elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

Argia, 1935-11-03 | Kultura - Musika |
Argia, 1935-11-10

 

Euskel izena.— Agurne izen ederrarekin ugutzatu dute Garagarza basarrian izan duten alabatxua. Zorionik beroenak bere guraso Muguruza'tar Patxi ta Alberdi'tar Maria'ri.

 

Bederatziurrena.— Larunbatean asi zan gure eliz nagusian Garbitokiko animan bederatziurrena.

 

Gaxorik.— Elizakuak artuta arkitzen da Zubizarreta'tar Manuel Albitxuri.

 

Agurtu.— Emen agurtu ditugu Errenderi'tik etorrita Kortaberria'tar Lokadi, «Birriatu» idazlea ta bere aita.

—Mutriku'tik Osoro'tar Pantzezka Mirena.

—Altzola'tik «Mendi zale» idazlemea.

 

Errezilla.— Emen egun batzuek igaro ondoren Errezill'ko txoko maitagarri orretara biurtu da Agirretxe'tar Kaxilde andereño liraña.

 

Eusko Abesbatza.— Juan dan igandian egin zuten batzarra E. Batzokian «Eusko Abesbatza» ipintzeko asmoz, ta baita ipiñi ere; beraz gure abeslari jatorrak Euzkadi Eusko Abesbatzari zati ederra erantsiko diote.

 

Ezkon deya.— Igandian izan zan lenengo ezkon-deya ARGIA'ren irakurle zintzoa dan Arrieta'tar Miren ta bere lengusu Sarasua'tar Andres'ek. Zorionik beroenak.

 

MIRENTXU

 

_____

 

Lotsagarria.— Gauza lotsagarriagorik Elgoibar'en gertatzen dana baño... Orrenbeste Poxpolin gaoz Elgoibar'en, Poxpolineko aldizkingia atera zaigu eta atera ordurako agonian jarri zaigu. Berriz ere bai Elgoibar ta bere aldekoek bezelakoekin. Poxpolin izeneko asko gaoz bañan bear bezelako Poxpolin gutxi. Nayago degu gure aldizkingiari gure txanpona eman baño, Jaungoikuak dakin komeriante zikiñen papel edo rebistari geure txindiyakin lagundu. Guk Poxpoliñak lotsatu egin bear genduke, bañan lotsagarriyagua da abertzaliak dirala esan ta euren etxeko leyo guztiak papel zikin eta nazkagarriz beteta dauzkenak.

 

EGI LUZE