Kristauen biotzak ere, [...] apaintasunez eratu oi dira lore-il ontan onoidadezko txorta, lurreko lilio, klabeliñ, arrosaz batean, zeruko Ama Nezkutza'ri eskeintzeko. Bera apaingarrien apaingarri; lore tartean bikañena, zoragarriena, eta berari kristau onen biotzak, nolabait goratu nairik, auzpezturik abesten diote:
Goazen eramatera
Loreak ugari
Animatik au maite
Deguen Amari
Goazen Amatxongana
Elkarri gauaturik
Lore txorta guziak
«koroi» biurturik.
Ama len egon aren
Lorez apaindurik
Apañago jartzera
Goazen, gu, pozturik.
Euzkoaren biotza, guztia xamurra, eta ala goxo goxo abezten ditu zeruko Amaren goralpenak.
Lore ila da. Zeruko Amaren Nezkutzaren aintza eta goralpenako egiña.
Baña gaur, Itziar'en, Eusko biotz asko, batuko dira. Zeruko Amari laguntza eskatu ondoren, ludi arazoak egitera. Bere oñetan baño toki ederragorik ez, ortarako ere.
Beaz, ango eusko jaiak, onak dira zaindari on ona noski.
Bertatik, gaur, auspezturik Itziarko Amaren oñetan, otoi dezaziogun gure aberriaren alde.
IXAKA