elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-05-12

 

Uri batzar berria.— Gipuzkoa'ko jaurlari edo gobernadore dan Aldasoro jauna izan degu ostegunean. Berak erri ontako uri batzar edo Ayuntamentua eratu digu.

Amairu dira uri edo erri ontako ziñegotzi edo «kontzejal»ak eta denak legez azkeneko asterketa edo auteskundekoak bear zuten, baña batek iru «boto» («apelidu») abizen bigarrenak oker zitualako eta «erkalderi» edo «errepublidak» izen bat bear zualako, ona nun jaurlari edo gobernadoreak eskatzen duan ura atzeratu eta au aurreratzea, eta legez osoko ezpada ere onela jartzekoa da.

Beraz, uri-batzarra onela da: ugaldun (alkate) Balanzategi'tar Jose Ramon. Urrengo aldate, Ansola'tar Juan. Urrena, Iribarren'tar Justo. «Sindiko», Arriola'tar Migel. Zinegotzi, Opakua'tar Benino; Lejarreta'tar Jose; Iriondo'tar Franzisko; Larrañaga'tar Fruktuoso; Arozena'tar Bizente; Agote'tar Andres, eta Aizpiri'tar Franzisko. «Erkalde» errepublidatarra, Barinaga'tar Biktor. Euzko Langilea aldekoaren ordez.

Oek dira gure udal-etxean, erriko gora berak erabakiko dituztenak. Gizon abek azkeneko auteskundekoak dira; bakarrik erkaldetarra sartu dute, legezko Euzko Langilea, baztertua.

Legea, guzien gaiñ diote eta au ¿legezkoa alda? Langileak bi ziñegotzi edo «kontzejal» dituzte eta ¿bat kendu? Beste alderdi batek ditu bederatzi; onek bat kendu dezala baña ez langiletasunekoak bitik bat, «Demokrazia»ko denporan gera, eta langilea da erria.

 

EUZKO LANGILE BAT