elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-01-27

 

Izpar bat.— Gogoan degu oraindik Buenos Aires'ko Eukaristi Batzar Nagusia nolako ospe aurdiaz izan zala zioten izparringi ta asterokoak. Orduko gaiak

dirala ta, an izan ziran eusko-abertzaleen izena kutsutu naian bezela, gaur ere ari dira batzuk egiñala guztian. Baña guztiok dakigu, nola Batzar egun aietan euskoak elizkizun bereziak izan zituzten. Eta jai aldi detako baten berri ematera natorkizu, gaur, irakurle anai-elgoibartarra, bertan lan berezi-berezia elgoibartar batek izan zualako.

Guk ez genduan uste, baña an genduan anai-elgoibartar bat, eta aldi ontan bikaña azaldu zaigu! ¡Zorionak berari!

Buenos Aires'ko irakurgai aldirokoa eta JELpean abertzealea dan abenduko «Nación Vasca»k, onela dio len aitatutako eliz-jaialdiagatik eta batez ere gure erri-anaiagatik. Erderaz dator, baña euskeraz jarriko det erarik onenean. Eliza bete-betean izan zala jaupa nagusia, jaupari Aramaionako seme-argi Kotxabanda'ko Gotzain dan Axpe'tar Tomas zala. Ogeita amar baño geiago omen ziran apaiz eta lekaide. Buruñurdun, Trinitario, Lateranense ta Bayonense, «terzia»k abeslari. Beriala jaupa, ta abeslariak entzuteko zai zala oste guztia bertan zalarik jaupa-doñu edo abestiaren egillea dan Bilbo'ko Gaxo-Etxeko jaupari Bilbao'tar Pedro, ta txaneuslari edo organista Begoña'ko Eleizako txaneuslari dan Aita Gorosarri. Jaupa-doñu edo abesti lana Iriondo'tar Eloy'ren gain omen zan (ara emen elgoibartarra) eta onek, abeslariak «Kirie» abeslari zirala eman ziola zotza egilleari, au da Bilbao jaupariari, onek beriala Eloy gaztearen eskuetan utziaz. Abeslariak, Iriondo'tar Eloy'ren zotzaren agindupean, bikain baño ederki abestu omen zuten jaupa ederra, eliz abestia goi-goian altxatuaz. Onela, eliz-jaialdi ederra egin zala dio, euzko biotzak bero-bero, ta siñismen sendokoak azalduaz.

Ara emen euskoen azalpen bat Buenos Aires'ko Batzarrean. Ara emen elgoibartar baten izena ta bere lana. Iriondo'tar Eloy gaztea, guztiok ezagutzen degu. Jakin bada, lerro oen bitartez, nolako jaiki aldia eman dion eusko-anaitasunari itxasoz aruntz diradenen artean. ¿Txalorik ez ote du merezi? Bai. Eta nik berriz ere bero beroak bai berari ta bai bere aita-amari, biotzez.

 

Eskerrik asko.— «Mirentxu»: eskerrik asko zure ARGIA'n bitartezko zorionagatik; eta jakin zure alegiñak beti aberri aldeko ametsa dutela ez txalo utsa edo aoz-ao erabillia izatea. Eskerrik asko «Mirentxu».

 

«Basarri»ri.— Zorionik beroenak bertsolarien artean jatorrena azaldu aizalako. Ori dek ori sasoia ta gañerakoak, eta berriz eta berriz bide ortan, Aberri alde. ¡Zorionak berriz ere!

 

IXAKA