elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-11-17

 

Euskel egutegia.— Tolosa'ko L. Mendizabal'en euskel egutegi edo kalendarioak gure artian ditugu, ta, orain, Elgoibar'tar abertzale zeraten ta etzeraten guztieri oar bat: zuek, abertzale zeratenai geienbat, egingo nuke apustu zuen sukalde erdian erderazko kalendarioa daukazutela, ta, au oso lotsagarria izanik erosi zazue arren ta arren kalendario euskerazkua, beoni irakurriko diozkatzue eguneko santuen izenak, aragi uzteko egunak, illargiaren goraberan guztiak, igandeko Goizparki edo Ebangelioa, ta gauza polit asko. Ez dezagun ba, sukaldeko orman erdel kutsurik zintzilika ipiñi. Zure etxia apaiñ ikusi nai badezu pitxirik ederrena euskera dezu ta egutegi au erosi bear dezu. Atoz, ba, egutegi eske ta poz pozik emango zaizu.

Basarritar bat bakarrik ere ez dedilla gero gelditu au erosi gabe, errial bi besterik ez du balio ta.

 

MIRENTXU