elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-03-17

 

¡Abertzaliak ernai! Uri onetan ustez dakiguna da ez dala izango 29'garren ataleko auteskunde-botaziorek. Bildur diru noski errepublikano-sozialista-Union G. de T.'kuok eskubitarrak bat egin da utzik geldituko ote deran Udal-etxeko janarietatik. ¡Ez gizonak bildurtu!... Udal-etxean guztiontzat ziok janaria ezurtxo bat miasteko bada ere.

¡Abertzaliak! ¡euskaldun benetakuak ernai!... argi ibili etorri guztiok gabero Batzokira... guztiontzat arkitzen da lana, eta oraingo auteskundietan gogor egin bear degu, erriak ala nai du, eta ala bear du ezan «Euskaldunak Euskal-errian agindu» ez beti Madril aldera begira daudenak egintzen. Onek dira errepublikano-sozialista-Union G. de T., Unión Monárquica, Unión Patriótica abar ta abar. Onek guztiok gu euskaldunori ez digute ekarriko ongarririk, nai gabea oraiñ arte bezela besterik ez. ¡Abertzaleak ernai!

 

AIXERIXA