Aspaldi baten Santo Tomas'etan batu nintzan Donostia'n «Ira», «Arantxa» ta «Pillipa»kin, ta zuretzako ainbat erregalo eman zidaten gorantziakin nastuta.
«Pillipa»'k, kapoe txiki batekin emen dala laixter, ta kaxuela gertatzeko.
— Ostiralian obiratu zuten Batzokizaña dan Altuna'tar Paul'en ama. Laguntzen diegu atsekabian.
— Emen agurtu degu Bastida txirrindulari ospatsua.
— Baita emendik igaro da Josu-Jaun ospatsu dan Aita Agirre. Gipuzkoa'ko Luistarren zuzendaria.
— Azkoiti'runtz, emen une bat igaro ondoren, Lazkano eta Alberdi, Banko «Urkixo»koak.
— Gaxorik dago aspaldi onetan Arrillaga'tar Andoni, osagillearen emaztea.
...Ezpata dantzariak moldatzen ari dirala Batzokian.
...Sosolistuen artian «desbandadia» asi dabela «erreboluzioak» «triunfau» ez dualako.
...«Errepublika»tarren Batzokia, «Pranko»kin batian aldian juan zala.
...Ta emendik aurrera «Aberri»k gehiago idatziko duala EL DIA'n (2).
ABERRI
(2) Au etziok «entero» gaizki esna.— L.