elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-08-09

 

Naste borraste.— Asteazkenean, erriko sarreran dagoan zubi muturreko eleizatxoan «Salbatore» eguna ospatzen zan. Ala goizean jaupak (mezak) izan ziran. Arratzean berriz, txanboliña joko zuten oitura danez; baño aurten «nobedade» oso gogorra izan omen da, ba nola bai debekaturik dagoan erromeria «karreteran» bide bagusien egitea, aurten «auzpo zoñua» ta «arrastria» izan omen dira «Euzkal oituren Plaza»'ko frontoi txokoan. Bai ederki. Asko emen dira ura ikustean, jira buelta artu eta etxera juanak; ni pozik naiz, urrera arrimatu ez ezik, ikusi ere egin gabe gelditu nintzalako. Siñistu eziñik nago gure «alkate» jaunak, nola eman ote zuen ortarako baimena.

 

* * *

 

«Bartoluak» urreraturik datoz, illonen 24'an dira, eta ari da jendea au izango dala ura ez dala izango. Zerbait esango det nik ere, ta jakin beza nere irakurleak, aurten ez dala zezenik; gañerakoan poliki daude jayak.

Elizkizunak zer ezanik ez: bezperan «Salve»a.

Abestuko da Goikoetxeana. Eta egunean jaupa naguziyan «Misa Choralis» Reflee'rena. Aita Ziaran, Jesuita. Deun Iñaki egunean jaupa berria lenbizikoz eman duana, datorkigu erritarroi gure zaindariaren berriak euzkeran. Elgoibartarrak denak, joan bearzuteke erriko seme oni aditzera itzaldia.

Udalak (Ayuntamientuak) ere bere aldetik jarri ditu erriantzako festak eta izango dira 23, 24, 25, eta 31'an.

Larunbatean, Bandak kale-jira eta gero musika. Igandean, diana, konzierto eta abar. Pelota jokua dute Gastesi eta Murua'k, Etxaniz eta Uria'ren kontra.

Astelenean, goizean diana eta erraldoi ta buruaundiak (gigante ta kabezudoak). Gero erritaren aurreskua. Banda'k «kontzertua». Arratzaldean «musika» ugari ta pelota jokua Etxabe III ta Urzelay, Sustarra ta Artazo'n kontra. Gabean musika faltako ez da ba Eibar'ko Banda dator.

Urrengo igandean, 31'an, euzko jaya izango da: Txistulariak dute «kontzertua», gero aurreskua, zinta dantza eta abar. Arratsaldean, Donostiko ezpata-dantzariak eta dantzar txikik dituzte beren lanak eta gañera izango da aurresku jator bat, bai omen datoz ortarako dantzari bikañak. Gabean berriz Soraluze'ko «Banda de San Ignacio» dator eta errikoak eta biuak baikoa dantza eraingo diola uste det jendeari. ¡A! iya aztu nitzan: suzko kurpillak ere ba dira egun onetan; keia pranko izango dute, beintzat. ¿Zer moduzko «Bartoluak»?

 

Maitxori.— Poz pozik irakurri det zure idatzia ta ¿«Agurtzane», arriua jartzen eztu ari dala diozu? Ola; utzi bearko diogu bada pakean. Zu berriz, igandean Deun Laurentzin egin zan jaian omen ziñan eta txistularieri aditzen bazkaltzeko baño ere gogotzuago. ¿Armalla gañera igota agiri zan nezkatx polit ura al ziñan zu «por si acaso»? Oso poz aundiakin zegoala iduritu zitzaidan neskatx bat zutiturik goruntz, txistulariei begira ta... ez neuke asmatuko nundik eta nola etorri zitzaidan gogora «Maitxo», ura an ikustean. ¿Zu al ziñan ba, «Maitxo»?

 

IXAKA