elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1935-09-28

 

«Mañariko»ri.— Juan dan astean irakurri nuan «Ekin» izparringian aurten sekulako piku urte zendutela ta ni emen egon naiz Beitia'tar Pirmin bere aeroplanua pikuz kargatuta noiz etorriko ziotezan, baña utz ixan ere ez nuan besterik merezi. Urkiola'ko Andoni Deuna ikertuaz or igaro genduan egunaz ere ez bainuan ezer edatzi ta onetako esker gabekuai orixe egin biar zayo. Berandu bada ere anei ta anei esker zuri aizpa ta amari ain ondo ta maitekor aritu ginduzalako.

«Ogoñope» idazleak baldin irakurri bazuan laster dezu or Urkiola'ko perritxikuen aitzekian «Lauaxeta»rentzako piku-eske, baño kontuz ibili ezpanak erre-gabe.

 

Agurtu.— Emen izan ditugu antziñako idazle Ugalde'tar Peli «Udala-mendi» Arrasate'ra ta «Atxukale» ta «Garbiñe» anai-arrebak, motrikuarrak.

 

«Lauaxeta»ri.— Berandu bada ere artu nere zorionak «Arrats-Beran» olerkiak ain egoki ta gozo egin dituzulako. Nere esku-artean det idazkitxo au ta oso atsegin zait. Jarraitu aurrera ere onelaxe ta ontarako Goiko Jaunak eman deizula urte askotarako osasuna aberri aldez lanari jarraitu dezaiozun.

 

MIRENTXU

 

Uarra.— ¡Ene bada! Ilta zintzalakoan egon naz, orren beste denpora ixilik egin dozu, ba! ¿Bixi zara ezta, bixi? Mañari'ko piku gozuak jatera juan biarko gara, goxalde garbi ta garotsu oneitan, ba, piku batzuk, atsegingarri dira. Neure olerki idaztia dala-ta egin daustazun zorion-agurra, biotzez jasoten dot. Gauza aundirik ezta, geyagorik egingo dogu. Baña dana dala, zeure agurrak poztu nau.

Laster ikertaldiren bat egingo dautzut, ia Elgoibar'tarra nauzu-ta. Jente on-onak bixi diran erritxu maite orretan! Oraingo onegaz ez zaite ixildu gero. Batzutan «Aixerixa»k eta bestietan zuk, astean-astean idatzi egizue. Agur Jel-batian.— Lauaxeta.