elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1931-02-04

 

— Aizu, mila esker Bizente Donea'ren egunian biali zenizkidazun aiegatik, zeorrek ulertuko dezu, urren oroitzen zeranian ere bialdu beste ainbeste. Buru auste ta gogopen batzuk banebilkizen-ba egun aietan... gehiago etzik ere ez idazteko asmoak ere artu nituen... baño biotz biguñekoa izan bunbait eta emen naiz berriz ere. Ez lau, ta ez sei, bost, zer esan nai ote zuten aiek?

— Eleizakuak artuta arkitzen da Muguruza'tar Jose.

— Gaixorik berriz Arriola'tar Josefa. Azkar sendatu.

— Emen agurtu degu Lizariturri'tar Roka.

— Irugarrendarrak igandean izan genduen Klara Donearen Eleizatxuan illeroko elizkizuna. Monjatxuak abesti gozo batzuk abestu zituzten berak dakiten bezela, itzaldia Opakua jaunaren gaiñ egon zan.

— Igande ortan Txadon nagusian amarretako jaupan Txaunburu jaunak Gotzai jaunaren eskutitz ederra irakurri ondoren itzaldi gogor sutsu bat egin zigun erretiroaren gañean, bazegon gauz ortan aztindu baten bearra ere. Zorionak Urrestarazu jauna, Ta jarraitu gogor.

 

Nere aizpatxo maitiei.— Poz-pozik arkitzen naiz, Miren'en Alabak egin bear degun Bidezkunde ta idazle batzar ortarako zaletasun aundia zabalduaz dijuala ikusita, ¿nor ezta ba poztuko oraiñ arteko gure amets guztiak laixter egi-biurtzera dijuazela ikusita? Erririk geienetako idazleak ari zeate zeon iritziak azalduaz «Irubelarrak» piztu zuen su ori indartu naiean (ni ixilik egon naiz oraiñ arte motel xamarra naizelako).

Eztegu uste onuzkero su ori etzaliko danik, Bidezkunde ta idazle batzar bero-bero bat Itziar'en egiñ arte.

Utsune bat gendukan naigabe pixka bat ematen ziguna. Zuzendari bat nai genduen dabilkigun asmo au aurrera indartsu eramiteko, ta igandeko «Argia»n «Zirilla ta Tomasa»k idatzi zuten idazki mamitsuaren bidez jakin degu, gure buru edo zuzendari jarri dala Aita Agirre Josulagun argia ta berri pozgarri onek osatu digu gendukan zauria.

Gogor ere gogor ari zerate «Pillipa», «Ira», «Maria'ren alaba bat», «Arkaitz arte», «Ama-zuria», «Arantxa», «Zirilla ta Tomasa» ta oraiñ gogoratzen ez naizen beste asko, jarraitu ortan Gipuzkoa'ko Maria'ren Alaba guztiak Itziar'ko Ama'ren aurrean elkar ikusiko degun egun zorioneko iritxi arte.

Ta guztion Ama onak ongi ordainduko diguz gogo onez egiten ditugun lan guztiak. Agur nere lagun maitiak, ta agindu zuen menpeko gelditzen dan idazle atzen oni, alde dana egiteko gertu nago-ta.

 

MAITXO