elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-02-28

 

Etxeratu.— Emengo sendagille dan Arrillaga'tar Iñaki Mirena'k osakuntza eginda Mutriku'ratu da oso ongi, gure lagun eta abertzale zintzua dan Odriozola'tar Gotzon. Egun onetako batian Jaungoikuak nai badu ikertzeko asmuan gaitu, eta ongi etorri Gotzon bixigu beltz pilla batekin.

 

Laisterketa.— Igandian argitaldu gendun lez, jokatu zan laisterketa apostua, emengo Goxoetxe'tik asita Altzola'ra bi jun etorri ordu betian egin baietz eta ezetz. Laisterkaria «Artajalei» Mendaro'kua zan, eta oso errex egin zuan 58 minutu eta segundo batzutan.

 

Izpar beltza.— Jauna'ren Besoetan el da 74 urte zituala Ballejo'tar Pantzeska gizona (G.B.).

Laguntzen diegu atsekabian sendi guztiari.

 

Anka berria.— Arpidia zabalduta dago anka postizo bat jartzeko Gorostiza'tar Antero, Gaxoetxian dagonari.

Zerbait txindi eman nai duanak zuzendu liteke batzordeko (Komisio) diran gizon onei, Osoro'tar Kasimiro, Muxika'tar Juan eta Osoro'tar Gotzon. «Aberriri».

 

Gela berria.— Asiera eman diote «Txitxarro»ko etxe zarrian gela edo saloi eder bat egiten Koldobikatarrentzat. Oso ederra geldituko dala diote. Pozten gera... badago zerbaiten bearra. Uri onetan eskubitarrak beti ardi galduak bezela sakabanaduta.

 

AIXERIXA