan Laredon harrapatu zuten arte. Hilabete batzuetan Castro Urdialeseko kontzentrazio-esparruan eman ostean, Aranda de Duerokora eraman zuten, eta handik, gero Lizarrako 64. langileen batailoira bidali zuten.
1938 hasieran San Ignacio tertzioan sartu zen eta Teruelgo frontera bidali zuten. Villa Felisan izandako gertakarietan nahasita geratu zen, eta gertaera haien harira, beste 4 azpeitiarrekin batera gerra-kontseiluan epaitu zuten. 1938ko martxoaren 2an, Odriozola Alberdi anaiak, Lucas Orbegozo, Ignacio Zubimendi eta Tomas armada errepublikarrak preso hartu zituen utzitako baserri batera zihoazenean oilo batzuk lortzeko asmoz. Baina guztiak desertatu izanaz salatu zituzten, eta gero, ordutik eta gerra amaitu arte «etsaiaren armadari» zerbitzua eman izanaz.
Hori dela eta, 1939ko maiatzetik aurrera, Tomasen eta inplikatutako gainerako azpeitiarren aurkako prozedura sumarisimoa abiatu zen. Tomasen kasu zehatzean, honela definitu zuen bere burua epailearen aurrean: «Katoliko eskuindarra eta euskal nazionalismoaren aldekoa», eta urtebetez soilik egon zela ELAn afiliatuta, «nagusiarekin hobeto egoteagatik». Halaber, atxilotutako eta prozesatutako kideak bezalaxe, harrapatu zituzteneko gertakariak kontatu zituen. Horrez gain, Tomasek azaldu zuen harrapatu zutenetik armada errepublikarraren hegazkinen aurkako gorputzean sartu zutela, gerra amaitzean Madrilen entregatu arte.
1941eko maiatzaren 1ean epaitegi militarrak esan zuen Tomasek nahiz gainerako auzipetuek «ideologia separatista» zutela, baina «jokabide ona», eta ontzat ematen zuen harrapatzearen bertsioa. Hori dela eta, auzipetuak absolbitu eta aske utzi zituzten.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Lemoako gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitikoa zen jatorriz. Itsasgizona zen lanbidez. UGTn afiliatuta zegoen. Eusko Gudarostean ibili zen borrokan, Gerrako Euskal Itsas Armadan. Hainbat ontzitara bidali zuten: Araban egon zen 1936ko abendutik 1937ko apirilera bitartean, Gipuzkoan 1937ko apiriletik ekainera, Ciscarren 1937ko ekainetik uztailera eta Gipuzkoan 1937ko uztailetik azarora.
Beasainen jaioa 1909an. Aratz-Erreka auzoko Ibarrola baserrian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. 1937ko apirilean gerrako frontean zauritu zuten.
1916an jaioa. Aratz-Erreka auzoko Ibarrola baserrian bizi zen. Nekazaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. Bizkaiko gerra-frontean hil zen 1937ko apirilaren 2an.
Nuarbekoa zen eta Tolosan bizi zen. Biltegizaina zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu zuten eta Cazadores Ceriñela infanteriako 6. erregimentuan egon zen. Gerrako frontean zauritu zuten, Aragoin.
Azpeitiko San Ignacio kalean bizi zen. Altxatutakoek soldadualdiko soldadu gisa mobilizatu zuten. Ebroko gerra-frontean hil zen 1938ko abuztuaren 14an.
Azpeitiko San Ignacio kalean bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Durangoko gerra-frontean hil zen 1937ko ekainaren 5ean.
Azpeitian bizi zen. Emakumeen Margaritas elkarte karlistako afiliatua zen.
Urrestillako Zuola baserrikoa. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Gasteizko ospitale militarrean hil zen 1937ko apirilaren 25ean.
1921ean jaioa. Urrestillako Zuola baserrikoa. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. Lemoako gerra-frontean hil zen 1937ko ekainaren 3an.
1915ean Zestoan jaio eta Azpeitian bizi zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen.
Azpeitian bizi zen. Josefa UHP batailoi sozialistako milizianoa zen Juan Campos Eceizaren emaztea zen. 1937ko irailaren 11an bere etxean atxilotua izan zen, eta Donostiako 4. epaitegi militarrak ikerketa abiarazi zuen, Josefak Frente Popularraren aldeko alderdietan egindako ekintzak garbitzeko. Halere 1938ko uztailaren hasieran kargu guztiengatik absolbitua eta aske utzia izan zen, epaile militar instruktoreak uste baitzuen Josefak kausa marxistaren alde eginiko kolaborazio txikia bere senarraren influentziaren ondorio izan zela, eta ondorioz ez zela delitutzat kontsideratzen. Dena dela, Josefak espetxealdi prebentiboan pasa zuen denbora bere aurrekari ezkertiarrentzako nahikoa zigor izan zela kontsideratu zen.
Azpeitian jaio zen eta Hernanin bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. Desertatzeaz akusatu zuten 1939an. 1940ko abuztuan artxibatu zuten auzi hura.
