1932 urtian jai aundiak Elgoibar'en Uriko Zaindari Deun Bartoloma'ren opaz il onen 24, 25, 27 eta 28' an egingo dira jaien.
Egitaraua (programa):
24'an Azteazkena:
Goizeko seiterdietan.— Goiz eresiak dultzaina eta eresbatzak jota.
Zortziterdietan.— Kalez-kale erraldoi ta burutuen ibilketa dultzainak lagunduta.
Jaupa nagusi ondoren Eresbatzak (banda) eresi-jotaldia (kontzertua).
Arratsaldeko lauretan.— Eresbatzak joko ditu dantzaketak.
Bostetan.— Eskuzko pelota jokaldi ederra: Zabala ta Urzelai, Irureta II.na ta Artazo'ren aurka.
Pelota jokaldi bitartian dultzainak dantzaketak joko ditu Ikastolako enparantzan. Ondoren Euzko oituren enparantzan eresbatzak jota dantzaldia.
Zortzitaerdietatik bederatziak bitartean.— Eibar'ko eresbatzaren uri sarrera (rezepzioa) eta dultzaineruekin nasi-dantzaketa gabeko amabiak arte bukaturik egun onetako jaia suziri dunbada «traka» eta kalejirakin.
25'an osteguna:
Goizeko seitaerdietan.— Esnaldi eresiak txistulariak, dultzaineruak eta eresbatzak jota.
Zortzitaerdietan.— Erraldoi ta urutuen ibilkera kalez-kale, dultzainerak lagunduta. Ondoren jolas aldi politak, kukaña, txirrindulari eta aurresku sariketak (premixuak).
Amaiketan.— Eresi jotaldiak uriko aresbatzak eta txistulariak.
Irutaerdietan.— Euzko Oituren ezpatadantza dantzaketa txistu ta dultzainak jota.
Lauterdietan.— Pelota jokaldia.
Lenbizikua, Gastezi ta Murua, Azkoitiko Etxaniz anayen aurka.
Bigarrena, Sol ta Gurrutxaga, [...] ta Rezola'n aurka.
Jokaldi onen betartian Ikastolako enparantzan dantzaketa dultzañen otsian.
Ondoren Eresbatzak jota saspiirak arte dantzaldia.
Sortzitaerdietatik bederatzietara.— Soraluze'ko (Plazenzia) Deun Iñaki Eresbatzari uri sarrera egitea, eta [...] eta dultzañeruak jota dantzaketa, gabeko amabiak arte eta bukatuko da egun au, suziri dunbada eta kale-jirakin.
27'an larunbata:
Gabeko sortzitaerdietan.— Eresbatzak jota Euzko Oituren enparantzan dantzaketa amaikaterdiak arte.
28'an igandea:
Goizeko saspiretan.— Txistulariak goiz eresiak.
Sortziretan.— Eresbatzak kale-jira.
Amaiketan.— Eresi jotaldia, [...] edo txistulariak.
Arratsaldian.— Trikitixa [...] (konkurtsua) Eusko Oituren enparantzan.
Sari ederrak banatuko dira.
Gabian sortzitaerdietan.— Dantzaketa amabiak arte. Eresbatzak jota.
Bukaturik suziri-danbada (traka) eta kale-jirakin.