elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-11-19

 

Eusko Araudia.— Bejonduizuela Elgoibartarrak. Ondo azalduko zala banekien, bañan ondo baño obeto erantzun du Elgoibar'ko erriak, batez ere baserritarrak, ain leku urrutiyetatik iya larogei urteko andre eta gizonezkoak egualdi txarra utzi alde batera eta beren autarkiya ematera etorri ta Eusko Araudiyaren alde. Or ikusten da Elgoibar'ko erriyak zer nai duan. Nere zorionik beroena dijuakizue autarkiya eman dezutenoi.

 

—Juan dan igandean Emakume Abertzale Batza'k eduki zuban bere batzarra. Beren lendakari zan Mirentxu'k utzi egin du lendakaritza. Piska bat asarre ibili dirala entzun det. Tamalgarriya. ¿Zergatik ibili biar degu asarre danok anai-arrebak izanda, eta gañera zuen eta gure aita zan Arana Goiri'tar Sabiñ'ek alkarrenganako gorrotua kentzia erakutsi ta, eta azkenik zuena eta gurea dan ikurriñak daukan Gurutze Deuna aurrian euki-ta?

Azkena izan dedilla ori eta ez dedilla berriz olakorik gertatu.

 

Au dek arrayokeriya.— Lengua asko eztala berriz ere datorren igandean autarkiyak eta integrista eta Alfonsino jendiak ipiñi dizkiguten gizon edo emakumiak Madrill'ko kortietan Eusko Araudia ontzat artzeko; or dabiltza autarkiyak batzen, Urraca Pastor drogeruen erregiña diputada egin biar dutela eta. Etziok leku txarrian gure araudia eta oyek aitatzen dituzten Fueroak. ¡Ja, jaa, ja!

Baserritarrak, etzaiteztela orren eskuetan jausi, bestela laster egingo dizuete orain 94 urte Maroto eta Espartero madarikatuak Bergara'n egin zigutena: karameluak agindu eta eurona egin zuenean ezpata zorrotza sartu. Orregatik etzaiteztela jausi orren eskuetan eta eman zuen autarkiya Batzokiyan ipiñita dagozen gizonari.

 

Nastu ta labur.— -Juan dan igandean izandu dute irugarren deya Eibar'ko abertzale zintzua dan Jauregi'tar Kuireka eta Loyola'tar Miren Usa-torre baserriko neska gaztiak. Urte on eta asko opa dizkizuet alkarrekin.

 

XAPI