elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-07-20

 

Madarixa'n.— Egun ederra igaro genduan juan dan igandean zortzi Madarixa'n. Azkoitiko andereño gazte Basterrika'tar Miren'ek eman zuen itzaldi apaiñ eta beroak (Onen berri emanda dauka «Mirentxu» eta neria alperrik dago oraiñ). Gaztetasuna eta abertzaletasuna biotzean, eta itz bero beroak dizkio. Basterrika gazte onek. ¡Urzelai, Basterrika... Azkoitiko goralpena!

Igandez goiz goizetik jun giñan Madarixara. Aurrena nintzala uste det. Iñor etzan agiri erbestekorik. Euri lanbrua. Bañan gero taldea batu eta jai edrra egiñ zan. Jaupa, iru abotsetakua abestuaz, txauneslari Bereziartua'tar Axentxio gazte trebea. Txonislari Arrue aita «Argia»ko zuzendara; egoki egokia itzaldia.

Jaupa ondoan ezpatadantza Elgoibarko taldeak.

Leunda'ren itzaldi [...] ET, HR, HR.

Urzelai eta Leunda'ren itzaldi sutsuak Uriguen ta Beristain'en olerkaritza.

Eguardia dala ta, bapo «morala» garbitu genduan.

Arratsaldean, elizkizuna.

Ezpatadantza, Elgoibar'ko eta Azkoiti'ko aldiak.

Itzaldiak, andereño gazte Bastarrika eta Alberdi'k, eta «gaztetxo» Gurrutxaga'tar neskatilak.

Erromeria eta «Napar eta Araba» aldeko txindi batza. Paparrean lora, eta boltzara, zakura dirua. ¿Eta nor ukatu, arrosa bezin argi ziran emakume aiei? Oriako diru batzaleak jarri ezkero, zalantzik dudarik gabe, mordoska sakuratuko dala.

Oek guztiak, Madarixean; gauz [...] errua izan nuen, «Morrala» aztuntxua artu, eta Mirentxu ta Maitxo azaldu ez. Bertan giñan. Aberri, Aixerixa, Iturri txiki, Egi Alde, Atxondo; bai an omen zan Uzturre ¡zeiñ pozik luzatuko nion bostekua, ezagu banu! Aberri alde, egun bat gehiago.

 

IXAKA