elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-06-30

 

Merienda.— Erri onetan Errena, buru dutela mutil zar eta neska zar mordo batek, merienda bat ei dute, ni orrelako merienden oso zalia naiz ba, ala ere iñork ordainduta izan ezkero, ta gañera merienda ori ez eida nolanaikua, izango, mueta guzietakoa, ....... ez dakit xetatik eta eper edo egaztietarañoko guzia.

Nik berriz aspaldian ez det entzeun egaztiaren [...], izatz alde aldetik oiloek sarri oi duten aiena ez bada beintzat, zea egaztia egaztia jateko leku onian gaude, sendi aundia gera ta erri onetan lana urri, eta egaztiaren [...] goizean porru salda, eguardian ere bai, ta gañean asko iriñarekin ta [...] batekin [...] egiten dan [...] gabe, [...] merienda usai [...] det lenengo urtiera Euskal orri ontan.

Lengo goiz batean, San Juan [...] artu bear nituela ta urten nintzan etxetik, egun sentian, mendi zoragarri baten egalera eldu nintzanian, atxentxo bat egiten gelditu nintzan, orretan nengoela an beko sakoniara ikusi nuan eizari bat, eskopeta gertu, piska bat aurreratu sanian oartu nintzan eiztari ua gonaduna zala, ta bai laster ezagutu ere nor zan . ¿Nor? Zen Maitxo, bere aitona zarrak zanak azkenengo karlisten gudan erabili zuan fusil zarra gertu zuala, aldameneko [...] zeuan [...] tiratzeko ta beste sorbaldan bere aitonan aitonaren gariko piztoiko, eskopeta zar bat, ba zan an zura ta tramankulua ugari, ez dakit Maitxok nola jasotzen zitzan ere. Alako baten ta nun nai, Maitxo tiru onekua ¿ala?

Bai mingaiñarekin, beintzat ba zan an itxura, ori baiño tiru obekorik ez balitz Euskal erriko non dietan eiza ugarituko litzake.

Biriarrua bi metrora aldendu ta asi zan abezten, ez det Maitxo-ren bilunik, ez det Maitxo-ren bilunik, ez det Maitxo-ren bilunik. Aurten beintzat, aurten beintzat, aurten beintzat.

Nik otx egin nion zer daki su Maitxo? Zea ez aldakizu nola merienda degun egiteko?

Bai zerbaiten berri badit.

Ea oietarako egaztia nire gain det eta emen nabil eta asko arrapatu nai zuala ta presa zuala ta jo zuan gonintz.

Baña eiza [...] lan aundirik apenas izan zuan, bada beti tira ta utx, tira ta utx, errekin guztiak amaitu ba [...] txepetx bati anka ausi ote zion edo..., baña nik ez det sinisten ori Maitxok txepetxa-ren ankia tiñau? Ez dao [...], ta gañea txepetxo anka ta guzti sasira ezkutan ei zan.

Ziaro [...] ta ilun ilun, eskopeta biak zorbalda banatatik bera zituala etxera abiatu zan bere baitan esanaz ez dan emendik egaztirik, baña nik baño eskopeta auek erru geiago dauke, nik [...] ta fusilak bestera bota [...] ezeatik ere surik [...] ez. Ta ba dator pentxatzen meriendariek egaztia nundik [...] ba, [...] etxe baten inguru [...] asi zaio tentatzen [...] ortxe [...], esanaz, baña eskerrak [...] irakaslearen uniz [...] Maitxo kristau ikasbidea ondo ikasia [...] ba [...] agindua gogoratu [...] tapa tapa aurrera.

Gerotxuago ura zan guztizko ez bearra, [...] goardizibilekin topo, Alto. Ta ango larrikaldia etzan nola naikua.

Maitxok euskeraz [...] ta erderaz tutik ere ez daki ta zibil aiek sarri bezela erdaldunak ziran, ta ango elkar ulertu eziña.

Eskopetai kolpeka asi ziranean Maitxok, paper bat ateriaz zion.

Aki tener yo para hermano y los dos erdibana erostitakua.

Baña erdibanako [...] etzuala balio, ta balio izanda ere bedako garaia zala, ta asi ei ziran gerriko ualakin. Maitxori eskuak lotzen, baña onen izutu ikara ikusi ta errukitu ziran ta fusil ta pistola kendu, izen abizenak edatzi erakin, ta orduan pakean uztea erabaki zuten, beste baten automobilean itzalera eramango bazuten ere.

Orain Maritxo-ren etxean dira kontuak, Lege Zarrak eskuratzeko len. Karlistak egin zuten bezelako guda egin bear dala edo aditu du Maitxoren anaiak, ta gogoratu da bere aitonaren fusilarekin ta an dabil etxe guztia goikoz bera irauli, ta iñun arkitu ezin fusilek, ta Maitxo tutik [...] ausarditu ezin, jakiña ba, esan da ez duabe. Ta gañera egun onetako batean eldu ei jako eskutitz bat onela diena edo onen bestek izuna (oso aundia eida) ordaindu garai ontarako (oso plazo motxa ei da) edo bestela bi zibil atean izango ditu zu aldi baterako itzalera eramateko. Maitxo-k izuna ordaintxeko sakel ariña, etxekoai eskatzeko beldur, ta estuasuna makalean ez dago oraintxe bi zibilak atean noiz ikusteko bildurrez apenas duan [...] jan bear [...].

Baña etzaitez geiegi estutu Maitxo, merienda ori nere ritziz zuk nai ezan ezkero beintzat, luzatuko dute nai dan arteraño, ta gañera bai aldakizu mutil zar oiek [...] auen mutil zar? Nai bezin zuri gorririk arkitu ez dutelako oso kolore pin zaleak ei ira. Eta zuri itzaleko egon ori etxatzu gaizki etorriko eguzkiak ezarrita daukazun [...] ori apurbat kentzeko.

Gaizki esanak barkatu.

 

TXANTXIKU