elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-08-12

 

Eleizkizunak.— Datorren igandean izango dute illeroko Jaun artzea zazpiretako jaupa ondorean emengo Koldobikatarrak.

— Datorren igandean emengo Deun Erroka balleran ospatuko dute beren zaindaria Deun Erroka era onetan gutxi gora bera; larunbatean besperak eta danboliña arratsaldean; igandean bederatzi terdietan ibildeunak emengo txadon nagusitik Deun Erroka'ra. Amarretan jaupa nagusia itzaldiakin eta arratsaldean erromeria.

 

Naskaldija.— «Mistral» itxas-ontzian urten zuten Terranoba'ra bakillautaka emengo Etxaniz'tar Eduardo bigarren makinistia eta Larreategi'tar Mikel.

— Legazpi'ra joan da Aranburu'tar Daniel Euzko Batzokiko Bazkidea.

Ondo ibilli mutillak.

— Burgos'tik etorri da egun batzuk igarotxera beran sendiaren ondoan emengo gudaria Iriondo'tar Jon.

Ongi etorria.

 

Mendigoxaliak.— Datorren ostegunian izendatu dute emengo mendigoixaleak batzarra egiteko eta bertan aukeratxeko lendakaria, txindi zaiña eta idazkaria.

Orregatik dei egiten zayo emengo mendigoixale guztieri bat bera ere geratu gabe joateko Euzko Batzokira.

 

«Altzeta»n oroimenak.— Uri onetako abertzale guztiak jakingo dute oraingoz datorren illaren 6'an Urretxua'n gure lagun idazle «Altzeta»ri egingo zayon oroimena.

Egun onetako baten zabalduko da arpidea «Altzeta»ri egiteko abariya Euzko Batzokian.

 

Deun Laurentzi.— Igandean eta astelenian ospatu zuten Deun Laurentzi bertako izeneko balleran era onetan.

Igandean besperak eta danboliña.

Astelenian jaupa nagusia itzaldia egin zuan Larrañaga'tar Benita Soraluze'ko apaiz gazte eta argiak eta arratsaldean erromeria.

Jaupa nagusian oso ederki abestu zuan Laborda'tar Erroman jaunak eta gabean uri onetako txakon nagusian abestu zuan.

 

Euzko Batzokian.— Astelenian Euzko Batzokia oso bete egon zan eta abestu zuan oso ederki Laborda'tar Erroman apaiz jaunak eta gero itz egin zuan Ormaetxea jaunak Eibar'koa oso egoki berriz ere Laborda jaunak abestu gero bersolariak Beristain'tar Tibursi, Uriguen'tar Kerman eta Gabilondo'tar Leontzi, oso ederki eta gaba guztian abestu eta umore ona.

 

ATXOLIN