elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-07-30

 

Txantxiku'ri.— Eskerrikasko «Txantxiku», nire lepotik naikua parre eragiñ diozu jendeari. San Juan inguruko kontu aiekin neonek ere parre egiñ neban lenbizi gero pizkat pipertu banitzan ere.

Zu etzera idazle berria, baizik soñekua jantzi zenduen berria egun artan neri gaizki esateko.

¡Ai Txantxiku Txantxiku! Nire iritziz ikusi eziñak botatako txinpartak ituan aiek, baño «aguentaik» ba eure zitaltasunean.

 

Merienda.— Aspaldian makiña bat aldiz su eman diogu gauza oni, baña oaiñtxe urreratu zaigu egun ori ere. Iñaki Deunaren egun aundia ber «Mirentxu»k izendatu zigun egun egokia. Ta gaur «Maitxo»k egiten dizute dei bat, Elgoibar'ko idazle neska ta mutil zar guztien izenean, auzo errietako idazle lagun zeraten «Itxas aurre», «Agiro mendi», «Burdin-bide» ta oaiñ gogoratzen ez naizen beste idazle guztiai. Ortzak txorrostu mutil zarrak baldin badituzute beintzat: jaki gosuak daude eskeñita egun ortarako ta, «Aixerixa»k olaskuak; «Maitxo»k eperrak; «Itxas Aurre»k arraiñ «preskua»; «Mirentxu»k zezen baten «morruak»; «Aberri»k perretxikuak eta «Ixaka» ta «Kosmar»ek «dozena» erdiña «azeituna bote» edo «pote». Ta aizak «Agiro Mendi»k ez ortzik ta ez agiñik ez dekala entzun diat, baño ez ari atziratu orregatik; Bekeken esneakin ai gosua egiñgo diagu iretzat. Merienda ondoren konzierto bat joko omen ditek «Ixaka» jatorra erdian dutela Donosti'ko «Ira»k eta Tolosa'ko «Yolanda»k, Patxiku maixu dutela. Ia ba, nire biotzeko idazle lagun «Ira» ta «Yolanda», irakasle zintzo, idazle jator eta txistulari iaioak, ia Iñaki Deunaren egunian beste idazle askoren artean zuek agurtzeko zoriona izaten degun.

«Loretxu», «Miz», «Pilipa» «D.Z.», «Lau-uso» ta auek ziur nago agertuko dirala. «Errena» ere baeidator: Azpeiti'tik Elgoibarrera dabilen «korriuari» atzetik ezarri bere «Bugatixa» zurda soka-batekin ta berebiziko aguduen iritxiko omen da Elgoibar aldera.

Ta aizu «Errena», kanario abeslariren batzuk omen dituzu... ¿e? Txori zalia naiz ba ni ere... Iñaki Deunaren egunera arte ba «Errena», etorri beldur gabe geltokian zai egongo dira «Maitxo» ta lagunak.

Beste ezer ezpalego ere merienda usañera bakar bakarrik etorri leike egun ontan gure errira. Baño guztiok dakizute Batzokiaren «inagurazioa» ta ikurrin berriaren onespena dala bide euskal jai aundia dagoala eratuta. Loiola aldekoentzat ezta egun egokia, baño nik uste euzko maitasunaren izpirik daukanik eztala egun ortan gure errira agertu barik geldituko.

 

Jende asko nai degu

Errian ikusi,

Etorri bada denok

Ikurrin ta guzi.

Alkarri lagunduaz

Bear gera bizi,

Zeruan denok elkar

Dagigun ikusi.

Agur ta laster arte,

Danok ongi bizi.

 

MAITXO