elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-12-09

 

Abertzaletasuna biotz barreneko gauza da; maitasun utsa. Beragatik eginkizun guzietan abertzaleak, maitasun ori azaldu nai du, maitasuna egintzaz azaltzen dalako. Azaleko gauza ez dalako, jokatu bear esan jokatu beti ta garale edo ez, aurrera, beti aurrera aberri maitasun bide ortan dijua aberzalea. Au ondo baño obeto ikusten da gaur. Auteskundeetan guztien gaiñ garaile, ez da abertzalea garaitza ortan lo gelditu; pozak bai baño ez guztia egiña baliz bezela, entzun; ez. Lanak eta gogorrago lan eta lan abertzaleak.

 

* * *

 

Igande goizean Eusko Abesbatza Donosti'tik-Bilbao'ra zijoala ta geltokian bildu giñan abertzale talde bat U.B.B. buru txistu ta guzti, emakume, gizon, umetxu. Bultzin azaldu ta ¡gure txaloak! eusko ikurriña aurrean zakarkian, zabal-zabal. «Agur jaunak» jo zuten txistulari Ansola'tar anai jatorrak, pa-pun su-egazkiñ edo [...] eta guk «Ira», «Goikolako-txoria», «Litargi», «Atarrene», idazle anayak, eta beste ainbat abertzale agurtu genduzen. ¡Agur, agur! ta bultziak aurrera, Bilbao'runtz Gipuzko abertzaleen lanaldia.

Ara emen, Eusko Abesbatza ta «Amaya» abertzaletasunaren aurrera bat; lanaldi gaiñ gañekoa. Eta abertzalea lanera, pozez baño lanera, Donosti'tik Bilbao'ra, aberri maitasunian.

 

* * *

 

Lan asko ta asko oraindik; sail aundia aztertu bearrian abertzaletasunerako. Gipuzkoa'n bertan lana ugari; bai. Lana azi ona eraiten; lana belar-txarrak ateratzen. ¡Au bai benetan ondo baño obeto gogoraru dutela! Eta orra Gipuzko'ko abertzaletasunaren lana indartzeko, azia erain, belarrak etara edo moztu egiteko, asteroko berri bat, jator bat azaldu digute. «Kendu» dio berak. Poz pozik irakurria izango zala uste degu bere lenbiziko zenbakia; guk beintzat poz-pozik irakurri degu. Ba degu olako baten bearra; zapiak astindu bearrean izanten bagera ba dakigu nora jo. «Kendu»k argi ta garbi azalduko ditualako. Ongi etorria zerala «Kendu», jo ta kendu maltzurkeriak gure artetik; egia azaldu bedi.

 

* * *

 

Elgoibar'ko abertzaleak, auteskundeak ondo jokatu ditugula ta ez gude lo; ez. Auteskundeen zortzi eguna bezela Sabin irakaslearen gogoramenak, bere gogo alde, gure anai gogo alde otoi egitera bildu giñuzen. ¡Ura edertasuna! Txadon nagusia gizon, emakumez, umetxoz beterik; jaupa apaiz jatorrak emana; txaneuskin-organo doñu goxuak. ¿Ikusi ote zuten edertasun ura abertzaleagatik berriketan jarduten dutenak? Ikusi bai ta siñistu nai ez... Iluntzian Batzokian itzaldi zutsua Gallastegi'tar Alexander jatorrak.

Aberri lan ederra, ta emakumeak eratuta; aurrena beti emakumeak.

 

* * *

 

Ara beste emakume lan eder bat. Auteskunde lanak egin dituzte; aberria aurreratu berakin. Baño ez dute naikoa emakumiak. Oraiñ negualdirako azi dira, umetxoak zuzentzen eren bidean. Egunero dute emakumiok lana, batzutan neskatxoak, bestetan mutiltxoak artu ta kristau idasbidea erakusten ari dira. Ikastetxe eskoletatik kristau bidea kendu dutela ta emakume abertzaleak, umetxoen biotzian Jaungoikuaren bideak ezartzen. Jaungoikua bai dute ikurritzaren lenbiziko itza.

Baita ere gure emakume abertzaleok, gogor ari dira urtero bezela beartzuen artera Eguberri, Urte-berri egunetarako poz-alaitasuna gertu nairik. Egun alaiak izanik guztiok alai ikusteana! dituzte, emakumiok. Poz-atsekabeetan beti erriakin zeraten emakumiak; abertzaletasunaren gordetzalerik onenak zuek.

 

* * *

 

Guztiok pozez, baña lan dezagun. Aurrera goazela, ba oraindik aurrerago, eusko izate guztia Jel ikurrinpean ikusi arte.

 

IXAKA