elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1932-01-17

 

Zabalkundia.— Illa onen ogeta laugarrenian, Kepa deunaren ballaran eta Elgoibar'ko euzko-batzokiak eratua, jai eder bat egingo da.

Ezpatadantzarijak, meza nagusia, Perosirena abesturik, eta itzaldiak gero. Batzarra ere egingo Zoraluze eta Eibar aldetik etorriko diranakin.

 

Andoni deuna.— Gaur erriko zaindariaren egune degu. Galdots jaunak itzaldia egingo dau. Ezpatadantzariak ere ixango dira.

 

Agate deuna.— Gogor ekiten dute Amarretan jaupa nagusia; txadon-abestiak ikasten.

 

«Altxeta»ri.— Kaxo, adizkide, bixi aiz beraz? Orko komediantiak zer egiten dute? titires idatzi genubala ta «esplicasio terminatiak» eskatzen dizute. Baña «señor cabo del gran somatén de la sexta región, con cartulina» orrek, nun irakurri zenun titires?

Lotsa galduko asko dituk orain. Agur eta jauntxu orreik juan daitezala maketaniara. Per omnia secula seculorun, amen.

 

«Iturralde»ri.— Milla esker nitzaz oroitu aitzelako ta «Pillipa» eta «Mirentxu»ri.

 

ABERRI

 

_____

 

Deun Andoni.— Igandean ospatuko degu gure bigarren saindaria dan Andoni Deuna eta onen izenian izango degu pesta onek:

Goizian goiz biribelketa alajak eresbatxak eta txistulariak.

Bederatziterdietan ibildeuna Andoni Deunaren irudiakin eta eres-batzak lagunduta.

Amarretan jaupa nagusia; txadoneko abes-batzak abestuta eta txonitzaz egingo den Aita Galdos Josu Laguna.

Amaikaterdietan eres-batzak eta txistulariak joko dituzte beren jotaldiak eta txistulariak onek joko ditue.

«Zortxiko Laurak Bat», Lizarriturri'tar Ildepontsa jaunak egiña.

«Arteaketa Pourri», Ansorena eta Aranburu jaunena.

«Minueta», Monzon'tar Bingen jaun'ena.

Onen bitartean dantzan egingo dute Euzko-Batzokiko ezpatadantzariak.

Arratsaldeko iruretan idi probak eta izango dira «Mushillo» eta «Urruzuno» batexeko idiak «Mushillo» izango du lagun «Mokoroa» eta «Urruzuno»k «Arkotxa» Markina'koa eta Arregi'tar Julen.

Onen bitartean arri jasotxeko sariak izango dira eta emen batxen dan Irindia izango da uriko lanik gabeko langillientzat.

Illuntzian triki-trikixa eta eres-batza.

 

Eriotza.— Oso gaxo laburrakin ill da Juaristi'tar Jon Joseba «Txanketa» ez-izenez esagutzen zan uri guztian eta beran obiratxea egin zan aztearte arratsaldean.

— Astean Donokiratu zan Aranburu'tar Eusebi'ren aur bat.

Nere samin agurra biyen sendiei.

 

ATXOLIN