1913an Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Altxamendu militarra hasi ostean, Jesusek zaintzaldiak egin zituen armak hartuta Azpeitiko mendi aldeko hainbat tokitan. 1936ko irailaren 20an Saturraranera eraman zuten, eta gero Gernikara, eta han Itxarkundia batailoian erroldatu zen. Batailoi horretan anda-eramaile ibili zen hainbat frontetan (Otxandio, Urkiola edo Artxanda), 1937ko abuztuaren 26an Kantabriako Limpias herrian batailoi osoarekin batera atxilotu zuten arte. 40 egun kontzentrazio-esparru batean eman ostean, urtebete inguru egon zen Zaragozako 25. langileen batailoiaren bigarren konpainian preso. 1938ko abuztuan Zaragozako Presoen Batzordeak Azpeitiko Guardia Zibilari Jesusen aurrekarien informazioa eskatu zion, eta handik egun batzuetara Hermenegildo Calvo komandanteak Loiolako kuarteletan bere borondatez izena eman izana «egiazkotzat» ematen duten «zurrumurruen» berri eman zien. Edonola ere, aipatutako Batzordeak Jesus «C atalean» sailkatu zuen. 1939 hasieran Donostiako 11. Epaitegi militarrak aurretiazko eginbideak hasi zituen Jesusen eta beste 11 auzipeturen aurka, eta horregatik Bilboko Eskolapioen espetxera bidali zuten. Hala ere, Azpeitiko Udalaren nahiz Falangearen txostenek ezin izan zituzten Guardia Zibilaren txostenak aipatzen zituen zurrumurru haiek zehaztu. Beraz, 1939ko urriaren 6an espetxealdi arindua eman zioten auzia artxibatu ostean, eta bizitokia jarritako herritik ateratzeko debekua jarri zioten. 1939ko irailaren 28tik Ondarretako espetxean egon zen, eta urriaren 14an aske utzi zuten.
1914an jaioa. Loiola auzoko Sokin baserrikoa zen. Altxatuek mobilizatu zuten. Behartutako soldadua. Gerra-frontean hil zen 1937ko maiatzaren 10ean, Gernikan.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Tapizatzailea zen lanbidez. Dámaso Azcue enpresan lanean aritu zen. Azpeitiko Komandantziako borrokalaria izan zen, sarjentu ibili zen. Belkoaingo (Aduna) gerrako frontean zauritu zuten. Loyola batailoian ibili zen ondoren.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. 1937ko apirilaren 2an Bizkaiko gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian jaioa. Moja. Valentzian fusilatu zuten indar errepublikanoek.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Espartingilea zen lanbidez. Azpeitiko Komandantziaren 11. konpainian ibili zen borrokan. Loyola batailoiko gudaria izan zen ondoren.
Azpeitian bizi zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen.
Oinatz auzoko Landeta baserrian bizi zen. Loiolako santutegian eduki zuten atxilotuta, seguru asko, Azpeitiko Defentsa Batzordearen aginduz.
Azpeitian bizi zen. Emakume Abertzale Batza delakoaren presidentea zen 1934an.
Azpeitian bizi zen. Tornulari laguntzailea zen lanbidez. Urolako trenetako langilea zen eta kaleratu egin zuten 1936ko irailaren 20an.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Azpeitiko Komandantzian sartu zen gudari. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
1912an jaioa eta Antonio Olaizola Echeverria zinegotzi nazionalistaren semea, Imanolek Euzkadi eta El Día egunkarietako berriemaile jardun zuen (El Día egunkarian bere aitak ere idazten zuen), Azpeitiko notaritzan ofizial gisa lan egiten zuen bitartean. Horrez gain, euskarara itzulpenak egiten zituen, horien artean nabarmendu beharrekoa delarik 1936ko apirileko Azpeitiko udal-araudiaren itzulpena. Gerra hasitakoan hainbat zerbitzu egin zituen Defentsa Batzordearen alde, eta irailean Ordena Publikoaren Batzordeko kide izendatu zuten. Gero Azpeititik ihes egin zuen eta miliziano ibili zen Loyola batailoian gerrako hainbat frontetan 1937ko abuztuan Kantabriako Limpias herrian harrapatu zuten arte.
Espetxeratuta, 1938 hasieran Bilboko epaitegi militarrak auzipetu egin zuen, eta 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten gerra-kontseiluan, «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik. 1938ko azaroaren 29ko epaian zehazten zen Ordena Publikoaren Batzordeko kide izan zen garaian «ez zela atxilotzerik egin». 1939ko martxoaren 5ean San Kristobal gotorlekuko espetxera eraman zuten, eta bertan egon zen 1940ko abuztuaren 14an espetxealdi arindua eman zioten arte.
Maria Dolores Arrieta Zubimendi ahizpekin batera atxilotu zuten 1937ko uztailaren 7an, Azpeitira itzuli ostean. Dolores errepublika-garaian Emakumeko idazkari izan zen, eta 1936ko abuztutik aurrera gudarien kuarteleko sukaldeen ardura izan zuen. Aurrekari horiek gehitu zitzaizkion Rosario Echevarria Altamira, Ignacia Bereciartua Azpiazu eta Pilar Aguirre Perezek jarritako salaketari, eta ondorioz, atxilotu egin zuten. Haien arabera, Arrieta Zubimendi ahizpak bezalaxe, Dolores ere nazionalista zen nabarmen, etengabe matxinatuen aurkako oihuak egiten zituen eta haien atxiloketan parte hartu zuen. Baina aipatutako ahizpen kasuan bezala, salatzaileek epailearen aurrean aitortu zuten ezin zutela ziurtatu Doloresek haien atxiloketan parte hartu zuenik, eta «entzun izan zutelako» esan zutela hori.
Edonola ere, Doloresi beste bi inputazio gehitzen zitzaizkion, salatzaileek egindakoa eta Julian Orbegozok egindakoa. Inputazio horien arabera, Dolores izan zen, Maria Altuna Astigarraga eta Gloria Zabaleta Olazabalekin batera Nuarbeko apaizaren etxean oiloak konfiskatzen parte hartu zutenetako bat. Beste bien aurka eginda bezala, Anastasio Errasti «Atxero» Azpeitiko Defentsa Batzordeko kide zenak (30 urteko espetxealdira kondenatua), auzipetuari egotzi zion nazionalista zela, «nabarmenetakoa», eta hain zuzen ere aipatutako konfiskatzean parte hartu zuela. Era berean, salatzaileek adierazi zuten Doloresek «behartu zuela milizianoentzako buzoak egitera».
