elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-10-15

 

Urdaill oneko gizonak.— Iñoiz entzun izan degu (eta zuk ere bai noski irakurle) badirala gizonak «marka» ikaragarriak egin dituztenak jan eranian, batak onenbeste aragi jandakua bestiak ainbeste baba otordu baten jan duala, eta nik dakit zenbat ardo edo sagardo erandakua eta abar. Baña bai ondorenian estu xamar ibilli izandu dirana ere.

Emen edestera nijuakizuten au biar bada ez dezute «azaña» aunditzat artuko, baña neuk itxurazko xamarra derizkiot eta orregatik jakin erazi nai dizutet ARGIA'ko irakurleoi.

Ni bizi naizen urian au da Elgoibar'en baziran gizon bi (bata il zan bestia bizi da) erriko «edo ayuntamentuko» otseiñak (enpleaduak), biak. Kontribuzioko paper zedula eta erriko beste onetariko gauzak etxerik-etxe jun eta «entregatzen» zizkioten baserritareri. Gure «enpliaduok» zeregin au betetzera zijuaztenian, Elgoibar'ek basarri asko ditualako atratzen ziran bata alde batetik eta bestia bestetik, baño alkar artuta olako ordutako alako jatetxe baten topo egiteko, ta jakiña gizona atarira (batez ere enpliadua) orrelako mandatuekin dijuanai zerbaitekin eskua luzatu bear, eta arrautzak izaten dira geienian erregalo.

Goiz baten atera dira gure gizonok bata Urrutzuno ballaratik eta S. Roke'tik zear bestea, eldu dira Kurutzeta jatetxera amarrak inguruan eta bidian batak arrautza bat, bestiak bi emanaz ogetabateraño osatu dituzte ta etxeko andriak egin du danakin zuku edo tortilla bat; bai garbitu ere aguro asko gure gizonok. Andik bakoitza bere etxera etorri ziranian «apenas» igarri zioten kanpuan ezer egin zutenik: otorduko errazioak garbitzeko ez omen zuten «konbidadu» biarrik izan. Bigaramon goizian lan au bera egitera atera omen ziran gure «anpliaduok» beste ballara batzuetara, bata S. Migel aldera eta bestia S. Pedro aldera. Or amar ta erdiak inguruan batu dira S. Migel'ko jatetxian, zenbatu dituzte arrautzak eta ogetamasei. ¿Zenbatekin egingo ote degu gaur arrautza zukua? Galdetu zlon batak besteari. Gaur «materiala» ondo degu ta atzo bañan geixiagokin egin bearko degu, erantzun zion besteak.

Etxekoandriakin atondu ziran, zortzi arrautza olio, urdei, su eta gañerantzeko gauzetarako, au da «konposturako» utzi eta ogetazortzikin tortilla egin da bapo jan omen zuten ondoren beste plato bat perretxikuekin eta iru litro ardo. Danak garbi ta, on egin. Geiago oraindik. Beste etxe batzuek bixitatzeko omen zeuzkaten eta etxerakuan sartu berriz Lerun baserrian da bapo meriendatu ondoren etorri omen ziran kalera.

Baimena badet zein diran azaltzeko eta orra nortzuk ziran. Esan detan bezela bata il zan eta zan Manuel Zabala (G.B.) Gaurko eguneko Zabala pelotariaren aitona, eta bizi dana Arrien aguazil zarra, 75 urtedun egon arren gaur ere «mano y mano» jarri ta «dezente» usteko asko berdinduko lituzkena.

Jaungoikuak urte askuan urdail ori gordeko aldizu Eujenio.

 

ALDAIZAR

 

_____

 

Ill onen lendabiziko egunetik asi ziran gure txadonan illeko Agurtzak.

Oso elizkizun ederrak egiten dira; bañan, tamalez mutil gazte gutxi ikusten ditut elizkizun oyetan.

 

Negargarria.— Luistarrak gerala ta... abertzaliak gerala ta... or, illuntzian, ikusten ditut jo ta keia dabiltzala «Mataponkea» aldeko tramankuluak jotako soñu nazkagarri orretan lotuta dantza zikiñ orretan.

Lenago lotako modukoa jotzen zuela tanboliñak eta... ¡gaur txanboliñ gaztiak, arrayua, ariñ asko jotzen dik ba!

Bañan jendiak gogo gutxi azke dantzan egiteko.

 

Oraiñ emakumiari.— Emakume abertzaliak dirala ta... Mariaren alabak dirala ta... jo ta autsi «Pitalerdos» aldetik etorritako zarata zikiñ orretan lotuta... gure izkuntza ederra bazterrera utzita eta «Cantalapiedra»tik ekarritakua darbabilketela.

Negargarriya da auxe.

Gazteak, ez aztu gaizki eta alegiñolu goiña txar oyek menderatzen, bestela gure Ama Aberriya aspaldiyan negarrez dagoan bezela aurrean ere egongo da.

 

Egun ezaungarriya.— Gizon bat zebilen egun orretan beste egunetan ez bezela, batian ana ta bestian onera.

Jende guztiyak esaten xuban ¿zer gertatzen zayo gizon ori orrela ibiltzeko?

Nik eziñ ezer esan, ez nekian da. Gero, illuntzian, berebil aundiya artu ta «La muy ejemplar ciudad de Eibar»era juantzala ta «entxufe» aundiya artu zuala entzun nuan.

Errekoño, poztu nitzan bañan orain jakinda dedanez kukuak oker jo dio.

Ori zer edo zer ipiñi egin biarko diogu beraz.

 

Begiyak zorrotz eta

Buruba oso argi

Ezer eztan lekuan

Atxaparrak garbi

Txin txin dirubaren otsa

Arez ematen digu biotzean poza.

 

XAPI