elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Euzkadi, 1931-02-11

 

Laisterketa.— Juan dan igandean izan zan laisterketa arratsaldeko iruretan egualdi ederrakin Egaña'tar Kepa eta Olaizola'tar Albontsa. Uri onetako erruki etxetik Alzola'ra juan da etorri gutxi gora bera sei neurkin edo kilometro. Egaña'tar Kepa garaile urten zuan, bestea gelditu zan Alzolan, garaileak egin zituan 28 minutu eta 20 segundo juan da etorri egiten.

 

Eriotza.— Larunbatean il zan Aranberri'tar Joseba «Aizpizkar-goiko» baserrikua, beran obiratzea edo enterraisua igandean egin zan notintza aundiagaz. G.B.

Laguntzen diet atsegabian beran sendiari.

 

Grippe.— Uri onetan asko daude gaxorik «grippe» edo gaxo orrekin.

Eleizakuak artuta arkitzen da Unzueta'tar Engrazia.

 

Luistarrak.— Datorren igandean izango dute illeroko jaun-artzea 7'retako jauparen ondorean.

Laister asiko dira luistarrak euren aretua edo saloia egiten «Txitxarroko» etxe aundian, badago premia laister uri onetan.

 

Jaiotza.— Ikusi dute geiagotuta beren sendia Muguruza'tar Tomas eta emazteak. Zorionak.

 

Ezkontza.— Ostegunian uztertuko dira Eizagirre'tar Justo «Agarre» baserrikua «Ziarda» baserriko neskatillakin.

Zorionak aurretik.

 

ATXOLIN