Edonola ere, 1938ko apirilean, epaileak idatzi batean azaltzen zuen Doloresen militantzia politikoa frogatuta bazegoen ere, «herriko hiru margaritaren atxiloketan parte hartu izanaren salaketa ezerezean geratzen zela funtsik gabea zelako, eta atxiloketak garrantzi txikia zuelako, etxeetan hiru edo bost egun izan baitziren». Hori dela eta, «atxilotuta zeramatzan hamar hilabeteak nahikotzat jo zituen ekintza zigortzeko». Hala ere, Gerra Ikuskaritzak abuztuan baztertu egin zituen epaile instruktorearen oharrak eta Doloresen aurka prozedura sumarisimoa abiatzea erabaki zuen.
Hainbat hilabetez instrukzioa egin ostean, 1939ko martxoaren 7an Dolores urte bateko espetxealdi txikira zigortu zuten, «altxamendu militarraren proposamena» egitearen ustezko delituagatik, Emakumeko idazkaria izatea eta Fronte Popularraren aldeko zerbitzuak egin izana oinarri hartuta. Era berean, 4 hilabeteko atxiloaldia eta 400 pezeta ordaintzeko zigorra jarri zioten, Nuarbeko apaizaren etxean egindako oilo-konfiskatzeen arduradun izan zela uste izan baitzuten.
Azpeitian bizi zen. Geltokiko mutila. Urolako trenetako langilea. Regimiento de Ferrocarriles delakoaren 5. unitateak kargutik kendu zuen. Gero berriz jarri zuten.
Gipuzkoako gobernadore zibilak 1934ko irailaren 28an izendatu zuen Batzorde Kudeatzaileko kidea izan zen eta hirugarren alkateorde kargua bete zuen. 1936ko urriaren 14an Gipuzkoako Junta de Guerra Carlistaren aginduz eratutako udalbatzako kide zen.
Loiola auzoko Agite baserrikoa zen eta Donostian bizi izan zen errepublika garaian. Unión Gastronómica Guipuzcoana elkarte gastronomikoaren sortzailea izan zen eta ELAn afiliatuta zegoen. Badirudi etxean atxilotu zutela, emaztea eta semea aurrean zirela, lankide batek Simonen militantziagatik salaketa jarri ondoren. 1940ko irailean Donostiako epaitegiak igorritako heriotza-aktaren arabera, 1936ko urriaren 8an desagertu zen Simon, «askatu» ondoren, baina aski litekeena da Hernanin fusilatu izana. Familiaren arabera, Galarreta inguruan (Hernani) exekutatu zuten. 28 urte zituen, Paulina Alustizarekin ezkonduta zegoen eta adingabe baten aita zen.
Azpeitian bizi zen. Barnizatzailea zen lanbidez. Azpeitiko kartzelan egon zen preso 1939ko uztailaren 7tik 13ra bitartean, Gipuzkoako gobernadore zibilak aginduta. Beste azpeitiar batzuekin batera atxilotu zuten. Tartean ziren erbestetik etorri berriak ziren Juan Campos Loinaz eta Daniel Altamira ere. Beraz, aski litekeena da Antonio ere erbestean egon izana eta arrazoi berdinagatik atxilotu izana.
Zinegotzi nazionalista, baserritarren hautagaitzaren ordezkaria, batzokiko presidentea eta El Día egunkariko berriemailea izan zen. Antonio izan zen, zalantzarik gabe, Azpeitiko euskal nazionalisten artean eragin handienetakoa izan zuenetako bat. Gerra hasi ondoren, 1936ko uztailaren 20tik 26ra hain zuzen ere, jarduneko alkatea izan zen, eta Gipuzkoako gobernadore zibilari telegrama bat idatzi eta bidali zion Errepublikarekiko atxikimendua adierazi eta «sediziozko mugimendu» deitu zionaren aurka zegoela adierazteko. Horrez gain, Azpeitiko Defentsa Batzordeko kidea izan zen, eta milizianoentzako prestatutako sukaldeak eta jantokiak izan zituen bere ardurapean.
Altxatutako tropak Azpeitian sartu baino lehentxeago Bilbora egin zuen ihes, eta handik Balmasedara. Han harrapatu zuten, 1937ko ekainaren 29an. Logroñora eraman zuten, eta urte hartako uztailaren 29an Presoak Sailkatzeko Batzordeak espetxeratuta jarraitu behar zuela erabaki eta auzipetzea proposatu zuen, «orduko Azpeitiko alkateak eginiko akusazioak aintzat hartuta». Hala, Bilboko espetxe probintzialera eraman zuten 1938ko hasieran, eta han egon zen gerra-kontseiluak noiz epaituko zain. Azpeitiko Falangeak, Guardia Zibilak eta Alkatetzak Antonioren aurkako txosten bana bidali zuten otsailean, eta konfiskatzeetan parte hartzeaz, atxiloketak agintzeaz, batzordearentzako armak entregatzeaz eta Azpeititik joatera behartzeaz akusatu zuten. Antoniok epaile militarraren aurrean deklaratzean, aitortu zuen Azpeitiko agintari frankisten txostenetan adierazitako karguak bete zituela, baina aipatutako jarduera horiek ez zituela egin esan zuen.
Dena den, 1938ko martxoaren 26an, biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten Antoniori «matxinadarekin bat egin» zuelakoan, «debeku zibila eta erabateko gaitasun-gabetzea ere ezarri zizkioten zigorrari atxikita». Uztailaren 1ean Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxera eraman zuten, eta han eduki zuten preso 1941ean zigorra 6 urte eta egun batera jaitsi eta baldintzapean aske utzi zuten arte. 1946ko uztailaren 14ean idatzi ofizial bat igorri zien Burgosko Gerra Ikuskaritzako agintari militarrei, 1945eko urriaren 9ko dekretuaren harira indultua eskatzeko. 1946ko abuztuaren 9an indultua eman zioten, baina ez zizkioten erabateko gaitasun-gabetzea eta gainerako zigor atxikiak kendu.
