elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-09-29

 

Agurtza.— Agurtza edo errosarioko ila degu datorkigun Urria.

Beti eusko biotzak zeruko Amagana'ko maitasun berezia azaldu dute; begiratu gure mendigalurretako baso-elizatxoai. Beaz agurtza edo errosarioa izanik Ama kutun orrenganako agerkairik ederrena, saiatu gaitezen egunero biotzez zuzentzen batez ere, datorren il orretan. Igandean, Ama-errosarioko jaia ospatzen degun ezkeroz, zuzendu gaitezen beragana baita ere, ta elizkizunetan gogoz izan gaitezen, agurtza biotzez abestuaz.

 

Gaztetasuna.— Doai maitagarria gaztetasuna. Zenbat balio duan neurtu ezin genezake. Ila [...], nola Jaunak gaztetasun bidean eramaten dakidazen zurrik asko. Elgoibar'ko gaztediari aste beten barruan erakutzi dizka zuzen ezkuz doai maitagarri ori, gaztetasun ori, zuzen biderako nai duala; eta azaldu digu bi eratan. Aurreko astea, sasoi ederreneko andereñoa, munduak apaingarriz lotu nai zuana, Jaunak deitu, ta Azkoiti'ko Alzibar Karmeldarren lekaime etxean sartu da. Zubelzu'tar Pantzeske emakume abertzaleko bazkidia, munduari agur egiñ eta gaztetasunian Jaunaren deian ondoren juan zaigu. Berak onetzi dezala.

— Aste ontan, emezortzi urteko lora, «Irabañeta» baserriko neskatila Arrieta'tar Benite, Maria'ren Alaba bilerako gazte zintzua, Jaunak deitu, ta beregana eramandu il da. Goyan bego. Izkutu-izkutukoak Jaunaren bideak.

Gaztetasuna, lore maitagarria. Erabili daigun Jaunari ta aberriari dagokion eran, damurik izango ez degu ta.

 

¡«Zebain» il!.— Luzear'ek eman zigun izpar-beltz au EL DIA'n. Idazle lagun maite bat gutxiago; ta aiñ premi aundia degunian; ta aiñ txintxua izanik. ¡Jauna naiko zuan!

Anaiak otoi bat zuzendu zagun gure «Zebain» maitearen alde. Gure samiña, sendi ta itziartarrei.

 

IXAKA