elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-10-09

 

Emen naiz berriz ere, gure maizu L. jaunak ondo artu nauen eskero: eta eskerrak zure loregatik.

 

E.A.B. oso bero dabiltza emengo kume abertzaliak bazkun on au ipintzeko eta uste det asko izango gerala berau ontzat artuta bere bazkun izango geranak, eta ori bear degu emakumiak ere asko egiñ gendiala diote danak, guk ere niz-bait biar genduan estimazio pixka bat. Eta oraiñ zer esango ote degu geure autarki edo boto onekiñ. Oraintxe bai ez daukagula ardurarik, oraintxe bai len baño ere geyago egiñ gentzakela gure Aberria'ren alde. Danak eztira guztira emakumiak autarkia degulako baño odolkiak ordaiñetan izateituk eta imakume abertzalia ba zera sartu zaite bazkun onetan. Ezka aski estia «ni abertzalia naiz». Oraintxe ikusiko zaitugu zeiñ zeran: izlari jatorren bat ere bai omen degu bertan, eta pozik gaude berari entzuteko.

 

Datorren igandian guztiok Bergara'ra.— Sua baño ere beruago dabiltza emengo abertzaliak egandian Bergara'ko E.A.B.'en [...] juateko berreunetik gora izango omendira gizon eta emakume, bultzi aparteko edo (tren espeziala) daukate emendik irtengo du ordubi ta erditan, atzera onuz zazpi ta erditan iresten dala. Bere juan etorria izango da 1,05. Iñok ez dezala esan garesti dalako joan eziñ leikela, eta igandian danok Bergara'ra, batez ere emakumiak. Guretzako garrantzi geyago dauko jai onek, gizonentzako baño. Ondo entzun zer diñoen Etxabe'tar Miren. Ogirreolea'tar Miren eta Muxika'tar Itziar eta amayerraik ezduten Altzeta eta Monzon'ek. Beraz igande arte guztiori. Bultzi edo trenerako txartelak Euzko Batzokian zal dauzkatzute. Usurbilla egun batzuek igarotzea joan da Usurbil igelseruaren andria.

Deba'n udaldia igarota etorri dira. D. Tomas'en sendia eta bere mirabiak: Elizakuak artuta arkitzen dira Erreizabal eta Urruzuno Berriko andra sarrak. Linbailen osatu.

Azpeiti'ko (Kirol). Aizu, ixilik bazayozu «Urreko-zoroa»ri, bestela izparringi guztia beretsako gutxigi izango du ta. Beste gon dun orrek astindu itzatzu. Agur urrena arte.

 

GARBIÑE