elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1933-05-28

 

Irakurle, igande onetan nora joan bear dezun diozu? Ez nizun, ba esan Elgoibar'era etortzeko? ¿Ala zer jai ditugun jakin nai aldezu? Ementxe dijuakizu ba gure jai oien

 

Egitaraua.— Larunbat gabian, 8 ta erditan, erriko ta Errenderi'ko txistulariak kale-jira egingo dute. Ondoren E. Batzokia'n itzaldia Basaldua'tar Kepa'k.

IGANDEAN.— Goizeko 7'tan jaupa ta Jaunartzea Kalare Deunaren Lekaimetxean.

11'tan: Jaupa nagusia txadon nagusian. Sermoya Oar-Arteta'tar Joseba Andoni Markina'ko apaiz jaunak. Goikoetxea'rena abestuko dute Batzoki'ko abeslariak. Jaupa ondoren E.A.B.-ko ikurriñaren onespena.

12 ta erditan: Bertako ezpatadantzari eta Gorularien dantza aldia.

1'ean : Oturuntza.

Arratsaldeko 4'tan itzaldi aberkoyak. Izlari:

Urtzelai'tar Julite andereñoa.

Montzon'dar Telespor, G.B.B.ko Lendakaria.

Iruxo'tar Imanol.

Ernandorena'tar Todor eta

Agirre'tar Joseba Andoni.

Badakizu ba irakurle: zalantzarik gabe, nora etorri biar dezun egun eder bat igaro nai badezu. Zure zai gauzkatzu, Elgoibar'ko abertzale guztiak. Etorri ba danok besuak zabalik artuko zaituztegu-ta.

 

Mutriku-ko «Idrole» ta laguneri.— Agindua bat eta emana bi ez gero egin, e?

Ia bada igandian Mutriku'ko abertzale guztiok etortzen zeraten ta zuri, Patxiko Mirena, Mendigoizailen lendakari zeran ezkeroz, eskatzen dizut zure mendeko artalde ori onuntz bialdu dezazula eta zeu ere «kapitan» bezela etorriko zerala zalantzik ez det. Berdin Azpeiti, Azkoiti, Deba, Mendaro, Soraluze, Eibar, Zumaya, Zarauz eta Bergara'ko mendigoizaliak ere. Guzti-guztiok etorri.

Agur ba guztiori eta igande arte.

 

Telletxea-ri.— Aizu nik entzun dedanez «Edurne» «debrasete» etortzeko obeto egongo da, igandian zapata berrixak estutxuak erosi ditualako, ta gañera takoi aunditxuak ere bai. Ia ba miñik artu gabe ibiltzen zeraten.

 

MIRENTXU