Ziur nago, «Mirentxu» ta «Maitxo»k egun au gogoratu zutenean etzutela uste izan ain goragarri jartzea. Baña or min euren asmoa, aunditu [...] eta egun bete betea izango degun. Txolo bat zueri, orrelako asmaketak dituzutelako.
Egun orren gora bera iru zatitan [...] nuanian «Luzear»ek «pero» bat bezela jarri ziran, goizean jaikitean baño alperragotzat bota ote nituan idazle lagunak. Ez orrelakorik gutxiagorik ere. Eta goiz goizetik etortzeko naia batzuten ezkeroz, egun ortako lenbiziko zatia jaupa jarri degu, zortziterdietan.
Onek horrela egun ortako egitaraua onela izango da:
8 1-2, Jaupa, idazle anai ildakoen alde.
11 1-2, Euskal idazle Batzarra.
1, Otoruntza.
Lenbiziko goitik eta betikako bultziak zortzi ta zortziterdietan eltzen dira. Beriala jaupa, txadon nagusian. Amaiketan bi aldietako bigarren bultziak, eta amaikaterdietan 11 1-2tan Batzokian.
Batzarran ondoren, Butron'go ostatu zarrean «Bazkaria» onela:
Jatarkiak (entremeses)
¿Paella ta sopa? (zelan dira onek «Luzear»).
Lebatzak
Olazko erria. «letxugiakin»
¿Matekado? (zelan au ere?)
Oraingo igaliak
Rioja'ko ardua
Sagardua.
Ordaña 6,50 laurleko.
Bazkari onen ondorenian, Aberriren omenez degun ezkeroz, oroigarritxo bat ezkiñiko diogu, guztiok bezarkadarekin batean.
Ea bada, anai arrebak gure eguna igandean guztiok etorri. Agur, igande arte.
IXAKA