elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1933-09-26 | Gizartea - Nekazaritza | El Día, 1933-10-13
El Día, 1933-09-27

 

Il guztietako 29'an E.A.B.'k Deun Mikel Goi-Aingeruari Euzkadi'ren azkatasuna irixteko edo laguntzeko eskeñi oi diogun jaupa edo «meza» danok dakizuten bezela il onetan ostiralian bere egunian gertatzen zaigu, eta eskatzen dizuet egun onetan goizeko 7'tan txadon nagusian izango dan jaupa ontara gizonezko eta emakumezko eta Gaztetxo Batzako dan danok etorri zaiteztela iñork ere entzugor egon gabe, beñere baño premia gehiago daukan gure aberri onen alde otoitz egitera.

Euskotar benetakuak batu gaitezen gure zaindariaren egalpean eta otoitz beroen bitartez zapalduko ditu Euzkadi'ko etsai maltzur guztiak.

 

E.A.B.'ko lendakaria.— Datorren igandeko bilera Elgoibar aldean izango ote degun edo diote. Azkeneko itzen zai nago. Izango dezu gure berri.— L.

 

Nekazariendako itzaldia.— Benetakua izango da noski, datorren larunbatian izango dan nekazariendako itzaldia. Nola ez... ain ezaguna dan Goñi'tar Eusebi itzegiñik. Nekazariok guztiok dakizute zenbat eta zenbat itzaldi baserritarren onurako egin duan gizon onek, eta beartuak zaudete egun orretan guztiok «Cine Parroquial»era batzera. Peria eguna dan lez bai erriko ta bai peri ortara datozen baserritar guztiak arratsaldeko lauterdietan Goñi jaunari entzutera bildu zaitezte.

 

AIXERIXA