elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-10-11

 

Osakuntza.— Arrillaga'tar Iñaki Mirena sendagilliak, eginda oso ongi arkitzen da Loiola'tar Miren, Txaka'ko etxekoandrea.

 

Ezkontza.— Mendaro Garagartza'n uztartu dira «Andikoetxe» baserriko neskatilla dan Ulazia Baleriana ta Velloso Colmera Felix, Hervas'ko semia.

 

Jaiotzak.— Neskatilla jaio berri bat eduki dute Ariznabarreta'tar Leone'k, eta Etxabe'tar Joseba Mirena «Zabala» baserrikuak.

Baita beste mutiko bat eduki dute Mugertza'tar Joseba Mirena eta San Martin'tar Agirre'k. Zorionak bi gurasoei.

 

Zozkera.— Igandian Donostin eduki dute zozkera edo suertia emengo 27 mutillek, Aprika-rako zozkeratu zan Agirre'tar Edorta, beste guztiak Españak zor edeguna euzkaldunok, ordaintzen.

 

Gora berak.— Jun zan illian ill diranak: Arrizabalaga'tar Markeline, Iglesias Mendata'tar Eladi, Ambrosio [...], Ansola'tar Apolone.

Jaiotzak: Arriola Balzola'tar Higinio, Arrillaga Larrañaga'tar Andoni, Osoro Larrañaga'tar Felisa, Zabaleta Etxeberria'tar Sabin Justa (euzkel izenduna) Etxaniz Arrizabalaga'tar Bitoria, Orbea Egia'tar Jon Imanol, Opakua Elorza'tar Pantzeska Joseba (euzkal izenekua), Ariznabarreta Arozena'tar Maria Begoña.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Garate Arrizabalaga'tar Andone «Urruzuno Berri»ko andrea.

 

Bergara'ra.— Gar aundia arkitzen da datorren igandian Bergara'ra Emakume Abertzale Batzak antolatu dituzten jaira juateko, batez ere emengo Emakume abertzaliak, arrazoia dute, beroz ari dira ba onetan laister jartzeko asmoz, eta nai dute eta arrazoia dute Bergara'ko Emakumiak geiago dirala ta aren ikasbidean artu eta benetan elgoibarren jarri, diote talde aundia uri ontatik elduko dirala Jaugoikuak, lagun, baita guk gizonezko abertzaleok ere pozez gaude Bergara'k abertzaliak besarkatzeko.

¡Elgoibartarrak! Abertzaliak bai emakume ta gizonezkuak guztiok igandian Bergara'ra, emendik bultzia aterako da arratsaldeko orubietan Bergara'ra, eta onutz zazpirak eta bost minutura eldu.

 

AIXERIXA