elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-11-27

 

Euzkel-izenak.— Argarate'tar Ixaka abertzale sutsuak, eta bere emazte Untzila'tar Terese'k bi mutiko eder, bikotzak izan dituzte. Beren ugutzautea asteartian izanik. Aita-amabitxi izan ziran Argarate'tar Jon Soraluze'ko abertzale zintzua eta Unzila'tar Iñese, eta Unzila'tar Saturnin ta bere emaste Arriola'tar Pilare. Aurtxuai «Txabier» eta «Sabin» euzkel-izen politak esarririk. Zorionak guraso eta aita amabitxiai. ¡Ori da euzkaldun gustien bide zuzena.

— Astian uztertu dira txadon nagusian Cañamero Perez gudaritzako buruzagi gastia ta, Carretero'tar Elade neska gastia.

Ostegunian berriz Arriola'tar Jon Pantzeska «Egi» baserrikua, Ansotegi'tar Margarite Golibazko neskatxarekin. Zorionak eta luzaroko izan ditestela uztarri bi berriok.

— Semetxo bat izan dute Zuazubiztar'tar Joseba Euzko-Langilietako Artezkarikuak, eta bere emaste Murua'tar Elene'k. Zorionak.

— Gexoetxe'ko elexatxuan Ama Alatzgiliaren bederatziurrena. Goizian seiretan, eta arratsian sortziretan. Ostetza aundia batzen da.

— Ataun'dik etorrita beren osabaren sendia emen arikitzen da Altolagirre'tar Berane.

 

AIXERIXA