1916an jaio zen, eta Bustinzuri inguruan bizi zen. Bernizatzailea zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. 1937ko ekainean gerrako frontean zauritu zuten.
1918an Azpeitian jaioa. Etxaiz zahar baserrikoa zen. Nekazaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. Lemoako gerra-frontean hil zen 1937ko ekainaren 8an.
1917an Azpeitian jaioa. Etxaiz zahar baserrikoa zen. Nekazaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. Gasteizko ospitale militarrean hil zen 1937ko apirilaren 4an Otxandioko frontean zauritu ostean.
1913an Azpeitian jaioa. Etxaiz zahar baserrikoa zen. Nekazaria zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen txapel gorrien graduazioarekin. Zornotzako gerra-frontean zauritu zuten.
1915ean Azpeitian jaioa. Lepasoro baserrikoa zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Sierra Espadan-eko (Castelló) gerra-frontean hil zen 1938ko irailaren 22an.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta zapadores-minadores 6. batailoira sartu zuten 1937ko irailean.
Azpeitiko udal-epailea 1940an.
Zumaian bizi zen. UGTn afiliatuta zegoen. 1932ko azaroaren 29an Azpeitian eratutako Consejo Obrero del Urola (Sindicato Nacional Ferroviario) delakoan idazkaria izan zen. Ondoren, kaleratu eta gerra-kontseiluan epaitu zuten.
1917an Puerto Real (Cadiz) herrian jaio zen Luis, eta Azpeitian bizi zen. Bustinzuri plazako 5.ean bizi zen. Ikaslea zela Ebroko gerrako frontean ibili zen, borrokan. Badirudi Sierra del Caballo inguruan zauritu zutela, Alacanten, eta ondoren, etxean hil zen, 1938ko urriaren 19an. Ez dakigu zer bandotan egon zen erroldatuta, baina dena dela ez da ageri Azpeitiko udaletxe frankistak landutako frontean hildako gudari nazionalen zerrendan. 21 urte zituen Luisek.
Azpeitian bizi zen. Ertzaintzan sartu zen.
Azpeitian bizi zen. Nekazaria. Gerra Zibila hastean Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainian erroldatuta egon zen Julian. Ez dakigu non harrapatu zuten, ez eta gerrako frontean ibili ote zen ere, baina 1938ko hasieran Ondarretako espetxean zegoen, preso. Ondorengo hilabeteetan epaitu egin zuten urgentziazko prozesu sumarisimo baten bidez. Urte hartako azaroaren 26an, Julianen aurkako gerra kontseiluak hala proposatuta, Gerrako Ikuskaritzak auzia behin-behinean artxibatzea erabaki zuen, eta Julian «B atalean» sailkatu eta langileen batailoi batera bidali zuten.
Ondoren, 1941eko otsailaren 25ean, 500 pta-ko zigor ekonomikoari egin behar izan zion aurre. Erantzukizun Politikoen Auzitegiak jarri zion zigor hura.
Elosiaga auzoko Potzueta baserrikoa zen Manuel jatorriz. 1933ko apirilean Azpeitiko Udaleko zinegotzi aukeratu zuten baserritarren hautagaitza ordezkatuz. 1934ko irailean gainerako ordezkariekin batean Kontzertu Ekonomikoarekin izandako gatazkaren harira kargua utzi zuen, eta 1936ko otsailean berriro hartu zuen kargu hura, eta horretan aritu zen irailean herritik ihes egin zuen arte. 1937ko erdialdean atxilotu, eta Bilboko Eskolapioen espetxera eraman zuten. Gerra kontseiluan epaitu zuten. 1938ko uztailaren 6ko epaiaren arabera, hauxe zen Manuelek eginiko delitua: «Kargu publikoan jarraitu zuela matxinatuen agintepean... nahiz eta beste deliturik egotzi ez». Horregatik, 6 urte eta egun bateko gaitasun-gabetze berezia jarri zioten kargu publikoetarako.
1940ko abuztuaren 19an, Bilboko Gerrako Ikuskaritzak aske utzi ondoren, Nafarroako Erantzukizun Politikoen Eskualdeko Auzitegiak 10 urteko gaitasun-gabetzea ezarri zion kargu publikoetarako, eta 2.500 pta-ko isuna ere ezarri zion, «kalte galerak ordaintzeko». Gerra-kontseiluak 1938ko uztailean erabilitako akusazio berdinak ziren epai haren oinarria, baina horiez gain, auzipetuaren ondasunek 60.000 pta-ko balioa zutela adierazi zuen.
Azpeitian bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
Azpeitian bizi zen. Iturgina zen lanbidez. Jarraitzaile tradizionalista zen. Altxatutako tropak udalerrian sartu ostean lanean aritu zen funtzionario gisa.
1914an Azpeitian jaioa. Nekazaria zen lanbidez. San Ignacio tertzioan boluntario ibili zen. Otxandioko gerra-frontean hil zen 1937ko apirilaren 4ean.
Barrenola baserrikoa zen jatorriz. San Ignacio tertzioan boluntario ibili zen.
Azpeitian bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.
1919an jaioa. Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten.
1909an jaioa. Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Han zen Villa Felisakoa gertatu zenean (Teruelgo frontea). Tertzioko hainbat kide azpeitiar epaitu zituzten gerra-kontseiluan gertaera haien harira.
Azpeitian bizi zen. Herria utzi eta Etxalarrera joateko agindua jaso zuen Mariak, senarra (Rufino Larrañaga Iriarte «Kinttela») gerrako frontean altxatutako tropen aurka borrokan zebilela-eta zigor gisa. Etxalarrera joan beharrean Orion ezkutatu zen Maria, Jone alaba txikiarekin batera, Rufinoren anaia baten etxean. Bitartean, beste hiru seme-alabak, beste familiako batek hartu behar izan zituen etxean, Azpeitian.
