elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1936-09-13

 

Euzko-gudariak.— Elgoibar'tar abertzaliak, Gipuzkoa'ko Zaindari degun Iñaki Donea'ren, gudari leialak eta bere laguntasuna ta onetsia artu nairik gure lur maite onek euzko-odolez margoitzera etorri diran pazista [...] ta negargarri oneri arpegi ta biotz ta bizia bear-bada eman nairik Ama Euzkadi'gaitik, Loiola'ko Euzko-Gudarozteratu dira, 48 gaste zintzo bulartsu ta kementsubak, oso alaitsu biotzak dituztela garaile ateratzko itxaropenarekin.

¡Gora! euzko-gudari kemen eta bulartsu aundikuak Iñaki Euzko-Gudarien nagusiari bene-benetan laguntasuna eskaturik atera zaitezte mendiko gallurrera izkiloz ta gogoz au egin arerio biotz-bako orren aurka, zapaldu, birrindu ta utzi arte, ez utzi izkiluzei zuen ezkutatik jausten eta orduban Euzkadi azkatua izango degu.

 

Donokira.— Larrea'tar Joseba guardiaren bi urteko mutiko bat donokiratu da. Laguntzen diegu atsekabian senar-emazte tamaltzuberi.

 

Eleizakuak.— Ostegunian, berebil aundi batek jota bota zuan, Agirregomezkorta'tar Andone «Irunazo» basetxeko andere zarra, jaso zuten [...]'ren osategira, eta eleizakuak artuta oso larri arkitzen da.

 

Osakuntza.— Eibar'ko Arrillaga'ren ebaki-etxian ebaiketa bat egin diote, Arantzeta'tar Joseba Mirena'ri. Poliki arkitzen dala diote.

 

Jaiotza.— Alabatxu bat izan dute Lerun-Aundiko, Urain'dar Domeka eta Arrona'tar Joseba Iñeze senar-emaztiak. Zorionak.

 

AIXERIXA