elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-01-08

 

Jesusen Biotza'ren Elizkizuna.— Igandean ospatu gendun «Apostolado»kuak Jesusen Biotzari urtero egiten diogun jaiera ederra. Goizean jaunartze aundia Arratsaldean elizkizun ederra, Jauna agirian jarririk; Itzaldi eder bat zuzendu zigun Onaindia'tar Zelestino jaun argi ta azkarrak. Gauza Tamalgarria da bai benetan itzaldian esan ziguna, aiñ mutil gutxi ikustea arratsaldeko elizkizunetan. Luistarrak, ¿besperetako garaiñ baten Eleizak bea joko ote duen beldur altzerate?

 

«Utarre»ri.— Eskerrik asko «Utare», poz-pozik artu nituen, beste ainbeste ta gehiago zuretzat. Jakin det Luistar gazte zintzo ta Euskal idazle jator bat zerala... ta... ala jañetan...

Agindu ba nai dezun guzia, Maitxok pozik daki erantzuten zure antzekoei ta agur. Da aizu: ¿egia al-da «Mirentxu» bizimodu berria artzeko asmotan dabillena?

 

Erregenak dirala ta.— Umetxuen poza Erregeak zapatatxuetan jarri diotezen gauzatuek elkarre erakusten dabiltza, neri ere etzitzaidan aztu zapatak leiuan jartzia baño... bai Errgeeri erregaluak jartzia... ¿«Aberri»ren igeltzu ontziakin oroitu ote ziran?

 

¿Bidean galdu ote dira?.— Erregen egun guztia betaurrekoak jantzita donoki- aldera begira igaro neban, noiz agertuko ote zan Oiartzun'go Masalaztozko egazkiña: bañan etzan ezer agertu, ta beldur naiz arkaitz arten batera erorita amilduak ote diran nere biotzeko lagun maite «Mirentxu» ta «Pillipa» gaxoak, ¡Jaungoikoak ezadezala nai orrelakorik! Baño baezpadan ere, Requiem heternam dona eis Domine. Et lux perpetua luceat eis. Requiescat in pace. Amen.

 

MAITXO