Heriotza zigorrera kondenatutako Azpeitiko bizilaguna. Gerora kommutatu egin zioten.
Espartingo industrialaria zen Alejandro. Alderdi Karlistako militantea izan zen 1931ra arte. Urte hartan EAJn afiliatu zen, eta sindikuko kargu publikoa hartu zuen Azpeitian 1931ko apirilean, udalbatza osatu ondoren. Udalbatzako hiru ordezkari nazionalistetako bat zen Alejandro, eta agintean egon zen bitartean irmo defendatu zituen euskal eskubide historikoak; hau da, 1933ko apirileko udal hauteskundeetara arte. Egindako proposamenen artean nabarmenenak hauek izan ziren: Lizarrako Estatutua babestea, kaleen izenak euskaraz jartzea eta euskal kulturako pertsona garrantzitsuak goraipatzea; hala nola Carmelo Echegaray historialari eta idazlea.
Lizarrako Estatutuak porrot egin ondoren, badirudi, Alejandrok utzi egin zuela EAJ, eta jarduera politikoa ere bai, «EAJ Gasteizkoa esaten zioten estatutu laiko eta separatista batekin hasi zelako». Erreketeek Azpeitia konkistatu eta denbora gutxira, isuna jarri zion Alejandrori Azpeitiko lehen komandante militarrak, Emilio Gómez del Villak, baina haren ondorengoak, Solchaga kapitainak, zigorra baliogabetu zuen. Ondoren, 1938ko erdialdean, Azpeitiko Guardia Zibilak txosten bat bidali zuen Donostiako Ikerketa eta Zaintza Komisariara, Alejandro Orbegozoren aurrekariak xehe azalduz. Era berean, lehen adierazitako isuna eta propaganda egiten ere ibili zela ere aipatzen zituen txostenak: «Espainiaren aurkako propaganda-jarduerak egin zituela eta baserri batetik bestera ere ibili zela Espainia Berriaren sentimendua ordezkatzen duen guztiaren aurkako gorrotoa sustatzen jarraitzeko». Arrazoi hori zela eta, 1938ko uztailaren 15ean Ondarretako espetxean sartu zuten, gerra-kontseiluan «matxinadari laguntzearen» ustezko delituagatik noiz epaituko zain.
Hala ere, epaile militar instruktoreari azalpenak ematean, Alejandrok ukatu egin zituen Guardia Zibilak eginiko akusazioak, eta Azpeitiko Junta de Guerra Carlista delakoarekin ekonomikoki nola parte hartu zuen azaldu zuen. Junta hartako kideak zituen Castor eta Julian anaiak, baita koinatua ere, Roque Astigarraga alkatea. Anaiak eta koinatua lekuko izan ziren auzian, eta berretsi egin zuten auzipetuaren deklarazioa, eta deliturik ez zuela egin adierazi zuten. Azpeitiko orduko Falangearen buruak, Hilario Bereciartua Urangak, txosten batean adierazi zuen Alejandrok lagundu egin ziela «Defentsa Batzordeak jazarritako elementu karlista guztiei».
Instrukzio-fasea abian zela, aldi berean, Ondarretako espetxeko erizaintzak adierazi zuen auzipetuak «artritis deformatzailea» zuela eta, hala, 1938ko irailaren 8an, aske utzi zuten, baldintzapean. 1939ko otsailean Gipuzkoako hainbat udalerritara joateko baimena eskatu zuen, bere negoziorako behar zituen lehengaiak eskuratzeko. Azkenik, 1939ko apirilaren 27an kargu guztietatik absolbitu zuten eta behin betiko aske gelditu zen.
1896an Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. Abokatua eta enpresaburua. Orbegozo y Cía enpresaren jabea zen. Militante karlista. Azpeitiko alkate izan zen 1922tik 1923ra eta 1931tik 1933ra. Prokuradore izan zen «Asamblea General de Ayuntamientos» delakoan, eta euskal autonomia-estatutuaren aldeko alkateen batzorde iraunkorreko kidea ere bai 1931n. 1936ko abuztuaren 13an altxatutakoen kontrolpean zegoen Gipuzkoara egin zuen ihes, Azpeitiko Fronte Popularraren Defentsa Batzordeak etxeko atxiloaldirako agindua bidali zionean. Altxatutakoak sartu ondoren eratu zuten Azpeitiko Junta de Guerra Carlistako kidea izan zen. Altxatutakoek 1936ko irailaren 30ean behin-behinean eratutako Udalbatzako kidea izan zen. Gipuzkoako Junta de Guerra Carlista delakoaren aginduz 1936ko urriaren 14an eratutako Udalbatzako kide ere izan zen. Altxatuek atzemandako eta gerra-kontseiluetan epaitutako azpeitiar batzuen aurkako zenbait epaiketatan deklaratzailea izan zen.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Merkataria zen lanbidez. Azpeitiko Fronte Popularreko Defentsa Batzordearen aginduz giltzaperatu zuten. Altxatutakoak sartu ondoren eratu zuten Azpeitiko Junta de Guerra Carlistako kidea izan zen. Azpeitiko plazako komandante militarra. Falangeko militantea 1939an. Gipuzkoako Foru Aldundiko presidentea ere izan zen. Altxatuek atzemandako eta gerra-kontseiluetan epaitutako azpeitiar batzuen aurkako zenbait epaiketatan deklaratzailea izan zen.
