elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1932-11-24

 

Eukel izenak.— Gure lagun maite Argarate'tar Ixaka eta Unzila'tar Terese'k bi seme eder ta bikañak izan dituzte, gañera euskotar jatorrak bezala, Sabin ta Xabier euskel izen ederren jabe dira.

Zorionak Argarate ta jarrai gure «partez» «umanite»ren aldez.

 

¡Entzun!.— Biar [...] goizeko zazpiretan izango da [...] il diran abertzalien aldeko meza. «Liberame» [...] abestuko da.

Gabean ere jai alditxo bat izango degu Batzokiko abesbatzak abestuko du «Agur jaunak», «Jaiki jaiki».

Bitarte ontan egingo du Poli Barrena Gipuzko Buru Batzarreko lendakariak. Onen ondoren abesbatzak «Sabin maiteari ta "Euzko [...] ereserkia"».

 

Or emen.— [...] agurtu degu Bergara'ko euskel idazle «Iñaxi».

Donostian denboratxuan osatebakuntza egin ondoren etxeratu da. Batzoki'ko Lendakari dan Aizpitarte'tar Joseba Mirena.

 

«Atarrene'ri».— Gaur ez det astirik, baño laxter izparringi onen bitartez berriketaldi bat egin [...] degu, «Junta de depentza» ipintzeko.

 

ABERRI