elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1934-02-10

 

Izpar beltza.— Jaunaren besoetan il zan astelenian Oruesagasti'tar Benture, gure lagun gau-urizaña dan Etxabe'tar Emili'ren ama.

Laguntzen diegu atzegabian seme-alaba tamaltzuberi batez ere gure lagun Emili'ri.

 

Eleizakuak.— Artuta arkitzen da Berazaluze'tar Pantzeska «Zeleta» baserrikua. Laister guztiz sendatuta ikusi nai degu.

 

Deun Agate.— Igesi izan diran urte askuan oso galdubak izan dira Deun Agate abesti abestaldiak, baña eskerrak abertzalieri berriz ere gar aundia artu du oitura onek. Igesi dan igandian ere talde asko ibili ziran badezpadako asko ere bai. Garrantzi aundia eman diote urian Batzoki'ko talde bieri, oso ederki eta apaltasun aundiarekin abestu zituztelako. Zorionak baberori.

 

Pelota txapelketa.— Bergara erriko pelota txapelketa garrantzi aundiarekin jokatzen ari dira Batzokietako pelotazalien artian. Igesi dan igandian gure Batzaokikuak Bergara'kuen aurka jokatu zuten. Guk ez gendun ikusi baña ikusi zutenak diote oso ederra ta estua izan zala: begiratzia baño ez degu. Bergaratarrak 22'ra eldu zirala guriak 20'an utzirik.

Esan bearrik ez dago, gar aundia dagola uri onetako pelotazalien artian datorren igandian eurok pelotariok berriz ikusteko Kaminero'ko pelota tokian. Goizeko bederatziterdietan izango da eta pelotazaliok guztiok bertaratu igande goizian.

 

Gogoñardunak.— Entzutia degu Miren alabak izango dituztela gogojardunak (ejerziziuak) aita Egibar josulagunak emanda il onen 25'an eta urrengo ilan 4'an.

Baita ere diote Luistarrak ere izangp dituztela datorren ilan (martxuan) 4'an ta 11'n Abaunz'tar Andoni Lasarte'ko Brijidetako apaiz argiak emanda.

Urrengo baten zerzelada gehiago emango degu arazo onetzaz.

 

Antzerkia.— Datorren igandian, «Itxaropena» aretuan antzeztuko dute arratsade ta gaubian Batzoki'ko antzeslariak «Bixente» bi ataleko antzerki ederra eta beren lanak ere egingo dituzte poxpoliñak.

Arren eskatzen zaiote gurasoei beren umiak arratsaldeko jaira bialtzeko gaubian nagusiak juan ditezen. Guztiak lasaiago ikusi ta danen onerako izan dadin.

 

AIXERIXA