elgoibar

ELGOIBARKO
KRONIKA ZAHARRAK

Urteak

Kazetariak

Izendegiak

Gaiak

El Día, 1930-09-13

 

Eresaldiya.— Bergara'ko «Aur euskaldunen egunean» joan dan larunbatian bere lanak aso apaiñ egin ondoren, erriruntz biurtzean, Mutriku'ko «Schola Cantorum» deritzayon gazte mordoskak, eren Gaztelurrutia'tar Juan apaiza aurrean zutela oso eresaldi ederra egin ziguten gure enparantza nagusiyan, abestuaz eusko abesti bikañak eta oso dotore ta egokitasunik aundiyenakin, «Agur Jaunak», «Binbili-bonbolo», «Olentzero», «Txeru» eta «Txakolin» txalo ugariak irabaziaz.

Ez det itzik mutrikuko abeslari-txiki oek goratzeko merezi duten bezela, bialtzen diet nere zorioneko oparia batez ere eren buru dan Gaztelurrutia'tar apaiz jator eta langilleari. Zorionak.

 

Alperrik.— Bai; alperrik nabill zirikatzen itxura dagoenez. Ixil, ixillik daude gure «Maitxo» «Agurtzane» eta konpañia, eta «Ixaka» gizajoa estu orri biyak bete eziñik euskerazko ta erderazkua. ¡A zein biotz gutxi dezuten estu ikusi ta lagundu naiezian!

Azaldu ba, azaldu, ez itxasoan zanbulla egin bakarrik; tximist burdiyan bada ere idatzi naiz da gaizkitxoago tringi tranguakin; baña idatzi behintzat, bestela itotzera noa, lagun bakarrantzat geitxo baita, noski.

 

IXAKA