elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-12-04

 

Elizgaiak.— Gaxo-etxeko eleizatxoan urteroko eran, Ama Domeña Mirarigilearen omenez, jaia izan dute, bederatzi urren eder [...] batez gerturik, Ama Mirarigileaganako maitasun berezia dala agertu [...] orainguan ere, egunero bada, eliza bete beterik goizeko jaupa edo mezan eta ez emakumez bakarrik, batez ere gizonezkoz.

Bertako debozio edo gogo naia ere ikustekoa zan: elizatxo txukun eta garbi, apaiñak asko laguntzen duala ortarako. Anderaño abesbatz edo koru, abeslari goxo eta aingeru antzeko ayek egiten dute berriz, zeru txiki baten antzeko gela. ¡Zein eztarri garbi eta biguña duten! ¡Biotzako zaletasuna, zeiñ ederki azaltzen duten abeslari anderañuok!

Orrela bada aurtengoa Ama Mirarigillearen onespena izan degu, lagunduaz eren itzaldiekin Jaka'tar Antonio eta Onaindia'tar Zelestino, erriko apaizak, oso egoki mintzatuaz.

Gaxo-etxeko kapelan edo jaupari dan Kanpos'tar Saturnino'ri, lekaime edo monjatxueri, eta abeslari yayueri nire txalo beroa, Zeruko Amaren omenez egindutenagatik. Berak onetsi ditzala.

 

* * *

 

Sortzez guztiz garbia dan Maria, gure Ama eta Zeruko Erregiña'ren omenez, bederatziurrena bero bero ekin diote eliz nagusian bere alabak.

Goizean jaupa, agurtza eta otoitzak: iluntzian zortziretan Agurtza eta otoitzak, abezti goxoak abeztuaz. Azken egunetarako izlaria dute Larrañaga'tar Poli, Eibar'ko apaiz jatorra, baña aditzea det, makalik gaxo ote dan eta besteren baten bearrean ote dabiltzan.

Bata edo bestea dala, juan gaitean bederatzi urrenera, eta gertu gaitean Sorkunde jaia, aldanik eta egokienean ospatzeko batez ere guk, luistarrok gure Ama dogula gogoratu gaitean.

 

Luzear'ri.— Ara emen au ere, esango dezu irakulean, baña ez asarratu ez nator aurka galdetzera baño. ¿Euskal orri ontara ez aldute oraiñ idazten, aiñ ederki egiten zuten erri ontako anderaño idazliak?

Eguna juan eta eguna etorri, eta orria erri ontako izparrik gabe, ¿Zer gertatze ote zaie? Zuk ez dituzu beintzat azaldu gabe, bastartuko ¿ala?

[...] bat gutxienez beintzat ona litzake euskal orrian azaltzea, erriko [...]. Nik benetan ez det betik edo astirik begiratu bestela erderazkoei eta [...] atzeratuta azaltzen [...]. Baña ainbeste idazle artean sarri bear litzake azaldu gure erriaren izena.

Beragatik bada, Luzear, or badira azaldu, eta ez badira, zirikatu alper-aldiari utzi dezaten. ¿Zein izango ote da aurrena?

 

IXAKA

 

Badakizu, Ixaka, andereñoak aurrera ateratzen nituala nik naiz botorik izan ez, eta botoa duten ezkero... ¿nola ez? — L.