Zu, gizon, zu zeiñ zera lotsagaoekeri oiek guri eta Aberriagatik lan egiten ari dan apaiz jaun bategatik gauz oriek esateko?
Bada oraindaño ixillik egondu naiz gauz oietan, bañan oraiñgatik ez naiz ixilduko. Gu masoiak gerala aua betian ari zera esaten «La Constancia» izparringi beñere ondo esaten ez dakin orretan.
Oraiñ nik zuri esaten dizut: «katolikotasunian» zuk ala abertzaliok oraiñ arte erakutsi degu obeto? Zuk gaizki esan dezun apaiz jaun orrek ziur-ziur nago obeto erakutsi duala «katolikotasuna» zuk baño. Zu baño katolikogo edozein agertu da. ¿Azturik al daukazu zer izan zeran?
Gai onetan iñor ixillik egon bear ba-du zu zera ixilik egon bear dezuna ta ala ere zu ari zera iñor errudun egiten. Gaurkoz aski det, baño gauzak diran bezela argi ta garbi esateko gertu nagola gogoan izan.
¿Nun ote dira «Litargi», «Anastasio», «Maritxu», «Ira» eta beste idazle asko oraiñ gogoratzen ez naizenak?
Au onela ikusi ta itz neurtu bat botatzera nua.
Lili guztiak «Aberri»gandik
Dagoz oso aztuta
Idazliak ere utzi dute
Guztizko baztartuta.
Mutil zarren «kofraditik» ere
Aberri dago aserratuta
Gure Jauna erruki dedilla
Bestela «Aberri» dago galduta.
XAPI