Jose Francisco 1909. urtean jaio zen, eta Aratz Erreka auzoko Uranga baserriko bizilaguna zen. 1934an Azpeitiko udaletxeak lana eskatzen zuten langileekin eginiko zerrendan aurkitzen zen bere izena. Gerra hasi ondoren berak eginiko ekintzen inguruko daturik ez daukagun arren, 1937ko irailean Miranda de Ebroko kontzentrazio esparruan aurkitzen zen gatibu, ejertzito golpistak atzemandako hamarnaka atxiloturekin batera. Ondorioz probablea da Jose miliziano gisa ibili izana. Kasuak kasu, irailean Bilbora trasladatua izan zen, non bere aurkako urgentziazko prozedimentu sumarisimo bat ireki zen. Halere, 1938ko irailaren 16an, kasua artxibatua izan zen, Jose hil egin zelako. Seguraski espetxealdi prebentiboan hilko zen.
Azpeitiko Arana kalean bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. 1937ko apirilaren 2an hil zen Bizkaiko frontean.
Eizmendi baserrian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. 1937ko apirilaren 6an Bizkaiko gerrako frontean zauritu zuten.
Azpeitian bizi zen. Gipuzkoako gobernadore zibilak 1934ko irailaren 28an izendatu zuen Batzorde Kudeatzaileko kidea izan zen eta zinegotzi kargua bete zuen. 1936ko urriaren 14an Gipuzkoako Junta de Guerra Carlistaren aginduz eratutako udalbatzako kide zen.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Azpeititik Bidanira egin zuen ihes Ignacia Macazaga amarekin batera, herrian altxatutako tropak sartu baino lehentxeago.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. EAJko militantea izan zen, klandestinitatean.
Azpeitiko alde zaharreko herritarra zen Ignacio. 1936ko ekainean amaitu zituen medikuntzako ikasketak Salamancan. Alderdi nazionalistako militantea zen, eta Azpeitira itzuli eta gerra hasi zenean Defentsa Batzordeak deitu zion Beasaingo frontera joandako milizianoei laguntzeko. Ondoren, Azpeitia erori ondoren, hainbat sektoretan ibili zen lanean; hala Eibarren, nola Lekeition, eta 1937ko uztailean, mayor kargura igo zuen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Militarraren Buruzagitzak. 50. dibisioko osasun arloko buru izan zen ordutik aurrera. Azkenik, urte hartako abuztuaren erdialdean Santoñan harrapatu zuten. Atxilotu eta El Duesoko kartzelan sartu ondoren, gerra-kontseiluan epaitu zuten Ignacio beste hogeiren bat euskal borrokalarirekin batera. 1937ko irailaren 6an heriotza zigorra ezarri zioten «matxinada militarra» leporatuta, baina urrian, zigor haren ordez «gradu apalagoko» zigorra, jarri zion Estatuko Idazkaritza Nagusiak; biziarteko zigorra, alegia. Kondena jaso ondoren, Burgosko espetxe zentralera eraman zuten, eta handik Almendralejoko (Extremadura) langileen batailoi batera. Han egon zen 1942ra arte. 1942ko martxoan Ondarretako espetxera eraman zuten, eta berriro auzipetu zuen epaimahai militar batek. Ohiko prozesu sumarisimoa izan zen orduko hura, argitu egin nahi baitzuten ea auzipetuak «gorri-separatisten matxinaldi garaian zer jokabide politiko-sozial» izan zuen. Hala ere, epaimahai militarrak aitortu zuen auzipetua epaitua zutela lehendik ere ustezko delitu horiengatik eta, beraz, 1943ko ekainaren 30ean, auzia artxibatu zuten. Lehenago, 1943ko urtarrilaren 26an, baldintzapean aske utzi zuten Ignacio.
1912an jaio zen eta Arzubia kalean bizi zen. Elosiaga auzoko Eizmendi baserrikoa zen jatorriz. Irrintzi batailoi nazionalistako gudaria zen. Harrapatu eta gerra-kontseiluan epaitu zuten, Bilbon. 1938ko abuztuaren 4an auzia artxibatu eta «B atalean» sailkatu zuten, «zituen aurrekariak eta gorrien agintaldian egindakoak kontuan hartuta». Ondorioz, Cardeñako San Pedro kontzentrazio esparruan atxikia izan zen, 1939ko azaroan Errenterian kokatutako 2. Langile Batailoira lekualdatua izan zen arte. Urte horretako abenduan aske geratu zen Azpeitiko Falangeak aurkeztutako abalari esker.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten.
Belaetxe baserrikoa zen Bernabe jatorriz, eta bera izan zen ezkerreko euskal nazionalismoaren pertsona garrantzitsuenetako bat. Idazlea, Gipuzkoako ANV-EAEko idazkaria, eta alderdi horretako Tierra Vasca prentsa-organoko kazetaria izan zen Otarte, baita gerra garaiko hizlari euskaldun garrantzitsuenetako bat ere. ANV-EAE Fronte Popularrarekin bat egitearen aldekoa zen, eta Gipuzkoako Defentsa Batzordeko Gerrako Komisariako kide eta ANV-EAEko Batzorde Nazionaleko kide ere izan zen. Ondoren, Eusko Indarra batailoiko komandante izan zen 1937ko abuztuan, Santoñako Ituna esaten zaion errenditzearen ondoren Kantabrian harrapatu zuten arte. Hori baino egun batzuk lehenago, Gobernazioko komisario izendatua zuen Eusko Jaurlaritzak. Abuztuaren 17an, Indalecio Prieto Defentsa ministroak berariaz eskaera eginda, lehendakariak ebakuatu nahi izan zituen funtzionarioen artean zegoen. Harrapatu ondoren, gerra-kontseiluan epaitu zuten, Santoñan, eta 30 urteko kartzela-zigorra jarri zioten. Ondoren, Larrinagako espetxera eraman zuten eta 1938ko uztailean, berriz, Burgosko espetxera. 1943ko uztailaren 17an utzi zuten aske, baina badirudi bi urtez egon zela Madrilen, ezkutuan bizitzen, erbesteratua zegoen Eusko Jaurlaritzaren agindupean. Orduan gaixotu zen eta, azkenean, Venezuelara erbesteratu zen Frantziatik. 1952an Euskal Herrira itzuli zen eta Ondarretako espetxean eduki zuten denboraldi batean. Azaroaren 18an utzi zuten aske, baldintzapean. Itzultzea negoziatu arren, beste auzi judizial bat abiarazi zuten Bernaberen aurka, ezkutuan ANV-EAE berriro eratzeko saiakeran parte hartu zuelakoan. Auzipetze hura ez zuten artxibatu, harik eta epaimahai militarrak Bernabe 1953ko urrian Zestoan, uholdeen ondorioz izandako autobus-istripuan hil zela egiaztatu zuen arte.
