«Urrategi» basetxeko Leyaris'tar Domeka eta San Martin'dar Josebe senar-emazte zoriutsubak, semetxo polit bat ixan dute, eta ugutzan, Sabin euzkel-ixen polita ezarri diote. (1) Nere zorionak guraso abertzaliai.
«Aozar» baserrikuai gotzontxu bat zeruratu zayote. Guraso atsekabetuai atsekabian laguntzen diet.
Epelde'ar Alberta ere laneratuba da. Aspaldion ainkako miñarekin edo aitzakiren batekin barruratuta ibili da. Zorionak zuri ere Alberta.
Alzola'tik etorri zala-ta, emen ikusi genduan Urraka'tar Unañe «Margarita» «Margarituen» eletari entzuetetsuba ere. Emengo «Margarituak» ondo lagundu zioten. (2) Euren «Centro» edo daladora ere eraman zuten, eta ango oztetza ikusi zuanian aretoa txikiyegia zala-ta asi-egin biar zutela agindu ei-zioten. (3)
Urraka'tar Unañe «margarituen» eletaria ondo margotuba zatorren. «Margarita»k margoztuten ziranik ez nuen uste, baña... ¡Josu!... Urraka'ren aurpegia, «pintore» edo margolari gustiak bertan ibili ixan ba'litzaz be ez det uste margotubagotuta geratuko zanik. (4) Aspaldiko itzaldietan irabazi dituban txindiak «pinturetarako» gutxi ditu arek. ¡Euzko-emakumen antz-antzekua!
GARBIÑE
(2) ¡Ezkongai dago ba-ta!... Gañera «Urrakea» ixateko, ¿naiko polita ezta, ba?
(3) Eta «Margaritua»k aretua zabaldu-egingo dabe. Erruki zakijue.
(4) «Aberri» ospetsuba, bere etxe-horma baltzak zurituteko «brotxa» nausijaz juan ba'litxakijo bai.— Ibon.