1913an jaio zen Lucas. 1935ean egin zen ezagun, Azpeitiko zezen-plazan harri-jasotzaile aritu zenean. Horregatik izendatu zuten agian, zituen gaitasun fisikoengatik, Euzko Indarra batailoiko sarjentu zamaltzain 1936ko urrian. Horretan aritu zen 1937an Laredon atxilotu zuten arte. Baliteke lehenago, Azpeitian, Defentsa Batzordearen zerbitzura aritu izana.
1937ko irailean Miranda Ebroko kontzentrazio-esparrura bidali zuten eta, ondoren, San Juan de Muzarrifarrera (Zaragoza), 25. langileen batailoiaren bigarren konpainiaren zaintzapean. Aragoin hilabete eta erdi inguru igaro ondoren Miranda Ebrora bidali zuten berriro eta han, seguru asko, Presoak Sailkatzeko Batzordeak sailkatu egingo zuen 64. langileen batailoira, Lizarrara bidali aurretik.
Ordutik aurrera Teruelgo frontean izandako Villa Felisako gertaeraren harira epaitutako gainerako kideei lotuta dago Lucasen ibilbidea. San Ignacio tertzioan sartu eta 1939ko martxoaren 2an harrapatu zuten tropa errepublikarrek beste lau azpeitiarrekin batera, oilo batzuen bila baserri batera zihoazela. Harrapatu eta gerra amaitu zen arte armada errepublikarraren agindupean aritu zen Lucas, aireko erasoen aurkako 17. brigadan, Valentzian. Azpeitira itzultzean atxilotu eta herriko kartzelan sartu zuten, gainerako protagonistak bezala, desertzio-delitua egiteagatik salatu baitzuten. 1939ko abenduan Ondarretako espetxera eraman zuten, gerra-kontseiluan epaitu arte, eta epaiketan, berretsi egin zuen maiatzean Azpeitiko Guardia Zibilaren aurrean eginiko deklarazioa. Nola harrapatu zituzten azaldu zuen, gerraren aurretik ideia nazionalistak izan zituela ukatu gabe. Falangeak eta Azpeitiko Alkatetzak igorritako txostenek nabarmendu zuten Lucasek, zuen ideologia gorabehera, «oso jokabide ona» zuela.
Azkenean, 1940ko maiatzaren 1ean, auzitegi militarrak erabaki zuen ez zutela desertzio-ekintzarik egin, baizik eta etsaien tropek harrapatu zituztela eta, hala, absolbitu eta behin betiko aske utzi zituzten denak.
Azkoitian jaioa zen eta han bizi zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen. Azpeitiko espetxean eduki zuten preso 1941eko urtarrilaren 17tik 20ra bitartean.
1914an Azpeitian jaio eta bertan bizi zen. Altxatuek mobilizatu zuten. Behartutako soldadua. Huescako gerra-frontean hil zen 1937ko ekainaren 16an.
Azpeitian bizi zen. Azpeitiko Círculo Tradicionalistako kidea izan zen.
Azpeitian bizi zen. 1931n Emakume Abertzale Batzako idazkariorde izendatu zuten.
Azpeitian bizi zen. Janari-denda baten jabea zen. 1936ko urriaren 20an negozioa itxi zioten bi guardia zibilek. Handik bost urtera negozioak itxita jarraitzen zuen, eta horregatik, kaltetuak, «beste bizibiderik ez zuenez», idatzi bat igorri zuen udaletxera 1941eko ekainean, negozioa berriro ireki ziezaiotela erregutzeko. Ignacio Egaña buru zuen Udalbatzak «goikoen aurrean egin beharreko izapideetan» lagunduko ziola erantzun zion Tomasi, ez baitzuen Udalak agindu negozioa ixtea.
1914an Azpeitian jaio zen. Saskigilea zen lanbidez. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin. Gerra-frontean zauritu zuten.
1909an Azpeitian jaioa. Saskigilea zen lanbidez. Altxatuek mobilizatu zuten.
Azpeitian bizi zen. Azpeitiko 1. Auzialdiko Epaitegiko idazkaria zen 1938an.
1856an Azpeitian jaioa zen eta Buenos Airesen bizi zen, Argentinan. Musika konpositorea eta idazlea zen. Buenos Airesko Laurak-bat euskal zentroko arduradun nagusia zen 1887an. Argentina Errepublikako Katoliko Gaztediren presidentea ere izan zen. 1937ko ekainean, 5.000 pta eman zizkion Azpeitiko Udalari dohaintzan, altxatutakoen bandoan zebiltzala frontean hil ziren borrokalarien familiakoei. 1939an Azpeitiko Udalbatzak haren izena jarri zion Hartzubia inguruari.
1909an Zestoan jaio eta Azkoitian bizi zen. Espartingilea zen lanbidez. UGTn afiliatuta zegoen. UHP batailoi sozialistan ibili zen, miliziano. Altxatutakoek harrapatu eta kontzentrazio-esparru batean sartu zuen. Hara iristean, «A atalean» eta «oso zalantzagarri» gisa sailkatu zuten. Ondorioz, 1937ko azaroaren 7an, langileen 1. batailoira eraman zuten.
Nuarbeko (Beizama) bizilaguna. Nafarroako Betelu herrira desterratua izan zen bere ama eta gainerako anai-arrebekin batera
Nuarbeko (Beizama) bizilaguna. Nafarroako Betelu herrira desterratua izan zen bere ama eta gainerako anai-arrebekin batera.
Nuarbeko (Beizama) bizilaguna. Nafarroako Betelu herrira desterratua izan zen bere ama eta gainerako anai-arrebekin batera.
Nuarbeko (Beizama) bizilaguna. Nafarroako Betelu herrira desterratua izan zen bere ama eta gainerako anai-arrebekin batera.
Oinatz auzoko Landeta baserrian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten. Terueleko frontean hil zen 1938ko urtarrilaren 5ean.
Azpeitian bizi zen. Altxatuek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zuten.
Azpeitian jaioa, Beizamako Agerre baserrian bizi zen. Azpeitiko Komandantzian sartu zen gudari. Gero, Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria izan zen.
Nuarben jaioa zen eta han bizi zen. Eusko Gudarosteko borrokalaria izan zen.
1895ean Azpeitian jaio eta bertan bizi zen. 1931ko apirilaren 17an eratutako udalbatzako kidea zen. 1934an uko egin zion Kontzertu Ekonomikoaren inguruko liskarraren harira bertan behera utzitako Udalbatzaren ordez gobernadore zibilak izendatutako batzorde kudeatzaileko kide izateari.
Azpeitian jaioa zen eta han bizi zen. Erlojugilea zen lanbidez. Asociación Cultural de Padres elkarteko presidentea zen 1934an. Azpeitiko Banco Guipuzcoano banketxeko gerentea zen 1936an.
1912an jaio eta Azpeitian bizi zen. Azpeitiko Komandantzian sartu zen gudari. Gero, Loyola batailoiko Lartaun 2. konpainiako gudaria izan zen.
Azpeitiarra zen eta Azkoitian bizi zen. Loyola batailoiko borrokalaria izan zen Marcelo 1937ko erdialdean Kantabrian harrapatu zuten arte. Urte hartako irailean Santoñan epaitu zuten urgentziazko prozedura sumarisimo bidez, beste hainbat batailoi eta jatorritako hogeiren bat borrokalarirekin batera. Marcelori dagokionez, gerra-kontseiluak frogatutzat eman zuen gerrako hainbat frontetan ibili zela eta «teniente izendatu zutela». Ez zioten beste «deliturik» leporatu.
Horren ondorioz, 1937ko irailaren 30ean biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten «matxinadarekin bat egin» zuelakoan, eta erabateko gaitasun-gabetzea ere ezarri zioten. El Duesoko espetxean sartu zuten, eta han egon zen 1938ko abuztuan Cadizko Puerto de Santa Mariako espetxera eraman zuten arte. Handik bi urtera, 1940ko abuztuaren 20an, espetxealdi arindua ezarri zioten.
Azpeitian bizi zen. Treneko kaltzadorea zen ogibidez. Urolako trenetako langilea. Regimiento de Ferrocarriles delakoaren 5. unitateak kargutik kendu zuen. Lau hilabetez egon zen soldatarik gabe.
Donostian bizi zen. CNTko militantea zen. Bakunin batailoiko milizianoa izan zen. Azpeitiko kartzelan sartu zuten 1940an.
9 urteko mutikoa zen Jose Maria 1936an gerra lehertu zenean. Handik hamahiru urtera, 1949an, mendiko ehiztarien Montejurra 20. Batailoian zegoen sartuta. Irailean desertatzeaz akusatu zuten, eta 1950eko martxoaren 14an espetxe militarrean urtebeteko kondena jarri zioten. «Diziplina Gorputz batera joatera behartu zuten soldadutzan faltatako denbora betetzera, askatasuna kentzeko zigorra amaitu ondoren». Handik hilabete gutxira, urte bereko uztailean, Jose Maria desertatzeaz akusatu zuten berriro. Ezin izan zuten epaitu, ez baitzekiten non zegoen, eta, beraz, auzi-iheslaritzat hartu zuten.
1914an Azpeitian jaioa. Izarraitz auzoko Eskusta baserrikoa zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin.
1912an Azpeitian jaioa. Izarraitz auzoko Eskusta baserrikoa zen. Altxatutakoek mobilizatu eta San Ignacio tertzioan sartu zen errekete graduazioarekin.
1915ean Azpeitian jaio eta udalerrian bizi zen. 1940an Azpeitiko udal frankistak «aurkari» izendatu zuen.
1918an Azpeitian jaioa. Zuaneta baserrikoa zen. Saturrarango espetxean eduki zuten 2 urtez.
1909an Azpeitian jaioa zen eta zurgina zen lanbidez. Gerra hasi ondoren, JSUren UHP batailoian gelditu zen erroldatuta. 1936ko urriaren 6an, Elgetako frontean zegoela, hil egin zen «obus batek eragindako zaurien» ondorioz. 27 urte zituen Josek, ezkongabea zen eta Elgetako hilerrian lurperatu zuten.
Azpeitian bizi zen. EAJko militantea zen. 1931ko apirilaren 17an eratu zen Udalbatzako kidea zen gutxiengo nazionalistako partaide gisa.
Azpeitian bizi zen. 10.000 pta-ko isuna jarri zion CPIBk.
1874an Azpeitian jaioa. Nazionalista zen. Azpeitiko alkate izan zen 1934ko maiatzaren 10etik abuztuaren 13 artean, eta 1936ko otsailaren 22etik uztailaren 23 artean. Ondoren Ameriketara joan zen, erbesteratuta. Errezilen zituen ondasun higigarriak CPIBk konfiskatu zizkion.
Azpeitikoa zen jatorriz. Matxinbentan bizi zen. Azpeititik Bizkaira ihes egin zuen altxatutako tropak udalerrian sartu baino zertxobait lehenago.